2026(e)ko martxoaren 14(a), larunbata

Tortosa Prat de Comté vía verde Zafrán BTT

Tortosatik abiatuta Zafran bideberdetik ibilbide lineala aurkeztuko dut sarrera honetan. 66 kilometrotako ibilbidean zehar bi eremu ezberdinetatik ibiliko gara. Hasierakoan Ebroko ibai ertzetik eta bigarrena bide berdea utzita mendi alderakoa. Aurrenekoa oso laua eta bigarrena Prat de Comtera arte desnibel apurtxo bat gehiagokoa.

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen: 

Powered by Wikiloc

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea
Altimetria

Tortosako areatik abiatuko naiz bizikletarekin. Aukeran dago Tortosa hasieran bisitatzea edo eta itzuleran egitea. 

Ebro eta bidegorria
Tortosa masiboki bonbardatu zuten Espainiako Gerra Zibilean, 1937 eta 1938 artean, laurogei aldiz baino gehiagotan. Ebro ibaiaren gainean hiru zubi zeuden, batez ere Estatukoak eta trenekoak, Bartzelona eta Valentzia arteko azpiegiturak lotzen zituztenak. Horiek izan ziren bando frankistaren abiazioen helburu militar nagusiak. Errebeldeen begietara, hiriak beste zuri batzuk zituen: tren-geltokia, gerra-industriak (Sales lantegiak, eraikin ofizialak eta gasolindegi bat). Mallorcan egoitza duen Aviazione Legionaria italiar faxista izan zen Ebroko Lurren hiriburuaren aurkako eraso gehienen erantzulea, Alemaniako Condor Legioko He-59 hidrohegazkin bonbaketarien atzetik.
Ebro
Ebroko ertzetik zubirantz gerturatuko naiz. Lehenago ibaira jaisteko eremua igaroko dut.
Metalezko zubia
Martxoaren 9an, frankisten bandoak operazio militar handi bati ekin zion, Aragoiko erasoaldiari, Ebro ibaiaren eskuineko ertz osoa Mediterraneoko itsasoraino konkistatzeko asmoz. Tortosak, armada errepublikarraren defentsa-guneak, aire-eraso sistematikoak jaso zituen, bere zubiak suntsitu eta errepublikanoen erretiratzea eteteko misioarekin. Hildakoen kopurua modu esponentzialean hazi zen egun horietan.
Apirilaren 15ean, hamar eraso baino gehiagok, goizetik arratsaldera, 50.000 kilo bonba baino gehiago sartu zituzten Tortosan.
Hiru egun geroago, apirilaren 18an, astelehenean, dinamitari errepublikanoek hiriaren gaineko zubiak bota zituzten etsaien aurrerapena saihesteko ibaiaren eskuineko ertzetik.
Azoka
Tortosako erdi aldera joko dut bisitatxo bat burutzeko. Aukeran da itzuleran egiteko ere.
Gaztelua
Eliza
Tortosa
Metalezko zubira iritsi eta oinezkoentzako prestaturiko gunetik lasai oso gaindituko dut Ebro ibaia.
Metalezko oinezkoen zubia
Ebro
San Carlos de la Rapita eta Val de Zafan (La Puebla de Híjar, Teruel) arteko trenbide baten lehen proiektuak 1863koak dira. Trenbide horren ideia, antza denez, inguruabar berezi batzuetatik abiatu zen. Esaten denez, militarrak Pirinioez bestaldeko inbasio baten aukera aztertzen ari ziren. Kasu horretan, hurrengo hesi naturala Ebro ibaiaren haranak osatzen zuen. Ibai horren eskuineko ertzean eraikitako trenbide batek balizko gerra-frontea hornituko luke. Hala ere, interes handia zegoen Aragoi Behereko nekazaritza-eremua Mediterraneoko portu batekin lotzeko. 1870eko hamarkadan hainbat ekimen izan ziren, baina 1880ra arte ez zen onartu Puebla de Híjar eta San Carlos de la Rapita lotuko zituen trenbide baterako lege-proiektu bat.
Ebroko bertze ertzean, bidegorritik jarraituko dut.
Bidegorria
Espainiako gerra piztu ondoren, 1936an bizkortu egin zen osatzeko zeuden linearen gainerako tarteen eraikuntza. Horrela, 1938ko apirilaren 12rako 20 km-ko linea irekita zegoen, Alcañiz eta Valjunquera artean; aste batzuk geroago, ekainean, Pinelleraino iristen zen trenbidearen linea amaitu zen. Luzapen hori indar frankistek Aragoin aurrera egitearekin batera gertatu zen. Trenbidearen ustiapena Mendebaldeko Trenbideen Konpainia Nazionalaren kontura jarri zen. Obren azken fasea burutu zuten langile gehienak preso hartu zituzten errepublikarrek. Linea horrek trafiko handia izan zuen Ebroko batailan, eta 3.000 tona gerra-material garraiatu ziren egunean.
Aurrerago errepidetxo bat gurutzatu beharko da.
Errepidea
Bertze aldetik lasai oso jarraitzeko bidea atonduta dago.
Bidegorria
Roquetesera iritsi eta bidegorritik aurrera jarraituko dut.
Roquetes
Aurrerago errepidebatetara iritsi eta eskuinetik jarraituz bidegorria segituko dut.
Bidegorria
Aurrerago Aldoverrera iritsiko naiz.
Aldover
Aldoverreko geltoki zaharrera iritsi eta aurrerago jarraituko dut.
Aldoverreko geltoki zaharra
Herrira ere zeharkatu beharko da bidegorritik jarraitzeko.
Errepidera atera eta paretik metro batzuk egingo dira.
Herritik irtetean errepidea gurutzatu beharko da.
Errepidea gurutzatu
Errepidea gurutzatu eta bidegorritik jarraitu. Aukeran da tuneltxo batetatik igarotzea.
Bidegorria
Xerta herrira iritsiko naiz.
Xerta
Herritik jarraitu beharko da berriz ere bidegorrira ateratzeko.
Xerta
Xerta
Tren geltoki zaharreko eraikinera iritsiko naiz, bertatik berriz ere bidegorria jarraitzeko. Baina gune memorialistikoa denez, bertako informazioak irakurtzea gomendagarria da.
Xerta
Tropa frankistek, Corpo Truppe Volontarie taldeko italiarrak buru zituztela, 1938ko apirilaren hasieran zapaldu zuten lehen aldiz Katalunia, Terra Altako zenbait herrirantz aurrera eginez: Gandesa, Batea, Vilalba dels Arcs, Arnes eta Horta de Sant Joan, egun gutxiren buruan okupatuak izango zirenak. Bazirudien italiarren aurrerapena geldiezina zela, baina indar errepublikarrak, erretiratzean, Baix Ebre ibaian indar hartu zuten etsaien aurrerapena oztopatzeko eta atzera zihoan armadari ibaia pasatzen uzteko. Horrela, apirilaren 3an, italiarrek El Pinell de Brai eta Paülseko pasabideak okupatzen zituzten.
Xerta eta Aldover inguruan, tropa errepublikarrak biltzen ari ziren, frankistek aurrera egin zezaten, eta, aldi berean, Ebroren ezkerraldera erretiratu ziren. Roquetesen Bilgune bat ezarri zen Valderrobres, Gandesa eta Xerta inguruko tropa sakabanatuak berriz elkartzeko.
Iparraldeko zubiak lehertuta, Lister eta Tagueñako tropa errepublikarrak Xerta ibaian gora gotortu ziren. Littorio Dibisioko eta XXIII Martxoak Dibisioko italiarrak geldiaraztea lortu zuten, frankistak puntu horretatik itsasora iristea saihestuz.

Apirilaren 18tik 19rako gauean, azken errepublikanoek ibaia zeharkatu zuten. Tortosa eta Ampostako zubiak leherrarazi eta "ura tartean" jarri zituzten beren jarraitzaileekin. Horrela, frankisten jazarpena saihestu zuten eta, horrekin, Aragoiko Erasoaldia amaitu zen.


Nazionalen etorrerak, hilaren 15ean, Vinarozetik itsasora, lehorreko komunikazioa eten zuen errepublikaren gainerako eremuarekin. Vinaroz iparraldean geratutako tropa errepublikarrak Ampostatik erretiratzea antolatu zen.

Modesto eta Tagüeña egun osoan egon ziren Valentziako errepidean, Tortosako irteeran, aurreko egunetan handia izan zen kamioi-fluxua kontrolatzen. Arratsaldeko hiruretarako hegoaldeko indar guztiak igaroak ziren erretiradan. Orduan, Cherta aldeko gudarien atzera-egite ordenatua antolatu besterik ez zen egin behar, italiarren erasoei aurre egin baitzieten eta ihesaldi desordenatua saihestu.
Italiarrek, lehorreko eta aireko baliabide handiekin, errukirik gabe bonbardatu zuten Tortosa hiria, eta Ebro gaineko zubiak eraisten saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Tagueña Flix eta Mora aldera eraman zuten ibaiaren ezkerraldea babesteko. Listerrek bere gain hartu zuen, berak bakarrik, CTV italiarra atxiki, Tortosara behar bezala joan eta zubiak lehertzeko ardura. 1938ko apirilaren 18tik 19rako gauean garbi egin zuen ekintza.
Xerta
Xerta
Xerta
Bidegorritik berriz ere Ebro ibai ertzerantz gerturatuko naiz. Eta inguruan reclusa edo esklusak ikusgai dira.
Reclusa
Reclusa
Aurrerago Max de Xalamerara gerturatzean tunel bat izango da. Gaurko ibilbidean hainbat gainditu beharko dira, bereziki azken zatian.
Tunela

Reclusa
Aurrerago bertze tunel bat izango da.
Tunela
Eta bertze tunela bat.
Tunela
Azkenik Benifalleteko geltokira iritsiko naiz. Jada Ebroko bidegorria utzita eta Prat de Comte aldera desbideraturik.
Benifallet
Zutoina

Benifallet
Aterpe gisa zahar berrituta dago. Nik itsita topatu dudan arren, bertan atsedena hartzeko gune ederra dago. Eta bizikletan matxurarik izatekotan edo eta gurpilak puztu nahi bada, materiala topatuko duzue.
Benifallet
Aurrerago bertze tunel batetara iritsiko naiz. Kasu honetan argirik ez duena.
Tunela
Eta aurrera jarraituz bertze tunel bat, hau ere argirik gabe.
Tunela
Aurrergao bertze tunel bat.
Tunela
Azken honetatik irtetean zubi bat dago eta bertatik ibaia eta arroilaren ikuspegi ederrak daude.
Zubia
Arroila
Arroila
Aurrerago Pinel del Brayra iritsiko naiz.
Informazio ohola
Pinel del Bray
Pinel del Bray
Pinel del Bray
Pinel del Bray
Aurrera jarraituz berriz bertze tunel bat izango da.
Tunela
Tuneletik irtetean askatoki eder bat dago.
Tunela

Eraikin zaharra
Geroago bertze tunel bat dago, hau ere argirik gabekoa. Horregatik gomendagarria da ibilbide hau burutzeko frontal edo linterna bat eskura izatea.
Tunela
Azken aldapak Prat de Comtera iristeko.
Bidegorria
Prat de Comteko geltoki zaharretik
Azkenean Prat de Comte tren geltoki zaharrera iritsiko naiz. Azken kilometro hauek aldapatsuenak dira. 
Prat de Comte
Prat de Comte

Prat de Comte
Ibilbide luzea baina nahiko eroso eta polita.
Prat de Comte
Geltokiaren aldamenean askaltokia eta atsedena hartzeko tokiak daudenez. Bertan bazkaldu eta indarrak berreskuratuko ditut itzulerarako.
Prat de Comte

Prat de Comte
Paisai eder hauetaz gozatu ondoren, itzulerarako 30 kilometro baino apur gehiago falta direnez, lasai ekingo diot. 
Prat de Comtetik

Prat de Comtetik
Ibilbide luzetxoa baino ederra eta erosoa.