Irteera Lesakako bide gurutzean dagoen hotela eta gasolindegitik hartu dugu. Bidasoako bide berdea jarraituz. Bideak galerarik ez badu, behintzat Behobiara arte, hortik aurrera muga zeharkatu eta bidasoako bertze ertzetik jarraitzerik du. Tentuz ibili behar da Hendaiako portuan, bidea errepidera pasatzen delako, goiko aldean dagoen parketik, berriz padurara jaisteko.
Ibilbidearen profila wikiloc:
Powered by Wikiloc
TXANGOAREN BIDEOA:
Hasiera gogoz egin dugu, dena prestatu eta gero.
Bidearen hasiera itzalpean eta eremu polit batetik da,
Berako herriri iristean, tentuz ibili errepidea zeharkatu behar dugu eta.
Aurrerago bidea berriz ere zabala eta kotxerik gabe.
Endarlatsara iritsi aurretik tunelak ditugu, eta argia eraman behar da, bertzela horietariko batean ez da ezer ikusten. Behin hauek gaindituta, Endarlatsa eta mugara iritsiko gara. Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroa.
Errepide zaharraren aldamenean egingo ditugu ondorengo kilometroak.
Zuzen batzuk ere topatuko ditugularik.
Gasolindegira iristean, eskuinetik jarraitu beharko dugu. Tarte hau zuhaizken artekoa da, oso polita.
Behobiara iritsi eta zubia gaindituko dugu, Bidasoa ibaiaren bertze aldetik doan bide berdea hartzeko. Handik zati batzuk txirrindula bidetik dira eta aurrerago, zurezko plataforma batzuen gainetik, oinezkoekin partekatu egiten dira, beraz gogoratien irla gainditu eta aurrerago Txingudiko padura eta badiaren paisai berezietara.
Eta aurrerago hondartzara.
Eta parranda eta bazkaria egin eta gero, berriz txirrindulak hartu ibilitako guztia berriz burutzeko.
Eta azkenean kotxeetara eta bazkari berria egiteko aukera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina