2025(e)ko apirilaren 5(a), larunbata

Loarre gaztelua eta Pusilibro mendia

Loarre gazteluaren bisita eta mendirako txangoa bateratu egiten dugu ibilbide honetan. Ibilbide zirkularrean Pusilibro menditik Pirinioetara diren ikuspegi paregabeetaz gozatzeaz gain, bukaeran Loarreko gaztelua ezagutzeko beta ematen du. XI. mendean eraikia, Loarreko gaztelua, lehenengo errege jauregia eta geroago monasterioa izan zen. Inguratzen duen harresi ikaragarriak eta bere hamaika dorreek nahastezina egiten dute. 9 kilometro eta 600 bat metrotako desnibela duen txangoa erabat gomendagarria da.

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Pusilibro ibilbideko bideoa:
Loarreko gazteluko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria
Pusilibro mendirako ibilbidea

Txangoko altimetria
Aurreko gauean gaztelura gerturatu eta bertatik izarrekin argazki batzuk egiteko aukera izan ondoren, urrengo egunean Loarreko gazteluko aparkalekutik abiatuko gara Pusilibro mendia ezagutzera. 
Loarreko gaztelua gauez
Loarreko gaztelua gauez
Loarreko gaztelua gauez
Loarreko gaztelua gauez
Loarreko gaztelua gauez
Urrengo goizean, eguzkitsu atera den egunean ibilbidea aparkalekutik hasiko da.
Aparkalekua
Jaitsieran behatoki natural horietatik igaroko gara
Altuera apur bat hartzean, Gazteluaren handitasunaz jabetzeko aukera izango da.
Loarreko gaztelua
Aparkalekuaren bukaeran pista bat abiatzen da eskuinetik eta hortik jo beharko da.
Eskuineko pistatik
Ibilbidea pinadietara gerturatzen da poliki poliki.
Gaztelua gure gibelean
Bidegurutze batetara iritsiko gara. Igoera eskuineko partetik jarraituko dugu, itzulera bertzetik burutuko dugularik.
Eskuinetik igotzen jarraitu
Eskuineko bidetik magaletik gora
Loarreko gaztelua
Gorago bidegurutze berri bat izango da. Oraingoan zuzen gora daraman bidetik jarraituko dugu.
Zuzen gorantz
Landareak igoeran
Aurrerago pista batetara aterako gara. Metro gutxi batzutan zehar eskuinetik jarraituko dugularik.
Pistatik eskuinera
Metro gutxiren buruan pista, ezkerretik mendi magalerantz doan bidetik utziko dugu.
Eskuinetik pista utzi
Eskuinetik magaletik igo
Bidetxo honek mendi erpin batetara aterako gaitu eta ezkerretik igotzen jarraitu beharko da, erpina utzi gabe.

Mendi erpinetik igotzen segi
Erpinean
Bi aldetarako ikuspegia dugun arren, Huescako sakonunerakoa zabalagoa da eta Loarre herria eta gazteluaren ikuspegiak arras ederrak dira.
Loarre
Erpineko bidetik
Erpinean
Altuera irabaztean, mendi batzuen artetik Pirinioak estreinekoz ikusterik izango dira.
Panoramika erpinetik
Atsedenalditxoa
Pirinioak
Pirinioak
Aurrera jarraituz mendi lepo antzeko batetara iritsiko gara. Bertan bidegurutze bat dago. Eskuinetik igoko gara Pusilibro mendiko tontorrera iristeko eta jaitsieran bertze norantzako bidetik segituko dugu.
Mendilepoan
Bidegurutzean

