2018(e)ko ekainaren 29(a), ostirala

Artariain - San Pedro Etxano Artariain

Gaurko ibilbidea, Landarte programaren barruan Orbaibarreko talde ezberdinek osatutakoa da.
Landarte Nafarroako arte eta landartasun programa da. Programa, kultura-proiektu batean oinarritzen da, Nafarroako landa ingurunean herrietako jendearekin batera egiten da eta bestelako jarduera artistiko zeharkakoekin edo osagarriekin fusionatzen da, tokian bizi diren artistek lagundurik. Hala, sormen, parte-hartze, berrikuntza eta arterako prozesu bat aktibatzen da; prozesu hori lantegietan egiten da eta eszenaratzeekin bururatzen da.
Orbaibarrek artea eta ondare-espazioa elkartuko dituen egitasmo bat mamituko du 2018ko Landarten. Herritarrak eta artistak elkarlanean arituko dira ibilbidea sortzen; hartan ingurune naturalak zeharkatuko dira, zuhaitz monumentalak ikusiko eta eliza bisitatuko da. Ibilbidea Artariaingo eta Etxanoko San Pedro elizetatik igarotzen da.

Ibilbidearen xehetasunak wikiloc-en

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria. Kontutan izan joan eta etorrikoa dela.

Artariaingo herrian dugu hasiera.


Herrira igo eta eliza bisitatuko dugu. Jatorri erromanikoko eliza dugu San Juan Bautistarena, 1200. urte inguruan eraikita baina egun soilik kanoi gangako nabea eta ebangelioaren aldameneko kapera txiki bat bertzerik ez dira garai hartakoak.
Iturriaren aldamenetik igaroko gara, bertan paleo estratoak ikusgai ditugularik.
Elizaren atari nagusira igo eta bertan artilearen taldeak, Barasoaingo eskolako haurrek prestaturiko artileekin sortutako aurreneko artelanak ikusgai izango ditugu.



 Eliza erromanikoaren azalpenen ostean herrira igaro


eta ibilbidearen hasiera izan aurretik herriko artistek antolaturiko erakusketa bisitatzeko beta izango dugu.







Herritik irten eta bide osoan zehar izango ditugun artilezko lanak ikusgai dira. Ibilbidea jarraitu ahal izateko, noizean behin norantza kartelak eta bereziki artilezko ariak topatuko ditugu.

Eta haraneko olerkigintza taldeak osaturiko olerkiak irakurgai izango dira ibilbidean zehar.
Herria goiko aldeko pistatik utziko dugu.




Azken nabea igaro eta aurrerago dugun bidegurutzetik ezkerretara jarraitu beharko dugu.

Aurreneko igoerak gogorrenak izango dira, ereinduriko eremutik igarotzen garelako eta itzalik ez dugulako izango. Hala ere igarotako udaberri euritsuaren ostean, landare eta tximeleta aunitz ikusteko beta izango dugu.





Pista garagarrez beteriko soro batean bukatu egiten da.

Basoaraino ereinduriko eremua zeharkatu beharko dugu, alderik estuenetik.
Zuhaitzetan olerkiak eskegitak ikusiko ditugu segituan.




Eskuin aldetik ereindutako lurra utziko dugu, basoan barneratzeko. Aurreneko zatian mediterraniar landaredia nagusitu egiten da, karraskak nagusitzen dira.



Bidexka ezkerretik jarraituz hainbat zuhaitzetan olerki ezberdinak irakurgai izango ditugu.
 Baita artilen artelanak ere.


Aurrerago hesi bat topatuko dugu. Hau igaro eta pinadi batetik jaisten hasiko gara.
Pinadian zehar hainbat artilelan eta adar zuriak, bidea erakutsiko digute.




Beheragot, belardi batetara iritsiko gara.
Ezkerreko aldean olerki bat ikusiko dugu eta hara bideratuko gara bertan dagoen interbentzioa ikusteko. Zenbait zuhaitzen enborrak margotu dituzte, gure bista, erdiko aldean dagoen zuhaitz monumentala ikustera bideratzen gaituztelarik.
Lepaturiko zuhaitz zaharra dela agerikoa da, eta bere inguruan bere haziz sorturiko zuhaitzak badira ere.


Berriz ere belardira irten eta bertze aldean dagoen bertze olerkia irakurtzeko beta izango dugu.
Beherago bertze opari izango ditugu. Zenbait zuhaitz, gehienak lehortutakoak, margoturik topatuko ditugu, eta horietariko batzuetan artelan ederrak ere izango ditugu.
 Halako eremu bat aukeratuko dugu talde argazki bat egiteko. Hala ere zenbait pertsona aurreratu egin dira jada.







Bidea aurrera eginik bertze artelan batzuk ikusteko beta emango digu.
Baita haraneko artista batek sorturiko zurezko eskultura ederrak ere.
Errekatxora hurbildu eta artilezko lanak eta margoak eta eskulturak ikusgai ditugu. Hontz bat eta harriz sorturiko espiral ederra ere, zeharkatu beharreko labirinto baten antzera.



Bertan hamaiketakoa eta haraneko erromanikoaren aurten emandako aurkikuntzen inguruko albisteak jasoko ditugularik.

Etxola baten aurrien aldamenean bertze eskultura ederra ikusgai dugu.







Etxanorako jaitsierak oraindik zenbait artelan erakutsiko dizkigu.







Aurrerago olerki bat ikusiko dugu eta errekatxoaren bertze aldean, zuhaitz monumentala interbentzio artistikoaren bitartez hanpatua.






Bertze zenbait artelan ikusi eta hesi batetara iritsiko gara.



Etxano oso gertu dugu jada. Baina elizara iritsi aurretik oraindik zenbait olerki eta artilelan ikusgai ditugu.








Etxanoko San Pedro eliza erromaniko ederra ikusi eta gero etorritako bidea atzera egin beharko dugu Artariain herriraino berriz.


Baina gaurko eguna, solstizioarena dugu eta eliza honetan misteriotsua den ikuskizun esoteriko eta liluragarria ematen da. Ipar aldeko kaneziloak eguneko azken izpiak argiztatzen dituzte. Eta horietako batzuk soilik gaurko egunean.





Argi ikuskizun ederra benetan.

http://mendikosterak.blogspot.com/2018/06/artariain-san-pedro-etxano-artariain.html