2017(e)ko maiatzaren 23(a), asteartea

Iruña - Zizur - Ibero - Iruña BTT

Txirrindularekin egindako 30,8 km luzera duen ibilbidea erraza.

wikiloceko profila:

Powered by Wikiloc

Ibilbidean zehar egindako bideotxo bat


Donibane auzoan hasita, Barañainerako joan eta Eulzako jauntxerriarako bidetik ibaira jaitsi.
Eulzarako bidegurutzea
Eulzatik ezkerretara ibaiara jaisteko
Ibaiara iritsi eta gurutzea eskuinera hartu behar da zubia igarotzeko.


Autobidea azpitik igaro eta Zizur Nagusirako aldapari aurre egin behar zaio.
Herrira iristean, eskuinetik, jarraitu Gazolazeko mendira igotzeko. Hasierako bidea errepidea da futbol zelaiak arte, gerora harrisko pistan bilakatuko da.

Momentu batean behatoki eder batekin topo egingo dugu. Bertan gerrako fusilatuen omenezko oroigarri bat dago.



Azken zatia apur bat okerrago badagoen arren, zailtasun gehiegirik gabe Gazolazeko gailurrera iritsiko gara.


Hasierako jaitsiera ez da txarra baina zikuen landa batera iristean, harriak nagusi dira eta kontuz jaitsi behar da. Pistara iritsi eta eskuinetik errepide zahar eta kaskar batetik Ororbiatik datorren errepidera iritsi beharra dago. Bertan kontuz ibili eta eskuinera joz, apurtxo batez jarraitu, ezkerretik abiatzen den pista ikusi arte.


Berriz ere pistatik segi. Igoera bat izango dugu eta ondoren jaitsiera Iberoko ertaroko zubiarekin topatu arte. Geroago herrira igo eta Iruñara don errepidea hartu, metro gutxi batzuk aurrerago, ezkerretik abiatu egiten den pistara pasako garelarik.



Pista honek Izkuetik datorren errepide zahar eta zubira eramango gaitu. Bertan eskuinetik Ororbiara joango gara.




Ororbia herrian, polikiroldegitik errepide nagusira iritsi eta ezkerreko espaloitik herriaren bukaera aldera ateratzen den portlanezko pistara pasako gara, hau ere ezkerretik abiatu egiten da.
Aurrerago harrizko pista batean bilakatu egiten da eta kilometro batzuk jarraitzerakoan, bide gurutze batekin topatuko gara, bertan errepidea hasi egiten da. Eskuinetik ateratzen den pistatik jarraitu.



Arazuritik ateratzen den errepide bat zeharkatu eta Orkoiengo Erdi arako zubira iritsiko gara.
Ezkerretik ateratzen den pista segi.




Aurrerago errepide batekin topo egingo dugu eta ezkerretik metro batzuk ibilia, eskuin aldetik abiatzen den pista batetara pasatzeko. Azken hau autobidearen paretik doa, Berriozarrera iritsi arte.
Berriozarretik Hiperren zonaldera eta handik Arga ibaiko pasalekura iritsi. Azkenik Plazaolako trenaren bidera pasa, berriz ere Biurdana parkeraino.

2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

Ezkaba omenaldia

Gaurko txangoa Ezkaba mendira da.

Wikiloceko profila:
Powered by Wikiloc


Iruñatik abiaturik Ezkabako gailurrean, urteoro bezala, maiatzaren hirugarren igande inguruan elkartu egiten da jendea, 1938. urtean Espetxetik burutu zen ihesialdiaren omenez.
Igoera Artikako herritik abiatzen den bidetik egiten da. Zuzenetarikoa da,
Ihesialdi berezia izan zen, onoiz ez bai da halako ihesialdi masiborik izan espetxe batetik. Bertan 795 pertsona inguru parte hartu izan zuten eta horietatik 213 inguru fusilatuak, inguruko mendietan harrapatuak eta afusilatuak. Horietariko askoko oraindik hobietan galduri dirautelarik.
wikin informazio gehiago. edo eta Txinparta elkarteko gunean.

Gotorlekuaren argazki batzuk iksugai dituzue bertan ere.


























Urteoro bezala omenaldia atari nagusiaren kanpoko aldean ospatu egiten da.






Jaitsiera erpinetik abiaturik eta gero zuzenean igoerako bidearekin topo egin arte. Ur biltegietara ateratzen dena.