2023(e)ko maiatzaren 1(a), astelehena

Putxerri eta Mariren koba

Putxerri eta Mariren koba bisitatzeko ibilbidea. Lizarrustira iritsi aurretik bihurgune bat dago eraikin handi bat bazter batean duena, bertan kotxea utzi eta ibilbidea hasiko da. Putxerri mendia eta bere natura erreserba ezagutzeko aukera izango dugu txango honetan eta gainera Mariren koban murgildu ere. Horretarako argia eramatea gomendagarria da. 

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea
Ibilbidea 3 D formatuan ikusgai:

Altimetria
Lizarrustiko mendaterako bidean, sakanatik gerturatuz, azken aldapak igo aurretik, Txortxorre errekatxora iristean, eraikin handi baten aldamenean kotxea utziko dut.
Koartel zaharraren eraikina
Eraikina, fabrika zahar batetatakoa omen da.
Eraikin zaharra
Koartelaren aldamenetik abiatuko da bidexka bat. Bertatik gora jarraitu beharko da, aurrerago pista batetara ateratzeko.
Bidexkatik gora

Kotxea uzteko tokia

Goizeko ihintza

Errepidea

Basoan udazkeneko koloreak ageri dira

Bidearen hasieran dagoen informazio ohola

Bidetik apur bat igo eta pista batetara aterako naiz. Ezkerretik gora jarraitu beharko da, bertzela errepidera jaitsiko gara eta.
Pistatik ezkerretara
Hostoetan ere koloreak nabarmentzen dira
Udazkeneko kolorea
Pista basoan murgildu egiten da eta eremu bitxiak eskainiko dizkigu. Emeki emeki altuera irabaziz joango garelarik.
Basoko pista
Puntu batean, ataka bat topatuko dugu pistaren erdian, hau gainditu eta apurtxo bat aurrerago eskuineko pistatik jarraitu beharko da.
Ataka
Eskuineko pistatik igotzen segi beharra dago bidegurutzean
Eskuineko pistatik segi

Gorago, bertze bidegurutze batetara iritsiko gara. Oraingoan ere eskuinetik gora jarraitu beharko da, kasu honetan pista nagusia utziz.
Eskuineko bidetik igotzen segi.
Harri batetan Putterri ageri da
Bidegurutzean
Bertze hosto bitxia

Eskuineko bidetik Putterrirantz igo
Apur bat gorago, eskuinetik jarraitu beharko dugu, Putterriko magaletan gora jarraitzeko.
Basoan
Segituan Putterri mendiko haitzetara gerturatuko gara, eta bidea jarraituz bertatik pasalekura hurbildu ere.
Putterriko haitzak

Bide estuak haitzen tartetik igoera du. Beraz ez galdu.
Haitzen arteko bidea
Goiko aldera iristean, ikuspegi zabalak eskainiko zaizkigu Aralarrekoak.
Aralar

Putterri mendiko tontorreko Ipar aldera igo naiz eta bertatik Maioak eta Aralar ikusgai dira, baina gero hegoaldetik igotzen jarraitu beharko da, tontorrera iristeko.
Aurre tontorretik

Panoramika

Sakana aldera begiraturik

Tontorrerako bidea
Tontorrerako bidea basotik kanpo dagoenez ikuspegi zabal eta ederrak eskaintzen dizkigu.
Puterriko tontorrera iritsi eta bertatik paisai eder hauetaz gozatzeko aukera izango dut.
Putterritik

Putterritik

Buzoia

Putterritik

Lareo


Beriain Putterritik

Artxueta Putterritik

Putterritik panoramikak

Putterritik panoramikak
Tontorrean hamaiketakoa hartu eta gero, tontorretik gertu bidetxo bat aurkituko dut eta bertatik jaisten hasiko naiz, segituan igoerako bidera ateratzeko. Handik jaisten jarraituko dut haitzetatik beheraino.Eta Mendi magalean eta haitzetatik gertu, ezkerretatik jarraitu beharko da, Mariren kobara iristeko.
Ezkerretik mendi magaletik
Haitzetatik gertu ibiltzean, Mariren kobaren eremura gerturatuko naiz.
Mariren kobaren haitzak
Erne ibili beharko da, gorantz doan bidea ez pasatzeko. Magaletik ez bai da ikusten kobaren sarbidea.
Koba

Mariren kobaren sarrera

Kobaren sarreratik
Mariren inguruko informazioa Añamenditik jasota:
Euskal mitologian, lurra eta naturaren indarren gizarapen emakumezkoa.
Mariren izena, Jose Miguel Barandiarani zor zaio. Hark proposatzen du izen hau, herriak hainbat modutan deritzen izakien batasuna nabarmendu eta azpimarratze aldera. Honela, besteak beste, Anbotoko Señoraz, Aralarko Dameaz, Aketegiko Sorginaz, Puiako Maiaz, Leskungo Iona-gorriz, edota Txindokiko Mariaz ari garela, Mari esan ohi dugu beti, ataundar ikerlari bikainak ezarritako irizpideari jarraituz. Barandiarani zor diogu halaber Mari Lurraren irudikapentzat hartzeko hipotesia.
Mariren inguruan herriak esan ohi dituen kontakizun nagusiak hauek dira: lurpeko eremuetan bizi da, mendietako hainbat zulo eta leizetan. Andere dotore eta apain jantzia omen da, ikusi dutenek diotenez, eta urrezko tresnarik ez da falta haren egoitzan. Sarritan ahari bat ageri da haren ondoan. Etxean dagoela, artilezko harilkoak egiten ditu edo bere ile luze ederra orraztu. Ogia egosteko labea pizten duenean, kea dario bera dagoen egoitzako zuloari. Mari ez da beti egoitza berean bizi. Aitzitik, sarritan ibili ohi da batetik bestera, eta honelakoetan suzko igitai ikusgarri baten itxurapean zeharkatu ohi du ortzia, eta bidaia amaitzean leize berrira sartzen denean berealdiko eztanda eta burrunba hotsa egiten omen du, trumoi antzera. Antzekoak sortzen omen ditu baita ere, hura eta senarra elkartzeak. Sugaar edo Maiu deritzan suge-ar antzeko senarra bisitan joaten zaionean sekulako ekaitzak izaten omen dira. Mari non bizi den garrantzitsua da eguraldiaren gorabeherentzat. Hainbat lekutan bizi denean eguraldia ona eta mesedegarria da, baina beste batzuetan dagoenean berriz kalte handiak ekar ditzake. Horregatik apaizari eskatu ohi zaio konjuruak egin ditzan, Mariren leize zuloa indar magikoz ixteko, hura komeni den lekuan gera dadin. Jendeak opariak egin ohi dizkio Mariri eguraldia onuragarria izan dakien, baina opari horietaz ez ezik, "ezari emanaz" ere bizi omen da Mari, hots, jendeak ukatutako ondasunez. "Ezari emana ezak eraman", dio esaerak, eta badirudi horren arabera, norbaitek ondasunaren bat ukatu ezkero, Marik kentzen diola gero ukatutakoa. Ekaitzak eta kazkabarrak Mariren haserreak bidalitakoak direla dioenik bada, bai eta Mari laminen edo sorginen erregina dela dioenik ere. Mariren inguruko usteak dira baita ere ez zaiola inoiz bizkarra erakutsi behar eta hika egin behar zaiola hari.
Koba
Argia pizturik eta motxila atarian utzita, koba bisitatzera joko dut. Jaitsiera erosoa eta bi galeria nagusietatik ibiltzerik duena. Kontuz horietariko batean aintziratxo bat dagoelako.
Barrutik kobaren sarrera




Mariren ingurukoak wikipediatik bilduta:
Mari o Maddi es la diosa principal de la mitología vasca precristiana. Es una divinidad de carácter femenino que habita en todas las cumbres de las montañas vascas, recibiendo un nombre por cada montaña (además de ser relacionada y a veces confundida con Amalur). La más importante de sus moradas es la cueva de la cara este del Anboto, a la que se conoce como «Cueva de Mari» («Mariren Koba» o «Mariurrika Kobea»), que atribuye a Mari el nombre de «Mari de Anboto» o «Dama de Anboto» («Anbotoko Dama»). También existe en la mitología aragonesa bajo el nombre de Mariuena.
Mari, personificación de la madre tierra, es reina de la naturaleza y de todos los elementos que la componen. Generalmente se presenta con cuerpo y rostro de mujer, elegantemente vestida (generalmente de verde), pudiendo aparecer también en forma híbrida de árbol y de mujer con patas de cabra y garras de ave rapaz, o como una mujer de fuego, un arco iris inflamado o un caballo que arrastra las nubes.1​2​ En su forma de mujer aparece con abundante cabellera rubia que peina, al sol, con un peine de oro.
Su consorte es Maju o Sugaar, sus asistentes las sorginas, y tiene dos hijos: Mikelatz (o Mikelats, el hijo perverso) y Atarrabi (o Atagorri, el hijo bondadoso), que están siempre enfrentados, una representación paleocristiana del bien y del mal.
Habita en cuevas en diferentes montes, aunque su morada principal se sitúa en la cueva ubicada en la impresionante pared vertical este del Amboto, justo bajo la cumbre. En estas cuevas recibe a sus fieles, los cuales deben guardar un estricto protocolo:
Se le debe tutear (hablándole en hika).
Hay que salir de la cueva de la misma forma que se entró.
No hay que sentarse nunca, incluso recibiendo la invitación de hacerlo, mientras se habla con ella.
Mari es la señora de la tierra y los meteoros. Tiene el dominio de las fuerzas del clima y del interior de la tierra. Entre sus misiones está el castigar la mentira, el robo y el orgullo. De ella vienen los bienes de la tierra y el agua de los manantiales.
Con los hombres se comporta de forma tiránica, o todo lo contrario, los llega a enamorar mostrándose como una mujer dócil y trabajadora, pero siempre con fin de impartir justicia por medio de la regla del no: si mientes, negando que posees algo que sí es tuyo, Mari te lo quita. Así, efectivamente, ya no lo tienes, y se produce la justicia. Presagia las tormentas y determina el clima. Además se la conoce por su capacidad para volar. Cuando está en su morada de Amboto, la cumbre está entre nubes; esto es la manifestación de su presencia.
Pervivencia:
La tardía cristianización que apuntaba José Miguel de Barandiarán en su obra El hombre primitivo en el País Vasco, sobre todo en aquellas partes alejadas de las vías de acceso romanas,4​ pudo ser la causa de la pervivencia de la primitiva religión vasca hasta estadios muy tardíos en comparación con el resto de Europa. Debido a esto, no sería de extrañar que el arquetipo de la diosa Mari haya sobrevivido hasta la actualidad, aunque fuera en muchos casos demonizada por parte de la Iglesia.
Sobre el nombre:
Se barajan dos posibilidades: que el nombre proceda de la eliminación de la primera vocal de una palabra (aféresis), siendo posiblemente su origen Amari (Ama + ari), es decir, el oficio de ser madre, o bien Emari (Eman + ari): don, regalo; la segunda posibilidad asocia el origen del nombre con los Mairu (genios que habitan en los montes y amantes de las lamias) o Maidi (almas de los antepasados). Además hay que añadir que en ciertas zonas se le denomina Maddi.















Bisita ederraren ondoren, kobek beti xarma berezia dute, batetik iluntasunarengatik, bertzetik isiltasuna eta azkenik egitura geologiko bitxiengatik, berriz motxila hartu eta ibilbidearekin jarraitzeko momentua da.

Mendi magaletik zuzen jaitsiko naiz, igoerako bidera atera arte.
Pistara iritsi eta ezkerretik, igoeran ibilitako tokitik itzultzeko.
Pista

Bide erosotik kotxea utzitako tokira jaitsiko naiz, ibilbide eder honik amaiera emanik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina