2022(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

Irulegiko aztarnategia Ilundainetik zirkularra

Amaiur mendi taldearekin buruturiko ibilbide erraza eta polita aurkeztuko dugu sarrera honetan. Ilundain herritik abiatuta, Irulegiko aztarnategirako bisitaldia eta ondoren gazteluan hamarretakoa hartu ondoren jaitsieran ibilbide zirkularra osatzeko asmoz, Lakidain herritik baso bizidunera. Ibilbide honetan natura eta paisai ederretaz gozatzeko aukeraz gain, gure historia ezagutuko dugu. Burni aroko herrixkaren azken aurkikuntzen testu ingurua eta eremua ikusi eta apur bat gorago ertaroko gazteluaren aurriak ezagutzeko aukerarekin.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:
Ibilbidea eta altimetria
 
Ibilbidea

Altimetria

Ilundain herrian kotxeak utzi eta Lakidain herrira daraman errepidetik metro gutxi batzuk egin beharko ditugu.
Ilundaineko errepidetik gora
Apur bat aurrerago eskuinetik abiatzen den pista hartuko dugu, Lakidainerako errepidea utziz.
Errepidea utzi eta eskuineko pistatik igo
Tarte txiki baten ostean, berriz ere pista nagusia utziko dugu eskuinetik abiatzen den pista batetatik jarraitzeko. Pista honek zenbait zurezko eskultura ikusteko aukera eskiniko digu.
Eskuineko pistatik segi


Baso animatuaren hasiera


Langa batetara iritsiko gara eta bertan taldea bilduko dugu. Pista zuzen jarraitu beharko dugu.
Langa gainditu




Berriz ere bertze langa bat topatuko dugu pistan. Hau gainditu eta zuzen igotzen jarraituko dugu.
Bigarren langa gainditu

Aurrerago pista nagusira iritsiko gara eta oraingoan ezkerretik gora, mendi.lepora bideratuko gara.
Pistatik eskuinera

Mendi-lepoan

Ezkerreko aldera joko dugu eta bertatik Pirinioetako ikuspegi zabala eta ederra izango dugu.
Mendi-lepoan






Mendi-lepoan badira bi bide, bata basotik kanpo igotzen den pista eta bertzea, guk erabiliko duguna, basotik igotzen den bidea.
Ezkerreko bidea basora eramango gaitu

Basotik gora

Momentu batean, malda handiago batetara iritsiko gara eta bertan eskailera antzeko batzuk topatuko ditugu.
Eskailerak

Mendi ertzera iritsiko gara eta bidea zabalago batetatik gora jarraituko dugu.


Iruñerria
Pista batetara iritsi eta bertatik abelbidea jarraituz, Irulegi mendira gerturatuko gara.
Irulegira iristear
Soro edo abelbidea den honetan, ezkerreko partean azken indusketen aztarnak ikusgai izango ditugu.
Indusketak

Burdin aroko aztarnategiaren indusketetara gerturatuko gara. Bertan aurkitu dute euskaraz idatzirik bildu den testu zaharrena duen metalezko oroigarria.


Jokinek eskaini zigun azalpena bertan ikusgai dugu:

Berria egunkarian Aranzadiko bideoa ikusgai. https://www.youtube.com/watch?v=zAwkl8H1pG0 

Irulegiko eskua
Wikipedian hau irakurri daiteke: 
La mano de Iruleguinota ​ (en euskera Irulegiko eskua) es una pieza arqueológica hallada en un yacimiento del poblado de la Edad del Hierro, siglo I a. C., situado al pie de las ruinas del castillo de Irulegui en Laquidáin, valle de Aranguren, cerca de Pamplona, en Navarra, España.
Se trata de una placa de bronce en forma de mano extendida en cuyo dorso figura una inscripción de cuatro líneas escrita, según los expertos, en antiguo aquitano o —lo que es lo mismo— lengua vascónica, dado que la primera palabra ha podido traducirse por comparación con la lengua vasca actual. Fue hallada en 2021 y presentada al público en noviembre de 2022, causando gran expectación por ser la inscripción más antigua hallada en ese idioma. El poblado, excavado y estudiado por la Sociedad de Ciencias Aranzadi bajo la dirección de Mattin Aiestaran, habría sido incendiado en el contexto de la guerra sertoriana.
La pieza arqueológica en cuestión representa una mano derecha extendida de unos 14,5 cm de longitud, recortada de una lámina de bronce, cuya pátina contiene un 53,19 % de estaño, un 40,87 % de cobre y un 2,16 % plomo, algo que es habitual en aleaciones muy antiguas. Contiene unos 40 signos, que corresponden a cinco palabras, distribuidos en cuatro líneas. Es lisa por el lado de la palma, mientras que en el dorso presenta la forma de las uñas, aunque no se han conservado las correspondientes a los dedos anular, corazón e índice. En el centro del extremo cercano a la muñeca hay una perforación de 6,51 mm para clavarla en una madera. Sus medidas son: 143,1 mm de altura, 1,09 mm de grosor, 127,9 mm de anchura y 35,9 g de peso.
Línea Escritura paleohispánica Transcripción
1 sorioneku sorioneku · {n}
Esta palabra se convierte en el primer texto escrito en lengua vascónica y además escrito en un signario que es también vascónico, con un sistema gráfico derivado del sistema ibérico, al que se ha añadido o adaptado algún signo para marcar algún sonido o fonema vascónico que no existe en el signario ibérico.
Se interpreta como un epígrafe ritual de buena fortuna colocado a la entrada de una vivienda, similar a los existentes en muchos lugares que han sobrevivido hasta la actualidad. Para el grabado de los caracteres se han utilizado dos técnicas de escritura diferentes, lo cual es desconocido en la epigrafía antigua del mundo occidental. El grabado se ha realizado mediante la técnica conocida como «puntillado», pero antes de realizarlo se han trazado esgrafiadas, incisiones realizadas en el bronce con un instrumento punzante.

Jokin azalpenak ematen

Azalpen historikoak entzun eta gero, Irulegiko gaztelura igoko gara.
Irulegiko gaztelua




Irulegiko gaztelua

Gazteluaren sarrera
Gailurrera iristean Irulegi gazteluaren aztarnak bisitatuko ditugu.
Gaztelua nolako zen ikusteko bertan duzue bisita interaktiboa egiterik.



hiru.cometik jasotako informazioa:
XIX. mendeko eta XX. mendearen hasierako ikerleen nahasketa batetik dator Lakidain izenaren kontu hori. Irulegi eta Irurlegi izeneko hiru gaztelutaraino dakartza Atadillek bere zerrendan. Nafarroa Behereko Irulegin kokatu zuen bat; Betelun, bestea eta Lizoaingo haranean, hirugarrena; baina Arangurengo Irulegin izandako gazteluzainen izenak sartu zituen gero, lehenengo bietan. Agiri zaharretan Irurlegui edo Yrurlegui idazkeraz agertu izan da gazteluaren izena; eta Yrullegui idazkeraz ere bai, behin edo behin. Gaur egun denek onartzen dute agirietan azaltzen den Irulegi Arangurengoa dela.
Musulmanen erasoei dagokienez ere gero eta argiago daude kontuak. Gauza ziurtzat jotzen da gaur egun Abd ar-Rahman III.a Lakidaingo mendatetik igaro zela 924ko uztailean, Legingo gaztelutik Iruñera joateko. Ez dute kronikariek Irulegi ezertarako aipatzen, baina ezer izatera saiatuko ziren zegoena suntsitzen. Arib ibn Saad-ek Irunberri-Legin etapari buruz idatzia dugu horren lekuko: “Gero Legingora; tropek bidean aurkitzen zuten guztia errausten zuten, uztak suntsitzen zituzten, herrixkak eta gazteluak hondatu.”
Berant Erdi Aroan errege gaztelua izan zen Irulegikoa, eta Zangozako merindadekoa, barrutiz, Iruñea askoz hurbilago zuen arren.
1259an, Martin Gartzeiz Eusa zen Irulegiko eta Aitzitako gazteluzain. 1266an gazteluzain berak jarraitzen zuen Irulegin. Aitzitakoa utzia zuen orduko, baina haren lekuan Orokoa hartu zuen dirudienez. 1280an Arnalt Guillem Agramonteko jaunaren izena azaltzen da agirietan; Irulegiko eta Gazteluberriko gazteluzain zen hori; eta Garzia Arnalt Senpere, lapurtarra, 1290ean. 1309an Garzia Martinez Oilokik hartu zuen kargua, eta 21 urtez egon zen gazteluzain. Martin Garzia Oiloki, Garzia Martinezen semea izan zen hurrengoa, eta 9 urtez egon zen hori. XIV. mendearen hasieran 6 libera eta 30 kaiza gari zen Irulegiko gazteluzainaren urteko soldata; 4 libera eta 20 kaiza garri, berriz, 1355ean zegoenarena; Mauleongo Ojer zen urte horretan gazteluzain.
Mauleongo Ojerren ondoren, beste bi gazteluzain izan ziren gutxienez, 1375a arte: Joan Perez Eransus eta Gonzalo Ruiz Eransus (edo Aranguren) aita-semeak. Azkeneko urtea behintzat gazteluan eman zuten Gonzalo Ruiz Eransusek eta bere familiak. 1375ean Sancho Lopez Uriz jarri zuten gazteluzain, baina gero Karlos II.a (1349-1387) erregeak bere arma zaintzaile eta aholkulari egin zuenez, Artzibarrekoak ordezko bat jarri zuten Irulegin.
Gazteluari dagozkion agiriak, politika orokorreko gorabeheren isla dira. Horrela, Gaztelako erregeen politika hedakorraren eraginez, agirietan geratu ziren 1378. urtean Nafarroan sartu ziren bi armaden mugimenduak. Urte horretako maiatzean, esate baterako, 5 arma-gizon bakarrik ziren Irulegin eta 18, abuztuaren hasieran. Abuztuaren 20tik aurrera gauzak baretzen hasi izango ziren berriz ere, zeren ordutik aurrera 7 baino ez baitziren berriz ere, eta 4 gerrari eta 10 peoi besterik ez, irailean eta urrian. Arronizko prioreak, eta urrezko florinetan, egin zituen gudari buru batzuen soldatak. 1379an Donibane Garazitik ekarri zituzten armetatik, azkon kutxa bat Irulegiko gaztelura eraman zuten. Agiriek diotenez, 1391n pertsona bakarra zegoen preso Irulegiko gazteluan, Aragoiko Pierres Villaluenga izeneko bat.
Gerra zibilak zirela-eta, administrazio kontuan ere okertzen hasi ziren gauzak XV. mendeko bigarren erdialdean, eta 1461ko soldata Irulegiko gazteluzainak berak hartu behar izan zuen Arangurengo, Ilundaingo eta Lakidaingo nekazariek ordaindutako zergetatik.
Beste gazteluzainek ez zuten egiteko bat ere bazuen Irulegikoak: gaztelu inguruko mendia zaintzea. Gergako eta Antso Abarkako gazteluzainek ere mendia zaindu beharra zuten: Alaitz mendia, batek, eta Bardea aldea, besteak.
Konponketa lanei dagokienez, 1358koak, 1416koak eta 1423koak izan izango ziren aipagarrienak, horiek aipatzen baitira agirietan. Lehenengo bi urte horietan inguruetako nekazariek lagundu zieten harria eta habeak garraiatzen. 1416an ekialdeko edo Lerrutz alderako harresia konpondu zuten, erortzear baitzegoen. Orduko hiru dorre eroriak zituen, bestalde. Urte horretako lanen jarraipena Lerruzko abadeak egin zuen, prokuradorea ezin zela-eta egunero ikuskatze lanetan ibili.
Beaumondarrek zeukaten gaztelua, eta bake-itun batzuk sinatuak zituzten horretara iristerako. Bake-itun horietan ondasun eta eskubide dezente lortu zituen, gainera, Leringo kondeak: horrela, Irulegiko gazteluburutza izatea onartu zioten Agoizko itunean, 1479an. Hala ere, berriro gerrara jo zuen hark 1494an. Aurrerantzean beaumondarren babesleku izan ez zedin, Joan III.a eta Katalina errege-erreginek gaztelua suntsitzeko agindu zieten Joan Garrori eta Remonet kapitainari. Eta inguruko herrietako jendea laguntzera deitzeko baimena ere ematen zieten agindu berean. 1494ko ekainean, Joan Mearin, kondeak jarritako gazteluzaina zegoen Irulegin, suntsitzera joan zirenean, baina ez zuten borrokatu beharrik izan deuseztatzeko, Joan Mearinek entregatu egin zien-eta gaztelua. Errege-erreginek berari eman zioten gazteluaren eremua eta hari zegozkion lurrak, Idoateko, Lakidaingo eta Ilundaingo mugetarainokoak.

Ur-biltegia

Dorre nagusia

Kapera




Egoitza nagusia

Bertan ere bertze azalpen historiko batzuk emango ditugu eta ondoren hamarretakoa hartzeko momentua iritsi da.


Taldeko argazkia egingo dugu gazteluan berean.










Ibilbidea jarraituko dugu. Horretarako aztarnategira berriz jaitsiko gara eta pista zuzen jarraituko dugu.



Pistatik jarraituko dugu oraingoan, baina segituan bidexkak hartuko ditugu. Dena dela norbaitek nahi izatekotan, pistak Lakidainera zuzen eramaten du ere.
Aurrerago pista utzi eta eskuineko bidetik basorantz joko dugu, bertatik jaisteko.
Eskuineko bidea jarraitu


Beherago pista nagusira aterako gara. Laburbide bat izan da basoko bide polit hau.
Pista zabaletik jaisten segi


Pistatik jarritu ordez, apur bat aurrerago ezkerreko bide zabaletik joko dugu.
Ezkerreko bide zabaletik jarraitu

Metro batzuk beherago eskuinerantz jo beharko dugularik.
Bidegurutzean eskuinerantz



Azkenik berriz ere pista nagusira aterako garelarik
Baina pista nagusia berriz ere zuzeneko bidetxotik utziko dugu. Lehen aipatu bezala, nahi izanik pistatik jaisterik dago ere.
Zuzeneko bidetik segi

Hesi batetara iristiko gara eta horren ondotik jaitsiera zuzen baten ostean Lakidaineko hilerrira.

Tartetxo honetan lurra irristakorra topatuko dugu.
Lakidaineko hilerrian hilarri batzuk daude horma batean.

Hilarriak
Hilerritik elizara joko dugu.
Lakidaineko eliza

Elizaren beheko partetik bide bat abiatzen da. Hortik jarraitu beharko dugu.
Bidetik beherantz
Apur bat aurrerago ezkerreko bidetik jarraitu beharko dugu baso animatua bisitatzeko. Bertzela zuzenean errepidera jaitsiko gara, bidea laburragoa burutuz.
Eskuineko bidetik gorantz

Baso animatuan zurezko eskultura ezberdinak ikusgai izango ditugu





Azkenik igoerako bidegurutzera iritsiko gara. Bideak zuzen pistara jaitsiko delarik.

Pista beherantz jarraituz Lakidaineko errepidera iritsiko gara eta bertatik Ilundainera.