|
Altimetria. Kontutan izan desnibela osotara ez del 300 metrokoa |
Sesma herriko hilerrira gerturatuko gara, han kotxea utzi eta bertatik ibilbidea hasteko gauzak hartu, kontutan izan ez dugula urik izango ibilbide osoan.
Gaurko eguraldia ez da ona, oso haizetsua eta euri apur bat ere tarteka izango dut. Nafarroako eremu buztintsuan gaudenez botak eramatea gomendagarria da.
|
Egun goibeltsua |
|
Hilerrian kotxea aparkatu |
|
Sesmako hilerria |
|
Hilerritik zuzen abiatzen den pistatik hasi |
Pistatik metro gutxi batzuk egingo dira, aurreneko bidegurutzera iristeko. Sobrepeñara gerturatzeko ezkerretik jaisten hasiko gara, eta itzulera bertze norantzatik egingo dugu, ibilbide zirkularra bertan bukatuz.
|
Bidegurutzean hasi ezkerretik, itzulera bertze pistatik egingo dugu |
Aldapan behera ez dugu gehiegi ibili beharko, segituan pisten bidegurutze bat bai dago, sakonumean. Bertan, eskuinetik, Las Pilasen gainetik igaro eta pista batetatik igotzen hasiko gara. Eremu honetan, pistaren ezpondetan eta landuriko lurren bazterretan, espartzuzko landareak ikusgai izango ditugu.
|
Bidegurutzean eskuinetik Las Pilas sakana gaindituz |
|
Espartzuzko landareak |
|
Espartzua. Albardin. Lygeum spartum
|
Pista lur landu eta basoaren artean altuera irabazten doa eta goiko tauletara bideratzen da.
|
Espartzua |
Bihurgune bat gainditzean, Sobrepeñako talaiak ikusgai izango dira, paisaian kontraste ederrak eskainiz.
|
Sobrepeñaren talaiak |
|
Talaien xehetasuna |
Azken aldapatxoa apur bat malkartsua izango da eta taulen mendixken goiko aldera eramango gaitu.
|
Azken aldapa |
Gora iristean, eskuineko pista jarraitu beharko dugu, amildegiaren bazterretik bideratzeko.
|
Gora iristean eskuineko pistatik segi |
Inguru honetan ere espatzuzko landareak topatzerik izango ditugu, bereziki amildegiatik gertu jarraitzerakoan.
|
Eskuineko pista |
|
Belarrak eta espartzua |
Apur bat aurrerago, pista utzi eta eskuinetik, amildegira gerturatuko gara, ereindutako eremuaren bazterretik jarraitzeko. Bertako bidea, denborarekin estuago bilakatu da, ereindutako eremua zabaltzen joan direlako.
|
Eskuinetik amildegia eta ereindutako eremuaren artetik segi |
Amildegira gerturatuz, zuhaitzen gainetik paisai zabala dugu ikusgai. Lerin eta Sesmako lurrak izango ditugu gure azpian.
Eguraldia kaskarra izan arren, hodeien argi-ilun batzuk, paisai berezi hauetaz gozatzeko aukera eskainiko dit.
|
Hodeien eta paisaiaren arteko kontrasteak |
Amildegiraren ertzetik eta ereindutako lurren mugaren paretik aurrera jarraitu beharko da.
|
Sobrepeñarako bidean |
Mendi-bizkar batetarik igaroko gara Sobrepeña mendirako bidean. Altuera parekoa duten bizkar ezberdinek amildegiari abia ematen diote.
|
Zenbait puntuetan zuhaitzak bizkarretara iristen dira |
|
Sobrepeñatik gertu |
Aurrerago, Sobrepeñako tontorrera iritsiko gara. Bertan erpin-geodesikoak, ikuspegi estrategikoko gunearen lekuko.
|
Sobrepeña mendiko erpin geodesikoa |
|
Sobrepeñatik Peña Rasa aldera |
|
Panoramika Sobrepeñatik |
Tontorretik aurrera jarraitu beharko da, berriz ere amildegiaren ertzetik.
|
Lastozko paka amildegiaren goiko aldean |
Aurrerago bertze tontor batetara iritsiko gara, amildegian nabarmentzen dena eta ikuspegi zabalak eskainiko dizkiguna.
|
Igeltsuen estratoak paretan nabarmentzen dira |
Bertatik Peña Rasa eta bere aurrean geroago zeharkatu beharko dugun troka ageri dira.
|
Peña Rasa |
|
Panoramika muinotik |
Peña Rasaren hormak handiagoak dira eta bertatik ikusgai dira. Muinotik pistatxo batetatik beherat egin beharko dugu, amildegitik apur bat baztertuz. Troka inguratu beharko dugu eta horretarako zuhaizka txikien eremu batetara gerturatu beharko gara.
|
Peña Rasas eta amildegia |
Trokaren paretik, poliki poliki Ipar norantza jarraituz aldapan beherat egingo dugu, beheko aldean dauden ereindutako lurretara iristeko. Bidea ez da soberan argia puntu honetan baina segituan hesi batetara iritsiko gara.
|
Peña Rasa |
Landutako lurretara iritsi aurretik hesi bat topatuko dugu. Zuhaitz baten aldamenetik pasatzeko aukera izango dugu eta beherago dagoen pista batetara aterako gara.
|
Hesia gainditu |
|
Zuhaitzaren aldamenetik hesia gainditzerik dago |
Pista batetara aterako gara eta ezkerretik beherat, landutako lurretara jaitsiko gara. Tarte batez ereinduriko eremua zuzen zeharkatu beharko dugu, nekazariek dena goldetu egiten dutelako, pista zaharra desagerraraziz. Bertze aldean pista zabalago batetara iritsi eta eskuinetik igotzen jarraitu beharko dugu.
|
Hesia gainditu eta eskuineko magaletik bidexka batetatik segi. |
Pistatik 200 bat metrotara hesia gainditzeko atakatxo bat topatuko dugu. Bertatik desbideratu eta magaletik ageri den bidexka batetatik Peña Rasara gerturatuko gara.
Puntu honetan, nahi izanik, pistatik apur bat gehiago jarraituz, bidegurutze batetara iritsiko gara eta ezkerretik abiatzen den pistatik ere igo gaitezke Peña Rasara. Bigarren aukera hau errazagoa de jarraitzeko baina igeltsuen harri ezberdinak ez ditugu ikusiko.
|
Eskuineko magaletik bidexka bat dago |
Bideak zuhaitzen artetik eramango gaitu eta lurrean igeltsuak hautsitako toki ezberdinetan, harri honek sorturiko forma bereziak ikusterik izango dira.
|
Igeltsua |
|
Igeltsu harriaren kristalizazioak |
Muinoaren goiko aldera iristean, pista bat jarraitzerik bertzerik ez dugu izango, Peña Rasara iristeko.
|
Jurramendi aldera |
Zuhaitzen artetik eta muino lau batetatik amildegira gerturatuko gara. Eta Peña Rasakoa ehun bat metrotako hormaz osaturik dago.
|
Peña Rasatik |
|
Peña Rasatik |
|
Panoramika Peña Rasatik |
|
Peña Rasa |
Tontorretik ikusten diren paisaiak ongi disfrutatu ondoren, atzera egin eta pisten bihurgunean, ezkerreko pista, beheruntz doanetik jarraitu beharko dugu. Haranean dagoen pistarekin bat egin arte. Bertan ezkerrerantz eta hesiaren paretik doan bidea jarraitu beharko dugu.
|
Hesiaren aldemeneko ezkerreko bidetik segi |
Hesiaren aldameneko bideak, amildegiaren hasierara eramango gaitu. Beratik Peña Rasaren hormak eta amildegia bertze paisai eremu batetan murgilduko gaituzte.
|
Amildegiaren goiko partean |
|
Hesiaren bertze aldera harana |
Basamortuko paisai batean murgiltzen garela argi dago. Amildegitik jaisteko bidetxo estu bat dago eta kontuz ibili beharko dugu. Bereziki igeltsuen estrato gogorrak agertzen direlako, eskaloi naturalak sortzen bai dituzte. Lurra buztita egotekotan tentuz jaitsi beharko gara.
|
Amildegitik beherat |
|
Igeltsuen estratoak nabarmentzen dira |
Puntu batean eskaloi natural batetara iritsiko gara. Kontuz jaitsi beharko da. Gainera kontutan izan higadurak zati honetan eragin handia izaten duela eta ondorioz nahiko aldatzen dela.
|
Peña Rasaren amildegia |
|
Igletso estratoak sortutako eskaloi naturala |
|
Igeltsoen estratoak |
|
Higaduraren eredua |
Eskaloi natural hori gainditurik, ez dugu inolako eragozpenik topatuko haranera jaisteko.
|
Ezker aldean jaitsitako eskaloia ikusgai |
|
Peña Rasa |
Harantxora jaitsi eta Peña Rasa, bertze mendi bat dela dirudi. Zati honetan geologikoki eredu ikusgarrienetaz gozatzeko aukera izango dugu. Paisaia benetan bitxia dela.
Gainera harantxoaren zatitxo honetan, ereindutako lurrak iristen ez direnez, trokak sortu egiten direlako, espartzuko landareak ikusgai izango dira berriz ere. Espartzuaren landareak ura gutxi behar du eta ekologikoki landare berezia da, higadura ekiditzeko duen funtsioarengatik ere.
|
Espartzu landareak Peña Rasa azpian |
Peña Rasa amildegia puntu ezberdinetik ikusteko aukera izango dugu bidea aurrera jarraitzerakoan.
|
Peña Rasako amildegia |
|
Peña Rasa |
Las Vegerías eremura iritsiko gara eta eskuineko norantzan topatuko dugun bidetik jarraituz, amildegiaren beheko partetik pista batetara iritsiko gara.
Pistara iritsi eta eskuinetik Sesmarako norabidean jarraitu beharko dugu. Sobrepeñaren azpian baltsa txiki batetara iritsiko gara.
|
Baltsa txikia |
Pista zuzen jarraituz hilerrira gerturatuko gara ibilbideari amaiera emanik.
|
Pista zuzen jarraitu |
|
Peña Rasa |
|
Sobrepeña |
Ibilbide naturalistiko berezia non landarediaz gain, elementu geologiko bereziak ikusteko aukera emango digun.