2017(e)ko martxoaren 27(a), astelehena

Gares - Lizarra. Donajakue bidea

Donajakueren bideko laugarren etapa. Garesetik irten eta Lizarrara artekoa. 24 km.
Ibilbidearen hasiera Gares aurreko hotelen aparkalekuan hasi dugu. Gaurko txangorako 20 lagun elkartu egin gara.

Ibilbidearen profila eta xehetasun gehiago wikilocen:
Powered by Wikiloc


Txangoan egindako bideotxoa:


Arnotegi.
Gareserako sarreran Gurutzearen edo crucifijoaren Elizarekin topo egiten dugu. XII. mendean Tenplearen ordenekoek sortua. Aipagarria atari nagusia XIII mendekoa.





Atari nagusia estalpen batetik ikusi egiten da, pasabide galanta sortuz



Karrikatik aurrera egitean, karlistaldiaren astarnak ikusgai ditugu. Gezileihoak

Kale nagusian edo Rua Nagusian  Santiago Handiaren eliza. Gingil-arkua duna, benetan ederra. Bortz arkiboltaz osaturik eta irudi aunitzez apainduta. XIII. mendekoa
Karrika nagusiaren bukaeran aldiz, Zubi erromanikoa. 

Herritik ateratzean monastegi batekin topo egiten dugu eta ondoren ibai ertzetik jarraituko dugu, aurrerago goiko terrazara igo arte.






Aldaparen goiko aldeak landa eremua berriz topatuko dugu eta autobidearen paretik Mañerura iritsiko gara.






Mañeruko ikuztegia

Herritik atera eta Cirauquirako bidea hartuko dugu.





Ikuztegi ederra. Hainbat urtez lurrez estalia eta azken urteetan zahar berritutakoa, egun urik ez baduen arren.


 Harresiak.




Herritik atera aurretik bi elizak bisitatuko ditugu Santa Catalina de Alejandría, aurrenekoa




San Romanen eliza bertzea. Berriz ere Gingil-arkua duna.


Udal plazan sigilua paratzerik dago.

Herritik atera eta erromatar galtzadaz erromatar zubira jaitsiko gara.







Dorrondoa errekatxoan bertze ertaroko zubi bat gaindituko dugu.


Landa eremuan zehar Urbeko despopulaturiko herrira iritsiko gara. Egun elizaren aurriak bertzerik ez dira ikusgai.


Aurrerago salado edo ibai gaziarekin topo eta bertze ertaroko zubi batetik zeharkatuko dugu.




Bidetik aldapa goraz Lorca herrira iritsiko gara.
 San Salvador eliza XII.mendekoa


Gosaria ikuztegian egingo dugu.

Bidea segi eta ondorengo herrira hurbilduko gara.
Villatuerta, Bertan ere ertaroko bertze zubi bat dugu.

 Virgen de la Asunción eliza.
Herritik atera eta San Miguel Arángeleko baseliza dago. Arras berezia bertako horman aurre erromanikoak diren erliebe batzuk daudelako.

Geroago Ega ibaiar jaitsi eta bertan egurrezko zubi batetik bertze aldera igaroko gara Lizarrara iristeko.



Azkenean Lizarrara iritsiko gara eta bertan topatuko dugu Nafarroako eskultura gotikoko eredurik politenetarikoa. Santo Sepulkroko eliza.



Taldeko argazkia



San Pedro de la Rua eta aurrerago harresiko ate batetik aterako gara autobusaren bila. 



Irteeran sigilua paratzeko bertze aterpe bat dago.