2024(e)ko urriaren 12(a), larunbata

Lantzeko erromatar garaiko meatze-barrutia

Europako Ondare Jardunaldiarekin batera, Lantzeko erromatar garaiko meatze-barrutia ezagutzeko beta izango dugu. Txusen eskuitik bisitaldiaren aurreneko zatia burutuko dugu, bigarrena ene aburuz osatuko dudalarik Aierdi meatoki eta lezeetara gerturatuz.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:
Powered by Wikiloc

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea

Altimetria

Nafarroa.eus webgune ofiziletik jasotako informazioa: 

Antzinako meatze-jarduerak historiaurrearen amaieran has daitezke, eta oso ikerketa gutxi egin dira gure erkidegoko historiografia arkeologikoan. Sei bosturteko baino gehiago dira kobrezko lehen meatzea aurkitu zenetik, "Gizaki Berdeen Leizea" izenekoa, Urbiolan, orain arteko zaharrenetakoa; izan ere, Brontze Arokoa da, baina duela gutxi jarri dira abian horrelako ikerketa arkeologikoak.
Lantz meatze-gunea Mendebaldeko Pirinioetako garrantzitsuenetako bat da, eta oso kontserbazio-maila apartekoa du. Hiru kilometro eta erdi baino gehiagoko galeria sare ikaragarria zulatu zuten Historiaurretik kobrearen bila, eta erromatarren garaian izan zuten jarduerarik handiena. Une horretatik aurrera, ustiapena bertan behera utzi zuten, meatze-jarduerarik egin gabe.

Lehen emaitzek Nafarroako kobre-meatzaritzaren historia aztertzeko perspektiba itxaropentsuak eskaintzen dituzte. Gaur egun, meatzaritzaren konplexuak Mendebaldeko Pirinioetako meatze-esparru garrantzitsuenetako batean kokatzeko moduko datuak eskaintzen ditu, erromatarren garaian behintzat, erradiokarbonoen lehen datazioetatik ondoriozta daitekeenez, nahiz eta jatorria Brontze Arokoa dela dirudien.
Meatze-konplexuak lurpeko jarduera intentsiboa erakusten du, 20 bokamina eta 2.5 kilometro galeria topografiko baino gehiagorekin orain arte, baita aire zabaleko meatzaritza harrigarria ere, lubaki erraldoien bidez. Ustiategi horiek Tarraco-Oiasso galtzada erromatarrarekin lotzen dira, hiru kilometroko distantziara, eta horrek iradokitzen du inbertsio masiboa egin behar dela eremu horretan aroa aldatzean.

Lantzera gerturatu eta hitzordua elizaren parean izanik, bertatik ibiltzen hasiko gara. Herrira sartu aurretik pista bat jarraitzerik dago eta bertan aparkaleku zabalago bat atondu du herriak.

Aparkalekutik
Lantz herriko elizarantz joan, bertatik ibilbidea hasteko.

Taldea ibilbidearen hasieran
Herriko karrika nagusitik aurrera egin ostatura iristeko eta zuzen herritik ateratzeko.

Txorrostarri eta Irumugetako errekak elkartzen diren tokian bidegurutze bat dugu. Eskuinetik Txorrostarri errekak sortutako trokarantz bideratu beharko dugu barrutira gerturatzeko. Gune hau baserri bat eta bere korta du, eta toki estrategikoa da, eta seguruenik erromatar garaian ere izango zela. Baliteke gaur herria dagoen tokian herrixka bat edo gutxienez tranformazioarako gunea izatea baina arras antropizaturik dagoenez ez dira aztarna bereziak topatu.

Txorrostarri errekaren ibarretik
Errekatik gertu ibiliko gara eta handik gutxira Elzarrain eta Txorrostarri ibaiak bat egiten duten puntura iritsiko gara. Bertan Elzarrain gainetik pasatzeko zubitxo bat dugu.
Bidegurutzea
Bertze aldean bide zabala gorantz abiatzen da eta segituan bidegurutze bat dago, eskuinetik Txorrostarrira jaistekoe eta itzuleran koba eta meatoki ezberdinak bisitatzeko erabiliko duguna, baina orain gorantz jarraituko dugu.
Bidetik gora
Bidea aurrera jarraituz erromatar garaiko zeru irekirako trintzera batetara iritsiko gara. Bide honetatik hamaika aldiz igaro eta adituen azalpenik gabe, egitura antropikoa zela argi gelditzen zen, baina ez genuke uste izango erromatar garaiko meatoki batetako aztarna zenik.

Txoperena eta Artzai lagunak azalpena entzuten

Meatokiaren lubakia Txorrostarri errekarantz jaisten da
Aurrerago jarraituko dugu Otano meatokira iristeko. Kasu honetan antzeko zerbait gertatzen zaigu. Hainbatetan bertatik igaro, meatokian sartu ere eta erromatarra izan zitekelakoan baina aztarnetan ongi behatu gabe.
Otano
Otano meatokiaren sarrera

Otano

Mineralen arrastoak



Otano
Erromatar garaiko ustiaketaren aztarnak mendeen poderioz kaltzifikatu ondoren, oraindik ikatzaren arrastoak erakusgai utzi dizkigute.
Erreketa prozesuaren aztarnak
Bideo honetan meatoki hauen ustiaketa sistemaren azalpena entzungai da.

Otano inguruko bertze meak
Metro gutxi batzu aurrera egingo dugu eta ezkerretik abiatzen den bidexka batetatik bide nagusia utzi ere. Oraingoan bertze trintzera, zeru irekitan meak eta aztarna ezberdinak bisitatzera joango gara.
Ezkerretik bide nagusia utzi
Mendiko maldan, zenbait mea irekietako arrastoak ikusgai dira. Egitura, zuzen goratz igotzen direlako nabarmentzen dira, baina milaka urte ostean naturak bete egin dituenak eta horregatik aztarnak begi bistan ez ditugu. 
Bertze matoki baten lubakia


Bertze lubaki bat
Troka igaro eta bertze lubaki edo meatokiaren aztarnak ikusgai ditugu.
Meatokia zeru irekian

Txusek magaletik gora bideratuko gaitu bertan meatoki baten horma hobeto ikusterik dagoelako. Topatu dituzten batzuk ehun metroko altuerakoak izan dira ere.
Txus meatokiaren sarbidean

Meatokia

Meatokia era bat beteta
Meatokia era bat beteta egon arren arrasto argi batzuk erakusgai ditu. Txusek bere eskuarekin egurrezko habeak paratzeko tokia erakusten digu. Pikotxarekin irekitako gune karratua eta bertze paretan bertze bat, han habeak sartzeko eta jaitsi eta igotzeko egiturak eusteko omen.

Habea paratzeko gunea

Zuloaren xehetasuna

Habea paratzeko bahoa
Lubakia puntu honetan argiago ikusten da, nahiz eta naturak gehiena bete izana.
Meatokia zeru irekian
Inguruan, magalaren bertze aldera joz, bertze meatoki eta lubakien aztarnak ikusgia izango dira.
Bertze meatoki bat

Meatokia naturak beteta utzi du

Meatokia
Erromatar garaiko barrutiaren xehetasunak ezagutu ahal izateko, Txusek emandako azalpena ezin bertzekoa da. Hona hemen azalpen orokorraren bideoa:


Berandu egin denez taldea Lantzer itzuli egiten da baina neronek Aierdiko meatokiak bisitatu nahi ditudanez, bertatik bakarrik geldituko naiz eta atzera joko dut bide nagusitik jaisteko. 
Gaurko bisita erromatar metokiko barrutira den arren, aukera izango dut bertan Espainiako gerra ostean bertan basoa ustiatzeko erabilitako kableen gune ezberdin batzuk ezagutzeko. Aspaldi ezagunak ditudan arren, jendeak ohartu gabe gainditzen ditu. Bidearen hasieran pilona baten arrastoak dira, mendi maldan ongi erreparatuz ikusgai direnak, eta bertan kablearen zatiak oraindik ikusgai dira.
Kableak
Naturaren boterea itzela dela agerian utzi digute erromatar garaiko zeru irekian sorturiko meatokiak beteta ikustean, baina akaso adibide honekin errazago ulertzerik dago zein punturainokoa den naturaren poderioa. Zuhaitz honetan kablea ageri da, garai batean bertatik igaroko zen eta egun zuhaitzak bereganatu izan du eta arestian aipatu bezala ez da milaka urteetan gertatu, hamarkada gutxi batzuetan baizik.
Zuhaitzak kablea irentsi du

Zuhaitza eta kablaren xehetasuna


Bide nagusira atera eta jaisten hasiko naiz aurreneko bidegurutzearekin topo egin arte. Bertan Txorrostarri errekara hurbilduko naiz. Txorrostarri erreka, erromatar barrutiaren goiko partean ura nahikoa darama eta bertan ur-jauzi bat ere topatu dezakegu.
Bidegurutze

Ur-jauzia


Txorrostarri
Baina erreka metro gutxi beherago desagertuko da eta ura ez da berriz goiko geruzan agertuko ia Elzarrain errekarekin bat egiten duen puntura arte. Beti deigarria suertatu zaigu errealitate hau, baina gaurkoan, azkenik, azalpen logikoa jaso dugu. Tarte honetan erromatar meatoki barrutia dago eta erromatarrek industuriko meatokiak, lur azpitik hainbat metro egiten dute, egun hiru kilometrotako galeriak esploratu eta aurkitu dira eta argi da errekaren maila freatikoa baino azpirago daudela batzuk eta horregatik Txorrostarri desagertu egiten da barrutiaren azpiko partean berriz sortzeko.

Meatokien bertze aztarnak

Bide nagusira berriz atera eta beheko bidegurutzean ezkerretara bideratuko naiz Aierdiko meatoki nagusiak bisitatzera.
Txorrostarri errekarak bidegurutzea
Txorrostarrira iritsi eta ido dagoenez, bertze aldera igarotzeko arazorik ez dugu topatuko. Idor baino erromatar meatokietatik, seguruenik, jario du.
Txorrostarri

Azken bi urteetan lanak egin dira Aierdi 8, Aierdi 3 eta Aierdi 4 meategietan. Topografia arkeologikoak eta altxaera fotogrametrikoak egin dira lurpeko galerietan dauden erromatarren garaiko ehorzketa-sistemak eta aldamioak aztertzeko, bai eta sua erabiliz ustiapen-sistemak ezaugarritzeko lehen zundaketa arkeologikoak ere, meatzaritza zaharrean ohikoa den bezala.
Kalkopirita-mineralizazioak dauden arrokak karstifikazio-prozesuak jasan zituen aldez aurretik, eta, horregatik, batzuetan, meatze-galeriak eta meatze-prospekzioa erraztu zuten hodi naturalak konbinatzen dira barnealdean. Horren ondorioz, ustiategien ondoren, espeleotemia-formazio harrigarriak sortu ziren. Zoritxarrez, aurreko mendean espoliatu egin zituzten eta Aierdi 3 (Basajaun Etxea) itxi eta Natur Erreserba izendatu zuten. Kontserbazio-ildo horretan bertan, Aierdi 8 meategia ixten ari dira, eta meatze-multzo osoa babesteko modurik onena baloratzen ari dira, Interes Kulturaleko Ondasun izendatu baitezakete.
Aierdi 5 meatokiaren sarrera

Aierdi

Meatokiaren barruko aldera
Bidexakatik jarraitu eta Aierdi 5 sarreratik gorago behatoki batetara iritsiko gara. Bertatik Aierdiko zeru irekian irekitako lubaki edo meatokiak ikusgai dira. Goiko perspektibak bere handitasuna jabetzeko aukera eskaintzen digu.
Meatokia lubakia

Zeru irekian meatokiaren lubakia

Atzera jo eta magaletik apurtxo bat gora eginik Aierdi 4 meatokiaren sarrerara iritsiko naiz. Meatoki hau edo koba, betidanik ezagutua era oraindik irekita dago (ez dut uste denbora luzean izango denik) eta bertan egin izan dituzte aurkikuntza nagusieank. hainbat erromatar garaiko galeriak ikusgai dira, batzuk beheko partean eta bertze batzuko goiko aldetik abiatu egiten direnak.
Aierdi 4

Aierdi 4ko galeria bat


Aierdi 4 sarbidea

Erromatar garaiko galeria

Ikerketa espeleo arkeologikorako prestatutako pasabidea


Aierdi 

Bertan ere zurezko habeak paratzeko zuloen aztarnak ikusgai













Meatoki koban denbora luze eman ondoren, berriz ere kanpora irtengo naiz, bertze mundu batetatik aterata, kasu honetan ez soilik eremu mitologiko magiko batetatik, eremu antropiko erromatar garaitik egungo errealitatera itzuliz. Xarmaz beteriko gunea.


Bertatik Aierdi 3 ra bideratuko naiz. Koba eta meatoki ezaguna hau. Gaztetan hainbatetan behaturiko eremu berezia. Bertan hamaika aragonito ikusgai ziren, baina laurogei hamarkadaren bukaeran edo laurogeita hamarrean bertan buruturiko aragonitoen espolioak zirela eta, hots, pertsona batzuk bertatik aragonitoak samalda eraman zituztenez, koba itxi behar izan zen.
Aierdi 3


Inguruan bertze lubaki edo meatoki zeru irekian ikusgai dira. 
Meatokia
Bisita eder honen ostean, berriz ere Txorrostarri trokara itzuli eta bide nagusira joko dut.
Trokara gerturatzean bertze meatoki ezberdinak ere ikusgai ditugu.
Meatokiak
Eta azkenik Txorrostarri errekara iritsi eta handik pistara jo Lantz herrira itzultzeko.



https://mendikosterak.blogspot.com/2024/10/lantzeko-erromatar-garaiko-meatze.html