Belaskoain herritik abiatuta Erkoiengoa Gainarako igoera. Ibilbide erraza eta Iruñatik gertu dagoena. Iruñerriko mendi ez oso ezaguna izan arren, ikuspegi zabalak eskaintzen duen tontorra da Erkoiengo Gaina. 11 km eta bortzehun metro baina apurtxo bat gehiagoko desnibel duen txangoa.
Belaskoain herrira gerturatu eta plazan kotxea utzita gauzak prestatu eta ibilbideari hasiera emango diot.
Belaskoain herriko plaza
Herritik beretik Erkoiengo Gainaren tontorra ikusgai da.
Erkoiengo Gaina
Arraizarako errepidetik metro batzuk egin eta segituan eskuin aldetik abiatzen den pistatik gora jarraitu beharra dago.
Eskuineko pistatik segi
Gerezi ondoak loreekin
Herriaren inguruetan gereziondo aunitz ikusgai izango dira, baratzekin batera.
Bidegurutze batetara iritsi eta zuzen pistatik jarraitu beharko da. Apur bat aurrerago bertze bidegurutze bat dago eta oraingoan ere zuzen harantxotik gora jarraitzen duen pistatik segi.
Bidegurutzean zuzen
Bertze bidegurutzean zuzen ere
Aurrerago bihurgune batean bertze bidegurutze bat izango da. Gaurkoan zuzen igotzen jarraitu beharra dago.
Bidegurutze honetan zuzen ere
Altuera irabazi ahala Sarbilen inguruko ikuspegiak argiagoak izango dira.
Sarbil eta Beriain aldea
Gorago bertze bidegurutze bat izango da, baina zuzenean pista nagusitik jarraitu beharko da.
Zuzen jarraitu
Apurtxo bat gorago, pista nagusi hau utzi eta ezkerretik jarraitzen den pistatik jarraitu beharko da.
bidegurutze honetan ezkerretik segi
Ezkerreko pistatik
Mendi-erpin aldera ateratzean usategi batzuk ikusgai izango ditugu, baina pinadia sasiz beterik dago.
Usategiak
Gorago bertze bidegurutze bat dago. Eskuinetik igotzen jarraitu erroten pista nagusira ateratzeko.
Eskuinetik errotak dauden tokira igo
Mendi erpinera ateratzean erroten errenkada nagusia dago. Eskuinetik pistatik jarraitu. Oraingoan hego alderako ikuspegiak izango ditugu, eta hauek benetan zabalak direla.
Bidegurutzera ateratzean
Panoramika errotetatik
Pirinioak
Pirinioak
Pirinioak
Pirinioak
Pirinioak
Pistatik jarrituz, aukera bi izango ditugu, igotzeko zuzenena hartuko dut, jaitsiera pistatik egingo dudalarik.
Laburbide honetatik Erkoiengo Gaineko tontorrera gerturatuko naiz.
Erkoiengo Gaina
Bertan antena bat dago eta metro gutxi aurrerago erpin geodesiko berezia. Pinuen gainetik ikusgai izateko zenbait metrotako dorre baten gainean eraikitako erpin geodesikoa da. Eskailera baten bitartez gora igotzeko aukera dago.
Erkoiengo Gaina
Erpin geodesikoaren dorrea
Eskailerak
Erkoiengo Gainetik panoramika
Erkoiengo Gaina
Erkoiengo Gaina
Erkoiengo Gaina
Erkoiengo Gainetik panoramika
Erpinetik jaitsi, hamarretakoa hartu eta arestian erran bezala, eskuineko bidetik jarraituko dut pistarekin bat egiteko. Pistara iristean ezkerretik jaitsi.
Pistatik ezkerretara
Bidegurutzea
Eta herrira itzultzeko bide bera jarraitu beharko da jaitsieran.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina