Ibilbide zirkular eder eta berezia sarrera honetan aurkeztuko dudana. Arantza herritik abiatuta eta ubide batetatik ibiliz, Putzubeltz urjauzira gerturatuko gara, urjauzi eder eta ez soberan ezagun hau bisitatzeko. Ondoren Ekaitza mendiko magaletik gorantz bertze zenbait urjauzi ikusteko aukera izango dugu. Goiko aldera iritsita, Aranegieta, Ekaitza, Bultuko Gaina, Mendieder eta Mendaur mendietako tontorretatik igaroz, Arantza herrirako jaitsiera ibilbide zirkularra osatuz.
Arantza herrira gerturatuko naiz gaurko ibilbideari hasiera emanteko. Herriaren hasieran dagoen aparkalekuan kotxea utzi, motxila prestatu eta botak jarri ondoren ibiltzen hasteko.
Errepidetik gora topatuko dugun aurren eraikin historikoa, Herri eskola da. XIX. mendean eraikitzen hasi zena eta 13 urteko obraren ostean, 1913. urtean irekitakoa.
Herri eskola
Aurrerago jarraituz udaletxeko plazara iritsiko gara. Bertan udaletxeko eraikina nabarmentzekoa dugularik. XVIII. mendeko eraikina, baoetan eta izkinetan harlandu irregularrak dituzten horma luzituez egina. Fatxada, beheko pisuko harrizko lau arkuek definitzen dute. Fatxadaren goikaldea triangelu formakoa da, bi isurkiko estalkiari bide ematen dion frontoi itxurakoa, alboetatik beste zuzen batean luzatzen dena. Egiturazko antz handia du Leitzako Udalarekin.
Udaletxea
Bertatik Andra Mari Zeruratze elizara joko dugu. XVI. mendeko eraikina, barroko estiloan handitu zena XVIII. mendeko bigarren hamarkadan. Gaur egungo elizaren burualdea aurreko eliza baten habeartearen oinean egon zitekeen, baina beste orientazio batekin eraldatu zen.
Andra Mari Zeruratzeko eliza
Elizaren dorrea herritik irtetzen den karrikatik
Eliza bisitatu eta gero herriko bertze aldera joko dugu eta troka bat abiatzen den tokian, ezkerretik beherantz doan karrika batetatik herriko beheko aldera bideratuko gara.
Karrika honetatik beherantz
Zubi baten azpitik igaroko gara, aurrerago topatuko dugun iturri batetara iristeko. Herriko bide zaha batetan sartuko gara.
Zubiaren azpitik bide zaharretik segi
Zurezko zubitxo batetatik iturri zaharrera eta harraskara iritsiko gara. Ibilbide honen aurreneko zatiaren lekuko nagusiarekin topatuko gara aurrenekoz, hots, urarekin.
Harraska eta iturria
Bide zaharretik beherantz jaisten jarraitu, trokaren bertze aldera berriz ere igaroz. Bertatik ibaia aldera hurbilduko gara.
Bide zaharra
Ibarla errekara gerturatzean, bihurgunean koba bat dago, eta ondoren zubi zahar batetatik ibaiaren bertze ertzera igaro eta ezkerreko bidetik jarrraitu beharko dugu.
Ibarla erreka eta zubi zaharra
Kobatxoa
Ibarla gaineko zubia igaro eta ezkerreko bidetik segi
Ibaia igaro eta ezkerreko bidetik igotzen hasi. Baina erne ibili metro gutxi batzuk aurrerago bide zabala utzi eta ezkerretik ubiderantz doan bidea hartu beharko dugulako.
Ezkerreko bidetik ubidera
Ubidearen gainetik ibiltzen hasiko gara, baina metro batzuk aurrerago tunel txiki bat dago. Hau igaro eta tarte batez ubidearen portlandezko harrien gainetik jarraituko dugu eragozpenik gabe.
Ubidearen tunela
Tunelaren bertze aldea eta ubidea
Ubidearen gaineko tartea erosoa da eta ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu Arantzako baserrien inguru.
Ubidearen gainetik
Aurrerago errepide batekin topo egingo dugu. Errepidea ubidearen gainetik doa, beraz errepidea gurutzatu eta berriz ere ubidetik jarraituko dugu.
Errepidea gurutzatu
Ubidearen sorburura iritsi eta ezkerretik zubitxo baten bitartez, bertze ertzeko pistara iritsiko gara eta bertatik baserri batetara hurbildu.
Ardiak zubia zeharkatzen
Beratzekun bordara iritsi aurretik, eskuineko pista batetara igaro eta bertan Egusuta errekatxoa zeharkatuko dugu, zuzen jarraitzeko.
Egusuta errekatxoa gainditu eta pistatik segi
Ibarla errekaren ertze honetatik jarraitu beharko dugu altuera apur bat irabaziz berriz ere pista batekin topo egin arte.
Ibai ertzeko bidetik segi
Ibarla erreka
Pista honek zubi batetara eramango gaitu eta bertatik bertz ertzera igaroko gara.
Zubia
Zubia igaro eta bertatik Putzubeltzeko ur-jauzira hurbilduko gara. Gaur ikusiko dugun ur-jauzi handiena baina ez horregatik politena. Harana estutu egiten da eta troka ezberdinak izango ditugu bidean zehar, bertze ur-jauziak biltzen dituztenak.
Putzubeltz
Putzubeltz
Putzubeltz
Putzubeltz bertze ibai ertzetik
Putzubeltz bertze erreka ertzetik
Berriz ere Putzubeltzera itzuli eta bihurgunean berean ezkerretik gorantz abiatzen den bidetik jo beharko dugu. Bertatik altuera irabaziko dugu eta borda batetara iritsiko gara.
Borda
Munierko errekatxoatik gora jarraituz, bigarren ur-jauzi batetara iritsiko gara
Munierko errekatxoko ur-jauzia
Munierko errekatxoko ur-jauzia
Munierko errekako ur-jauzia ez darama horren bertzeko urik baina baditu metro batzuetako jauzia ere.
Munierko errekatxoko ur-jauzia
Munierko errekatxoko ur-jauzia
Berriz ere bertze ertzetik jarraitzen duen bidetik gora segitu beharko dugu. Altuera irabaztean, bertze ur-jauzitxo ere ikusgai izango ditugu.
Ibilbidea udazken edo neguan egitekotan hainbat ur-jauzi ikusgai izango ditugu, udaberri eta udan aldiz, errekaren ertzeetara gerturatu beharko dugu apur bat gehiago ur-jauziak ikusteko.
Bertze ur-jauzia
Basoan barreneko igoera eder honetan ura nabarmenduko da.
Emaria altuerarekin urritu egiten den arren ur-jauziak topatuko ditugu
Erreka estutu egiten da
Oraindik ere bertze ur-jauzi eder bat ikusteko aukera izango dugu apur bat gorago.
Azken ur-jauzi handia
Aranegieta mendiko magaletik gora eginik, aldapa malkartsuen tokira iratsiko gara, bertaik altuera irabazteko.
Pista batetara aterako gara eta ezkerreko norantza jarraituz aurrera egingo dugu.
Pistan ezkerretara
Metro gutxi batzu aurrerago bidegurutze batetara iritsiko gara. Oraingoan eskuinetik gora jarraitzen duen pistatik segi.
Bidegurutzean eskuineko pistatik gora
Bertatik ehiztarien etxoletara iritsiko gara. Borda edo etxola nahiko ongi zainduta dago.
Ehiztarien borda
Etxolaren barruko aldea
Handik gertu iturri bat topatuko dugu. Urarekin izango dugun azken topaketa tarte luzez, mendietara igoko garelako.
Iturria
Iturritik apur bat aurrerago eskuinetik abiatzen den pista edo bidea hartuko dugu, bertze etxola batetara igotzeko.
Eskuineko bidetik igo
Mendi-erpinaren azpian dagoen bertze ehiztarien etxola edo borda batetara iritsiko gara. Basoaren goiko aldean dagoen batetara.
Bordaren barneko aldea
Eta bordatik basoaren goiko aldera eta mendi erpinera iritsiko gara. Bertan usategi bat topatuko dugu.
Ekaitza
Erpinera iritsi eta eskuinetik Aranegieta mendiko tontorrera gerturatuko gara.
Aranegieta menditik
Aranegietatik mendilepora jaitsi eta Ekaitza mendira bideratuko gara. Gaurko eguna haizatsua dago eta kontuz ibili beharra dago. Tontorrean harriz osaturiko dorretxo bat ageri da.
Ekaitza mendia
Panoramika Ekaitza menditik
Mendiko kordalean gaudenez, ikuspegiak zabalak izango ditugu edonora begiratuta.
Ekaitza
Ekaitza
Kordaletik aurrera egin eta Bultuko Gainara gerturatuko gara. Mendi ertza estuagoa da eta gaurkoan haizearekin igotzea kostatzen da.
Bultuko Gaina
Bultuko Gainatik kordala edo mendi ertzetik aurrera jarraituko dugu.
Bultuko Gainatik Mendaur eta Mendieder
Panoramika Bultuko Gaina ingurutik
Aurrerago Mendiederrera iritsiko gara. Bertan mugarri bat dago.
Mendieder
Mediederreko kordaletik Mendaur aldera jaitsiko gara, Buztizko mendi lepora iritsiz.
Mendaur Mendiederretik
Panoramika Mendiederretik
Mendaur
Hodeiak Buztizko lepoaren gainetik
Buztizko lepora jaitsi eta bertan monolito handi bat ikusiko dugu.
Buztizko lepa eta Mendaur
Buztizko Lepoko zutarria
Bertatik bide zabal eta argi batetatik Mendaur mendiko magalean murgilduko gara tontorrera iristeko.
Mendaur eta igoerako pista edo bidea
Tontorrera gerturatzen garen einean baselizaren eraikina ikusiko dugu.
Mendaur
Mendieder Mendaurrerako igoeratik
Baselizara iritsi eta bere gibelean Mendaur mendiko tontorra eta buzoia izango dugu.
Baseliza
Mendaur mendiko tontorra
Buzoia
Panoramika Mendaurretik
Pirinioak
Pirinioak
Tontorran ogitartekoa jan eta berriz ere bide beretik Buztizko lepora jaitsi beharko dugu.
Mendieder
Buztizko lepora jaitsi eta zutoina dagoen tokira gerturatu. Oraingoan Mendiederreko magaletik doan bidea hartu beharko dugu.
Buztizko Lepoan
Panoramika
Mendiederreko magala zeharkatzen duen bidea erosoa da eta emeki emeki altuera galtzen joango gara, berriz ere mendi kordala edo ertzera gerturatzeko.
Mairubaratza mendi tontorrera gerturatuko gara gaurko azken tontorrera.
Mairubaratza
Mairubaratzatik kordaletik jarraitu Negusoeroetara iritsiko gara. Toponimo honek nahiko adierazgarria da.
Negusoeroetatik Mendaur
Kordaletik apur bat gehiago segi, oraingoan pista batetatik eta aska batetara iritsiko gara
Aska
Eta metro gutxi batzuk aurrerago zutoin eta bidegurutze batetara iritsiko gara. Orain ezkerretik eta beheruntz jarraituko dugu. Aukeran da Artxamana mendira igotzea eta kordala jarraituz aurrerago ezkerretik pistara jaistea.
Bidegurutzean ezkerretik behiti
Pistatik jaisten hasi eta aurreneko bihurgune ertzira iristerakoan, pista nagusia utzi eta zuzeneko bidetik jarraituko dugu. Hala ere pistatik jarraituz herrira ere iristerik dago.
Zuzeneko bidetik jarraitu
Bide honek Artxamana mendiaren magaletik eramango gaitu.
Arantza
Larun mendia
Borda batetara iritsiko gara eta bertatik pista zabala jarraituko dugu.
Borda
Bordatik gertu iturri bat dugu.
Iturria
Pista honetatik errepide batetara aterako gara, eta ezkerretik beherantz herrira gerturatuko gara.
Errepidetik beherantz
Ezkerreko bidetik jaitsiera zuzenagoa
Herritik gertu errepidea utzi eta ezkerretik bidetxo batetatik herrira zuzenago jaitsiko gara.
Hilerria
Hilerrira iritsiko gara eta bertatik herriko aparkalekura.