2025(e)ko apirilaren 7(a), astelehena

Mallos de Agüerori itzulia

Mallos de Agüerora itzulia. Oligozenoaren konglomeratuen gaineko formazio geomorfologiko bertikal ikusgarriak, "Mallos" izenez ezagutzen direnak, orogenia alpetarrean goratutako mendiguneen higaduraren deikzio-kono zaharrak dira. 6 kilometro baino gutxiagoko ibilbidean malloak alde batetik ezagutu eta ondoren Raboserako trokako ur jauzia batzuk bisitatu ondoren, bertze aldeko malloen azpitik igaroko gara.

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Agüeroko ibilbidea

Altimetria

Agüero herrian kotxeak utzi eta ibilbidea hasteko herrira bideratuko gara. Herrian ez dago toki gehiegirik aparkatzeko beraz errepidean berean utziko dugu. Hala ere aitortu beharra dago, Riglosekin alderatuz herri honetara askoz jende gutxiago hurbiltzen dela.

Mallos de Agüero
Segituan eskuin aldetik aldapak jarraituko ditugu herriko plazara bideratzeko.
Eskuinetik gora
Eskaileretatik
Mallos de Agüero

Plazarako bidean
Agüeroren konkista 921ean gertatu bide zen, Iruñeko Antso Garces I.ak egindako "Aragoiko eta Sobrarbeko mendi guztien" konkistan, San Juan de la Peñaren Kronikak aipatzen duenaren arabera. Era berean, biztanleria 938. urtearen erdialdean aipatzen da Leireko Monasterioko dokumentuetan, izan ere, Leireko Monasterioak populazio horren hamarrenak jasotzen zituen, baita Castelmancokoak eta inguruko beste herri batzuetakoak ere.
San Salvador

San Salvador
Plaza nagusian, El Salvador parrokia-eliza da nagusi, eta, bertan, XVI-XVII. mendeetako dorre garai karratua nabarmentzen da, inposten bidez bereizitako hainbat gorputzekin. Eliza honek jatorri erromanikoko hiru habearte ditu, nahiko zaharberrituak geroago. Garai hartan erdiko habeartea kontserbatzen du, kanoi zorrotzeko ganga baten azpian, nahiz eta zirkuluerdi-formako absidea barroko garaian berreraikia izan. Absidearen azpian jatorrizko kripta dago (XVI. mendea). Alboko habearteak gotiko berantiarrean berregin ziren, ganga izartuak eta pilare zilindriko jada errenazentistak, azken estiloko kasetoiez apaindutako arku zabalez bilduak. Piezarik artistikoena portada da. Nabe erromanikoaren iparraldeko aldean dago irekita, eta zirkuluerdiko arkuak ditu aurrealdean. Arkibolta erdizirkularrak ditu, arte erromanikoaren hainbat motiborekin landuak. Gainera, alboetako zutabeak eta tinpano bikaina ditu, erdian Pantokratorra duela, eta Ebanjelarien lau irudiek inguratzen dute: aingerua, lehoia, zezena eta arranoa.

San Salvador
San Salvador
San Salvador
San Salvador
San Salvador
Herriko karriketatik jarraituko dugu goiko parteko pistara iristeko.
Herriko goiko partetik pista jarraitu. Bertatik horma handiak ikusgai ditugu. Pistatik jarraituko dugu aurren bihurgunera arte. Han pista utzi eta ezkerretik gorantz doan bidea hartuko dugu.
Ezkerretik pista utziz
Bidegurutzean
Natura-ingurune honetako faunari dagokionez, hegazti harkaiztarren populazioak nabarmentzen dira. Haitz hautan habiak egiten dituzte sai zuriak (Neophron percnopterus), belatz handiak (Falco peregrinus), treparriskoak (Tichodroma muraria), ugatzak (Gypaetus barbatus) eta, batez ere, sai arreak (Gyps fulvus); azken horrek bikote habiagile ugari ditu.

Mallos
Bidetik altuera irabaziz goaz eta ezker aldeko pareten azpiko partetik igaroko gara. Troka gainditu eta bertze magaletik jarraitu beharko da mendi leporantz.
Mendilepora iritsi eta bertze magaletik pista beherantz jarraitu beharko dugu itzuliarekin segitzeko.
Mendilepoan
Mendilepoan
Ura apurtxo bat hartu eta pistatik beherantz jarraituko dugu, bertze aldeko Malloak ikusteko aukera izango dugularik.
Pistatik beherantz

Bidegurutze eta pista batekin bat egingo dugu. Puntu honetan, hasieran eskuinetik jarraituko dugu Rabosera trokara bideratzeko. Itzuleran bertze norantza jarraitu beharko dugu Mallosen buelta osatzeko.
Bidegurutzean
Malloak
Malloen zehetasuna
Aurrerago bertze bidegurutze bat dago. Eskuinetik jarraitu beharko da.
Eskuinetik segi
Malloak
Aragoiko Prepirinioetako sareak Riglos, Aguero eta Peña Ruebako Mailen Monumentu Naturalaren babespean daude.

Duela 65 milioi urte inguru hasitako orogenia alpetarrak altxatu zituen, Pirinioak sortu zirenean. Gerora, uraren higadurak isolatu eta modelatu egin ditu, eta gaur egungo horma harritsu erraldoiak sortu dira, Pirinio aurreko kanpoko mendilerroen hegoaldeko aldean.

Bidean
Malloak
Pareta batzuetatik igaro ondoren, bihurgune batean kobatxo batetara iritsiko gara. Bertatik Rabosera ibaiak osatzen dituen putsu batzuk ikusgai izango dira.
Rabosera
Koba
Koban
Koba dagoen tokian amildegitxo bat dago eta horregatik bideak horma bat eraikita du.

Bidea jarraitzean pasaleku estu bat dugu. Haitza zulatuta bai lego, bidea osatzeko.
Pasabidea
Bide estua
Bidea

Aurrera jarraitu eta hesi batetara iritsiko gara. Hau gainditu eta metro gutxi batzuk gehiago bidetik egingo ditugu, ezkerretik ibaira jaisteko.
Ataka
Ezkerretik abiatzen den bidexka batetatik Raboserara jaitsiko gara.
Rabosera
Ura gardeneko ibaia da. Bertze aldera zeharkatu eta ertzetik, alde batetik bertzera eginik gora joko dugu ur jauzira iritsi arte.
Rabosera

Rabosera
Azkenean ur jauzira iritsiko gara eta bertan toki ederra izango dugu atsedena hartzeko. Nahi izanik bainatzerik ere bada.
Urjauzia
Urjauzia
Urjauzia
Urjauzia
Atsedenaren ostean atzera jo beharko dugu.

Berriz goiko bidera atera eta oraingoan ezkerretik.
Bidera ateratzean


Aurreko bidegurutzera iritsi eta oraingoan zuzen jarraitu.
Pistatik segi
Panoramika
Haitz handien azpitik edo Peña Solaren azpitik igaro.

Peña Sola
Inguruan bidegurutze bat izango da. Eskuinetik beherantz joko dugu herrira iristeko.
Eskuineko bidetik


Herriaren hasieran harraska bat dago.

Eskuineko karriketatik herriaren beheko partera bideratuko gara.
Errepidera iritsi eta eskuinetik kotxeak aparkatu ditugun tokira itzuliko gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina