|
Txangoaren altimetria |
Taxiak Los Tiloseko areatik La Casa del Monte arte igoko gaitu. Gomendagarria izaten da aldez aurretik taxia hitzartzea, bertzela, daten arabera ez dago taxi librerik edo eta bete arte ezin atera. Prezio finkoa izaten dute eta hobeto da betetzen bada.
|
Ibilbidearen hasierako informazio oholak |
|
Taxiak itzulia emateko tokia |
Taxitik atera eta motxilak jantzirik ibilbidea hasteko prest egongo gara.
|
Ibilbidea eskuinetik ubidearen paretik doa |
Ibilbidearen informazioa irakurtzen duten bitartean, bertze batzuk Casa del Monte aterperaino gerturatuko gara.
|
Informazio ohola |
|
Casa del Monte |
Hasieratik landaredia oparoa izango da eta bereziki pinuen artean ibiliko gara, alde batera ubidea eta bertzera amildegia dugularik.
|
Pinuak nagusi |
|
baina zuhaitz eta zuhaizka mordo topatuko ditugu |
Nozean behin amildegiko bertze aldeko hormak ikusgai izango dira.
Arestian aipatu bezala, ibilbidean zenbait tunel zeharkatu beharko ditugu eta ez dute argirik, horregatik frontala eramatea ezin bertzekoa da eta ez hori bakarrik, eurirako anoraka ere guztiz gomendagarria da, bereziki hamaikagarren tunela zeharkatzeko.
|
Aurreneko tunelean sartu aurretik argiak prestatzen |
|
Tunel asko eta estuak izango ditugu aurretik |
|
Luzera ezberdinetako tunela, 13 metrotatik ehundaka metrotakoetara |
|
Tunelak ez dira oso garaiak beraz tentzu ibili buruarekin |
|
Bigarren tunelean |
|
Zati askotan makurturik joan beharra dago |
Tunelen arteko tarteetan landaredia eta amildegiak ikusteko aukera izaten da.
|
Bertze tunela |
|
Zenbait tuneletan ubidearen gainetik jotzerik dago, baina ez guztietan |
|
Tunel luzeenetariko baten sarrera |
|
Ubidearen aldameneko bide estua, maiz urez beterik ageriko da |
|
Bertze tunel batetan sartuko gara |
|
Tuneletik irtetean |
|
Inguruko paisaia |
|
Bertze tunel batean sartu aurretik |
|
113 metrotako tunela oraingoan |
|
Tunelaren erdian dagoen amildegirako irteera bat |
|
Tuneletik irtetean |
|
6. tunela laburragoa da |
|
Zazpigarren tunela |
|
Atsedenaldia tunelaren barruan |
|
Zortzigarrenera |
|
Bertze bat |
|
Bederatzigarrenetik irtetean |
|
Inguruneko hormak |
|
Tanquilla |
|
Paretak tanquillatik |
|
Nacientes de Marcos tanquillatik |
|
Bertze tunela |
|
Hamaikagarrena |
|
Tunelaren erdian |
|
Nacientes de Marcos eta bere paretak |
|
Nacientes de Marcos |
|
Hamabigarrena, luzeenetarikoa eta hezeena |
Lainoaz inguraturik hamabigarren tunelean sartuko gara. Hauxe da luzeenetarikoa eta bereziki hezeena. Estua eta hainbat puntuetan ur-jauziak dauzka. Lurra buztita eta goitik euria egingo balu dirudi.
|
Tunel hezeenean sartzerakoan |
|
Tuneletik irten eta nacientesera iritsiko gara |
|
Naciente de Marcos |
|
ur-sorburua |
|
Corderoseko ur jarioa |
Nacientesera iristerakoan aldapa eder bati aurre egin beharko diogu. Trokaren buruan gaude eta bertako hormak itzelak dira.
|
Aldapa igotzeko tentuz ibili |
|
Bidearen zati honetan kontuz ibili |
|
Naciente de Marcose ur jauziak |
Aldapa malkartsuaren ondoren, berriz ere bertze ubide bat dagoen tokira iritsiko gara. Bertan toki laua topatuko dugu eta une ederra izango dugu hamaiketakoa hartzeko.
|
Hamaiketako hartzen |
Bidea, berriz ere ubidetxo honen paretik jarraituko du, azken aurreko tunelera iristeko.
|
Hamairugarren tunela |
Tunel honetatik atera eta Nacientes de Corderosera iritsiko gara. Hau ere horma itzel batzuen artean jaio egiten da.
|
Nacidente de Cordero |
|
Naciente de Cordero |
|
Naciente de Cordero |
|
Naciente de Cordero |
Nacientes de Corderos, horman berean dago. Ur jaio bisitatu ondoren, metro batzuk atzera jo eta troka aldera jaisten den bidetik jarraitu beharko dugu.
|
Tokarako jaitsieraren hasiera |
Hemen hasiko da txangoko bigarren zatia. Aurrekoarekin zerikusi gehiegi ez duena. Aldapa ederrak izango ditugu eta bereziki troka estu eta pareta ederren artetik eramango gaituena. Oihan tropikal edo ekuatorial batean murgiltzen garela itzura ematen du.
|
Trokara jaisten |
|
Trokaren hondoa harriz beterik dago |
|
Hasierako tartean bidexka txiki batek trokara eramango gaitu |
|
Landaredia oparoagoa |
|
Puntu batzuetan harri handien artetik jaitsi beharra dago |
|
troka estu batean arroila antzekoa |
|
Iratxo erraldoiak |
Azkenean trokatik aterako gara eta bertze aldera zubitxo baten bitartez igaroko gara.
|
Zubia |
Oraingoan bertze magaletik jarraituko dugu.
|
Behatoki batetara iritsiko gara nahiz eta gaurkoan gutxi ikusterik izan |
Ezkerreko magaletik jarraitzen duen bidea oso polita da. Oraingoan troka amildegiaren beherko partean utzi dugu.
Azkenean berriz ere trokarantz gerturatuko gara eta bertze zubi baten bitartez, trokaren eskuineko magalera igaroko gara. Aldapatxo txiki bat eta pista batetara ateraz.
|
Zubia |
|
Troka |
Pistara atera aurretik informazio ohol bat izango dugu.
|
Pistara ateratzerakoan |
Hemendik aurrera bideak ez du inolako zailtasunik izango. Pista zabala da eta beherat egin ahala hobeagoa.
Puntu honetan Mirador del Espigón Atravesadora igotzeko aukera da. Trokaren erdian ageri den haitz handi baten gainera eramaten gaituena.
|
Mirador del Espigón Atravesadotik |
|
Mirador del Espigón Atravesadotik |
|
Mirador del Espigón Atravesado |
|
Mirador del Espigón Atravesado |
Bertako txoriak jendearen presentziara oso ohitutak omen daude. Jatekoa eskuan jarri eta guregana gerturatu egiten bai dira.
Beherat joan ahala zuhaitz handien artetik ibiliko gara.
|
Puntu honetan lubaki ederra sortu dute pista egiteko |
Beheko partean azkeneko tunela izango dugu. Zuzena denez ez ditugu linternak atera beharko.
Ibilbide eder honi amaiera emateko unea iritsi da. Deskantsua eta indarrak berritzeko garagardo batzuk edateko tenorea dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina