Sarrera honetan Cañón del Río Lobosen egindako ibilbidea aurkeztuko dut. Lobos ibaiak osaturiko arroilaren zati ikusgarrienetariko bateko eremuak ezagutzeko aukera eskaintzen duena. Joan eta etorria toki beretik izanda, 18 kilometrotik gorako ibilaldia osatzera behartzen gaitu, baina kontutan izan ia desnibelik gabekoa dela eta ondorioz erraza suertatu egiten dela eta ez zaigu nekagarria egingo, etengabe ikusgai ditugun paisaiak, haitzak, landaredia eta faunari esker. Natura-parke berezia dugu hau.
Ibilbidearen hasiera Arganza herritik gertu dagoen aparkalekutik egitea erabaki dugu, bertan, arroilaren bertze sarbidetik baina jende gutxiago metatzen bai da. Zazpi Begien Zubian (San Leonardotik Santa Maria de las Hoyasera doan errepidean, Sorian), Lobos ibaira iristen da, parketik egiten duen ibilbidearen erdia aldean edo.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Ibilbideko bideoa:
Ibilbidea eta altimetria
Ibilbidea 3D ikusteko ESTEKA HONETAN SAKATUParkearen inguruko informazio osagarria webgune ofizialean irakurgai duzue https://www.xn--caondelriolobos-zqb.com/ . Bertan parkeko liburuxka jaitsi daiteke.
Cañón del Río Lobos natura-parkea Gaztela eta Leongo naturagune babestu bat da. 10.000 hektareatik gorako azalera hartzen du, horietatik heren bat Burgosko probintziaren hego-ekialdean eta bi heren Soriako probintziaren ipar-mendebaldean.
Aurreko arratsaldean ekaitzak pairatu arren gauerako oskarbi geldituko da eta ibilbidea burutzeko eguna eguzkitsua atera da.
Zazpi Begien zubiko aparkalekura gerturatu eta motxilak prestatu ondoren ibiltzen hasiko gara.
Aparkaleku berean iturri bat izango da. Kontutan izan ibilbidearen gainontzeko aldean ez dugula iturririk izango.
Zubiaren inguruko informazio ohola.
Ondoren arroila edo kanoian barneratuko gara, pinadi baten aldamenetik.
Arroilaren aurreneko horma eta lezeak ikusgai izango ditugu segituan.
Hasierako bidea pista zabala izango da.
Zenbait tokietan bidea estutu egiten da eta pasabide bereziak atondutak ditu.
Lobos ibaia izen bereko kanoiaren ardatza da eta forma eman dion higaduraren eragilea. Burgoskoan jaiotzen da, baina Soria probintziatik igarotzen da batez ere. Iberiar mendikatea eta Dueroko goi-ordokia banatzen diren lekuan kokatzen da.
Wikipediatik moldatutako informazioa:
Lobos ibaiko arroila hartzen duen 10 hektareak Santa Maria de las Hoyas, San Leonardo de Yagüe, Casarejos, Herrera de Soria, Nafría de Ucero eta Ucero (guztiak Soria probintzian) eta Hontoria del Pinar (Burgos probintzian) dira. Gaztela eta Leongo Juntaren 1985eko urriaren 10eko 115/1985 Dekretuaren bidez parke natural izendatu zuten, haien ezaugarri naturalak kontuan hartuta. Geroago, 1987an, eremu hori Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) izendatu zen. Gaur egun, Natura Baliabideak Antolatzeko Plan berri bat izapidetzen ari da, azalera 12 244 hektareatara zabalduko lukeena eta Espeja de San Marcelino udalerriko (Soria) lurrak hartuko lituzkeena.
Morfologikoki, zulo sakon bat da, ibai-ibilguaren kareharri mesozoikoetan industua, eta dozenaka metroko altuera duten paredoi erraldoiak utzi ditu agerian. Zulo hau higadura bikoitz baten ondorio da: ibaia bera higatzearen ondorio eta arroka urak disolbatzearen ondorio. Ohea hondoratu da, aurrez urak induskatutako leizeak lagatzean. Hondoratze honek, eremu ahurrak utzi ditu, lerma ere deituak, oxidoek tindatuak, kanoiaren hormetan ikus daitezkeenak.
Eremu osoa karst erraldoi bat da, leize eta osin askorekin, hustubideez gain. Lurpeko uren eta akuiferoen sistema oso osoa da.
Behealdean alubioi-lurra dago, eta zenbait lekutan beheko kretazikoko marga, buztin eta konglomeratuen estratuak ere ikus daitezke. Kanoiaren erdialdean, gehienak kareharri nodulosoak eta mikritikoak dira, goiko kretazikoko lakazinarekin, higadurak eragiten dituzten higadura-geruzekin, izotz-izotz zikloaren ondorioz. Azkenik, goiko aldean kareharriekin batera buztin-geruzak eta konglomeratuak egon daitezke.
Naturgune honetan bizi den landare-populazioa hainbat espeziek osatzen dute; horien artean, Sabina Albarreko sabinar enblematikoak nabarmentzen dira. Zuhaitz honen ondoan, pudio pinu, erkametza eta arte ugari ikus daitezke. Sastrakaz estalita dauden espazioetan, ipuruak, gayubak eta aliagak ikus daitezke.
Ibaiertzetan makalak, haltzak, makalak eta sahatsak bizi dira, eta uretan nenufareak, eneak eta lentejuelak daude.
Harkaitzean Saxifraga cuneata eta Linaria supina edo birjinaren zapatatxoak eta Venusen zilborra aurki ditzakegu.
Natur-parkearen eremurako sarbidea.Arroilak bihurgune ezberdinak osatzen ditu eta paretetako paisaia harritzarekin batera kontraste handia sortu egiten du harana eta ibaiaren landarediarekin.
Kanoiaren goiko aldean haitzen zaintzaileak ikusgai dira noizean behinka.
Ibaian aldiz, korronte gutxi eta emari gehiegi ez duenez, zenbaitetan nenufarreak ageri dira.
Aurreragoko puntu batean bidea estutu egiten da eta eskailera batzuk harrian landutak daude.
Berriz ere arroila zabaldu egiten denean bidea pista batean bilakatu egiten da.
Honela ibaia zeharkatzeko topatuko dugun aurreneko harri multzora iritsiko gara. Aurretik zenbait aldietan Lobos ibaia zeharkatzeko antzeko egiturak daude.
Bertan atsedenalditxo bat eta ura edan ostean ibilbidea jarraituko dugu. Sei kilometro pasatxo daramagu pasiatzen.
Apur bat aurrerago berriz ere harrien gainetik igaro beharko gara bertze ertzetik jarraitzeko.
Eta ondoren bertze behin.
Zati estu batetatik jarraituko dugu.
Eta azkenengo harrietara iritsiko gara, Lobos bertze ertzera igarotzeko.
Baselizara iritsi aurretik erlategiak agerian dira.
Baselizaren goiko aldeko behatokia.
Eta koba nagusiak dauden tokira gerturatuko gara. Bertan kanoiaren bertze aldetik, askoz ere laburragoa den bidea iristen da. Nabaria da jendea samalda ikusten dugulako.
Cueva Grande edo San Bartolomerena. Horma hauetan bizi diren putreen habien artean zulo handi bat dago haitzulo handi bezala ezagutzen den kareharrian, barnean haitzuloetako artearen laginak dituena.
Informazio ohola irakurri ondoren eta ia txanda eginik, kobaren barne aldera bideratuko gara.
Baselizaren ikuspegi ederra ageri da bertatik.
Kobaren goiko eta bukaera partea.
Kobatik jaitsik eta berriz Lobos ibairen bertze ertzera igaro beharra dugu, baina oraingoan zurezko zubi baten bitartez.Bertze ertzera iritsi eta San Bartolome baselizaren hormen azpian izango gara.
Baselizaren goiko aldean behatoki bat dago. El Balconcillo
Berriz jaitsi eta buru alde erromaniko ederra behatzeko aukera izango dugu.
Ibaiaren bertze aldera igaro eta zuhaitzetara bideratuko gara guru bazkaria hartzeko.
Bazkaldu ostean ibilitako bideari ekingo diogu.
Bidean topatuko dugun bertze lkoba batera hurbilduko gara.
Lobos ibaiko landaredia.
Natura parkean berriz barneratu.
Eta irtengo gara.
Azkenik Zazpi begietako zubira iristeko
Eta ibilbide eder honi amaiera emateko.