2025(e)ko uztailaren 5(a), larunbata

Concello Cervantes San Román O Castro Santa María Zirkularra

Ancaresetan Concello Cervantesetik ibilbide zirkularra biosferako interpretazio zentroa bisitatuz eta auzo ezberdinetatik igaroz castro bat ezagutzeko aukera eskainiko diguna.Ibilbide kultural erosoa eta interegarria benetan. Horretazgain arkitektura tradizionaleko hainbat eredu ikusiko ditugu, etxeak eta panerak edo garaiak ere. 9 kilometroko ibilbide gehiena basotik burutuko dugularik.

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria:

Ibilbidea

Altimetria

Ancares mendietako Concello Cervanteseko San Román auzora gerturatu eta bertan aparkatuko dugu ibilbide zirkularra burutzeko.

Concelloko informazio ohola
Aparkalekuaren aldamenean askaltokia eta iturri eder bat dagoenez, ura berritu eta apurtxo bat freskatuko gara ibilbidea hasi aurretik.
Askaltokia eta iturria
Askaltokia eta iturria
Errepidetik herrira gerturatu eta aurreneko bihurgunean zuzen jarraitu beharko dugu Museo etnografikoa edo Biosferaren barruti interpretazio zentrora iristeko.
Harrizko karrikatik segi
Harrizko karrika bat hartu eta herriko behko partera daramagu. Segituan garai bat edo horreoa dugu, zekale-lastoarekin teilatua osatutako eredu ederra.
Garaia
Garaia
Apurtxo bat beherago segi eta harri lehorrez inguraturiko eremu batean museoa edo interpretazio zentroa dago.
Museo Etnográfico dos Ancares Lucenses
Museo Etnográfico dos Ancares Lucenses
Cervanteseko kontzejuan eta San Roman parrokian dago Museo Etnográfico dos Ancares Lucenses, «Reserva da Biosfera Os Ancares Lucenses Interpretazio Zentroa» ere deitua.
Iristerakoan oraindik itxita topatuko dugu baina segituan neskato jator bat agertuko da eta ateak irekiko dizkigu, bi paiozen edo etxolen barnean duten erakusketa etnografikoa ikusteko. Herritarrek zenbait urteetan bilduriko objetuez osaturik dago. Bertan garai bateko bizimodurako tresneri eta eremu ezberdinak atonduak dituzte. Bigarren paiozan hitzldiak eta tailerrak emateko eremutxo bat ere dute.

Biosferako interpretazio zentroko ehundegia
Interpretazio-zentroak Ankaretako palloza tipikoen bi berreraikuntza eta esparru itxi baten barruko garai bat ditu. 
Sutondoaren eremua
Egongelako eremua
lo gela
Bertze ehundegiak
Bisita arras entretenigarria eta era bat gomendagarria. Udan 11etatik arratsaldera arte irekitzen ohi dute.
Suerte asko izan dugu gaurkoan irekita izatea. Gainera bakarrik egon gara bisitaldia osatzen.
Teilatua
Bi paiozak bisitatu ondoren kalera irtengo gara hainbat argazki egiteko eta gariara ere gerturatzeko.
Zekale-lastoarekin eztalia
Teilatua
Garaia
Garaia eta paioza txikia
Bi paiozak
Garaia
Garaia
Garaiaren azpian gurdia
Paioza
Garia

Sarreran
Bisitaren ondoren zentrotik irten eta ezkerretatik abiatzen den bidetik basora joko dugu eta handik Casteloko ibaiarantz jaisten hasiko gara.
Zuzen
Bidegurutze batetara iritsi eta zuzeneko bidetik jarraitu beharko dugu Casteloko ibaiarantz jaisteko
Casteloko ibaiararen gaineko zubia
Casteloko ibaia
Bertze ertzeko pistatik gora egin beharko da aurreneko bidegurutzera iritsi arte. Hantxe eskuineko pista hartu beharko dugu igoerarekin jarraitzeko.
Eskuineko pistatik segi
Eskuinetik
Apurtxo bat aurrerago bertze bidegurutze bat dugu, ezkerretik jarraitu.

Santa Maria O Castrora hurbilduko gara pistetatik eta hantxe bidegurutze berri bat izango dugu. Bisita egiteko ezkerretik gora eta ondoren beheko partetik jarraitu beharko da.
Ezkerretatik gora
O Castro Santa Maria
Informazio ohola
Castro de Santa María de Cervantes antzinako herri kastrexoa da, Galiziako Ancares mendilerroaren erdi-erdian dago.
Castro eta elizarako bidean
Santa María de cervantes herri militarra gure aroaren hasierakoa izan daiteke, Burdin Aroko I. eta II. mendeetan zehar, erromatarren aurreko bizi-ereduen eta inperioaren mende egotearen arteko trantsizio-prozesua markatzen dutenak. Herri honen azalpena oso hurbil dauden urre meategienarekin lotuta dago.
Santa María de Cervantes kastroa
Santa María de Cervantes kastroa, horrelako herrixketan ohikoa den bezala, eremu altu edo muino batean dago. Altitude horrek defentsarako erraztasunak ematen dizkio, eta Quindos ibaiaren haranaren ikuspegia estrategikoki menderatzen du. Herrixkak 80 metro inguruko ipar-hego ardatza eta 50 metro ingurukoa du ekialde-mendebalde ardatzean.
Santa María de Cervantes kastroa eta baseliza
Baseliza
Baselizaren aldamenean dagoen zuhaitz baten itzalean hamaiketakoa hartuko dugu bista osatu aurretik.
Baselizan
Santa María de Cervantes kastroa
Kastroan egindako ikerketa arkeologikoetan, 23 bat eraikin aurkitu ziren, ustez etxeetarako etxebizitzak edo eraikinak izan zirenak, baita kaleak edo horien arteko pasabideak ere, bai eta eskailerak, deskarga-hormak, drainatze-sistemak eta berdinketa-hormak ere, herriaren garapenean egitura adimenduna dagoela adierazten dutenak.
Santa María de Cervantes kastroa
Santa María de Cervantes kastroa
Santa María de Cervantes kastroa
Santa María de Cervantes kastroa
Eraikin batzuen barne-banaketa ere interesgarria da; izan ere, horietan, etxeetan barne-hormak bereizteko gai izan ziren, baita altzari edo arasa gisa egindako jatorrizko harrizko eraikinak ere. Eraikinetara sartzeko ateetan egurrezko markoak ere dokumentatuta daude, gehienak oinplano zirkularrekoak.
Santa María de Cervantes kastroa
Baselizaren aldamean hilerriko horma baten parean behatoki bat prestatu dute informazio oholekin,
Santa María de Cervantes kastroa
Informazio ohola
Santa María de Cervantes kastroa

Santa María de Cervantes kastroa
Etxe ezberdinak bisitatzen
O Castro
Bisita bukatuta, aurreko bidegurutzeraino jo eta oraingoan zuzen jaisten jarraitu beharko da pista zabaletik, Zelai batzuetara iritsi eta trokara hurbildu aurretik, eskuinetik beherantz doan pista estuagotik jo beharko dugu Castello ibaira iristeko
Eskuinetik pista nagusia utzi
Bidetik behara egin beharko da ibaiaren aldamenean dagoen errota batetaraino.
Errotaren aldamenean zubitxo bat dago eta bertatik bertze ertzera igaroko gara.
Errota
Zubia
Errota
Castello ibaia
Bertze aldean bide zabal bat dago. Handik gora jo beharko dugu pista batetara iritsi arte.
Errotatik irteten
Pistara iritsi eta eskuin aldera jo beharko da ibilbidea jarraitzeko.
Eskuinetik segi
Zuzen
Aldapa burutu ondoren Castello San Pedrora iritsiko gara.
Castello San Pedro
Herrira iristean bidegurutze bat dago. Eskuinetik jarritu beharko dugu, baina lehenago garaia ikustera hurbilduko gara eta zuhaitzen itzalean atsedenalditxo bat egingo dugu ere.
Garaia

Garaia
Bideak beherantz eramango gaitu Rego de Vilarantigo errekatxora.

Rego de Vilarantigo errekatxora iritsi eta bertan freskotuko gara eta ura edango dugu, egun berotsua dugu gaurkoa eta.
Rego de Vilarantigo errekatxora
Bertze aldean pista zabalagoa bilakatuko da eta gora egin beharko da tarte luzetxo batetan zehar, gehien basotik, eskerrak, Castello San Romanera iristeko.
Castello San Roman
Azkenik errepidera aterako gara eta handik, eskuinetik aparkalekura jaitsiko gara. Ibilbide eder honi amaiera emanik.