2018(e)ko ekainaren 5(a), asteartea

Labiano - Taxoare

Gaurko txangoa Labiano herrian abiatu eta Taxoare herrirainokoa izan da, Taxoarreko mendi ertzetik barna.
Amaiur Mendi Taldeko finalista eguna izan dugu eta gaurkoan 36 lagun elkartu gara.
Ibilbide erraza da, nahiz eta zenbait tokietan lokatsa nahikoa topatu izan. 8,5 km pasatxokoa baina altuera gehiegirik ez duena. Gainera igoera hasieran burutzen da, beraz ibilbidearen gehiengoa aldapan beheratekoa da.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:


Ibilbidea eta altimetria.

Labiano herrian izan dugu hasiera. Autobus geltokiaren inguruan kotxeak utzi eta errepidea zeharkatu behar izan dugu zuzenean topatu dugun pistatik gorat egiteko.








Pista zabala da eta gaurkoan azken egunetako euriak direla eta, urarekin ere topatu dugu. Zenbait tarteetan urak errekatxoa osatu egiten zuen.




Metro batzuk gorantz egin eta gero, ezkerreko bide zabal batera pasatu gara, pista nagusia utziz.


Bide honek, gorago pistarekin egiten du bat, baina zuhaitzen artetik doa eta politagoa denez bertatik igotzea erabaki dugu.



Mendi-lepotik gertu pistarekin elkartu egin gara.


Eta metro gutxi goroago mendi lepoa eta bide gurutzea dago.





Mendi lepoan taldea bildu eta bitartean Elo mendiko ikuspegi ederrak behatzeko astia ere izan dugu.






Bide estuago batera pasa gara, eta banaka hesi batetara gerturatu eta gorat, tentuz egin dugu. Zati honetan lokatsa asko zegoen eta haurrek bereak egin izan dituzte ere.



Egurrezko egitura gainditu eta bidea polita oso da, basoan barna egingo dugu igoera, mendi ertzera iritsi arte.


Pista batekin topatu eta handik gutxira, berriz ere gure ezkerretik, bide estura pasa gara.



Ehiztarien usategira iritsi orduko, mendi ertzean gaude eta jada, altuera garaiena gainditua, bidea beheranzkoa izango da.



Bidea eta ikuspegiak ederrak oso dira. Ezkerreko aldean Eloko harana eta Iruñerria ikusgai eta eskuin aldetik Arangureneko harana.




Mendi ertzetik joatea erabakita genuenez, zenbait lekuetan tentuz ibili beharra dago. Nahi izanik goitik bidexka bat bada ere, baina ez da horren polita.


Amildegitxoa jaisteko komeriak ere.













Eta tartetxo baten ostean ...
berriz ere igotzera.

Lorez beteriko eremua topatu dugu.

El Oasis etxolara iritsi eta bertan hamaiketakoa egitea erabaki dugu.











Talde argazkia egiteko aukera paregabea.









Bertze tarte batez mendi ertzatik jarraitu dugu Taxoar mendira iritsi aurretik.



Azkenik Taxoar mendiko erpin geodesikora iritsi gara.



Apur bat atzera jo eta ezkerretik beherat doan pista hartu dugu.

Beherago hesi bat gainditu behar izan dugu.


Eta jaitsierarekin jarraitu.



Pistan putsu galantak ekiditu behar izan ditugu.


Bidean animaliak topatzean, haurrek argazkiak egitea eskatu digute.


Apur bat beherago pista zabal batera iritsi gara eta ezkerreko aldetik jarraitu ere.
Taxoar herrira gerturatu gara.
Eta iturri gotikoan gelditu gara freskatzeko eta botak apur bat ere garbitu.



Taxoarrera iritsi eta kotxe batzuk hartu ditugu txofer guztiak Labianora eramateko eta ondoren guztiok Elkarte batean bazkaltzeko.
Herrira iritsi eta jantzia aldatzen ari ginelarik, Copuseko prozesio aldamenetik pasatzen ikusi dugu.







Bazkaldu aurretik gure finalistako opari eta agiri banaketa burutu dugu.
































Azkenik gure mendigoizale gazteen talde argazkiak ere egin ditugu.




Eta jaia amaitzeko bazkaria.



















http://mendikosterak.blogspot.com/2018/06/labiano-taxoare.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina