2023(e)ko apirilaren 7(a), ostirala

Otsondoko bunkerra

Otsondoko mendatetik ibilbide laburra bertako bunker berezia ezagutzeko. P lerroa edo Pirinioetako defentsarako proiektua, sakontasuneko defentsa sistema batean oinarrituta garatu izan zen Espainiako gerraren ostean. Proiektu faraoniko honetan, askotan presoen lan esku esklabuarekin eta aurrerago urteko soldaduekin jarraitutako, bunker ezberdinez osaturiko Pirinioetako defentsa lerroa da. Defentsa sistema aipatu bezala sakontasunean planteaturik zegoen beraz mugan hainbat bunker eraikitzen ziren, tiradore bunker xumeak, bunker bikoitzak, defentsa edo babeserako guneak (hiru tunel barnetik elkarturik, konpainia bat babesteko modukoak), ibilgailuak ezkutatzekoa, behatze edo aginte-posiziokoak (gaur bisitatzeko aukera izango duguna) eta haranetan kanpalekuak, barrakoiekin eta abarrez osaturikoak. Sakontasunaren lekukoa ikusgai da, zenbaitetan bunkerrak Iparraldea kontrolatzeko ordez, Hego aldera zuzendutak zeudela, etsaia aurreneko lerroa gainditzekotan, atzetik ere erasotzeko. Sakontasun teoria hau, aurreneko gerra mundialaren defentsa lerroen porrotaren ostean garatu izan zen.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbide eta bunkerraren bideoa:

2008. urtean Lekarotzeko institutuan Frankismo garaia Baztanen inguruko erakusketa bat antolatu genuen eta erakusketa horren atal bat P lerroraren inguruan garatu izan genuen.

Blog honetako sarreran garaiko elkarrizketa bat irakurgai duzue: https://www.cinturondehierro.net/eu-es/Gotorleku-Erkidegoa/Bloga/ID/56/Entrevista-a-Mikel-Ozkoidi-profesor-del-Instituto-de-Lekaroz-Navarra

Ibilbidea
Ibilbidea 3 D Formatuan

Altimetria
Otsondoko mendatera gerturatuko naiz eta Dantxarinea alderako jaitsiera hasi bezain pronto, ezkerrean, errepidearen parean dagoen aparkaleku txikian kotxea utziko dut. Bertatik askaltokia ikusgai da
Otsondoko askaltokia
Otsondoko portura gerturatu eta eskuinetik abiatzen den pistatik jarraituko dut bunker berezi hau ikusteko. Denbora izatekotan, ezkerreko errepidetik Gorramendirako bidean konpainia bat babesteko hiru tunelez osaturiko bunkerra errepidean bertan ikusgai izango da. Eta gorago Amerikanoen basea kokaturiko eremuko aurriak eta bertze hainbat bunker ere.
Otsondo
Pistatik segi eta segituan soro batetara atera eta eskuinean aurreneko bunker simplea ikusiko dugu. Tiratzailearen bunkerra da hau, baina kasu honetan toki arras estrategikoan itsasoa arteko behatoki naturalean dagoelako eta Otsondoko mendatea eta bidearen gaineko kontrola duelako.
Bunkerra goitik ikusita

Panoramika
Aurreneko bunker honetatik aginte-postuaren bunker berezia ikusgai da.
Aginte-postuko bunkerra
Aurreneko bunkerra bisitatuko dut. Argia ez da beharrezkoa baina gela batzuetan zerbait ikusi nahi bada, gomendagarria da linterna edo mugikorreko argia erabiltzea.
Bunkerra sarreratik

Pasabidea

Metralladorarako gunea

Biltegi gela
Bisita laburra egin eta berriz ere kanpora aterako naiz.
Sarrera barnetik
Bunker hauek ezkutatzeko zohiarekin estaltzen ziren kamuflatzeko asmoz. Barneko egitura hormigoiz osaturik bai zeuden, eta jendeak gutxitan ikusten duena ere, egur xaflekin, ez soilik enkofratua osatzeko, baizik eta defentsarako, hots, lehegailu bat erortzekotan, hormigoi zatiak metralla gisa ekiditzeko. 
Bunkerraren sarrera

Gorramendi otsondoko mendatetik eta jentilen harriarekin
P lerroko mapa https://lineap.spiki.org/ 
Maldan gora ekingo diot bunkerrera iristeko. Kontutan izan nahi izanik bunker honen azpiko aldean bertze batzuk ere ikusgai direla.
Bunker nagusia
Bertatik Alkurruntz mendia ikusgai da. Tontorrean bertze bunker berezi bat dago. Galeria luze batez osatua eta gailurra osoa zeharkatzen duena ipar aldean bi bunker edo tiro tokietara daramana. 
Alkurruntz
Alkurruntzeko bunkerraren argazki batzuk:
 Alkurruntz bunkerraren sarrera

 Alkurruntz bunkerraren sarrera

Sarrera

Panoramika

Sarreran

Panoramika

Tunelean

Bukaerako bunkerrean

Bunkerrerako tunela

Bigarren bunkerra

Bunkerretik ikuspegia

Tunela
Aurrera jarraitu eta bunker nagusira gerturatuko naiz. Forma bereziko bunker baten aurrean gaudela agerikoa da, eta ez soilik tamainarengatik.

Behatzeko eta tirorako atal bat

Barrura begiratuta

Otsondo aldera

Bunkerraren sarrera gibelean dago

Sarrerarako eskailerak

Metalezko atea mantentzen da oraindik

Barruko aldea

Barruan metrailadorarako egitura ikusgai



Egurrak oraindik mantentzen dira


Egitura egurrez inguraturik

Egurrezko egitura. Normalean kontserbatzen ez dena

Egitura

Xehetasuna

Leihoak

Gorramendi

Panoramika bunkerraren goiko aldetik

Ardiak Otsondon
Bisitaren ondoren, bide beretik Otsondora itzuliko naiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina