2023(e)ko abenduaren 31(a), igandea

Garmendia Belatetik zirkularra

Belatetik Berriozokoa, Putzuetako Gaina, Txaruta eta Garmendia mendietarako ibilbide zirkularra. 12,5 kilometrotik gorakoa eta 600 metroko denibel positibo baino apur gehiagoko ibilbidea. Mendi ezberdinak bisitatzeaz gain, Gazteluzaharreko aurriak ezagutu eta koba berezi bat bisitatzeko aukera eskainiko dizkigu txango honek.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Belatetik ibilbide zirkularra
Ibilbidea 3 D formatuan

Altimetrian tontor ezberdinak ikusgai
Belate mendatera kotxez gerturatu eta erretako benta edo venta quemada dagoen tokian kotxea utzi edo eta errepidetxotik harantxora jaitsi eta bertan dagoen aterpean kotxea utzi. Bigarren aukera izango da gaurkoan erabilitakoa. Motxila prestatu eta ibilbideari aurre egingo diot goiz eguzkitsu batean.
Aparkalekua

Informazio ohola
Ibilbidearen hasiera errepide zaharretik gora izango da. 
Aterpea eta aparkalekua
Metro gutxi batzuk ibili ondoren eskuinetik errepidea utzi eta mendi magaleko bidetxotik gora jarraituko dut Gazteluzaharreko muinora bideratzeko.
Eskuineko bidexkatik errepidea utzi

Basotik atera eta mendi magala garbi dagoenez, inguruko mendiak ikusgai izango dira.
Belate inguruko mendiak

Gorago mendi erpinera iritsiko naiz eta handik Gazteluzaharreko aurrietarantz igoko naiz.
Mendi erpinean ardiak

Belate aldera
Mendi erpinetik Gaztelurzaharrerako igoera belardi batetatik burutzen da. Edonora begiratuta guene estrategiko batean gaudela agerikoa da. Hori izan zen arrazoi nagusia bertan gotorlekua eraikitzeko.
Gazateluzaharra

Gazateluzaharra
Hirugarren Karlistaldiaren ondoren (1872-1876), armadak leku estrategikoak kontrolatzea erabaki zuen, Belateko pasabidea kasu, matxinada gehiago saihesteko. Alfontso XII.a erregeak 1879an onartu zuen gotorlekuaren proiektua, eta 1883an eraiki zuten.
Gazateluzaharra

Gazateluzaharretik Txaruta eta Garmendia

Gazateluzaharra

Gazateluzaharra

Gazateluzaharra
Gazateluzaharretik panoramika

Gazateluzaharretik panoramika

Gazateluzaharra

Gazateluzaharra

Gazateluzaharra

Gazateluzaharra

Behatoki naturala

Gazateluzaharra

Gazateluzaharra
Tontor honetan dauden aurriak bisitatu ostean, mendiko bertze magaletik beherantz joko dut. Bertatik Berriozokoa, Txaruta eta Garmendia mendiak ikusgai dira, geroago bisitatuko ditudan tontorrak.
Ibilbideko tontorrak bertatik ikusgai
Apurtxo bat beherago kaolina biltzeko biltegiak daude. 
Biltegien aurriak

Loreak
Jaisten jarraitu eta pista batetara aterako naiz. Bertan bidegurutze bat dago, mendi-lepo batean. Zuzen jarraitu beharra dago pista batetatik. Itzuleran bertze pistatik bueltatuko naizelarik.
Zutoina

Zuzen pistatik gora
Inguruan hainbat lore ikusgai dira. Udaberria bete betean ageri da belardi hauetan.
Loreak zelaian
Lore zelaiaren xehetasuna

Loreak

Lore zelaia
Pistatik igotzen jarraitu eta gero mendi ertz aldera jo, goraino jarraitzeko. 
Berriozokoa

Benta zaharra
Berriozokoa mendian antena ezberdinak daude eta horregatik haraino iristen da pista edo errepide zaharra.
Berriozokoko antenak

Bidea Berriozokoa mendiko bertze magaletik doa. Harantxo batetara iritsiz eta aurrerago pista batetara ateraz. Pistatik ezkerretik jarraitu langa batetara iritsi arte. GRa dugu bertan.
Langa

Pistatik igotzen segi eta bihurgune batean pista nagusia utziko dut Putzuetako Gainera igotzeko.
Pista utzi eta zuzen Putzuetako Gainera
Zelai batetatik tontor zabal batetara iritsiko naiz. Ez dago buzoirik baina ikuspegi zabalak eskaintzen duen tontorra da.
Putzuetako Gainetik Txaruta

Putzuetako Gainetik Uztalakortako Gaina eta Golbaiko Gaina

Panoramika Putzuetako Gainatik

Panoramika Putzuetako Gainatik
Bertze magaletik jaitsi eta berriz ere pistara iritsi. Bertan borda bat dago.
Pistara jaitsi
Bertan bidegurutze bat topatuko dut. Zuzen jarraitu beharko da pistatik Txarutarantz joateko.
Zuzeneko pistatik segi

Aurrerago aintziratxo bat ageriko da pistaren bazter batean eta metro batzu geroago mendi lepora iritsiko naiz.
Aintzira eta Txaruta

Txarutaren magaletik zuzen tontorrera igoko naiz.
Txaruta

Txarutatik Putzuetako Gaina

Erpin geodesikoa

Buzoia

Txaruta mendiko bertze magaletik jaitsiko naiz bertze mendi lepo batetara eta jarraiean aurrean dagoen tontortxora igoko naiz.
Tontortxoa
Tontor horren bertze magaletik jaitsi bertze mendi lepo batetara, hainbat aterpe dagoen tokira.


Pista Aterpe hauetara iristen da, Gaztelutik datorrela.
Aterpea

Bertze aterpea

Bigarren aterpe honen gibeltik bidetxo bat dago, ur emaritxo batetara iristeko.
Ur emari eta iturria


Magaletik gora, Garmendia mendira iritsiko naiz.
Garmendia mendia

Garmendia mendia
Garmendia menditik panoramika

Garmendia menditik panoramika

Garmendia 

Tontor honen inguran piritak aurkitzeko aukera izaten da.
Garmendiatik

Bertze mendi erpinetik jaisten hasiko naiz, berriz igoerako magalera igarotzeko. Oraingoan traka jarraitzea gomendatzen da kobara iritsi nahi izanez gero.
Magaletik behera
Koba txikia baina berezia da Txaruta mendiko hau. Bi sarrera edo irteera ditu, hots, alde batetik sartuko naiz eta bertze ahotik irten. Gauza berezia izaten da halako koba. Ez du luzera handirik baina barruko aldean argia beharrezkoa izaten da, metro batzutan zehar.
Kobaren sarrera bat

Koba

Kobaren sarrera edo irteera

Kobaren ahoa barrutik ikusita


Barruko pasabide estua

Bertze sarrerara

Barruko galeria



Irteera


Bertze irteera edo sarrera

Kobaren bertze ahoa
Bisita kurioso honen ostean aterpeetara jaitsi eta pistara iristean, ezkerreko aldetik jarraituko dut Belatera itzultzeko.
Basoa
Zenbait kilometro ibili beharko da pista honetatik, baina basoan murgiltzen denez toki bereziak eskaintzen ditu.
Trokak


Azkenik ate batetara iritsiko naiz. Atea gainditu eta pistatik jarraitu. Aurretik bidegurutze bat dago baina aterantz jo beharko da zuzenean.
Metalezko atea gainditu eta zuzen
Aurrerago bidegurutze batetara iristean zuzen jarraitu beharko da.
Zuzen pistatik segi
Aurrerago mendi magalean iturri zahar bat dago.
Iturri zaharra
Azkenean goizeko bidegurutzera iritsiko naiz, mendi lepoan. Oraingoan zuzen jarraitu eta borda bat topatuko dut. Aintzineko kaolina biltegi bat izandakoa.
Borda
Pistatik igoerako bidegurutzera iristean, oraingoan eskuinetik haranerantz bideratuko naiz zorikaztegia bisitatzeko.
Eskuinetik haranerantz pista utziz

Belateko zorikaztegia 


zorikaztegia 
Zorikaztegia inguruatuko dut presatxoa dagoen puntura arte.
zorikaztegia 


zorikaztegia 

zorikaztegia 

zorikaztegia 

zorikaztegia 
Bertatik ezkerretik, errekatxoa gainditu gabe basorantz bideratuko naiz, bertan pista batekin bat egin arte. Aurrerago bertze eraikin batetara iritsiko naiz eta bertatik abiapuntura gutxi faltako da.
Bordak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina