Bidarraira iristeko Izpegiko portutik igaroko gara eta bertatik jaistean ibilbidearen desnibelaren tankera somatu dezakegu, kontutan izanda mendi ezberdin batzuetatik igaroko garela.
|
Izpegitik lainoak Baztanen |
Bidarrai herrira autobuses iritsiko gara eta bertan motxilak prestatu eta gero txango luzetxo honi hasiera emango diogu.
|
Bidarrai herritik mendi erpineko tontorrak ikusgai |
Autobusak Bidarrai utziko gaitu eta ondoren Izpegira bila joko du.
|
Bidarrai |
|
Prestaketak |
Karrikatik gora hasiko gara ibiltzen eta aurreneko bidegurutzean eskuinetik joko dugu.
|
Eskuineko errepidetik |
Aurrerago errepidea utziko dugu Ezkerretik pista batetatik jarraitzeko.
|
Ezkerreko pistatik errepidea utzi |
Pista honek altuera irabazten hasiko da nahiko azkar, eta oraindik berotzeko astirik izan ez dugunez lasai hartu beharko dira.
Gorago bertze bidegurutze batetara iristean, ezkerretik jarraitu beharko da. Oraingoan zutoin batek norantza adieraziko digularik.
|
Zutoina |
|
Bidegurutzera iritsi eta ezkerretara |
Tartetxo batez maldan behera egingo dugu, mendiko bertze magaletik.
Eguna beroa dator eta argiagatik estimatzen bada, gerora ibilbidea arraz nekagarria egingo digu.
|
Bidea |
Aurrerago eskuinetik igotzen den bidetxo batetara igaro beharko dugu eta Harriondi mendiko magaletik altuera irabaziz jarraituko dugu.
|
Eskuineko bidetik gora |
Gorago borda batzuen aurrietatik pasako gara. Basoa behean gelditu da eta eguzkia berotzen hasia da.
|
Aurriak |
Aurrerago Harriondi eta Talaze mendien arteko mendi-lepo batetara iritsiko gara.
|
Mendi-lepoa |
|
Harriondi |
Mendi lepotik berriz ere aldapei aurre egin beharko diogu Talatze mendiko magaletik gora.
|
Mendi magaletik gora |
|
Mendi lepoa |
Aurrerago bertze mendi-lepotxo batetara iritsiko gara eta han atsedenalditxo bat hartzeko beta izango dugu.
|
Bertze mendi lepoa |
|
Talatze mendia |
Atsedenaldiaren ondoren berriz ere aldapa malkartsuei aurre egin beharko zaie ibilbidearekin jarraitzeko.
Zuzen mendi erpinetik doan bidetik jarraitu beharko da.
|
Zuzeneko bidetik |
Mendi erpinetik ikuspegi zabalak ditugu bi aldetara.
Gorago bertze borda baten aurrietatik igaro beharko dugu eta unetxo bat hartuko dugu hidratatzeko.
|
Bordaren aurriak |
Bideak mendi erpinetik ezkerreko magalera igarotzen da eta bertako zelaietatik gora doa.
|
Mendi magalean |
|
Pirinioak |
Zelaietatik gora jarraitu eta hesi batekin bat egingo du bideak.
|
Hesia gainditu |
Goiko partean hamaiketakoa hartzeko gune ederra topatu dugu eta bertan talde osoa elkartzeko aukera izan dugu.
|
Hamaiketakoa |
Mendi erpinetik tontor eta haitz ezberdinetatik igorotzen da bidea, eta horietariko edozeinera gerturatuz Ekialdeko magaletako haitzak eta magal malkartsuak ikusgai izando dira.
|
Tontor baten haitzak |
Indarrak berritu ondoren mendi erpinetik igotzen jarraituko dugu. Oraingoan maldak lausotu egiten direlarik.
|
Panoramieka tontor honetatik |
|
Belardietatik gora |
Aurrerago Iparlako gurutzeko baltsara iritsiko gara. Bertan jentilen harri bat dago.
|
Iparlako gurutzeko baltsa |
Aurrera jarraitu eta Talatze mendira iritsiko gara. Gaurko txango aurreneko mendi nagusia.
|
Talatze |
|
Talatze |
|
Talatze mendiko tontorra |
|
Talatzetik |
|
Larrateko Hegia eta Iparla |
Aurrera segi eta Larrateko Hegia mendiko magaletik gora jarraitu bertze mendi honetara iritsi arte.
|
Larrateko Hegia |
|
Larrateko Hegia mendiak arrakailu ederra du |
|
Larrateko Hegia |
Larrateko Hegiatik jaitsi eta Iparla mendiko mendi leporantz bideratu. |
Iparla |
Iparlarako igoeran bertze arrakailu batzuk ikusgai izango dira.
|
Iparla |
Mendi lepora iristeko bidea harrien artetik igaroko da.
|
Iparla |
Iparla mendiko azken maldei aurre egin.
|
Iparla |
Azkenik Iparla mendira iritsiko gara, gaurko txangoko mendi garaiena.
|
Iparlatik |
|
Iparla |
|
Iparla |
|
Iparla |
|
Buzoia |
|
Iparlatik |
Talde argazkia eta atsedena hartuko dugu, geroago bidearekin jarraitzeko.
|
Taldeko argazkia |
|
Taldeko argazkia |
|
Taldeko argazkia |
Iparlako tontor nagusitik aurrera jarraituko dugu eta bertze bi tontorretatik igaroko gara.
|
Erdiko Iparla |
Erdiko tontorrera iritsi aurretik Iparlako zutarria edo menhirra dago.
|
Iparlako zutarria |
|
Iparlako erdiko tontorretik |
|
Iparlako erdiko tontorretik |
Aurrerago jarraitu eta Hego Iparla tontorrera iritsiko gara.
|
Hego Iparla |
|
Hego Iparla |
|
Hego Iparlatik mendi erpina |
|
Hego Iparla |
|
Hego Iparlatik |
Mendi erpinetik jarraituko dugu, oraingoan ipar magaletik, hego ekialdekoa ikusi den moduan ia paretaz osaturik bai dago.
Aurrerago Tutuila mendira joko dugu.
|
Tutuila mendia |
|
Iparla Tutuila menditik |
|
Tutuila mendia |
Apurtxo bat aurrerago behatoki eder batetara gerturatuko gara.
|
Tutuila mendia |
|
Tutuila mendi |
Tutuila menditik jaitsiko gara eta bide nagusiarekin bat egingo dugu Harrietako mendi-lepora iristeko.
|
Harrietako mendi-lepoa |
|
Harrietako mendi-lepoa |
Gaurkoan urik gabe gelditu garenez mendi lepotik aurrera jarraitu dugu eta eskuinetik, basoan barneratuz iturri baten bila jo dugu.
|
Eskuineko bidetik basoan barneratu |
|
Basoa |
Azkenean itzalak indarrak berritzeko aukera eskaini digu, gorputzeko tenperaturak jaitsiz eta iturrira iristean freskatzeko eta hidratatzeko momentua izan dugu.
|
Iturria |
|
Iturria |
Astate mendiko magaletik jarraituko dugu basoak eskaintzen digun itzala estimatuz.
Azkenean bertze mendi lepotxo batetara iritsiko gara eta bertan berriz ere mendi erpinera igotzea erabakitzen dugu indarrak apurtxo bat berreskuratu ditugulako
|
Mendi lepora iristean |
Bertan ezkerretik maldan gora abiatzen den bidexkatik igoko gara Astateko mendilepora iristeko.
|
Ezkerretik gora |
Berriz ere aldapan gora.
Astateko mendi lepora iritsiko gara eta berriz ere taldea elkatzeko unea izango dugu. Gaurko beroarekin indarrak agortzen joan zaizkigu.
|
Astateko lepoa |
Mendi lepo honetan trikuharri bat dago. Pausogaizto Astate izenekoa.
|
Pausogaizto Astate Trikuharria |
|
Pausogaizto Astate Trikuharria |
Buztanzelai mendiko magaletatik gora jarraitu.
|
Buztanzelai |
|
Buztanzelai |
|
Buztanzelai |
Buztanzelai menditik jaitsi beharko da mendi erpinetik jarraitzeko.
|
Auza |
Buztanzelaiko mendi lepora bideratu beharko dugu.
|
Mendilepora |
|
Buztanzelaiko mendilepoa |
|
Buztanzelai |
Mendi lepotik bidea jarraituko dugu Aintziaga mendira igo gabe.
Ttutturroko kaskoko magaletik jarraituko dugu Izpegira iristeko.
Eta azkenik Izpegiko mendatera iritsiko gara.
|
Izpegi |
Txango ederra baina beroarekin duen desnibelari gehituta nahiko gogorra. Betze batzuetan lainoz egiten da eta horrek ere ez da gomendagarria, bidean zehar dauden ikuspegietaz gozatzeko aukera ez bai dago.