Baraibarretik antenetan inguruan hasitako ibilbide zirkular ederra aurkeztuko dut sarrera honetan. Bertatik Irumugarrieta mendira arte bide arteko tontor guztiak bisitatuz, hots, Maioetako Ekiladetako tontorrak ezagutzeko aukera eskainiko digun bidea. Basoa, artzaien eremua, etxolak, dolinak, tontorrak eta bueltan zelaiak bisitatuko ditugu. 20 kilometro inguru eta 1.200 metroko desnibel goitiko bidea izango da.
Baraibarretik pista jarraitu eta antenak dauden tontorrera gerturatuko naiz, pistako bazter batean kotxea uzteko eta bertatik ibilbide zirkularrari hasiera emateko.
|
Txangoko altimetria |
Goizeko aurren argiekin abiatuko naiz, ibilbidea luzetxoa delako eta eguna nabarmen laburtu bai da. Motxila prestatu eta bideari ekingo diot.
|
Egunsentia |
Pistatik gora joko dut zelaietara iristeko. Eguna fresko dago baina aurretik dudan txangoa polita da eta tarte luzeak basoen gainetik izango direnez eguzki izpiak probesteko aukera izango dut.
|
Pistatik gora jarraitu |
Zelaietara iritsi eta antenetara igo ordez, ezkerreko pistatik beherantz segi. Segituan borda baten aldamenetik igarotzeko. Dendarieneren bordatik hain zuzen ere.
|
Ezkerretik zelaietara |
Pistatik aurrera jarraitu eta basoan murgilduko naiz. Bidea erosoa da eta kordaletik gertu ibiliko gara altuera gehiegi ez galtzeko. Apur bat aurrerago bidegurutze batetara iritsiko naiz eta eskuinetik gora jarraitu beharko da.
Handik metro gutxi batzutara zutoin bat topatuko dut eta handik ehiztarien etxola batetarantz bideratu beharra dago.
|
Zutoina |
Etxolara iritsi eta mendi erpin alderantz gora jarraitu beharko da, poliki poliki altuera irabazten joateko.
|
Etxola |
Basotik igotzen jarraitu beharko da, bidea oso nabarmena ez den arren, mendi-ertzetik jarraituz.
Mendi ertzetik gora jarraitu beharko da. Bertatik Uarrain eta Zubizelaigaiña mendiak ikusten dira. Aurreneko tontorra burutu ondoren ezagutuko ditudanak.
|
Uarrain eta Zubizelaigaiña |
|
Saia |
Bertze aldera begiratuta, Artxueta ageriko da.
|
Artxueta |
Tontortxo batetara iritsiko naiz. Bidea ez da argia baina ez dago eragozpen gehiegirik aurrera egiteko.
|
Tontortxo bat |
Apur bat aurrerago leze batetara iritsiko naiz. Paisai karstiko honetan handiagoak edo txikiagoak topatzen ohi dira.
|
Lezea |
Aurrera jarraitu eta mendi lepo batetara aterako naiz. Bertan ataka bat dago bertze aldera igarotzeko eta mugarri eder bat ere
|
Mendi-lepoa |
Hesiaren bertze aldera igaro eta segituan Arriolatz tontorrera iritsiko naiz.
|
Mugarria eta Arriolatz |
Arriolatz tontorretik ikuspegi zabalagoak izango dira, basoaren goitik dagoelako.
|
Arriolatzetik Uarrain |
|
Panoramika Arrioltzetik |
|
Arriolatzetik lehenago bisitaturiko tontorra |
Tontorrarren bertze aldetik jaisten hasiko naiz, bi mendien arteko harantxora iristeko.
|
Arriolatz |
Jaitsiera malkartsua izan arren, belarretik bidea topatzeko zailtasunik ez da izango.
|
Uarrain |
Uarrain mendiko goiko partea harriz osaturik dagoenez, arraikailuekin tentuz ibili beharko da.
|
Uarrain mendiko azken aldapa |
|
Tutturre Uarrainetik |
Uarrainetik Zubizelaigaiñera bideratuko naiz ondoren. Bideak ez du galerarik eta erosoa izango da.
|
Zubizelaigaiña |
|
Panoramika Uarrainetik |
Lasaitasunez iritsiko naiz Zubizelaigaiñera. Oraingoan Maioetako amildegitik gertuago izanik, Balerdi mendia ikusteko aukera izango da.
|
Zubizelaigaiña |
|
Balerdi eta Maioen azpian lainoak |
|
Alborta eta Tutturre |
Zelaietatik beherantz jarraitu beharko dut Alborta mendira gerturatzeko.
|
Maioak |
|
Behe lainoa harana eztaltzen du |
Alborta mendiko mendi erpinera iristean gurutze bat aurkituko dut. Bertatik ezkerretik tontorrera jarraitu beharko da.
|
Alborta eta gurutzea |
|
Alborta mendiko tontorra |
Alborta mendira iritsi eta bertan buzoia aurkituko dut.
|
Alborta mendiko buzoia |
|
Tutturre Albortatik |
|
Albortatik Uarrain eta Subizelaigaiña |
Albortatik jaitsi eta Tutturre mendiko maldan gora jarraitu beharko da. Azkenik Tutturre mendiko gailurrera iritsiko naiz. Tontor malkartsua eta ez soberan handia, baina horrek ikuspegi ederrak eskaintzen dizkio mendi honi.
|
Tutturre |
|
Tutturre mendiko buzoiak |
|
Tutturretik Beloki, Artxueta eta Beriain mendiak |
|
Irumugarrieta Tutturretik |
Tuturre mendiko bertze magaletik, estrato batek sorturiko bidetik jaitsiko naiz.
|
Tutturretik jaisten |
|
Tutturreren bertze magala |
Basotik jarraitu beharko da, bidea estu eta ez soberan argietatik Pallardi mendira gerturatzeko.
Azkenik Pallardi mendiko tontorrera iritsiko naiz. Bertatik ere ikuspegi zabalak daude eta aurrerago igo beharko diren tontor ezberdinak ikusten dira.
|
Pallardi mendia |
|
Pallarditik Maioak |
|
Palarditik Itturtxuloko Punta |
Pallardi mendiko bertze magaletik aldapa eder batetatik jaitsi beharko dut bertze tontor batetara hurbiltzeko.
|
Itturtxuloko Punta |
Igoera soberan argia ez bada, tontorrera iristea ez zait gehiegi kostatuko.
|
Itturtxuloko Puntatik Mendiaundi eta Kurutxeaga |
Tontorrean indarrak berritu eta gero berriz ere bertze magaletik jaisteko bidea topatu beharko da aurrera jarraitzeko.
|
Mendiandi Itturtxuloko Puntatik |
Aldapan behera eta gora egin ostean, Atollarbe mendiko tontorrera iritsiko naiz.
|
Atallorbe |
|
Mendiaundi Attollarbetik |
Aurrera jarraitu eta Mendiaundiko tontorrera iritsiko naiz. Bertan buzoi berezi bat aurkituko dut.
|
Mendiaundi |
|
Buzoia |
|
Kurutxeaga eta Irumugarrieta Mendiaunditik |
Aurrera jarraitu eta Kurutxeaga mendira gerturatuko naiz. Azken zatian hesitxo bat gainditu beharko dut tontorrera iristeko.
|
Betarregi eta Irumugarrieta |
|
Kurutxeaga |
|
Panoramika Kurutxeagatik |
Kurutxeagatik jaitsiera zuzena egitea erabakiko dut eta honela Betarregiko mendi erpinetik gora ekiteko aukera izango dut.
|
Betarregi |
Mendi erpinak ikuspegi ederrak eskaintzen ditu.
|
Maioak |
Azkenean Betarregi mendiko tontorrera iritsiko naiz.
|
Betarregi |
|
Betarregitik Kurutxeaga |
Goiko aldetik jarraituz eta altuera gehiegi galdu gabe, Irumugarrietako maldetara igaroko naiz.
|
Irumugarrieta |
Tontorrera iritsi aurretik hesi bat gainditu beharko da.
|
Hesia |
Azkenik eta hainbat tontor bisitatu ondoren, Maioetako gailur gorenera iritsiko naiz. Bertan buzoiaz gain, erpin geodesiko dago.
|
Irumugarrieta |
|
Panoramika Irumugarrietatik |
Hesi batetara iritsi eta hau gainditurik haranerantz daraman bidetik jarraitu beharko da.
|
Hesia |
Harntxora iritsi aurretik trikuharri eder bat aurkituko dut. Trikuharri izenekoa
|
Trikuharri |
|
Trikuharria |
Apur bat aurrerago pistarekin bat egingo dut eta ezkerreko norantza jarraitu beharko dut.
|
Pistara iritsi eta ezkerretik segi |
Pistatik zenbait kilometro egin beharko dira Beloki mendiko lepora iritsi arte.
Aurrerago Obionetako trikuharriak daude, eta eredu politak direnez, pistatik apurtxo bat desbideratzea merezi du.
|
Obioneta Hego Trikuharria |
|
Obioneta Hego Trikuharria |
Eta oso gertu Obieoneta Ipar dago.
|
Obioneta Hego Trikuharria |
|
Obioneta Ipar |
|
Obioneta Ipar |
Aurrerago bertze trikuharriak ikusteko aukera dago ere.
Eta Unagako putzura iritsiko naiz. Gaurkoan ura nahikoa duena.
|
Unagako putzua |
|
Unaga |
|
Txemiñe |
Azkenik Beloki mendiko lepora iritsiko naiz
|
Panoramika Beloki mendi-lepotik |
|
Tutturre |
|
Tutturre |
Mendi-lepotik pistatik beherat egin.
|
Zutoina |
Pistak beherant eramango nau eta momentu batean iturri eta aska bat dagoen tokira iritsiko naiz. Bertan iturrira gerturatu eta ezkerretik pista nagusia utzi beharko da.
|
Iturri eta zutoina |
Atzeko partetik bidetxo bat hasiko da. Hortik jaisten jarraitu basoan barne
Apur bat aurrerago hesi bat topatuko dut, hau gainditu eta pistatik jaisten jarraitu.
|
Hesia |
Pistatik jarraitu beharko da, baina puntu batean ezkerretik desbideratuko naiz eta segituan erditzeko-etxola antzeko batetara gerturatu ere.
|
Pista utzi eta ezkerretatik |
|
Erditzeko etxola |
Bidexkatik segi eta lautadatxo batetara aterako naiz eta bertatik aska batetara.
|
Aska |
Eta bere aldamenean dagoen bidetik aurrera jarraituz Baraibarretik igotzen den pistara iritsiko naiz.
|
Pista |
Ibilbideari amaiera emanik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina