Eslava herri ingurutik abiatuta ibilbide zirkular honetan, ondare naturala eta bereziki historikoa ezagutzeko aukera paregabea izango dugu. Hasteko, landa eremuetako erabilera ezberdineko lurrak, terraza ezberdinetan, elurra biltzeko eraikin tradizionala, erdi aroko monumentuak Abaitzeko herri zaharrean eta ondoren erromatar garaiko Santa Criz hiria. 11 kilometroko ibilbidean Nafarroako Ondare Kulturaleko elementu erranguratsu eta dotore batzuk bisitatzeko aukera izango dugu, milaka urteko eremu honen antropizazioaren lekuko, egun despopulazioaren eraginaren eremua den arren, garai oparoak izan zituena.
|
Altimetria. Kontutan izan desnibel gehitua txikia dela |
Eslava herrira iritsi aurretik, errepide nagusian, aparkaleku bat dago, herritarrek osaturiko ibilbide artistikoko eskultura erraldoi baten aldamenean. Bertan izango dugu ibilbide zirkular honen hasiera.
|
Eskultura erraldoi honen ibilbide dolmenikoaren eredu bat da. |
Eskultura dagoen tokian herrirantz bideraturik dagoen behatoki bat dago.
|
Eslava herria |
Aupur bat aurrerago errepidea gurutzatu eta ezkerretik pista bat abiatzen den norantzara jo. Baina ez dugu pista nagusia hartuko oraingoan, bertatik itzuliko bai gara.
|
Errepidea eta ezkerrean Santa Crizerako bidegurutzea |
Errepidearen bertze aldean, eskuin norantza jarraituko dugu, errepidearen paretik abiatzen den pista batetatik.
|
Errepidearen bertze aldean pistaren hasiera |
Bidegurutzean Santa Crizerako norantza ageri da. Baina guk kontrakoa jarraitu beharko dugu.
|
Eskuinetik errepidearen paretik segi |
Metro gutxi aurrerago, ezker aldetik pista bat jarraituko dugu. Handik bertze pista zabalago batetara iristeko.
|
Ezkerreko pistatik jaitsi |
Pista nagusi batetara iritsi eta eskuinetik jarraituko dugu
|
Pistatik ezkerrera |
Eskuinetik Abaitz aldera bideratuko gara. Eguraldia hoberat egin du, behintzat euria ez dario.
|
Pistara iritsi eta ezkerretik |
Aurreko egunetako elurtearen arrastoak ikusgai dira bide ertzeetan. Haize aunitz ibili izan da eta horregatik zenbait puntuetan elur geruza ederra metatu egin da.
|
Bide bazterreko elurra |
|
Elurretan |
Apur bat aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsi eta oraingoan ezkerreko norantza jarraitu beharko dugu.
|
Ezkerretara |
|
Pirinioak ikusgai hodei tarteetan |
Bertze bidegurutze bat izango dugu zeinetan berriz ere ezkerretara jo beharko dugun.
|
Ezkerretara berriz ere |
Aurrerago bertze bidegurutze bat topatuko dugu. Hasieran zuzen jarraituko dugu elurtegi edo elur-zuloa bisitatzeko. Itzultzean puntu berera bueltatu eta oraingoan bertze norantza jarraituz.
|
Zuzen elur-zuloa bisitatzeko |
Elur-zulo edo elurtegi tradizionala izango dugu honako hau. Tamalez aurrietan dago, bere egitura erdi eroria bai dago eta horrela jarraitzekotan denboar gutxira ez da ezer ere tente mantenduko.
Elur-putzuak edo elurtegiaak oinplano zirkular edo karratuko lurpeko eraikinak dira, harriz edo adreiluz eginak, eta kupula oboide edo konikoaren bidez ixten dira. Kanpoaldean, batzuetan, putzua berotik babesteko, teilatu batez estalitako hainbat sarbide zituen eraikin bat altxatzen zen. Urtaro hotzeko elurra edo izotza gordetzeko helburua zuten, udan eta udazkenean erabiltzeko. Kontserbazio hori errazteko, hutsune gutxi zituzten eta, gainera, beti iparraldera begira zeuden. Elurra lezeo izeneko mendilerroetako leize naturaletan ere gordetzen zen.
Produktua ingurutik jasotzen zuten kontratatutako langileekin, eta zaldizkoetan eramaten zuten putzura. Gertu egonez gero, elur bola handiak egiten zituzten. Elur gutxi egiten bazuen, inguruko ibairen bateko edo ex-profeso egindako urmaeletako izotza jasotzen zen. Izotza xehatu egiten zen zurezko mazoen bidez, gorde aurretik. Aldez aurretik, lurra mea lehorrez edo sastrakaz osatutako geruza batekin prestatzen zen, elurra isolatzeko. Geruza horiek palaz, belarrez, espartzuz eta abarrez bereizitako geruzetan zanpatzen ziren. Urtutako ura egur lehorretik sartze zen, eta kanpora ateratzen zen hustubide baten bidez.
Bi elur-zulo edo elurtegi mota zeuden: ekoizpen-dei batzuk, batzuetan biztanle-guneetatik urrun zeudenak, eta hornikuntza-dei batzuk, udalerrien barruan zeudenak, batzuetan sotoa besterik ez zirenak. Jabetza partikularreko hozkailuak egon ziren arren, kasu gehienetan udalen jabetzakoak ziren, produktu hori edukitzeak ezinbesteko behar publikoa asetzen baitzuen. Ia beti udalek partikularrei alokatzen zizkieten urte baterako edo gehiagorako, enkante edo kandela bidez.
Errentatzaileak, elur-zulo batzuetan deitzen ziotenak, elurrez hornitu behar izaten zuen leku hura, normalean Pazkotik azarora arte, liberako prezio finkoa ezartzen zitzaion, eta egunez zein gauez bizilagunen eskura egon behar izaten zuen. Bestela, elurtegiari isuna jartzen zioten. Inork ezin zuen bertara elurra saltzera etorri, lehia eginez. Elur gutxi egiten zuen urteetan prezioa igo egiten zen, beste leku batzuetara joan behar izaten baitzen bila, batzuetan urrutira. Horrek guztiak elurraren merkaturatzea ekarri zuen, baita probintzia artekoa ere, eta diru-sarrera onak izan ziren, batez ere Urbasa eta Andia mendietan hozkailu naturalak zituzten jabe batzuentzat.
Elurraren erabilera, antzinatetik datorren arren, modan jarri zen gure lurretan XVI. mendetik aurrera, hurrengo mendeetan gorakada handia izan zuen, XIX. mendean gainbehera etorri zen eta XX. mendearen hasieran desagertu zen izotz fabrikak agertu zirelako. Helburu terapeutikoekin erabili zen, sukar-prozesuetan tenperatura jaisteko eta odoljarioak gelditzeko, garuneko kongestioetan, hala nola analgesikoa hausturetan, etab. Beste erabilera arruntago batzuk izozkiak egitea eta edariak hoztea izan ziren. Ardo klaretearen kasuan, bidaiariak harritzen dituen ohitura da.
Asko dira elurtegiak egon diren Nafarroako herriak, baina izateko arrazoia galtzean, edo erabat desagertu ziren, edo maltxoak kontserbatzen dira. Corellan, Tuteran eta Vianan hiru ere egon ziren, eta Lapoblacionen lau, eskualde osoa hornitzen zutenak, Logroño hiriburua barne. Egoera onean daude Zangozakoa, Aragoi ondoan, eta Erriberriko gazteluari atxikitako izotz-putzua, Erdi Aroan erabiltzen zena. Iruñean bat dago Nafarroako Erregeordeen jauregian, eta Pozoblanco kalean ere badago beste baten berri, hortik datorkio izena. Bere neurriengatik garrantzitsuak dira Fiteroko Monjeen hozkailua, 12 metroko sakonerakoa, eta Los Arcosekoa, partzialki suntsitua, 9 metrokoa. Hozkailu aparta da Vera Cruz de Aras kofradiakoa, egoera ezin hobean kontserbatu dena. Kanpoaldera itxura apaleko eraikina da, baina lurpean, pasillo luze batetik sartzen den putzua, XVII. mendeko obra arkitektonikoa da. 8 metroko diametroa du eta harlanduzko harri bikainez eraikitako 19 eraztuneko kupula indartsua. Biltegiratzeko gaitasuna 300 metro kubikokoa izango litzateke. Eskualdeko herri guztiak elurrez hornitu zituen, baita Errioxakoak eta Arabakoak ere.
|
Harri lehorreko eraikuntza |
|
Abaitz elur-zulotik ikusita |
Berriz ere aurreko bidegurutzera itzuli eta bertze norantza jarraituko dugu oraingoan.
Aurrerago berriz ere ezker aldeko norantzako pista nagusitik jarraitu beharko dugu.
|
Bidegurutzea |
|
Inguruko parke eolikoko errotak |
Errekatxora gerturatzean bertze bidegurutze bat izango dugu, Lergatik zuzen datorren pistarekin bat egitean, ezkerrerantz, beherantz bideratuko gara zubitxo baten gainetik igarotzeko. Gaurkoan ura nahikoa jaisten da, udan aldiz idortu egiten delarik.
|
Ezkerretara |
Bertatik Lergako elizaren dorretxea ikusgai dugu.
|
Elizaren dorrea |
Aldapan gora egingu dugu oraingoan, errekaren terrazara iristeko eta muinoan dagoen Abaitz herrixkara iristeko.
|
Abaitzeko eliza |
Muinora iritsi eta eskuinetik Abaitz herriaren sarrera gerturatuko gara.
|
Abaitz |
|
Obren informazio ohola |
|
Abaitzeko eliza |
Elizari bira emango diogu, egiturak harrokan nola uztartzen diren ikusteko eta bertze aldetik atari nagusira bideratzeko.
|
Abaitzeko eliza |
|
Eliza kanpo aldetik bere arkuekin |
Abaiz inguruko informazioa:
Abaizko Santa Elena monumentu-multzoa, hala nola gaur egun sendotze arkitektonikoko prozesuan dauden eraikinen multzoa, Abaizko herrixkaren muinoan daudenak, eta eliza, elizako kanpandorrea, antzinako sakristia, elizako ataripe edo sarrerako arkupe zaharra eta lur-eremu osoa barne hartzen dituztenak, 6 edo 7 metroko zabalerako perimetroan.
2014ko maiatzean, Abaizko Adiskideen Elkartea sortu zen, eta haren helburuak dira Abaizko Santa Elena eliza berreskuratzea, berreraikitzea eta kontserbatzea, bai eta Abaizeko ondare historikoa ikertzea, katalogatzea, dokumentatzea eta zabaltzea ere.
Lehenengo fasean, obra hauek egingo dira: multzoaren egitura eta eraikuntza egonkortzea, elementu ezegonkorrak eta arriskutsuak kentzea, puntu delikatuak berriz zimentatzea, hormak eta diafragma-arkuak finkatzea, eta sakristiarako sarbidea egonkortzea.
Nafarroako Abaiz herri hustuaren eliza, 1927an Granadako Dukeak Lergako bizilagunek osatutako sozietate bati saldua. Gaur egun ikusten ditugun elizaren hondakinak San Pedro monasterioaren zati izango dira, ziur aski. Monasterio hori, bere lursail eta hamarrenekin batera, Oria Aznar andreak eman zion Leireko monasterioari 1095ean. Era berean, litekeena da eliza hori Gurutze Santuaren izenpean egon behar izatea. Elizaren aurrien zati bat Nafarroako eraikin zaharrenetako bati dagozkio. Elizaren ondare higigarria, XX. mendeko 40ko hamarkadatik, ondoko Eslaba herrian kontserbatzen da: Birjinaren tailu gotiko bat (XIV. mendekoa), bataiarri bat, hilobi leun bat eta kanpaiak.
Eraikinak harlanduzko maila handi eta ezin hobeto eskuairatuak ditu lehen mailan, arroka beraren gainean finkatuta eta hezurrari lotuta, horma lodiak eratuz. Goiko mailan harlanduxkakoak dira, irregularragoak. Hormek kontrahorma batzuk dituzte, ekialdeko horma irekitzea eragotzi ez dutenak. Iparraldean dagoen jatorrizko dorre zilindrikoaren zati bat kontserbatzen da, ondoren prismatiko batekin jarraituta; barruan elipse helikoidal formako eskailera bat dago. Nabera sartzeko portadak, ekialdean dagoenak, dobela luze eta sakonak dituen deskarga irregularreko arku baten azpian, altuera handiko bao bati bide ematen dio. Krismoi bat tinpanoan izandakoaren hondarrak geratzen dira, Trinitarioa antza, eta haren azpian inskripzio irakurtezin baten eta data posible baten hondarrak. Barrura sartzeko, zirkuluerdiko arkudun bao bat dago, txaranbeldu bikoitza duena. Elizak habearte bakarra du, burualde laua kanpoaldean eta zirkuluerdi-formakoa barrualdean. Tenplua XVII. mendean zaharberritu zuten, eta ziur asko estalki barroko bat jaso zuen, gerora erori egin zena. Arku toralak agerian geratu ziren, oreka miragarrian. Bere egitura erromanikoan, arku hauek, ziurrenik, bi isurkiko egurrezko estalki bati eutsi zioten.
https://listarojapatrimonio.org/ficha/santa_elena_de_abaiz/
|
Santa Elena eliza |
Abaitzeko lagunek webgune bat dute https://amigosdeabaiz.wixsite.com/abaiz
|
Abaitzeko herriaren aurriak |
Abitzeko lagunen elkarteko kide batekin bat egingo dugu eta horri esker Santa Elena elizaren ateak irekiko dizkigu eta eraikinaren barneko egiturak bisitatzeko aukera paregabea izango dugu.
|
Santa Elena elizaren sarbidea |
|
Atearen gaineko eskultura oso hondatuta dago |
|
Santa Elenaren buru aldea |
|
Arkuak |
|
Sakristian bildurik aztarna batzuk dituzte |
|
kapitel dekoratua |
|
Elizaren habeko arkuak |
|
Eliz dorrerako eskailerak |
|
Dorretxera igotzen |
|
Elizaren dorretik Santa Criz aldera |
|
Herria dorretik |
|
Eliza eta sarbideko arkupea |
|
Arkupetik ateratzean |
|
Kanpai dorrea |
|
Abaitz herriaren aurriak |
|
Santa Elena |
Abaitzerako bisita bukatu ondoren, berriz ere pista nagusira jaitsi eta oraingoan zuzen jarraitu beharko dugu Santa Crizera iristeko.
|
Pistatik zuzen |
Pistatik kilometro erdia ibili ondoren erne egon, ezkerreko bidexka batetara igaro beharra dagoelako.
|
Pistatik kilometro erdia egin |
Ezkerreko bidexkak lur terrazen artetik eta errekatxo bat eskuin aldera lagun dugularik zuzen eramango gaitu Santa Criz inguruetara.
|
Ezkerreko bidexkatik pista utzi |
Azkenean Pisaldea trokara jaitsiko gara, Santa Crizera daraman pistara ateraz. Bertan errekatxoa igaro eta eskuinetik Aztarnategi aldera joko dugu
|
Pisaldea trokan zubitxo bat dugu |
Santa Crizeko forora iritsi aurretik, eskuinetik Garroko meatokietarako bidexka bat izango dugu, eskuin aldetik. Aztarna nagusiak bisitatu aurretik meatokira igoko gara.
|
Meatokirako bidegurutzea |
|
Muinotxo baten gainera igo beharra dago |
Muinoaren ezkerreko erpinetik igoko gara.
|
Muinoaren erpinetik segi |
|
Meatokia zeru irekikoa zen |
|
Garro meatokia |
|
Harrokan utzitako aztarnak |
Haizeaz babesturik, toki aproposa aurkitu dugu ogitartekoa lasai jateko.
1997. urtean
Prospección del término municipal de Eslava (Navarra) Aztarnategiaren sundaketan hainbat aurkikuntzetaz aditzera ematen da metodologia zehatzak erabiltzen. Armendáriz Aznar, Rosa María; Mateo Pérez, María Rosario eta Sáenz de Albéniz Arregui, María Pilarren argitalpenean
Aparkalekutik abiatzen den pista zabaletik gora jarraitu beharko dugu hiriaren erdi aldera iristeko. Muinoaren gaineko zabalaera osoa populaturiko eremua zen.
Honako informazioa euskaratu dut, aztarnategiaren web ofizialetik:
Santa Criz de Eslava, gaur egun, Nafarroan kontserbatzen diren erromatar hiririk monumentalena da, eta, ziurrenik, penintsulako iparraldeko hiri txundigarrienetako bat.
Juan Castrillo apaizak aurkitu zuen aztarnategia 1917an, eta 90eko hamarkadaren erdialdetik indusketa arkeologiko jarraituak egin dituzte, Tx taldearen gidaritzapean. Mateo, P. Sáez eta R. Armendariz. Gaur egun, Eslavako Udalak eta Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateak sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker, bisita gidatuak antolatzen dira hainbat talde eta ekitalditarako, Erromak euskal lurraldean duen benetako isla horri bizitza itzultzeko asmoz.
|
Foroa segituan begi bistan izango dugu |
Erromatar aurreko hiria
K.a. 195. urtean izango zen. K. a. garai hartan penintsulako iparraldean zebiltzan Erromako armadak, gaur egun Santa Criz izenez ezagutzen den muino malkartsu baten gainean kokaturiko baskoi motako kastroarekin harremanetan jarri zirenean, Indusi ibaiaren ertzean eta Aibarko Bailara eta Aragoi ibaiaren haranaren gaineko nagusitasun bikainarekin.
Kastroaren hedadura bikoiztu egingo zen erromatarren garaian – Orduan 13 hektarea inguru hartu zituen –, eta esparru gotortu bat izan zuen, zati batean muinoaren ekialdeko zatiko harkaitz-azaleratzeak aprobetxatuz eta, beste zati batean, harlangaitzezko harresi indartsu bat eraikiz. Ondoan dagoen Fuente del Moro eta Pisaldeako amildegiaren presentziak ur-hornidura bermatuko zuten, Aragoiko haranak Pirinioekin eta Ebro ibarrarekin komunikatzea ahalbidetzen zuen bitartean.
Ujue eta Lerga ondoko herrietan berreskuratutako boto- eta hileta-inskripzioek – Lacubegi jainkoa eta Abisunharis eta Narhungesi antroponimoak aipatuz – Kastro horrentzat baskoi populazioan pentsatzeko aukera ematen dute, nahiz eta azken urteetan ikerketak agerian utzi duen Augustoko baskoiak, zerga aldetik, Augustoko hiriburu ziren baskoien ezaugarri izan zen aniztasun orokorra, hizkuntzari, etniari eta kulturari dagokienez.
Ez dakigu zehatz-mehatz antzinatik Santa Criz hagiotoponimo enigmatikoarekin bataiatutako hiriaren izena. Nemanturista edo Bituris izatea planteatu da, biak ere Ptolomeok II. mendean baskoiei emandako poleien artean aipatuak. Hipotesi biak, tamalez, oraindik ezin dira berretsi.
|
Informazio ohola |
https://www.santacrizdeeslava.com/ |
Forora gerturatzen |
|
Santa Crizen foroa |
Foro inperiala
Inguruko hiri guztietan bezala – Irunberriko Iluberisa edo Fillera de Sos del Rey Catolico/Zangozan egon zena, adibidez – Augusto enperadorearen tronu inperialerako igoerak aldatu zuen Santa Criz hiriaren itxura eta egitura. Honek, gainera altueran edo goiko bere posizioa uzteaz gain, harana hegoalderantz bilatu zuen, Zaldinaga mendilerroaren inguruen oinetara. Hiria Iacca (Jaca) -Vareia (Logroño) izeneko bidearen oinean kokatzeak, handitze horretan, baserriak eta hiri-plangintzak itxura erabat erromatarra hartzea ahalbidetuko luke.
Une erabakigarri horretan gehitutako eraikin publiko nagusia foroa izan zen, muinoko terraza handi baten gainean eraikitako plaza ireki handi bat eta bi mailatako egitura batzuk, kriptoportikoan, eskualdeko erromatar arkitektura publikoaren adibide aparta direnak. Plazaren hegoaldean basilika egon behar zuen, eraikin administratibo eta judizial bat, bi nabe zituena, pilarez eta kapitel ugariz oparo apaindua, baina beheko kota baten gainean eraikia eta kriptoportikoaren teknikaren arabera eraikia. Beraz, inguru horretan egindako indusketak plaza osoaren heren bat baino ez du osatzen. Plaza horrek, bere garai bikainenean, harro erakutsiko zien bere arkitektura aipatutako bidetik zihoazen bidaiariei.
Kriptoportikoaren kanpoaldean, eta hainbat unetan, agian tabernae funtzioa beteko zuten esparru edo lokal batzuk gehitu ziren, eta, bi muturretan, bi hormarte egongo ziren foroaren goiko alderako bidea zegoen, aire zabaleko plazara eramango zuena.
Eraikin hau, K.a. I. mendearen amaietik K.a. III. mendearen hasiera erabili zen. Dekorazio arkitektonikoko bilduma bikaina ekarri du, harroinak, kapitelak eta mota desberdinetako fusteak biltzen dituena, bai eta marmolezko estatuariak ere. Horrek, inskripzio batzuekin batera, agerian uzten du ciuitasaren indar goiztiarra eta tokiko elitearen garapenean duen inplikazioa, Valerii, Cornelii eta, agian, Calpurnii familiekin, guztiak ondo dokumentatuta baitaude idazkunen errepertorioko eskualdeetan.
|
Foroa |
3 D museoa
https://sketchfab.com/santacrizmv ikusgia.
|
Foroaren goiko plaza irekiaren zutabeak |
|
Foroa |
Foroari buelta eman ondoren, goiko aldean, zuhaitzak eta sastrakadiak daude eta haien artean erdi aroko dorre baten aurriak ere. Eremu guzi hau hiria zen eta 2022. urtean georradarrarekin prospekzioak egingo dira.
|
Ertaroko eraikinaren aurriak |
Gaurkoan ez gara nekropolisa bisitatzera jaitsiko, eguraldiak oker egin duelako eta gehiegi buzti baino, kotxera itzultzea erabaki dugulako.
Eslava herria arras ikusgarria dugu bertatik. Ortzadarra nagusi.
|
Eslava |
Aztarnategiaz gehiago jakin nahi bada, Nafarroako Gobernuak "Santa Criz de Eslava, reflejos de Roma en territorio vascón" liburua argitaratu zuen 2019. urtean.
Liburuaren reseña
La ciudad romana de Santa Criz de Eslava se ubica en un territorio esencial para el conocimiento de diversas poblaciones de raigambre vascónica pero, también, para la comprensión del modo en que esas poblaciones fueron abrazando las innovaciones urbanísticas y culturales traídas por Roma en el proceso de conquista e integración de los territorios de la actual comunidad foral. La particular historia de Santa Criz de Eslava es, por tanto, un paradigma de los procesos históricos, económicos y políticos que hicieron de las tierras de Navarra un espacio abierto al influjo cultural de la llamada romanización.
Ubicada en un cerro que ya había sido ocupado desde la Edad del Hierro I y que habría constituido una ciudad amurallada desde, al menos, el siglo V a. C., la ciudad romana de Santa Criz encontró acomodo al pie de una importante vía que, en época romana, conectaba el Pirineo central con el río Ebro que era, entonces, navegable hasta ese punto. El modo cómo se monumentalizaron los enterramientos de su necrópolis, la planta y modelos arquitectónicos que articularon el foro, con su monumental, presuntuoso y seguramente fallido criptopórtico, los programas escultóricos oficiales en bronce y mármol y, en definitiva, los rasgos que se perciben en la cultura material ponen de manifiesto cómo Santa Criz de Eslava se convirtió, entre al menos el siglo I a. C. y finales del III d. C., en un reflejo de Roma en el territorio vascón.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina