Ibilbidea eta altimetria:
 |
Ibilbidea Toraletik |
 |
Altimetria |
Toral de los Vadosetik abiatuko da ibilbide zirkularra. Herri honen inguruko informazioa:
Toral de los Vados Gaztela eta Leongo probintziako udalerri eta hiri espainiarra da. Bierzo eskualdean dago. Udalerriaren erliebeak bi eremu desberdin ditu. Ekialdeko eremuan, elkarren artean bat egiten duten hainbat ibai daude: Burbia ibaia Berziako menditik jaisten da ipar-mendebaldetik, eta Cua ibaian husten da. Ibai hori Cacabelosetik dator, eta, azkenean, Sil ibaira isurtzen da. Ibai horrek ekialdetik hego-mendebaldera zeharkatzen du lurraldea. Mendebaldea menditsuagoa da, batez ere hego-mendebaldetik, eta Berziako zuloaren mendebaldeko mugaren zati da.
.JPG) |
Igerileku naturaleko aparkalekua |
Aparkalekutik irten eta ibai ertzera joko dugu, eskuineko pistatik ibaiaren paretik igotzeko.
.JPG) |
Eskuineko pistatik |
.JPG) |
Ibai ertzeko pista |
Haiseran Bibia ibai ertzetik jarraituko dugu, bere ura gardenak paisai ederrak eskaintzen dizkigutelarik.
.JPG) |
Bubia ibaia |
Segituan harrabietatik fabrikara minerala daraman garraio zinta erraldoi baten azpiko egituratik igaroko gara.
.JPG) |
Portlanderako egitura |
.JPG) |
Egituraren azpitik |
Segituan harrobi handi batetara igaroko gara eta ibai ertzetik inguratzen jarraituko dugu.
.JPG) |
Harrobia |
Ibaiaren ertzetik arurrera jarraituz berriz ere eremu freskoa eta landaredi oparoarekin.
.JPG) |
Ibai ertzetik |
.JPG) |
Harrobia |
Aurrerago zubitxo batetara iritsiko gara eta bertan bidea estutuko da, ibaiaren paretik presa erraldoira iristeko.
.JPG) |
Zubia |
Bidegurutze bat izango dugu Zentral hidroelektrikoaren hesiaren parean, gerora gorantz jarraitu beharko duguna. Baina oraingoan zuzen jarraituko dugu presara.
.JPG) |
Zentral hidroelketrikoaren hesitik |
.JPG) |
Zentrala |
Prestu presara iritsiko gara eta beheko aldean osatzen den putsu handira. Gune ederra eta freskoa.
.JPG) |
Presa Valdepradairo |
.JPG) |
Ibai-presan |
.JPG) |
Ibai-presan |
.JPG) |
Ibai-presan |
Goiko partetik, soberan dagoen urak ur jauzi txikitxo bat ere osatzen du.
.JPG) |
Ur-jauzia |
.JPG) |
Ibai-presan |
 |
Ibai-presan |
.JPG) |
Ibai-presan |
Atzera metro gutxi batzuk egin eta goiko ubidera igotzen den bidexka hartuko dugu ibai ertzetik aldenduz.
.JPG) |
Ezkerretik gora ubidera |
.JPG) |
Ubidea |
Ubidera iritsi eta hesiaren paretik zentralera joko dugu, hau inguratuz goiko aldera igotzeko.
.JPG) |
Ezkerretik gora hesia jarraituz |
Pista batetara aterako gara eta honetatik igotzen jarraituko dugu bihurgune handi batera iritsi arte.
.JPG) |
Bihurgunean zuzeneko bidetik |
Pista utzi eta bidexka batetatik zuzen jarraituko dugu ibaiaren goiko parteko behatoki natural batetara iristeko.
.JPG) |
Behatokitik Burbia eta presa |
.JPG) |
Behatokitik Burbia eta presa |
.JPG) |
Behatokitik Burbia eta presa |
.JPG) |
Behatokitik Burbia eta presa |
Berriz bidetik pistara itzuli eta oraingoan zuzen igotzen jarraitu beharko da errepide batekin topo egin arte. Bidegurutzean ezkerretik errepidetik igotzen jarraituz.
.JPG) |
Ezkerretatik gora |
Errepidez tartetxo bat burutu ondoren, eskuinetik pistatxo batera pasako gara, bertatik tontor bati itzulia emateko.
.JPG) |
Eskuinetik pistatik |
Otero herrira gertutatuko gara eta eremu honetan mahatsondo ederren artetik igaroko gara.
.JPG) |
Mahatsondoak |
Herrira iritsi aurretik berriz errepidera aterako gara eta hilerriaren parean Perchin arte monumentala ikusgai izango dugu.
.JPG) |
Perchin arte monumentala |
.JPG) |
Perchin arte monumentala |
.JPG) |
Perchin arte monumentala |
.JPG) |
Perchin arte monumentala
|
Otero herrira iritsi aurretik, ezkerretatik pista bat abiatzen da beheko alderantz, berriz ere ibai trokan barneratzeko. Hauxe jarraitu beharko dugu.
.JPG) |
Otero aurretik ezkerretik |
.JPG) |
Ezkerreko pistatik beherantz |
Agudo herriko harraskara iritsiko gara, toki eder batean eraikin berritua bisitatuko dugu.
.JPG) |
Harraska |
.JPG) |
Harraska |
Pisatik Burbia ibaiko arroilara bideratuko gara.
.JPG) |
Burbia ibaia |
.JPG) |
Burbia ibaia |
Bidegurutze batetara iritsi eta zuzen pista nagusitik gorantz jo beharko dugu, arroilaren zati estuaren goiko partetik igarotzeko.
.JPG) |
Zuzen pistatik |
Horta herrira iritsi aurretik, herriko harraska bisitatzeko aukera izango dugu.
.JPG) |
Hortako harraska |
.JPG) |
Hortako harraska |
Zuzen pistatik segi eta Horta herrira iritsiko gara. Bertan iturri eder bat dago eta gainera askaltoki itzaltsua ere. Han indarrak berritu, hidratatu eta apur bat freskotu ondoren ibilbidearen bigarren zatiari abia emango diogu.
.JPG) |
Askaltokia |
Ibaira doan errepidea hartu beharko dugu.
.JPG) |
Ibairantz |
Zubitik bertze ertzera igaro eta Corullón herrira igotzen den errepidetik tarte bat osatu beharko da.
.JPG) |
Zubia |
Ibaia bi adar elkartu egiten dira toki honetan, bata gardena jaisten den bitartean bertzea era bat uherra.
.JPG) |
Burbia |
.JPG) |
Zubia |
Arratsalde partea denez, igoera itzaletik egiterik izango dugu, eta benetan estimatuko da.
.JPG) |
Errepidetik igotzen |
Corullónera iritsi aurretik, bidegurutze bat dago eta ezkerretik abiatzen den pistatik errepidea utzi beharko dugu berriz ere ibaiaren arroilera jotzeko.
.JPG) |
Ezkerretara errepidea utziz |
.JPG) |
Pistatik segi |
Pista honek altuera irabaziz doa, hasieran basotik eta aurrerago landa eremuetatik, bereziki mahatsondo eremua topatuko dugularik.
.JPG) |
Corullón aldera |
Meandro handi bati itzulia emanik, barneko aldera joko dugu eta bertan Arroyo Revodaosera iritsiko gara. Tarte ederra atsedena hartzeko, eremu ospela izango dugulako
.JPG) |
Arroyo Revodaos |
.JPG) |
Arroyo Revodaos |
Igotzen jarraitu beharko da eta azkenik baserri batetara iritsiko gara. Handik jaitsiera hasiko da.
.JPG) |
Baserria |
.JPG) |
Arroyo Revodaos |
Bihurgunea burutzean Cabeza de Alba komentu ohiaren eraikinak ikusgai izango dira.
.JPG) |
Cabeza de Alba komentu ohia |
.JPG) |
Cabeza de Alba komentu ohia |
Albako Burua komentua Hortan dago, Corullon eta Toral de los Vados herrien arteko erdibidean, Leongo probintzian. Albako Andre Maria Buruari eskainia dago. Pedro Osoriok Albako Ama Birjina ekarri zuen gogora, zaharberritu eta XV. mendean eraiki ondoren. Frantziskotarren Ordenari lotua, Mendizabalen desamortizazioa iritsi arte.
Erreferentzia zaharrenek diotenez, hemen bizi ziren San Frantziskoko Hirugarren Ordenako penitentzigile gisa: Diego García eta Fernando Pérez, 1423an oratorio funtzioa zuen ermita bat eraiki zutenak. 1441ean aurri-egoeran zegoen eta 1444an Pedro Álvarez Osoriok, Cabrera y Riberako jauna eta ondoren Lemoseko kondea zenak, Eugenio IV .a aita santuaren bulda bat lortu zuen zaharberritzeko baimenarekin.
.JPG) |
Cabeza de Alba komentu ohia |
.JPG) |
Cabeza de Alba komentu ohia |
Lehenik, Betetzearen etxea izan zen (ordenaren arauak zorrotz betetzea), eta, gero, Biltzearena (Jainkoari arreta ematea, arreta galaraziko diena alde batera utzita). Horrela, Espainiako ipar-mendebalde osoko fraide frantziskotarren erretiro espiritualerako leku erreferente bihurtu zen.
XVIII. mendearen erdialdean komentuan 25 monje zeuden. 1824an bere erretaula eta irudiak Corullonera eraman zituzten eta 1834an, desamortizazioaren ondorioz, frantziskotarrek Cabeza de Albako komentua utzi behar izan zuten. 1848tik jabetza pribatua da, laborantza-lanak egiten ditu eta 30 hektarea baino gehiago ditu jabetzan.
.JPG) |
Cabeza de Alba komentu ohia |
Bidegurutze berri batetara iritsiko gara eta oraingoan ezkerretik beherantz, komentuaren eremua inguratzen jarraituko dugu.
.JPG) |
Cabeza de Alba komentu ohia |
Pistak harrobien zintara eramango gaitu.
.JPG) |
Arrobiaren zinta |
.JPG) |
Arrobiaren zinta |
.JPG) |
Arrobiaren zinta |
Azkenik errepidera atera harrobian abiatzen dena, eta handik zubira bideratu. Hau gainditu eta berriz ibai ertzeko bidera jaitsi beharko da, abiapuntura iristeko.
.JPG) |
Zubia |
Eta ibai ertzetik Toral de los Vadoseko igerileku naturaletara joko dugu, bainu ederra hartzeko.
<