2022(e)ko irailaren 12(a), astelehena

Galdeanotik Lokiz, Peña Ibirin eta Sartzaleta zirkularra

Sarrera honetan Lokizeko mendilerroko ibilbide zirkular bat aurkeztuko dut. Galdeano herritik abiatuta, Lokiz mendia, Peña Ibirin eta Sartzaleta mendi tontorrak bisitatzeko aukera eskaintzen duen ibilbidea. 13 kilometro luzera eta 700 metroko desnibelekoa. Neguan buruturiko ibilbidea izanik, goiko partean elurra topatuko dut, horrek paisaiari ematen dion itxura ederrarekin.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:
Ibilbidea eta altimetria:
Ibilbidearen xehetasuna

IBILBIDEA 3 D FORMATUAN IKUSGAI


Altimetria
Galdeano herriraino gerturatuko naiz eta kotxea elizaren parean utziko dut, handik ibilbidea hasteko.
Lokizeko mendilerroaren haitzak, Ibirin haitzarekin
San Pedro elizaren inguruko informazioa:

San Pedro parrokia da Allin bailarako itxurarik monumentalena duena. XIII. mendean eraiki zen, nahiz eta zaharberritze garrantzitsuak jasan zituen XVI. mendean, eta estilo gotiko-errenazentista eman zioten. Hiru ataleko oinplano angeluzuzena osatzen duen barne-espazioa da Erdi Aroko tenpluak irauten duen gauza bakarra; XVI. mendearen aldean, berriz, tertzeletedun gangak daude, Errege Katolikoen estiloko bolak dituzten mentsuletan bermatzen diren lokailudunak, eta, azkenik, kristalezko korua, arku baten gainean dago. Kanpoaldean ere ikusten dira bi eraikuntza-fase horiek, eta XIII. mendekoak dira, perimetro-hormez gain, arku zorrotzeko portada, hiru arkiboltaren bidez txaranbeltzen duena, eta diamantezko puntez egindako kanpoko arkua. XVI. mendearen amaieran edo hurrengoaren hasieran dorrearen lehen atala dago, lerro zorrotzekoa; kanpaiena eta errematea, berriz, XVIII. mendeko obra barrokoak dira.

San Pedro elizaren dorrea
Aparkalekutik Lokiz mendilerroa ikusgai izango dugu. Gezurra dirudien arren, haitze horien artean pasaleku batetatik igaro beharko dugu, amildegiaren goiko aldetik paseatzeko.
Lokiz

Elizaren ate nagusia arkupearekin

Elizaren gibelean ibilbideen norantzak
Herriko goiko karriketara bideratuko naiz eta segituan eskuin alderantz desbideratuko naiz baselizara bideratzeko.
Eskuin aldeko karrikatik jarraitu herriko goiko partetik irteteko
Herritik irtetzean iturri bat izango da. 
Iturria
Apur bat gorago San Miguel baselizara iritsiko gara.
San Miguel baseliza

Baseliza igaro eta metro gutxi batzutara ur-biltegia izango da. Bertan metalezko atea gainditu eta bertatik abiatzen den pistatik jarraitu beharko da.
Ur-biltegia eta metalezko atea

Pista nagusitik gora ekin beharko da, zuhaitzen arteko tarte eder batetatik.
Aurrerago bidegurutze bat izango dugu eta handik ezkerretik jarraitu beharko dugu tartetxo batez. 
Apur bat aurrerago eskuineko gorako norantza daraman bidera pasatuz.
Bidean zehar markak aurkituko ditugu.

Pista honetatik altuera irabazten goaz

Aurreko elur zatien artean lorea bizirik
Haitzen beheko aldera gerturatzen da bidea, poliki poliki altuera irabaziz eta haun handitasuna agerian utziz. 
Haitzak



Pasabide estu batetatik haitz eder baten aldamenetik igaroz, mendileporantz hurbilduko gara.
Bertatik diren haitzen ikuspegiak ederrak oso dira.

Haitzaren aldamenetik igaroko da bidea
Apur bat gorago, haizkoraz moztuta bailitz, bide estuak, horma batzuen artetik gora doa.
Eta gorago, Lokiz mendilerroko lautadara iritsiko naiz. Ez du zerikusirik orain arte egindako bidea, goiko aldeako lautadatxotik egingo denarekin. Paisai aldaketa bortitza. 
Eskuin aldetik jarraituko dut, pista zabal batetatik.
Lokizeko amildegiaren goiko partea


Ikuspegi zabalak Pilatoseko amildegirantz
Pistatik metro gutxi batzuk gora egin, eta eskuinetik, bidetxo batetatik irten beharra dago. Mendi alderako norantza jarraituz.
Pista utzi eta eskuineko bidetik segi
Mendi magaletik jarrituz aintzira eta iturri batetara iristsiko naiz. Gaurkoan elurrez eta hormaz osatutakoa.

Aintzira

Gaurkoan aintzira hormaturik ageri da

Iturria

Urbasa aintziratik
Aintzira bisitatu ondoren, berriz mendi magalera irten eta basoan barneratuz, gora jarraitu beharko dut.
Mendigoizalearen itzala
Basoa xarmaz beterik topatuko dut. Elurra eta argi-ilunek kutsu ederra eskaintzen bai dute.

Azken elurtearen norantza argi ageri da zuhaitzen enborretan

San Kosme eta San Damian baselizara iritsiko naiz. Baseliza Lokiz mendiaren tontorretik gertu egon arren, basoz inguratuta dagoenez, ez da soberan erraza izaten topatzea. Bereziki laino den egunetan.
Kosme eta Damianen baseliza

Baseliza aterpeduna

Aldarea
Baselizan otartekoa jan eta gero, Lokiz mendi tontorrera gerturatuko naiz. Tontor honetan ikuspegia urria da, neguan eta udazkenean soilik zerbait ikusteko aukera izaten da.
Lokiz

Lokiz mendiko buzoia

Mendi tontorretik berriz baselizara jaitsi eta kontrako norantza jarraituz pista batetara iritsiko naiz.

Tontorretik jaisteko bide estua
Belardi batetara atera eta ezkerreko norantza jarraitu beharra dago
Ezkerretik segi
Segituan bide zabal batetara aterako gara. Bertan bidegurutze bat dago. Ezkerretik herrirantz jaisterik dago, baina gaurkoan Sartzaletara joateko, eskuineko norantza jarraitu beharko da.
Bidegurutzean eskuinetik segi

Bidean pista batean bihurtzen da eta amildegiaren goiko aldetik aurrera doa.
Bide honetatik behatoki batetara gerturatuko gara. Haitzen artean behetik datorren pasu naturala ere ikusiko delarik.
Ibirin Haitza
Amildegiaren goiko partetik ikuspegi zabalak izango dira.
Bidexka estu batetatik eta ezpelez inguraturik jarraitu beharko da. Kontuz zati honetan Ibirin Haitzera iristeko. Bidea erraz galdu daiteke eta ez da eremu erraza aurrera egiteko.
Ibirirn Haitzetik

Ibirin Haitzetik Sartzaleta aldera

Eremu honetako nagusiak, saiak dudarik gabe

Buzoia


Panoramika Ibirinetik
Gaurkoan haize asko dabil eta horregatik barruko aldera agudo joko dut babesa bila. Hala ere tarte batez amildegitik gertu, bidexka estutik eta ezpelez inguraturik jarraituko dut. Bertatik ez da jende gehiegi ibiltzen.
Noizean behin haitzen gainetik ikuspegi zoragarriak eskaintzen dizkigu bidexka honek.
Haitzak

Sartzaleta mendia. Argazkian ikusgai denez, ez dago amildegian berean.
Aurrerago bidexka pista zabalago batean bilakatuko da, ibiltzea errazten. Aramendiako Portura edo mendatera iritsi eta zuzen jarraitu beharko dut Sartzaletara iristeko.
Aramendiko porturantz
Pista mendi tontorrera gerturatuko da. Baina puntu honetan pista utzi eta ezkerretik abiatzen den bidexka batetatik Sartzaleta gailurrera iritsiko naiz
Pista utzi eta ezkerreko bidexkatik Sartzaleta mendira jo
Aurreko mendiak ez bezala, Sartzaleta ez du amildegirik gertu, hala ere ikuspegia zabala da, zuhaitzik ez duelako. Bertan erpin geodesiko bat dago.
Sartzaleta bere erpin geodesikoarekin

Sartzaletatik

Sartzaletatik

Ioar Sartzaletatik
Tontorrean zerbait jan eta gero, bedrriz ere Aramendiako mendatera itzuliko naiz, bertatik jaitsiera hasteko.
Aramendiako Portua
Hasierako tartea nahiko malkartsua da eta bertatik Lokizeko haitzak  ikusiko dira.


Haitzetan sorturiko harroka zubia

Xehetasuna
Aurreneko metroetan desnibel nabaria galduko da.


Bertze haitz ederra
Beherago aurreneko bidegurutzea topo egingo dut. Oraingoan pistatik zuzen beherantz jarraitu.
Zuzen jaisten jarraitu

Pistatik jaisten segi eta ondoren topatuko dudan bidegurutzean ezkerretik jarraitu beharko dut.
Ezkerretik segi
Aurrerago hesi bat topatuko dut. Hau gainditu eta bidegurutzean eskuinetik beherantz segi
Hesia
Hesia gainditu eta ezkerretik beherantz.
Eskuinetik beherantz
Aurrerago bertze bidegurutze batean, zuzen jarraitu.
Zuzen jarraitu
Ondoren topatuko dudanean Eskuinetik beherantz.
Eskuinetik beherantz
Beherago zuzen jarraitu beharko da. 
Zuzen
Eta apur bat aurrerago, bihurgune batean, pista utzi eta hesia gaindituko dut, bide batetara pasatzeko. Hau laburbide bat da.
Hesia gainditu eta bidetik segi
Beheko partean metalezko ate bat topatuko dut. Hau gainditu eta herrirantz jaisten jarraitu.
Atea gainditu eta beherantz herrira
Azkenean herriko baratza batzuetara iritsiko naiz. 
Nabamena da jaitsiera honetan hainbat pista topatuko ditugula eta galtzeko aukerak badirela. Hanka sartzekotan Aramendia edo Muneta herrietara jaitsiko ginen eta hauek Galdeanotik pisten bitartez lotzerik dira. Hala ere tentuz ibili pistekin eta gpsari begiratu.
Herriko sarrera

Elizara zuzenean aterako gara
Bide ederra naiz eta goiko zatian eremu batzuk gutxi ibiliak izan eta jaitsieran tentuz ibili beharra pisten bidegurutze aunitz daudelako.