Panoramika 
Igoera
Apurtxo bat aurrerago Pirinioetako Mendebaldeko zatia ikusgai izango dugu.
Pirinioak
Pirinioak
Pusilibro mendiko tontorrera iristean Pirinioen inguruko ikuspegi estrategiko eta ederrak izango dira. Behatoki itzela benetan.
Pirinioak
Pirinioak
Pirinioak
Pusilibro mendiak erpin geodesiko bat du.
Pusilibro
Ikuspegi ederretaz gozatu ondoren eta ogitarteko bat hartu ondoren mendiko jaitsierari abia emango diogu.
Pusilibrotik jaisten
Berriz bidegurutzera iritsi eta oraingoan zuzen jarraituko dugu, mendi lepotxo batetara iristeko, mendi erpina galdu gabe.
Mendilepoan
Bertan ezkerreko magalerantz bideratuko gara.
Ezkerretik jaisten jarraitu
Altuera jaistean berriz ere basoan barneratuko gara. Pista batetara iritsiz eta hau zuzen gurutzatu beharko da bidetik jarraitzeko.
Pista gurutzatu eta zuzen
Baltsa batetara iritsiko gara eta ezkerreko partetik inguratuz bidetik jarraituko dugu.
Baltsa
Pista batetara atera eta segituan eskuinetik daon bidetik, baso etxola batetara bideratuko gara.
Bidetik jarraitu
Baso etxolaren aurretik jarraituko du bidea zuzeneko norantzan trokatxo batetatik.
Baso etxola edo aterpea
Berriz ere basoan barneratuko gara.
Basoan
Bidea pista batetan bilakatuko da eta handik Loarreko Gaztelurantz jaitsiko gara.
Loarreko Gaztelua
Apurtxo bat beherago haitz batzuen goiko partean dagoen behatoki natural ederretara hurbilduko gara.
Behatokitik gaztelua
Loarreko Gaztelua
Behatokiak
Pistatik jarraitu eta igoerako bidegurutzera iritsiko gara. Oraingoan, eskuinetik beharantz jarraitu beharko dugularik.
Loarre
Aparkalekura iritsi eta behatoki naturalen haitzak ikusterik dago.
Behatokia
Gaztelua
Kotxean botak kendu eta motxila utziko ditugu, Loarreko gaztelua bisitatzeko. Horretarako harreta gunera gerturatu, sarrera atera eta Gazteluko ate nagusira bideratuko gara.
Informazio ohola eta sarrera
Loarreko gaztelura bisita egingo dugu.
Sarrerak eta informazioa webgune ofizialean https://castillodeloarre.es/es/
Panoramika harresietara
Dorreak
Gazteluko bisitaldia
Sarrera nagusia
XI. mendean eraikia, Loarreko gaztelua, lehenengo errege jauregia eta geroago monasterioa izan zen. Inguratzen duen harresi ikaragarriak eta bere hamaika dorreek nahastezina egiten dute.

Eliza eta Gaztelua

Barneratzeko eskaileretara
Loarreko gaztelua edo Loarreko abadia-gaztelua (aragoieraz: Castiello de Lobarre) Huescako probintzian (Aragoi, Espainia) dagoen gaztelu erromanikoa da.

Bere posiziotik Hoya de Huescako lautada osoa kontrolatzen da, bereziki Bolea, eskualdeko plaza musulman nagusia eta lautadako nekazaritza lur aberatsak kontrolatzen zituena. XI. mendean eraiki zuten, eta kontserbazio-egoera onean dago. Hori dela eta, Espainiako erromanikoko arkitektura militar eta zibilaren adibiderik onenetakoa da. 1906an monumentu nazional izendatu zuten. Gaur egun, interes kulturaleko ondasunaren estatusa du. 

Gaztelua, zimendu bezala erabiltzen den kareharrizko muino baten gainean dago. Horrek defentsa-abantaila handia zekarren, hormak ezin baitziren txikitu (gotorlekuen setioan ohikoa zen teknika hori, hau da, tunel bat eraiki behar zen hormaren azpitik, eta, ondoren, tunela hondoratu eta, horrela, eraso egiteko zulo bat ireki). Gainera, dorreak dituen harresi batez inguratuta dago.

Gaztelua nahiko kontserbazio-egoera onean dago (Nafarroako Antso III .aren gaztelu zaharraren zatia izan ezik, askoz ere hondatuagoa), eta Europan hobekien kontserbatutako gotorleku erromanikotzat jotzen da. Nabarmentzekoak dira kapera txikia, sarreran dagoen Santa Quiteria kripta (akustika harrigarria du) eta gazteluko eliza bikaina (pintura erromanikoak non dauden ez dakigu), non kupula (erromanikoan oso ohikoa ez delako) deigarria den.
Sarbideko eskailerak

Beheko kriptan




Goiko solairura igo eta eliza nagusia bisitatuko dugu.
Eliza

Eta oraindik gorago jo beharko da bertze eraikinaren atalak bisitatzeko.









Komuna

















Bisita buruturik, kanpoko aldea ezagutzera jaitsiko gara, kanpoko harresietako dorreak bisitatuz.