2025(e)ko abuztuaren 14(a), osteguna

Pontenovo mehatokien ibilbidea

Pontenovo herritik mehatokien ibilbidea Zirkularra. Garai industrialeko ondasunak ezagutzeko aukera paregabea, batetik labe garaiak eta meatoki ezberdinak bisitatuz. Sei kilometro baino gutxiagoko txangoa eta desnibel gutxikoa. 
Ibilbide honetan"Sociedad Minera Villaodrid" sozietateak zituen burdinazko bi kiskaltze-labe multzoak lotzen dituelako du izena, kontzesionarioa zen meategietatik ateratako burdin karbonatoetan zegoen fosforoa kentzeko. Kiskaltze-labeez gain, XX. mende hasierako burdinazko meatze-ustiategi bat bisitatzeko aukera izango dugu ibilbide honen ibilbidean zehar:  Trenbidearen instalazio zaharretako batzuk, hala nola tren geltokia;  Minerala kargatzeko andelak eta toberak;  Meategiak;  Meatze-tunel batzuk, etab.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Pontenovako ibilbidea

Altimetria

Pontenovo herrian aparkatuko dugu, askaltoki baten aldamenean eta Eo ibaiaren ertzean ibilbidea hasteko. Pontenova Lugoko probintzian, Galiziako autonomia-erkidegoan, Ekialdeko Mariña eskualdearen hegoaldean dagoen herri eta udalerri espainiarra da. Lucenses de Trabada, Riotorto, Meira, Ribera de Piquín eta Fonsagrada ditu mugakide, baita Taramundi eta San Tirso de Abres asturiarrak ere. Bere mugartetik, Eo eta Judan ibaiak iragaiten dira.

Aparkalekuan
Herria aldera ibiltzen hasiko naiz, Eo ibaiaren aldemenetik eta segituan Turia izeneko errekatxo baten gainean zubitxo bat garaitu beharko da.
Turia gaineko zubia
Herrira hurbildu eta turismo bulegora joko dut. https://turismoapontenova.es/ 
Turismo bulegoa
Bulegotik gertu labe garaiak daude eta bertatik hasiko da bisita kulturala.
Labe garaiak

Labe garaiak
Informazio ohola
Labeen inguruko informazioa:
XX. mendearen hasieran, 1900. urtean, «Sociedade Mineira de Vilaoriz» eratu zen Bilbon, A Pontenovako Vilaoudriz eta Boulloso burdina-meategiak ustiatzeko. Horretarako labeak eraiki ziren, gaur egun Pontenova udalerria dena, Eo ibaiaren ertzean. Os Fornos da Pontenova esaten zaie.
Burdin minerala kostalderaino eraman eta Europako hainbat herrialdetara esportatu ahal izateko, Eo ibaiaren harana aprobetxatuz trenbide bat eraiki zen Ribadeoraino, handik hainbat lekutara ontziratzeko.
Meatze-hobiak mendietan zeuden, eta gaur egun labeetara jaisten ziren bagoietako bide txikiek sortutako bidezidorra aprobetxatzen duen ibilbide bat dago bertan, tunelak eta meategi irekiak zeharkatuz. Burdina zuzenean trenean kargatzen zuten; limonitatik, berriz, hondakin fosforikoak ateratzen zituzten kiskaltze-prozesu baten bidez. Hondarrak ongarrietarako erabiltzen ziren. Horretarako, bost tximinia eraiki zituzten 25 urtez. (1902-1903-1912-1913-1925).

Labe garaian
Labe garaiak
Goiko partera igo eta bertatik labeen bertze ikuspegia dago. 11 metroko altuera eta 4 metroko diametroa dute tximiniek gaur egun, eta joan den mendeko eskualdearen oparotasunaren sinboloa da. Horiek Sargadelos Errege Fabrikatik ekarritako materialekin eraiki ziren. 50eko hamarkadaren erdialdean meatze-jarduera eten egin zen, eta hamalau urte geroago trenbideak funtzionatzeari utzi zion.

Labe garaiak
Labe garaiak
Bisita bukaturik, zurezko bidetik behera jaitsiko naiz mehatokien bidearekin jarraitzeko.
Labeak

Handik gora, ezkerretatik bide batetatik segituz. Bidea markaturik dagoen arren, landarediak toki batzuetan estaltzera ere iristen da. 
Ezkerretatik
Informazio ohola
Apurtxo bat gorago eskuin aldetik gora jarraitu beharko da.
Eskuin
Bidea basoan murgildu egiten da eta bertan landaredia benetan oparoa dela.
Gorago, trokatxo batetara iritsiko naiz eta gora jarraitzeko ezkerretik bidexka segitu beharko da.
Ezkerretik
Segituan behatoki natural batetara iritsiko naiz. Bertatik harana eta herria ikusgai direlarik.

Behatokitik
Bidetik segi eta aurreneko meatokiaren lubaki edo trintxera bat ikusgai izango da.
Mea lubakia
Gorago meatoki bat somatu egiten da baina sarrera landarediak gainezka du.
Meatokia
Igotzen jarraitu eta bertze behatoki natural batetara aterako naiz. Gaur eguna oso argia ez den arren ikuspegi zabalak eskaintzen ditu.
Behatokia
Behatokia
Behatokia
Aurrera segi eta bertze meatoki batetara iritsiko naiz.
Meatokia
Bertze aho bat izango du metro gutxi aurrerago. Meatoki nagusiaren eremura iritsi naiz. Altuera ezberdinetako ahoak bisitatzeko aukera izango dudalarik.
Meatokia

Meatokiaren eremu honetan mea aho ezberdinak bisitatzeko aukera dago eta aipatu bezala altuera ezberdinetan, hasieran goikoak ikusi eta ondoren bidetik jaitsi eta aho nagusira gerturatzeko aukera izango da. Bertan tunel ezberdinetatik ere igaroz.




Mehatokien inguruko informazioa osatu nahi izatekotan artikulu hau irakurgai duzue.





Meatoki kargeleku baten arrastoak ere ikusgai izango dira.













Azkenik egun tirolina baten hasierara iritsiko naiz. Garai batean teleferiko edo kable bat zuten bertan materiala garraiatzeko.
Tirolina
Jaisten segi eta bidegurutze batean ezker aldera jo beharko da.
Ezkerretara
Beherago pista utzi beharko da eskuin aldetik ibaira jaisteko.
Eskuinetik
Bertatik Turia ibaira iritsiko naiz ea zurezko zubi eskegi batetatik bertze ertzera igaro ere.
Eskegitako zubia

Turia ibaia
Errepidera atera eta hau gurutzatu eta bidetik gora jarraitu beharko da tunel batetara iristeko, O Boulloso izenekoa.
O Boulloso tunela
Handik zuzen bertze mineral kargaleku batzutara aterako naiz.
Kargalekuak
Bertan bertze labe garai bat dago. Oraingoan ere goitik bisitatzeko aukera eskaintzen duena eta ondoren Eo haranera jaistean, behatik.
labe garaia
Labea goitik ikusita

Labea
Labea





Bertan parke eder bat dago eta iturri bat ere topatuko dut.
Iturria
Bide berdera iritsi eta ezkerretik gorantz autokarabanara iristeko.
Ibilbide laburra baina arras interesgarria.