2024(e)ko urtarrilaren 11(a), osteguna

Goñitik 10 mendi

Goñi herritik abiaturik hainbat mendi ezagutzeko aukera izango ditugu ibilibide honetan:  Artzidoi, Bixkarluz, Arrasanundi, Treku, Peñablanca, Atazabal, Pagomotxeta, Eskalaborro, Tontorraundi eta Beorzulo.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa

Ibilbidea eta altimetria


Goñitik abiatuta 10 mendiren ibilbidea
Ibilbidea 3 D formatuan

Altimetria
Goñi herrira gerturatu eta kotxea beheko aldean utzita, motxila prestatu eta egun eguzkitsu honetan ibilbideari abia emango diot.
Beheko iturria

Eliza berrira alderantz joko dut, eta kondairak dioenaren arabera Teodosio de Goñi izandakoaren etxea egondako tokitik igaroko naiz.

Eliza berria

Herriko bertze iturria

Handik eliza zaharreko oinerantz joko dut, ibilbidea bertan hasiera du eta.
Eliza zaharra

Hilarria

Goiko aldean metalezko ate bat dago eta bertatik abiatzen den pista edo bide zaharretik zuzen joko dut.

Metalezko atea

Aurrerago hesi bat topatuko dut pistaren erdian. Hau gainditu eta zuzen jarraitu apurtxo batez, segituan eskuin aldeko magaletik gora egiteko, goiko partean dagoen errepide zaharrera ateratzeko.
Hesia
Pistara atera eta ezkerretik igotzen jarraitu beharko da baselizara iritsi arte.
Pistatik ezkerretara igotzen segi

Mikel Deunaren adbokazioko baselizara iritsi eta bertan zuzen jarraitzen duen pistatik, igotzen ez denetik jarraitu beharko da.
San Miguel baseliza
Pista horrek altuera galdu gabe basorantz eramango gaitu. Apurtxo bat aurrerago metalezko bertze ate bat izango da. Atea gainditu eta pistatik zuzen jarraitu.
Metalezko atea gainditu eta zuzen segi
Pista horrek baltsa edo aintziratxo batetara eramango gaitu. Aintziraren presaren horma aldera iritsi eta eskuinetik mendi magaletik gora jarraitzen duen bidexka batetatik gora jarraitu beharko da.
Aintzira edo baltsa
Loreak


Aintzira
Eskuinetik mendi magaletik gora jarraitu beharko da Artzidoi mendira igotzeko. Bidea oso argia ez baden arren, mendi magaletik gora jarraitzea bertzerik ez da.
Mendi magaletik gora

Artzidoi mendia
Artzidoi mendiak ez du buzoirik eta tontorrak ere ez ditu ikuspegirik baina gaurko txangoko aurreneko mendia da. Bertze magaletik jaisten segi pista batekin bat egin arte. Pistatik eskuineratz segi.
Pistatik eskuinera segi
Bixkarluz mendiara segituan iritsiko naiz. Tontor honek ere ez du buzoirik baina norbaitek kahir antzeko bat atondu du bertan.
Bixkarluz mendia
Pistatik jaisten segi eta mendi lepo batetara iritsiko naiz. Bertan metalezko ate bat dago. Gaurkoan zuzen eta hesia gainditu gabe jarraitu beharko da Goñiko Gainetara gerturatzeko.
Hesi gainditu gabe jarraitu
Trekurako igoeraren bidetik segi eta hesira iritsi aurretik Trekua trikuharria bisitatzera gerturatuko naiz.
Trekua trikuharria

Trekua trikuharria
Hesira hurbildu, gainditu eta ezkerretik mendi magalean ikusgai den pista edo bide zabaletik gora egin.
Hesia
Honela Arrasaundi eta Elordia mendien arteko mendi lepora iritsiko naiz. Handik, eskuinetik mendi erpinetik jarraitu.
Arrasaundi eta Elordia mendien arteko mendi lepoa
Berian mendia zoomarekin
Aldapatxo txiki baten ostean Arrasaundi mendira iritsiko naiz.
Arrasaundi
Leziza eta Beriain
Apurtxo bat aurrerago bertze tontortxo bat dago eta bertatik Goñiko borda zaharrak ikusgai izango dira. Aurrera segi eta Treku mendira iritsiko gara.
Bordak bertze tontorretik
Treku mendiko erpina eta buzoia
Treku menditik ikuspegi zabala eta guztiz estrategikoa dugu, batetik Iruñerria aldera eta Ollo harana eta bertzetik Andia ia osoa.
Panoramika Trekutik

Buzoia

Goñiko bordak
Hesiaren bertze aldera pasa eta Treku mendiko bertze magaletik beherantz jaitsiko naiz pistarekin bat egiteko. Goiko partetik aintzira ikusgai da. Harantz zuzenduko naiz.
Magaletik beherantz pistarekin bat egiteko
Aintzirara iritsi eta hesiaren aldamenetik pistara atera.
Aintzira
Pista gurutzatu eta zuzen beharantz jarraituko dut, harantxo txiki eta berezi batetara. Bertan ura apurtxo bat jaisten denean, kontutan izan paisai karstikoa dela, hau jarraitu eta errekatxoa desagertzen den leze batetara gerturatuko naiz.
Zuzen haranerantz
Ura desagertzen den lezea
Errekatxoa lezean desagertu egiten da.
Harantxoa lezetik inguratu eta mendi magaletik gora jarraituko dut.Altuera irabazterakoan harantxoaren goiko aldean dagoen bertze aintzirak ikusgai dira.
Bertze aintzira
Goiko aldean harrizko estratu bat dago eta bertan irekiera natural bat ageria da. Andia betidanik azienda biltzeko eremua izanda, artaldeentzako aterpe natural ederra. Ez da gaurko txangoan bisitatuko dugun bakarra.
Aterpe korta naturala
Aterpea
Aterpea
Magaletik gora jarraitu eta Peñablanca mendira gerturatzeko aukera izango da.
Peñablanca
Beriain Peñablancatik
Buzoia

Panoramika Peñablancatik
Peñablancatik ipar aldera jaitsi eta segituan Atazabal mendiko magalera iritsiko gara.

Atazabal
Pagomotxeta, geroago bisitatuko dugun mendia
Artaldeak
Atazabal mendiko tontorra hesiaren aldamenean izango da. 
Atazabal mendiko tontorra
Beriain Atazabaletik
Hesiaren aldamenetik jarraituko dugu, eremu honetako tontorrak bisitatuz.
Amildegitik edo estratuaren goiko partetik ibiltzen jarraituko dut bertze tontor batzuk ezagutzeko.
Peñablanca eta Atazabal
Izenik gabeko tontortxo batzuk ere igo beharko dira mendi nagusietara iristeko.
Ezkerretara larrediak eta dolinak izango dira eta eskuinera sakonunea eta basoa. Ikuspegi berezia eta entretenigarria zati honetakoa.
Paisai karstikoa denez, haitzak eta lezeak ikusgai izango dira.

Leze bat
Bertze tontor batetara igo eta mendi erpinetik jarraitu beharko da.
Bertze tontor bat
Bertze tontor bat
Mendi lepo batetara jaitsi eta berriz ere hesiaren aldamenetik gora eginik Pagamotxeta mendiko magaletik gora segi.
Mendilepoa
Borda zahar baten aurriak
Azkenik Pagomotxeta mendiko tontorrera iritsiko naiz.
Pagomotxeta
Tontorra
Eskalaborro

Pagomotxeta


Eskalaborro


Erpin honetako gaurko azken mendia Eskalaborro dugu.
Eskalaborro

Panoramika
Eskalaborro mendian azienda biltzeko gune zahar pare bat aurkituko ditugu. Ipar aldean, amildegira begira aterpe natural bat eta hego aldean korta bat.
Zuzen jarraitzekotan Lizarragako mendatera iritsiko ginen, baina gaurkoan itzuli beharra dago eta sinklinalaren bertze aldeko mendiak oraindik ezagutu beharko ditugu.
Eskalaborrotik
Korta

Kortak atepe natural txiki bat du leze baten antzera

Harrizko horma

Korta lezea
Tontorrari itzulia emanik eta ipar aldera ematen duen gunean lezetxo edo aterpe natural eder bat ere aurkituko dugu.
Aterpe naturala haitzaren azpian

Aterpea


Aterpetik
Aterpea
Berriz hegoaldeko magalera itzuli eta sakonunean dagoen pista aldera bideratuko gara. Bertan artzaien borda berri bat dago.
Artzaien borda
Handik pista nagusira atera eta hau zuzen gurutzatuz bertze magalean barneratuko gara.
Pista nagusia gurutzatu eta zuzen igotzen segi
Tontorretara bideratu eta behin goiko partera iristean, ezkerretik jarraitu beharko da.
Pista bertze magaletik ikusita
Goiko partean pista berri bat gurutzatu beharko dugu Tontorraundira zuzen igotzeko.
Pista gurutzatu eta zuzen jarraitu
Azkenean Tontorraundira iritsiko gara.
Tontorraundi

Gesalaz Tontorraunditik
Tontorretatik jarraituz Beorzulo mendirantz bideratuko gara. Ibilbidearen zati hau erosoagoa da, belarditik egiten bai da.
Belardietatik jarraitu
Bideko bertze tontor bat
Azkenean Beorzulo mendira iritsiko gara, gaurko azken mendi eta tontorra.
Beorzulo
Beorzulo
Bertze magaletik jaisten jarraitu eta aintzira batetara gerturatuko gara.
Aintzira
Handik bide bat topatuko dugu eskuinetik haranera bideratzeko.

Eguzki lore ba
Bide honetatik haranera jaitsiko gara eta bertan Munarrizeko borda zaharretara iritsi ere.
Munarrizeko bordak
Borda hauen artean bat zirkularra izango da, Goñiko borden artean ere artzainaren etxola zirkularren aurriak ere ikusgai dira.
Metalezko langa batetara iritsi eta hau gainditurik pista nagusi batetara aterako gara.
Metalezko atea

Pistatik ezkerrera gorantz
Gorago Ernako baltsa edo aintzira naturalera iritsiko gara. Ikusi ditugun gehienak artifizialak dira.
Ernako baltsa
Ernako baltsa
Baltsaren ondoren zertxo bat igotzen jarraitu eta bertze magaletik jaisten hasi baina kontuz mendilepo antzeko batetan ezkerretatik pista bat abiatzen delako eta bertan Munarrizera daraman pista utzi beharko da eta.
Ezkerreko pistatik desbideratu
Bidegurutzea
Pista belardi batetara darama eta bertan belarrarekin desagertu egiten da. Aurrera jarraitu baina kontuz gehiegi jaitsi gabe ezkerretatik basoan barneratu beharra bai dago.
Aurrerago ezkerretatik basorantz



Basoan barneratu eta magaletik jaisten hasi errekatxorantz. Baso honetan ere zenbait ikatz-toki zahar ikusgai dira.
Ikatz-toki zaharra
Bertatik errekatxora jaitsi eta hau gainditu beharko da bertze ertzeko magaletik ageriko den pista edo bidetxoa hartzeko eta eskuinetik jaisten jarraitzeko.
Errekatxora jaitsi eta gainditu

Errekatxoa


Bertze ertzean dagoen hesia gainditu eta eskuinetik jaisten jarraitu.
Pista honek basotik aterako gaitu eta bihurgune baten bitartez mendiko bertze magalera eramango gaitu, bertatik herrira jaisteko.
Ezkerretik jaisten segi
Beherago hesi bat topatuko dugu pistaren erdian, hau gainditu eta arazorik gabe Goñira iritsiko gara.
Ibilbide polita Andiako mendi lerroa ezagutzeko aukera eskaintzen duena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina