Lizarragako mendatetik ibilbide zirkularra hainbat mendi tontorretatik. Tunelagaina, Saratsa Usabide, Aitzorrotz, Eskalaborro, Tontorraundi, Dorrokoteka eta Erlotxiki. 10 kilometro eta ia 500 metrotako desnibeleko ibilbide honetan zehar ikuspegi ederretaz gozatzeko aukera izango da.
Lizarragako mendatean kotxea utzi eta tuneleko eskuin alderantz joko dugu gaurkoan. Egun eguzkitsua suertatu da eta Andiako inguru honetara askoz ere jende guttiago gerturatzen da.
Lizarragako mendatean
Ezkerreko aparkalekuan kotxea utzi eta motxila prestatu ondoren igotzen hasiko gara.
Lizarragako mendateko bentak
Pistatik gora jarraituko dugu.
Informazio ohola
Gorago pista portlandezko zati bat dauka eta bertatik Artzubide Beorlegi lezera iritsiko gara.
Artzubide Beorlegi lezea
Artzubide Beorlegi leze
Pistatik igotzen jarraitu eta segituan ezker aldera bideratuko gara amildegira gerturatzeko eta bertatik Tunelagaina mendira igotzeko.
Amildegira gerturatzean
Beriain
Mendi erpina jarraituz eta haitzen gainetik tontorrera iritsiko gara.
Andia eta Sakana
Tunelagaina
Azken igoera harrien artetik burutuko dugu.
Tunelagaina
Tunelagaina tontorretik gerora burutuko ditugun tontorrak ikusiko dira.
Andiko tontorrak
Andiko tontorrak
Tunelagaina
Tontorretik jaitsi eta mendi erpinetik aurrera jarraituko dugu.
Tunelagaina
Belarditik aurrera segi eta gune berezi batetara iritsiko gara. Usedeko koba edo haitz zubira.
Andiatik
Haitz zubi ederra ikusgai izango da bertan.
Usedeko koba
Usedeko koba
Usedeko koba
Usedeko koba
Usedeko koba
Usedeko arkupea
Apurtxo bat aurrerago bertze tontortxo batetatik igaroko gara.
Tontortxoa
Saratsa Usabide mendi tontorrera gerturatuko gara.
Saratsa Usabide
Mendi erpinetik edo amildegitik gertu jarraituko dugu.
Saratsa Usabidetik
Loreak
Saratsa Usabidera erraz igoko gara.
Saratsa Usabide
Saratsa Usabide
Tontor honetatik aurrera jarraituko dugu bertze tontortxo baten batetatik igaroz.
Berian
Amildegitik joatean, aukerak izaten dira saiak ikusteko.
Saia
Saia
Otsaila izan arren, azken eurien ostean eta eguzki apur batekin hainbat lore ikusgai izango ditugu.
Bertze tontor batetara igo eta aurrera jarraituko dugu.
Tontorra
Burunda sakonunea, Berian eta Leziza eta Andiako alde honetako tontorrak inguraturik, haran ederra da bertatik ikusita.
Andia
Tontorra
Tontorretik jaisten
Harri kastikoan sorturiko zuloa
Beriain
Erpinetik aurrera segi.
Erpinean
Aldiro tontor ezberdinak ikusgai eta bidea erakusten digutenah.
Tontorra
Tarte honetan saien kabi inguru bat topatuko dugu eta argazki batzuk egiteko aukera izango dugu.
Saia
Saiak
Saiak
Saia
Eremua ikusgarria eta liraina da benetan.
Beriain
Mendi erpinetik
Sarasa urmael ingurura gerturatzean belardi eremu zabalago batetatik jarraituko dugu aurrera Aitzorrotz mendira gerturatzeko.
Aitzorrotz mendia izen egokia du. Eta Burundatik ikustean zer erranik ez. Alde honetan haitzera gerturatzeko aukera izango dugu eta azken zatitxoa harrietatik burutuko dugu.
Aitzorrotz
Hesia gainditu beharko da tontorrera iristeko.
Hesia
Aitzorrotz
Aitzorrotz
Eskalaborro Aitzorrotzetik
Aitzorrotz
Poliki poliki alde honetako gaurko azken tontorrera gerturatuko gara. Bertan artzantzaren eredu bitxiak bisitatzera.
Eskalaborro
Eskalaborro mendiko mendi lepotxo batetara iritsi eta kontuz, Ipar aldera jaisteko aukera izango da. Bertan aterpe natural ederra dago tontorreko haitzaren azpian.
Mendilepoan
Eskalaborroko ipar aterpea
Eskalaborroko ipar aterpea
Eskalaborroko ipar aterpea
Animaliak ekaitzak direnean babesgune natural ederra da hau. Egun, aziendak erabiltzen duela agerikoa da. Inguru honetan buruturiko behaketetan aztarna historikoak aurkitu izan dira ere.
Eskalaborroko ipar aterpea
Eskalaborroko ipar aterpea
Eskalaborroko ipar aterpea
Eskalaborroko ipar aterpea
Eskalaborroko ipar aterpea
Eskalaborroko ipar aterpea
Berriz lepora igo eta handik tontorrera joko dugu.
Eskalaborro
Tontorretik hego aldera jaitsi eta bertan bertze aterpe natural bat dago, oraingoan harri lehorrez korta antzeko eraikinarekin.
Eskalaborroko hego aterpea
Eskalaborroko hego aterpea
Eskalaborrotik
Eskalaborrotik Larraga urmaela
Eskalaborrotik
Eskalaborroko hego aterpea
Eskalaborroko hego aterpea
Horma
Eskalaborroko hego aterpea
Eskalaborroko hego aterpea
Eskalaborroko hego aterpea
Eskalaborroko hego aterpea
Aterpe natural berezi hauek bisitatu ondoren Larragako urmaelerantz bideratuko gara.
Urmaelera jaistean
Eskalaborroko hego aterpea
Urmaela inguratu eta zuzen jarraituko dugu pistarekin bat egin arte. Hau gurutzatu eta zuzen berriz ere Tontorraundira igotzeko.
Eskalaborroko hego aterpea
Tontorraundi
Pirinioak Tontorraunditik
Eskalaborroko hego aterpea
Tontorraunditik atzera joko dugu mendi tontor ezberdinetataik
Tontorraunditik itzulera
Pirinioak Tontorraunditik
Pirinioak Tontorraunditik
Tontorraunditik jaitsi eta apurtxo bat ezkerretara joko dugu bertze tontorrera iristeko.
Tontorretatik itzulera
Andian
Aurren tontorra
Aurrera jarraitu tontor ezberdinak gaindituz.
Andia
Andia
Dorrokoteka menditik
Dorrokoteka mendira iritsiko gara.
Dorrokoteka
Dorrokoteka
Erlotxiki
Bertze bi tontor gaindituko ditugu, gaurko azkenera iritsi aurretik. Erlotxiki mendia.
Tontorra
Tontorra
Bertze tontorra.
Tontorra
Tontorra
Eta azkenik Erlotxiki.
Erlotxiki
Erlotxiki
Erlotxiki menditik eskuin aldera jaitsiko gara pistarekin bat egiteko.
Erlotxikitik
Andia
Andia
Andia
Azkenik Balsa Txiki urmaelera iritsiko gara eta han pistatik ezkerretik metro batzuk burutuko ditugu,
Baltsa Txiki
Baina pista jarraitu ordez, ezkerretik beherantz doan trokatxo bat jarraituko dugu Lizarragako mendatera iristeko.
Ezkerreko trokatik
Eremu honetan paisai karstikoak sorturiko toki bereziak aurkitzen dira ere.
Karsta
Karstean
Lapiaza
Lapiaza
Eta azkenik Lizarragako mendatera iritsiko gara ibilbidea amaitzeko.
Ibilbide ederra natur gune berezi honetatik, tontor ezberdinetatik igaroz eta arzantza eremua ezagutzeko toki ezberdinekin.