2017(e)ko apirilaren 14(a), ostirala

Saigots Etxarroko Troka

Saigots herritik abiaturik SL NA 44.

Ibildidea laburra da 4,9 km. Zati gehiena basoan eta itzalekin. Kontuz ibili beharra dugu Etxarroko troka zeharkatu behar den puntuan.

Txangoaren xehetasunak wikilocen ikusgai


Powered by Wikiloc


Saigots herrian, errepidea aldameneko aparkalekuan dugu irteera.
Aparkalekutik irtetean
Herrira itzultzean antzinako SL NA 44 ko hasierako panela.

Errepidetik jaitsi eta segituan ezker aldetik Arga ibaira daraman pistatik jaitsiko gara.
 Erdi aroko zubira daraman pista. 
Agudo iritsiko gara zubi eder honetara.







Bertako soroetan hainbat animali lasai oso daude. Astoak, ahuntzak...



Zuzen doan pistatik jarraitu egingo dugu. Kontuz ibili zubitik eta gutxira, eskuinetik ,GR aren margoak ikusiko ditugulako eta handik bidexka batetik Ezkabako ihesaldiaren ibilbidea doa eta.
Guk ordea pista jarraituko dugu oraingoan, aldapa ederbati aurre egiteko.


Udaberrian gaude eta gaurko eguna, hiritarraz gain animali mota ezberdinak pasioan ateratzeko eguna omen da.
Aldaparen goiko aldean elektrizitate dorre batean aldamenean pasako gara. Hortik jaitsiera izango dugu eta aurrerago, ezkerretik bidexka estu batetara pasako gara. Kontuz ibili. Oraindik zutoin bat dago SL a markatuz.


Bidexka honek aurretik irabazitako altuera gehiena beherat egingo du. Apur bat aurrerago errekatxo batekin, Etxarroko troka, topo egingo dugu eta bertan ibilbidearen komeriak izango ditugu. Bertze aldera igaro beharra dago eta ez dugu beti ura kantitate bera topatuko. Hau duk abentura.



Bertze aldera igarota, bide estu batetik gora egingo dugu zelai handi batzurekin topo arte.

Gune estrategiko batean gaudenaren lekuko izango dugu aurreneko bunkerra. Behin baino gehiagotan aipatu egiten dudan P defentsa lerroaren ereduak. Oraingoan bi metraila gune izango ditugu, baina biak ezberdinak izango dira. Aurrenekoa txikiagoa, arma bakar batetarako leihoarekin.



Soroa zuzen jarraituz eta aldapatxo baten ostean bigarrena topo egingo dugu. Oraingo honek aldiz, bi leiho ditu eta berezitasun bezala, barruan mahai baten antzeko egitura bat du, bertan armak eusteko.






Handik Arga ibaira jaitsiko gara bokatak jatera, nahiz eta geroago aldapa txiki hau igo behar izan.






Aurreko soroetara berriz igo eta eskuinetik jarraitu ataka batekin topo egin arte. Hortik aurrera bidea nahiko argia eta arras polita izango da.




Bide gurutze bi izango dugu ezkerretara, bertzelakoan ibai ertzera jaitsiko gara.
Aurrerako aurretik gainditu behar izan dugun errekatxoa zeharkatuko dugu, baina oraingoan zubitxo bat erabiliz.




Bidea jarraituko dugu. Gune politak izango ditugu hemendik aurrera. Alde batera Arga ibaia eta bertzera mendia eta harkaitzak. Baso barna burutuko dugun bidea da.






Momentu batean aurreko pistara irtengo gara eta handik Saigotseko zubira, ibilbide labur honi bukaera emateko.

Txangoaren BIDEOA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina