2023(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

Peña de Lapoblación

Gaurko txangoan Peña de Lapoblación edo lehoi lokartua ezagutzeko aukera eskainiko digu eta tontorrean gazteluaren aurriez gain, ikuspegi eder eta zabaletaz blaitzeko unea izango da. Ipar magaletik buruturiko txangoa, horren ohikoa ez izan arren, apur bat luzeagoa baina berezia benetan. Goiko partean tarte batzuetan tentuz ibili beharra dago, bereziki buruturiko egun batean bezala lokatsa eta elurra aurkitzen bada.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Peña de Lapoblaciónerako ibilbidea
Ibilbidea 3 D formatuan:

Altimetria

Ega ibaiaren aldamenean dagoen aparkaleku eta askaltoki batetara gerturatu beharko gara han kotxea utzi eta ibilbidea hasteko. Marañon Nafarroako herria eta Angostina Arabakoaren artean, bi probintzien arteko muga inguruan dago kokaturik. Errepidea utzi eta zubitxo batetatik ibaiaren bertze ertzera pasa eta han topatuko dugu abiapunturako aparkalekua.

Errepidea eta zubia aparkalekutik
Kotxea utzi, mendiko trasteak paratu eta ibilbideari hasiera emango diot.
Kotxea bazter batean aparkatu eta pistatik segi
Roñes errekatxoa igaro gabe, pista ezkerreko ertzetik gora jarraitu beharko da.
Udaberriko aurren loreak

Roñes errekatxoa
Pista Roñes errekatxoaren ertzetik gora egiten du tartetxo batez eta horrek argazki batzuk egiteko beta eskaintzen du.
Roñes errekatxoa
Aurrerago pista desagertzen da eta errekatxora jaitsi eta gurutzatu beharko da bertz ertzetik pista batetara ateratzeko. Troka estutuz doa eta zenbait metro aurrerago ur-jauziak egongo bai dira.
Roñes errekatxoa gurutzatu
Bertze ertzetik bidexka bat ageriko da, magaletik gora doana eta metro gutxi batzuetan pista berritu batetara eramango gaitu.
Bidexkatik gora
Gaurkoan pista berritzen ari direnez, lokatsaz beterik topatuko dut. Are gehiago, aurrerago makineria ikusgai izango dut ere.
Pistatik eskuinera
Aurrerago ur biltegi txiki bat ikusgai izango da, baina pistaren obrak bidea itxita dute eta lokatsa asko dagoenez, egiten ari diren pistatik gora jarraituko dut. Itzuleran aldiz, biltegira jaitsiko naiz ibai ertzetik
Ura biltegia
Errekatxoak putsu txiki bereziak sortzen ditu ura kare aunitz du eta

Ur biltegi handia
Aurrerago ur biltegi berrira iritsiko naiz eta bertan pistaren egoeraren arduraduna ikusgai izango dut.
Ura biltegia
Pistatik zuzen igotzen jarraitu eta eremu irekiago batetara iritsiko naiz. zuhaitz berrien plantazio bat dagoenez, Peña de Lapoblaciónen haitzaren tankera ikusteko aukera izango delarik. Pista zuzen jarraitu desbideratu gabe.
Pistatik zuzen segi

Peña de Lapoblación
Hemendik aurrera pista malkartsuagoa bilakatuko da eta berriz ere basoan barneratuko da La Población Haitzaren azpiko magaletik gora egiteko.
Zuzen segi
Azkenean Pista zabalago batetara aterako naiz eta oraingoan eskuinetik igotzen jarraitu ere.
Pistara atera eta eskuinetik segi
Aurrerago bidegurutze batetara iritsiko naiz. Oraingoan ezkerretik Lapoblación haitzetarako norantza jarraitu.
Ezkerreko pistatik gora

Lapoblación haitzerantz

Xehetasuna
Mendilepo batetara iritsiko naiz eta bertan eraikin bat ageri da antena batekin. Bertan pista nagusia utzi eta ezkerretik abiatzen den bidetik segi, bertzela Lapoblación herrirantz jaisterik dago.
Eraikina
Ikuspegia mendi-lepotik

Ezkerretik pistatxo bat abiatzen da. Bertatik haitza inguratuko da.
Ezkerreko pistatik segi
Haitzari itzulia ematen zaio pista honetatik, ipar aldea inguratu, bertze aldera mendi-lepotxo batetara iritsi arte. Han eskuinetik bidetxo bat abiatzen da goranzko norantzan.
Eskuinetik bidexka hartu

Eskuinetik haitzetara
Bidetxo honek haitzen oinera eramango gaitu eta haitzen azpitik igotzen jarraituko da.

Haitzen azpiko bidexka

Elur apur bat bidean
Poliki poliki altuera irabazten du, basoaren gainera iritsiz. 
Peñalta eta Kripaneko haitzak


Kripaneko Haitzak eta San Tirso
Bidea estua da eta zenbait tarteetan haitzen artean doa. Eremutxo batean katetxo bat ere dago pauso bat errazteko.

Gaurkoan lokatsa, elurra eta haize asko dabilenez tentuz ibili beharra dago zati honetan. Bertigorik duen jendearentzako ez da oso gomendagarria.
Bide estua amildegitik gertu doa

Igoera haitzen artean
Goiko partean tximini antzeko batetik doa bidea.
Igoeraren azken parte
Azkenean mendi erpinera iritsiko naiz eta bertan Lapoblaciónetik igotzen den bide normalarekin bat egingo dut. Azken txanpa bertzerik ez da gelditzen Gaztelura iristeko.
Eskuinetik bide normaletik igoera bukatu

Aurrerago tontorrera igotzeko hormara iritsiko naiz. Gazteluaren sarbidea zen hau.
Osatutako hormaren gainetik doa bidea

Zubi antzekoak gaztelurako sarbidea

Gazteluaren sarbidetik El Tajo
Azkenean tontorreko lautadatxora iritsiko naiz. Gazteluaren eremu laua.
Tontorra
Ikuspegi zabaleko tontorra da. Haitz galanta da Lapoblaciónekoa beraz gune estrategikoa benetan. Eremu zabala kontrolatzeko paregabea.
Peña Lapoblaciónetik

Peña Lapoblaciónetik

Peña Lapoblaciónetik

Azpian Lapoblación herria

Panoramika tontorretik

Panoramika tontorretik


Peña del Castillo izenarekin ere ezagutzen da tontor hau. Garai batean bertan gaztelu bat egon zela diote zenbait ikertzailek.

Paisaiaz gozatu ondoren, jaitsierari ekingo diot. Kontuz ibili beharko dut pasarte batzuetan lokatzarengatik.


Azkenik errekatxora iritsiko naiz eta ur biltegi txikitik pista nagusia jarraituko dut aparkatokira iristeko.
Ur jauzi bat
Ega
Ega ibaia ertzera gerturatuko naiz ibilibideari amaiera emateko.
Ega

Ega

Tontor berezia eta polita.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina