Napal herritik abiatuta ibilbide zirkularra, bere inguruko mendi ezberdinak bisitatuz. Idokorri, Haritzandi, Ugarra eta Peñasca tontorretatik igaroz. Ibilbidean zehar paisai ezberdinez gain, hainbat elementu historiko interesgarriak bisitatzeko aukera izango da ere. Nabarmentzekoak San Esteban de Ugarrako eliza galdua eta zenbait trikuharri eta menhir bat. 17,5 kilometroko ibilbidea eta 800 metrotik gorako igoera eta jaitsierekoa.
|
Altimetria |
Napal herrira kotxez iritsi eta herriaren hasieran topatuko dugun aparkaleku txiki batean kotxea utziko dut. Herri txikia da karrika baten aldeetara garatu izan dena. Erdiaroan herri honetan ez zen jende gehiegirik bizi, 1366. urteko errolda edo foguerazio edo etxeko suen kontaketan lau etxe bertzerik ez bai dira aipatzen. Eremu berezian kokaturik dagoen arren, bide nagusietatik kanpo gelditu izan da beti. Historia aurretik populaturiko eremua dela ikusteko aukera izango dugu, zenbait trikuharri eta menhir bat bisitatuko bai dugu. Egun zenbait etxe berritu badiren arren, jende gutxi bizi da.
|
Herriaren parean diren haitzak |
Herrira iritsi eta karrika nagusitik gora jarraitu beharko da, aurrenik elizara iristeko.
|
Karrika nagusitik gora segi |
X. mendeko, XI.eko eta XII.eko elementuen eta ondorengo konponketen multzoa da eraikin hau. Kanpoaldean ez dago ezer deigarririk, hormak luzituta ez badaude eta oinaldean dorre bat oso hondatuta ez badago.
Bi ataleko habeartearen taldea eta burualde zuzenekoa da, kanoi erdiko gangaz estalia, azken atala zorrotza da; bi kapera ditu gurutzadura moduan. Portada oso sinplea da, erdi-puntukoa.
Absidean, ardatz-bao bikia izan zenaren hondakin itsutuak daude.
|
Purificación de Santa Maria Eliza |
|
Purificación de Santa Maria Eliza |
Herrian gora jotzean, bertze aldean dagoen haitza berezia ikusgai da. Bertan saiek behatoki ederrak dituzte. Haitz honek bao edo haitz zubi berezi bat du.
|
Saiak |
Elizatik gora doan pistatik jarraitu beharko da. Bidean gurutze-bide baten gurutze batzuk ikusgai dira.
|
Gurutzea |
Mendatexo batetara iritsiko naiz eta bertan pisten bidegurutze bat dago. Oraingoan eskuinetik gora jarraitu beharko da Idokorri mendira bideratzeko. Itzuleran puntu berera jaitsiko naiz eta bertze norantzatik jarraitu ere.
|
Eskuineko pistatik segi |
Gorago mendi lepo antzeko batetara iritsiko naiz, bertan bidegurutze bat dago. Idokorri mendira igotzeko eskuin aldetik aldapan gora daraman pistatik jarraitu beharko da.
|
Bidegutzean eskuinetik gora |
Pistak mendi erpinetik gora doa eta basoaren gainetik Ilunberriko harana behatzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu.
|
Ilunberriko harana |
Gorago hauntz talde batekin topo egingo dut.
|
Ahuntzak |
Apur bat gorago eta erpin geodesikoara iritsi aurretik Diputazioko kartel "historiko"bat dago ikusgai.
Aurrerago erpin geodesikoa dagoen tontortxora iritsiko naiz. Bertatik ez dago ikuspegi zabalik, zuhaitzez inguraturik bai dago. Horregatik Idokorri tontor nagusira jo beharko da, bidetik zuzen jarraituz.
|
Idokorri erpin geodesikoa |
|
Erpinetik |
Erpineko haitzetara gerturatuz ikuspegiak ederrak dira.
Azkenean Idokorri mendiko buzoira iritsiko naiz. Bertan basoan tartetxo bat irekita dagoenez Iso eta Arbaiuneko arroilaren gaineko ikuspegi ederrak dira.
|
Idokorri |
|
Arbaiuneko arroila |
|
Arroila |
Saien behatoki ederrak nonahi direnez, nahikotan ikusterik izaten dira.
Tontorreko ikuspegietaz gozatu ondoren, igoerako bide beretik jaitsiko gara, herritik zetorren pistaren bidegurutzera iritsi arte. Oraingan eskuinetik aurrera jarraituz.
Segituan Ugarrako San Esteban eliza ikusgai izango da
|
Ugarrako San Esteban eliza |
Ugarrara iristeko pistatik jarraitzea bertzerik ez da egin beharko.
Ugarratik Pirinioak ikusgai izango dira.
|
Pirinioak |
Ugarra, Napal (Erromantzatua). Hugarra ere agertzen da. 1366an su bakarra zuen, baina mende erdi geroago jenderik gabe egon zen, eta lekuko antzinako kapareen artean gogoratzen zen, batez ere Artiedako “jauregiaren” titularraren eta Napaleko kontzejuaren artean, azkenean desolatua sartuko baitzitzaion. Eliza, gero ermita bihurtuta, San Estebani eskainia zegoen. Toponimoen analogia gorabehera, badirudi ez dela nahastu behar Zaraitzu ibaiaren ondoan dagoen Uarrako* Santa Maria monasterioarekin, Iso, Domeño eta Usunen artean.
|
Ugarrako San Esteban eliza |
Nafar despopulatua Napalen, Erromantzatuan; XIV. mendean hutsik. San Esteban eliza, gaur egun ermita gisa dagoena, landa-izaerako eraikin protogotikoa da, XII. mendearen amaierakoa eta XIII. mendearen hasierakoa. Nabe bakarrekoa, hiru zatitan banatua, burualde zuzenarekin. Kanoi-ganga zorrotzez estaltzea, mentsula trilobulatuen gainean bi arku fajoiz eutsita; inposta laua hormen perimetroan zehar. Erdi-puntuko arku tolestuaren bidezko sarrera, inposta lauen eta eskuin-oinen gainean. Kanpoaldean, teilatu-hegalak harburu lauen ilara bat du.
Eliza bisitatu ostean, apur bat beherat egin beharko da pista berriz hartzeko eta eskuinetik jarraitzeko.
Aurrerago bidegurutze batetara iristean, eskuineko pistatik jarraituko dut.
|
Bidegurutzean eskuinetik |
Bertatik abelbide bat gurutzatuko dut.
Asputz herrira daraman haranerantz jaitsiko nau pista honek. Baina apur bat aurrerago saiei bazka emateko gune batekin topo egingo dut. Bertan aukerak izan daitezke saiak ikusteko ere.
|
Aspurtz herrira daraman harana |
Pista landa batean bukatuko da eta horregatik ezkerretik landa eremua zeharkatu eta bidexka bat bilatu beharko dut handik jarraitzeko eta bertze magaletik gora egiteko.
|
Ezkerretik jarraitu mendi magalera igarotzeko |
|
Pista bertan bukatzen da |
Magaletik bidexka bat topatuko dut gora egiteko. Bertatik Asputzeko harantxoa ikusgai da. Bere bukaeran Santa Colomako arroila ederra dago.
Magaletik altuera irabazten joango naiz eta Haritzaundi mendiko tontorrera gerturatu ere.
|
Panoramika |
Hesi baten aldamenera iritsiko naiz, eta hau eskuinean utziz, gora jarraitu beharko da.
Azkenean Haritzaundi mendiko tontorrera iritsiko naiz. Igoera hauxe ekiditu nahi bada, saien jantokira iritsi aurretik dagoen bidegurutzetik zuzen bidea laburragoa egiterik dago.
|
Haritzaundi |
|
Tximeleta |
|
Tximeleta |
|
Tximeleta |
|
Haritzaundiko buzoia |
Tontorretik aurrera segi hesia gainditu gabe, naiz eta ataka eta pista bat ikusi.
Erpinetik jaisten jarraitu beharko da mendatetxo batetara iristeko.
|
Erpinetik bidea beherantz doa |
Mendi lepora iritsi eta bertze magaletik gora jarraitu beharko da.
Hesi batetara iritsiko naiz Ugarra mendiko malden hasieran. Hau gainditu eta tontorrerantz jarraitu.
|
Hesia gainditu eta gora segi |
Azkenean Ugarra mendira iritsiko naiz. Tontorrean buzoi berri bat topatuko dut.
|
Ugarra |
Ugarra menditik Idokorri eta Haritzhaundi tontorrak ikusgai dira.
|
Ugarratik |
|
Ugarratik |
Ugarratik bertze mendi lepo batetara jaitsiko naiz eta bertatik bidexka bat jarraituko dut haranera jaisteko.
Bide zabalago batetara iritsi eta bertan, eskuinetik haraneratz jaisten jarraituko dut.
Aurrerago bi putsu edo aintziratxo ikusgai ditut, Ugarra herri zaharretik gertu. Hara jo beharko da.
|
Ugarra |
Bidexkatik aintzirara gerturatuko naiz
|
Aintzira |
Hesi bat gainditu beharko da aintzirara iristeko eta bertako pistara iristeko.
|
Hesia gainditu beharko da |
Gero aintziretatik igaro beharko da Ugarra herrirantz zuzentzeko.
Aurrerago Ugarra 3 trikuharrira gerturatuko naiz.
|
Ugarra 3 trikuharria |
|
Ugarra 3 trikuharria |
|
Ugarra 3 trikuharria |
Eta trikuharria bisitatu ondoren Iruinarrira bisitatzera.
|
Ugarra Iruinarria |
|
Ugarra Iruinarria |
|
Ugarra Iruinarria |
Aurrera jarraitu eta Ugarra herriko pistara aterako naiz.
|
Ugarrako San Esteban eliza |
|
Berriz pistatik jarraitu Napal alderantz.
|
Pistatik ezkerrera |
Momentu batean pista eskuin aldetik utzi beharko da Ugarra 1 trikuharria bisitatu nahi bada.
|
Eskuinetik pista utzi |
Bidexka batetatik Ugarra 1 trikuharrira joango naiz.
Zuhaitzen artean Ugarra 1 Trikuharrira iritsiko naiz. Erne ibili bertzela erraza da ez ikustea.
|
Ugarra 1 trikuharria |
|
Ugarra 1 trikuharria |
|
Ugarra 1 trikuharria |
|
Ugarra 1 trikuharria |
|
Ugarra 1 trikuharria |
Trikuharritik atera eta pistara itzuli ordez, eskuineko bidexka bat jarraituko dut Peñasca tontorrera iristeko eta Napal herrira gerturatzeko.
|
Bidexkatik segi |
|
Peñasca mendia |
|
Napal herriko haitza Peñascatik |
|
Peñasca |
|
Napal |
Mendi erpinetik jarraituz Napal goiko aldeko mendatetxora aterako naiz eta bertan pista hartuko dut herrira jaisteko.
|
Napal |
Herrira iritsi eta ibilbideari amaiera emango diot. Toki ez oso ezaguna eta beraz jende gutxi topatzeko aukera eskaintzen duen ibilbidea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina