Ondare naturala eta historikoak izan dira ibilbidearen elementu nabarmenenak. Igoera bide zahar landu batetati, Beltzurri errekaren trokaren magaletatik. Zenbait borda, soro eta zuhaitz ederrak ikusteko beta eskaini diguna.
Bi trikuharri eta zutarri edo menhir bat ere bisitatu egin ditugu.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen
Powered by Wikiloc
Txangoko bideoa:
Ibilbidea eta altimetria.
Lekarozeko herrian ibilbidearen hasiera finkatua genuen. Plazan kotxeak utzi eta ibiltzen hasi gara. Aurrenik elizara gerturatuz, bere ezkerretik abiatzen den pistatik herritik irteteko.
Pista honek zenbait baserri eta borda bisitatzeko balio izan zaigu ere.
Baserri honetara iristean portlandezko pista utziko dugu.
Baserriaren aldamenean langa bat dago.
Hau gainditu eta segituan eskuineko bide zaharra hartuko dugu. Harlauxaz osaturiko bide zahar polita honetatik Beltzuri errekaren trokara gerturatuko garelarik.
Bide zaharra ezkerretik jarraitu beharko dugu, metro gutxi batzuk geroago topatuko dugun bidegurutzean. Kontuz taldeko batzuk eskuinetik konturatu gabe joan dira eta.
Beltzuri erreka garaitzen joango gara emeki emeki. Paisai ederrataz goxatzeko beta izango dugu etengabe, bidea bera eta zuhaitzak eta ur-jauzi txikiak ere nonahi izango ditugularik.
Azkenean Beltzuri errekaren ertzera berera iritsiko gara eta bertan portlandezko pista batetara atera ere. Gure ibilbidea eskuinetik gora, pista honetatik ibili beharko dugu, mendi lepo batetaraino.
Mendatean taldea elkartu eta atsedenalditxo baten ostean ezkerreko pistatik jarraituko dugu.
Iaz txango hau burutzeko asmoz izan ginen baina eguraldiak ez zigun aukera gehiegirik eman, hala ere bertatik, eskuinean dagoen Munoko kaskora igo ginen, BERTAN duzue txango horretako sarrera.
Munoko Kaskoa eta baserria ikusgai dira argazki honetan.
Portlandezko pista ezkerretik utzi eta metro gutxi aurrerago kontuz ibili, ezkerretik magala zeharkatuz doan pistara pasatu beharra dugulako.
Harrizko bide zaharretik jarraitzen dugula agerikoa izango da. Hasieran soroen artetik ibiliz, paisai zabalagoetaz goxatzeko beta dugularik.
Muno Kaskoa eta gibelean Saioa mendia.
Borda zahar baten aldamenetik igaroko gara aurrerago.
Gorago bidegurutze batetara iritsiko gara, eskuinera borda batetara igotzerik dago, baina guk zuzen jarraituko dugu basoan barneratzeko.
Basora iritsi eta Beltzuri errekatxoa zeharkatu beharko dugu. Ezkerrera apur bat eginik pista bat eta zubi bat ikusgai izango dugu. Bertatik erreka gainditzea errazagoa izango dugu.
Pista honetatik metro gutxi batzuk igo eta segituan ezkerretik abiatzen den bidera pasako gara.
Aldapan gora basora berriz sartu arte.
Aurrerago pista batekin gurutzatuko gara eta eskuineko aldetik mendi-lepo batetara iritsiko gara.
Lepo honetatik itsasoa eta Aizkolegiko jauregia edo eta Larun mendia ikusgai ditugu.
Ezkerretik jarraituko dugu topatu dugun pistatik gorat.
Mendi lepo batetara iritsiko gara eta bertan Legate 7trikuharria bisitatzerik izango dugu. Tikuharri hau bide zahar baten aldamenean aritzen artean dago, soilik ortostato handi bat ageri da, ganbara txikia somatu daitekelarik.
Bidegurutzean eskuineko magalerantz bideratu beharko dugu, Legate mendiko tontorra ikusgai dugularik, zuhaitzek hostorik gabe daudelako.
Bidegurutzetik gertu borda zahar baten aurrien aldamenetik igaroko gara.
Mendi ertzera iristeko azken aldapak basotik egin beharko ditugu.
Mendi-ertzetik eskuinera gora jarraituz, aurreneko tontortxo batera iritsiko gara, baina Legate mendiko tontorra apur bat aurrerago dugu oraindik.
Orhi mendia
Auza
Legate mendiko tontorretik gertutik egindako panoramikak
Azkeneko aldapak tontorrera iritsi aurretik.
Legate mendiko ikuspegiak ederrak oso dira. Buzoia dagoen tokian argazki batzuk egin eta haizea indartsu dabilenez, gurutzea dagoen aldera jaistea erabakiko dugu.
Bazkaria hartu ostean taldeko argazkia egiteko unea iritsi da.
Argazkiak egin eta gero gurutze bidetik beherat joango gara.
Azken aurreko eta azkeneko gurutzeen artean zutarri bat dago edo menhira. Legatekoa. Bere inguruan gentil baratza bat ere bada eta gorago dagoen harrobiak, Legate 1 eta Legate 2 trikuharriak desagertarazi zituen eskerrak Barandiarenek 1920. urtean dokumentatu zituela. Zutarri honek ere makineriaren eraginak pairatu izan ditu.
Zutarria dagoen tokitik zuzen jarraitu, eskuinetik doan pista utziz. Apur bat beherago, pista baten bihurgunearen aldamenean Legate 7 trikuharri txikia ikusgai da.
Pistatik beherat egin eta zuhaitz batzuk topatuko ditugun tokian, ezkerrerako pistara pasa, Lekarotz herrirantz bideratzeko.
Bidea estutzen doa eta jaitsiera zuzena da.
Aurrerago pista zabal batekin topo egingo dugu. Borda bat aldamenean ikusgai izango dugularik. Oraingoan pistatik zuzenean jaisten jarraitu.
Beherago pista bidegurutze bat izango dugu baina herrira joateko, zuzen jarraitu.
Geroago borda bat inguratuko dugu.
Pistatik jarraitu
Bihurgune batean bidegurutze bat topatuko dugu, baina pista nagusitik zuzen jaisten segi.
Aurrerago bertze bidegurutze bat izango dugu. Eskuineko pistatik jaisten jarraitu.
Azkenik haranera iritsiko gara eta bertan Beltzuri erreka zeharkatzeko zubi bat izango dugu.
Herria gertu dugunez, oraingo pista portlandezkoa izango da. Igoera txiki baten ostean Lekaroz herriko aurren etxeetara iritsiko gara.
Plazara iritsi, iturrian freskotu eta txangoari amaiera emango diogu bertan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina