2017(e)ko apirilaren 25(a), asteartea

Lizarra - Los Arcos. Donajakue bidea

Gaurko ibilbidea Lizarratik Los Arcos artekoa da. Donajakueren bidearen Nafarroako 6. zatia. 21,1 km luzeera duna.

Wikiloc informazioa
Powered by Wikiloc

Aurrekoan Lizarran bukatu genuen eta hortaz gaurkoan ere Merkatondoan berean hastea erabaki dugu. Autobusak hiperren aparkalekuan utzi eta gasolindegira zuzentzen gara, ogia erosita.

Bertan gaurko ibilbidearen profila ikusi daiteke

Aurreneko pausoak Aiegiko herrira bideratuko gaituzte. Zenbait karriketatik gerora errepidera jaisteko. Bide guztia geziz markaturik dugunez ez da erraza izango galtzea.







Aurreneko berezitasuna, Iratxe bodegak duten arnoaren iturria da. Bertan ura edo eta ardoa edateko prestaturiko iturri ospetsua dugu.







Bertan Iratxeko monasterioa dugu. Erdiaroan zehar Nafarroako monastegi nagusienetariko bat. Ospitalea erromesentzat, unibertsitatea, gerra ospitalea, erlijiosoen ikastetxea eta, etorkizunean, Paradore Nazionala. Horra Iratxeko monasterioak mendez mende izan dituen eginkizunak. Horien guztien emaitza da egungo monasterioa eta horrexegatik da Nafarroako monumentu-multzorik nabarmenetakoa. Turismoko webean aditzera ematen duten modura. Aspaldi-aspaldikoa da, beneditarrek XI. mendean eraikitzen hasi baitziren VIII. mendeko monasterioaren gainean. Ibilbidean gauza asko ikusiko dituzu: XII. mendeko eliza erromanikoa, klaustro platereskoa, dorre herrerianoa eta, azkenik, XVI-XIX. mendeetan egindako beste eraikuntza batzuk. Horrek guztiak monumentu-multzo honen historia jakiteko aukera emanen dizu. 1985etik hona ez da inor bizi.










Monasterioak biltzen duen hesiaren bukaeran bideak bi aukera eskaitzen ditu, guk Iratxe kanpingera eramango gaituena hartuko dugu.


Ibilbidea zelai eta baso zati batzuren tartean doa.






Topatuko dugun aurreneko herria Azqueta izango da. Eta eguna berotzen hasia denez gainean daramagun arropa kentzeko momentua iritsi da. Bertan erdi aroko jatorria duen eta egun XVI. mendeko eraikina topatuko dugu. San Pedroren eliza. Erretaulo baten gibelean horma margo batzuk agertu ziren zahar berritze prozesua aurrera eraman zenean. Bataiatzeko harria edo pila erromanikoa du.


Ondoren topatuko dugun herria Villamayor de Monajardin izango da. Bertara iristeko aldapa batzuei aurre egin beharko diegu, baina inolako zailtasunik ez dutenak.



Herrian sartu aurretik hanpatzekoa dugu bere ertaroko iturria. Mairuen iturri bezala ezagutu egiten dena. Zahar berritua dugu eta berez aljibe bat da. Bi arkuz osaturiko estalpea (aurretik kontserbatzen ez zena) eta erdiko zutebearen ginbelean irudi batzuk ikusi daitezke. Daonajakue bidean topatu daitezkeen iturrien artean berezienetarikoa dugu adibide hau.







Gosaria egiteko garaia iritsi da. Ondoren San Andresen eliza erromanikoa bisitatzea ezin bertzekoa da. Sarreran famili ehorzketak topatu daitezke zoruan. Atean ginbel historiatu batzuk, nabarmentzekoa bi zaldun dituena. Atarian ere hilarri batzuk paratu dituzte. Kanpoko aldetik buru aldea ere, erromanikoa, polita da.













Hortik aurrera zitu edo zerealen landa eta mahaztiak nagusituko dira.















Aurrerago zenbait korta edo korraliza ikusgai izango ditugu ere.



Momentu batean Ioar eta Sorlada herriko San Gregorio Ostiense  ikusgai izango ditugu.
Geroago ibilbidearen norantzan ezkerraldean ageri diren mendixketara gerturatu beharko gara.







Mendizkatxo batetik Los Arcos herria ikusiko dugu azkenean.
Herrira iritsi eta iturri bat topatuko dugu.







Herrian harresiaren eta horren ate batzuk ikusgai ditugu baina akaso bereziena Santa Maria eliza dugu, Nafarroako eliz eder bat. Bertan zigilua paratzeko beta dugu.


Nafarroako turismoko orrialdean hauxe dio eraikin honen inguru: Eraikin berean arte-estilo desberdinak ikusteko ideia erakargarria gertatzen bazaizu, ez galdu Los Arcosko Andre Mariaren eliza bisitatzeko aukera, Nafarroako garrantzitsuenetarikoa. Los Arcos Lizarra eta Viana artean, erdibidean, dagoen herria da, Donejakue bidean. Bada, herri honek badu oparo apaindutako eraikin monumental hori izateko ohorea, XII. mendetik XVIII.era eraikia eta zaharberritua. Hortaz, aukera emanen dizu hainbat estilo gozatzeko: erromaniko berantiarra, protogotikoa, errenazimendukoa eta barrokoa. 
Barnealdean XVII. mendeko erretaula handi, bikain eta ikusgarria dago eta Andre Mariaren irudi gotiko bat da erretaula buru. Baina, bestelako erretaulak ere badira, batzuk rococoak eta besteak barrokoak, bai eta erlikiak gordetzen dituzten aldareak ere, edo aulkiteria manieristak koruan, kajoitegi interesgarria sakristian, Nafarroako organorik ikusgarrienetakoa eta XVI. mendeko klaustro ederra. Elizaren eraikuntza, XII. mendearen bukaeran hasi baitzen altxatzen, erromesen etorrera handiarekin bat.





















Gaurko ibilbidea bukatzeko autobusaren bila goaz. Baina oraindik hiribilduaren sarrera batean argazkiak egiteko aukera izango dugu.






EGUNEKO IBILBIDEAREN BIDEOA