2018(e)ko urriaren 17(a), asteazkena

Aspe mendia Lizaratik

Lizarako aterpean abiatuta eta Aspe mendirako igoera aurkeztuko dizuet sarrera honetan. Ibilbide luzea baina polita, ez da igoera ohikoena eta honek berezia izatea eragiten du. Hasierako zatia GRa jarraituz doa, baina aurrerago jende gutxi dabilen eremuetatik ibiliko gara, Aspeko zintzurreko mendi-leporaino, han berriz ere bide ohikoarekin bat eginik.
Ibilbidea 17 km, bederatzi ordu ingurukoa eta 1600 metrotik gorako maldaduna, beraz zailtasun ertaineko bezala sailkatzeko modukoa.

Txangoaren xehetasunak wikilocen

Powered by Wikiloc

Txangoan egindako bideoa:


Ibilbidea eta profila

Iruñatik goizean goiz irteten naiz eta gau ilunean iritsiko naiz Lizarara. Aukera paregabea izarren argazki batzuk egiteko eta egunsentira arte itxoiteko.


Lizarako aparkalekuan kotxea utzi eta motxila prestatu ondoren eguzkiaren aurren izpiekin abiatuko naiz.
Aterpearen ataritik igaro eta Lizarako haranera jaitsiko naiz.

Haranera jaitsiera txikia dugu. Bertan trikuharri txiki bat dago eta bere hondoan, elurra urtzen denean ur-jausi ederra ere badu.



 Hanaretik panoramika
Ur-jauzia, udan idorturik egoten ohi dena.
Harana bazter batetik inguratuko dugu eta buelta ematerakoan pistatxo batetik gora egiten hasiko gara. Zutoin batekin topo egingo dugu eta agudo artzaien borda batera iritsiko gara.




Hortik aurrera maldetan barrenean eta troka bat, Articuzoko izenekoa, gure eskuinera utzirik, igoerako bide markatuari ekingo diogu.
Bisaurin aldean aurreneko eguneko eguzki izpiak ematen hasiak dira.
Bideak, Napazal etxoletik gertu, izendatu gabeko trikuharri bat ikusgai dugu. Nahiko nabaria dena baina ez dut topatu bere izenik.
 Tumulua nabaria da eta harri handiak edo ortostatoak ere.


 Trikuharriaren gibelean Bozo mendi-lepoa ikusgai.
Azken aldapei aurre egin eta Bozoko mendi-lepora iritsiko gara. Bertan eguzki izpiak berotzen hasiko dira, eta ikuspegi ederrak eskainiko dizkigu.

 Bozkoko mendi-lepotik panoramikak

 Llena de Bozo eta Llena de Garganta mendiak pare parean ikusgai.
Bertan eskuinetik beherat jarraitu beharra dugu. Oraingoz GR-a jarraituko dugu Cubilar del Barranco haranera iristeko.
 Jaitsiera
Haranera iritsi eta bidea ezkerretik haranerantz jarraitu beharko dugu.


 Iboia izandakoa bertatik iragazten du ura.
Garai batean iboi bat ere zegoen bertan baina lohiez beterik dago eta paisai kartikoa du bere inguruan, hortaz soilik elurra urtzerakoan ura izaten du.
Haranari itzulia ematean, zuotin bat topatuko dugu. Gaurkoan lurrean aurkitu dut eta zutitu arren ez dakit zenbat iraunduko duen. 

Bidegurutze honetan GR-a utzi eta ezkerretik Izagrako trikuharri dotorerantz bideratuko gara. Trikuharri hau tankera ederrekoa izanik, informazio ohol bat ere du.



Hemendik aurrera bidea ez dago horren argia beraz bidexka txiki bat jarraitu beharko dugu Cubilarretik Llana de Garganta aldeko magaletan barna. 
Gorago Llena del Bozora doan bidearekin topatuko gara. 
Bide horretik apur bat egin eta eskuin aldean dugun harritzatik gora egin beharko dugu. Nire kasuan bidea gehiegi jarraitzeagatik gero eskuinera egin beharko dut, baina altuera apur bat garaitzerik izan dudanez, harritza zeharkatzerik izan dut. Jaitsieran aldiz zuzenean egingo dut. 
Tentuz zati honetan ez bai dago inolako bide markaturik, izango dugun erreferentzia bakarra, goiko aldean, eskuin aldean, haitz batzuren ondoren ikusgai den mendi-lepoa izango da.
Eskuineko haitzen arteko mendi-lepora bideratu beharko gara, harritzatik gora egiten, eta ez da bat ere erosoa izango zati hau.
Altuera irabazten dugun einean ikuspegiak zabalago eta ederragoak izango ditugu.

Emeki emeki mendi-lepora iritsiko gara.
 Mendi-lepora gerturatzen gara.

 Mendi lepoan, beheko haitzak eta goian daudenak ikusgai. Azken hauek eskuinetik inguratuko ditugu.

 Napazaleko harana aldera.
 Panoramikak mendi-lepotik

Haitzak inguratzean aterpe natural eder batera iritsiko gara, abagune ederra indarrak berritzeko.



Apur bat aurrerago bertze mendi-lepo antzeko zerbaitera iritsiko gara eta bertan karsta hasiko da. Hemendik aurrera zenbait puntuetan harri multzoak ikusgai izango ditugu bidea markatuz, baina kontuz ibili, bereziki elurra bada, paisai kartikoa arrakailuz eta lezez beterik bai dago. Erne ibili eta bidea logikaz jarraitzen saiatu.
 Paisai karstikoaren hasierako mendi-lepoa.


 Eskuin aldean Aspe mendia ikusgai izango dugu azkenean. Ezker aldeko mendi-lepora iritsi beharra dugu laberinto hau zeharkatuz.

Llana de Garganta mendiko magaletara hurbilduz baina bere ekialderantz bideratuz.
Paisai arras polita eta berezia, baina kontuz ibiltzekoa, zeresanik lainoa edo eta elurra bada.
Poliki eta kontu handiz Aspe Zintzurreko mendi-lepora iritsiko gara. Bidea logika aplikatuz jarraitu beharko dugu. Puntu honetan Aspe mendiko ohiko igoerako bidearekin bat eginik.
 Aspe Zintzurreko mendi-lepora iristean.

 Aspe zintzurretik Midi


 Ibilitako eremu karstikoa

 Panoramikak Aspeko Zintzurreko mendi-lepotik

Mendi lepo honetatik Aspeko azken maldak aurrean ditugu. Bidea oso markaturik dagoelarik.
Bidean zenbait elurreko loreak edo edelweis topatzerik dugu, eta gailurretik gertu anitzagoak izaten ohi dira.
Altuera irabazten joan ahala ikuspegiak zabalagoak eta lirainagoak izaten ditugu.
Llena de la Garganta mendiaren hormak ederrak oso dira bertatik.
Gorago Aspeko arrailara iritsiko gara, nolabaiteko azken mendi-lepotxoa dugu puntu hau.
 Arrailara iritsi aurretik.

 Midi D´Ousseau arrailatik


Eta azken aldapak gainditurik Aspe mendiko tontorrera iritsiko gara zailtasunik gabe. Bertatik Pirinio zentraleko ikuspegiak ederrak oso dira. Argazkiak erakusten duten moduan.
 Llena de la Garganta, Olibon eta gibelean Bisaurin
 Bisaurin
 Aspe Mendiko ertza
 Ertza eta gibelean Collarada
 Llena de la Garganta eta Bisaurin
Rigero eta Lecherines mendiak.





 Infernuak





Edonora begiratzen duzularik, ikuspegiak ederrak baino ederragoak dira. Ibilbidearen nekean bertan bere sari nagusia du.
Itzulera luzea dudanez, bideari ekingo diot bazkaritxo baten ostean. Aurrenik Zintzurreko mendi-lepora jaitsi eta berriz ere karstean murgilduz, bidea galdu gabe.




Cubilar aldera iristerakoan eta igoerako harritxa malkartsua zuzenean jaisten hasterakoan, sarrio edo rupicapra rupicapra bat aurrez aurrez topatuko dut, eta argazki bat edo bertze egiteko astia izango dut ere.

Napazari, Bernera eta Olibon mendiek osaturiko ingurua goizean baina ederragoa dut oraingoan.

 Jaitsitako harritza

Konturatu orduko Izagrako trikuharrian nago berriz ere. Oraingoan eguzkiarekin bertze argazki batzuk egitera gonbidatu egiten duena.



Cubillarreko harana zeharkatu eta berriz ere aldapa gora ekin beharko diot, Bozo mendi-lepora iristeko.



Bertatik Lizara ikusiko da eta azkeneko zatia maldan behera izango da, Lizarako haranerarte.



Ibilbide luzetxoa baina era bat gomendagarria. Gainera Sape mendiak eskaintzen dituen ikuspegiak oso bereziak dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina