2019(e)ko otsailaren 4(a), astelehena

Ripodaseko artadia

Gaurko ibilbidea laburra izan arren nahiko berezia dela erran daiteke. Ripodas herritik gertu, Areta ibaiaren aldamenean kotxea utziz, Ibilbide Laburrak ziren horietariko bat berreskuratuko dut, SL 141. Ondare kulturala eta naturala bateratzen dituen txangoa da. Artadi mardul batetatik ibiltzeko aukera izango dugu eta horretan murgildu aurretik abelbide baten zatitxo bat, Irati trenaren zubia eta erromatar galtzadaren eremua ere ezagutuko ditugu.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen

Powered by Wikiloc

Txangoko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria.

Ibilbidea Ripodas herrian berean hasi ordez, Areta ibaiaren ertzean izango dugu, Irati trenbidearen zubiaren aldamenean pista bat ibaira gerturatu egiten da. Bertan kotxea utziko dut.

 Pista gorako norantzan jarraituz, ezkerretara aurreneko karkabak ikusgai izango dira.
Aluera apur bat irabaztean karakabak eta Arangoiti ikusgai izango ditugu

 Ibarrako troka.
 Karkaba nagusiak eta Arangoiti mendiko tontorra gibelean.

Aldaparen goiko aldera iritsi eta eskuinetik abelbidearen bidegurutzea izango dugu. Ezkerreko zelaian ere abelbidearen mugarria ikusgai da.

Abelbidearen aurreneko zatian harri handi bat ikusgai da. Ez dakit mugarria zaharra izango ote zen, baina itxura du.
Lur txarren eremuan barneratzean, abelbide jarraitzerik izango dugu, paisai berezi eta higatu hauetatik.









Basamortu batetatik ibiltzen ari garelaren sentsazioa izaterik dugu eremu honetan.




Azkenik soil honetatik irtengo gara eta landa eremuetara gerturatu. Basamortuaren sentsazioa areagotu egiten da, bizirik gabeko eremutik irtetean txori bat eta zelaiak ikustean.

Ez dago oso argi erromatar galtzada bertatik edo errepidetik edo Irati trenbidetik izango zen. Hala ere ibilitako lekutik gertu seguruenik.
Azken karkabak igaro beharko ditut oraindik.

 Irati trenbide zaharraren arrastoak, zutoin batzuk aditzera ematen dute.
Ripodaseko artadira hurbiltzeko goi-lautadatxoari buelta eman beharko diogu.


 Aurrerago pista batekin bat egin eta zuzen tartetxo batez bertatik jarraituko dut.
Pista honen bihurgune batean, ezkerretik abiatzen den bidexkara pasatu beharko da artadian barneratzeko.

Artadian murgiltzen den bidexka estua eta zigi-zaga anitzetakoa da. Landaredi oparoak, benetako baso batean gaudelaren sentsazioa areagotu egiten du. Nire kasuan, sartzerakoan azeri batekin gurutzatu egin naiz.
 Aurrerago eskuinerako norantza segitu beharko da.
Zutoin bat topatuko dugu, norantza markatuko diguna ere.


SL 141 markak eta zutoinak era bat galdurik daude. Egun ibilbide hauek homologatu gabe daude eta denborak ez du barkatzen.
Aurrerago pista bat zeharkatu beharko da, zuzenean artaditik jarraitzeko.
Azkenik artaditik irten eta pista nagusi batetara aterako gara. Bertatik kotxea utzitako lekura hurbilduko naizelarik.
 Eguneko azken eguzki izpiek Ganbella eta Izaga argitzen dute.






Areta ibaira iritsi eta Iratiren zubiaren azpiko aldea ikustera gerturatuko naiz.




Ibilbidetxoa amaitu aurretik Iratiren zubitik Areta ibaiaren bertze ertzera pasa eta bertan dagoen informazio ohola bisitatuko dut. Irati trenaren inguruko informazio bitzen du.
Kotxera itzuli aurretik, eguzkia gaurkoz ezkutatu denez, azken argi izpiek eskeinitako argi-jokoak nereganatzeko aukera ez dut galduko.






Argien joko honekin amaiera emango diot gaurko txango berezi honi.
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/02/ripodaseko-artadia.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina