2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

Larraona - Morube - Los Cristinos - Larraona

Larraona herritik abiaturik 14,7 km osatzen duen ibilbide zirkularra.  835 metroko malda gehitua. Ibilbide erraza eta polita. Zenbait gailur bisitatuz eta natura gune berezi eta xarmaz beterikoa.
Aldapa gehiena aurreko zatian burutuko dugu eta gero Urbasako zelai eta basoetatik ibiliko gara.
Gailurretatik ditugun bistak paregabeak dira baina arestian aipatu bezala ibilbidearen eremu berezienak Arteako basoa eta Los Cristinoseko koba izango dira. Azken hau bisitatzeko ezin bertzekoa argia eramatea, eta noski tentuz ibiltzea lakuraino iritsi nahi bada.

Ibilbidearen tracka 

Powered by Wikiloc


Bideotxo bat:



Ibilbidearen hasiera Larraona herrian berean dugu. Kontuz ibili aurrera jarraituko dugun pistatik igotzerik bai dago kotxeekin, baina puntu batetik aurrera debekaturik dago baimenik gabeko kotxeetako, isuna ez da makala.
 Ibilbidearen aurreneko aldapak eta herriko azken etxeak.

Portlandezko pista herritik aterako gaitu eta aldapa batzuen ostean harritzaren azpian kokatuko gaitu. Bidean iturri batekin topo egingo dugu.

 Harritza ikusgarriak izango ditugu igoera eta geroko basoan.



Goiko aldean ataka bat gainditu beharko dugu Urbasako zelaietarako atea dena. Bertatik, eskuin aldera apur bat ateratzea gomendagarria da, geroko Arteako basoaren aitzindaria den zati hau bisitatzea.



Pistatik jarraitu eta aurreneko eraikinak ikustean, horien artean San Benitoren baseliza ikustean, pistatik ezkerretara aterako gara Urbasako haitzen goiko aldera bideratuz.
Amildegiaren parean doan bideak, ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu han eta hemen. Zuhaitzak tarteka paisaia erakusten digute.

 Morube Mendia.
Aizluzeko gailurra.
Aurreneko tontortxo bat bisitatuko dugu

Ikuspegi zabala. 
eta amildegitik gertu doan bidexkatik jarraituko dugu Los Setos eremura iritsi arte. Gune honetan harriz osaturiko hesiak ditugu nagusi, herri eta fazeriaren mugak osatzen zutenak.

 Los Setoseko harri landua udalen mugak zehaztu egiten dituenak.

Aizluzeko harriarekin topo egingo dugu aurrerago. Benetan tontor berezia. Lepo batean eskegi edo iltzatua dagoen harri koskor handia. Gailurrean erpin geodesikoa duenez, metalezko eskailera batzuen bitartez igotzeko aukera eskaintzen da, bertzelakoan tontor hau bisitatzea zaila oso litzateke.
 haitzara gerturatzean
 Eskaileren aurreneko zatia eta bigarrena. Erpin geodesikoaren inguruan burdinazko hesia du.

 Bidexkari jarraituz jaitsiera txiki baten bitartez lepora iritsiko gara eta ondoren basoan barneko igoerari aurre egin eta gero Morube mendiko gailurrera iritsiko gara. Berez bi tontortxo ezberdin daitezke.



Hemendik Opakuara aldera bueltatzeko noranzkoa jarraitu egiten du bidexka. Apur bat aurrerago tentuz ibili behar da, bide gurutze bat hartu eta basoan barna sartu beharko dugulako eta oraingoan bidea ez dago soberan argi.

Aurrerago bidea argiago ikusi egiten da eta aldapa beherat egiten du, pista argiago batean bilakatu arte. Zenbait cahirn topatzerik izango dituzue. 
Egurra ateratzeko pista hauetatik pista sendoago eta harrizko batetara iritsiko gara. 
Pistara irteera.
Bertan eskuin aldera jo eta bere bukaeran harrizko hesi batekin topatu duzue, ondoren borda bat ikusgai dagoelarik.
Pista argiago batetik San Benito baselizara, eta aurretik desbideratu garen bide gurutzera iritsiko gara.
 San Benitoren baseliza.
Bertan belardi ederrak ditugu. Aurrerago eta berriki altxaturiko trikuharri antzeko mahai baten gibeletik pista batekin topo egingo dugu. Harat jaitsi eta apur bat aurrerago, ezkerrean, Arteako Baso berezian murgildu gaitezke. Paisai honetatik noranzkorik gabe ibiltzea gomendatzen da, harritza artean sortu egiten diren bideak, harrizko zubiak eta landareak nahiz basoak estaltzen dituen egiturez goxatu ahal izateko. 
Argazki hauek zati bat bertzerik ez dute erakusten.








Berriz ere sakonunera atera eta zuzen doan pista jarraitu behar da Los Cristinoseko kobara iristeko. Momentu batean apur bat ezkerretik eta gora doan pista eta gero bidea jarraitu behar da. Kontuz ibili honetan, bertzela Kobaren sarrera gainditzea ez da oso zaila.
Kobaren sarrera, Dolina baten sakonean dugu.

Koba bisitatzeko argia ezin bertzekoa da. Sarrera errazteko kate batzuk paratu dituzte atarian, eskailerak soberan ongi ez daudelako.
Barrura joatean kontuz ibili, joera errekatxoa entzuten den aldera joateko bai da, baina lakura iritsi nahi bada, eskuinetik gora egin behar da ate txiki bat dagoen lekura, handik pasa eta aurrerago lakura iritsi arte.
















Lakuaren bertze aldera igarotzeko materiala eraman behar da, bertzela busti egiten zara.

Kobaren bisitaren ostean gure ibilbide zirkularrarekin jarraituko dugu. Honetarako etorritako bidea utzi eta zuzen jarraitu beharra dago, pista batekin topatu arte eta handik eskuinera zuzendu.


Pista honek basoan sartuko gaitu eta puntu batean bide gurutze batekin topatuko gara. Bi aldeetan burdinazko ate batzuk daude, gure kasuan eskuineko pistatik desbideratu beharko gara.


Pista honetatik gora egiten dugu eta amildegira zuzentzen gaituen puntu batean, antzinako bideak osaturiko portua edo atakara iritsiko gara.


Bide argi batetik herrira iritsiko gara.

Herriko aurren etxeetatik errepide nagusira iritsi eta eskuin aldera Harraska bisitatu eta jarraian dugun kaletik gora, aparkalekua eta gure hasierara iritsiko gara bideari amaiera emanik.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina