2023(e)ko abenduaren 27(a), asteazkena

El Salobre Sesmatik

Sesma herritik El Salobre ezagutzeko ibilbide zirkularra. Sesma herriko hego alderako txango honetan urmael berezi bat ezagutzeko aukera izango dugu, bertan hainbat hegazti ikusteko aukera izanik. Sesma herriak artesparto ospatu egiten du urteoro, maiatza inguruan lanbide tradizionala honen lekuko. Feria eguna da eta bertan pertsona ezberdinek espartzuarekin soka eta bertze produktuak nola egiten diren erakusten dute.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

El Salobrerako ibilbidea
Ibilbidea 3 D formatuan ikusgai.

Desnibel urriko ibilbidea

Espartzuaren inguruko informazioa eta Sesman burutiriko proiektuaren informazioa blogeko sarrera honetan irakurgai: Mendiko osterak: Sesma. Espartzuaren bidea (mendikosterak.blogspot.com) 

Sarreran aipatu bezala artesparto ferian herriko pertsona ezberdinek espartzua nola iruintzen edo haritzen den erakusten dute. 

Plazan hari sortzen
Feria eguna izanik bertze ofizio tradizional batzuk ere ikusgai izaten dira herrian, kasu honetan aulkiak josten.
Artesparto:


Ezpartzua lantzeko prest

Espartzua
Sesman espartzua iruiten da, bertze toki batzuetan ez bezala. Bertako espartzua albardina da,  Lygeum spartum, eta Atocha baino txikiagoa eta finagoa izanik, ez da txirikordatzen horregatik teknika bereziagoa eta zailagoa da. Espartzuaren hari ezberdinak hartu eta hauek bihurrituz haria sortzen da. Hari luzea prestatzen da, geroago hari ezberdinekin piezak osatzeko, lotuz, harituz edo eta txirikordatuz.
Haria iruiten

Espartzua pitzatzeko harria eta mailua

Mailua eta harria




aulkiei ipurdia paratzeko prozesua


Aulkia prestatzen

Artespartoko feria bisitatu ostean ibilbidearekin hasiko naiz. Eliza aldera zuzendu eta bere aldamenean erakusketa iraunkor berezi bat bisitatzeko aukera dago gaurkoan.

Eliza

Tomas Esteban apaizaren museo etxea da erakusketa iraunkorra. Bertan aintzinako bizi moduarekin zerikusia duten gauzak erakusten dira, denda bat, etxearen gela ezberdinak, sotoa ardoa biltzeko gauzekin eta goiko aldean espartzuarekin zerikua duten tresnak, produktuak eta argazkiak.
Tomas Esteban

Denda

Salmentarko produktuak

Espartzuko sindikatuaren egoitza

Bertatik aldapan behera egin errepidera ateratzeko. Eta han ezkerretik beherantz herritik ateratzeko norantza jarraitu beharko da.
Errepidean ezkerretik beherantz
Herritik atera eta saihesbidera iritsi aurretik, ezkerretik pista bat abiatzen da. Handik errepidea utzi beharko da.
Ezkerreko pistatik

Apur bat aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsi eta oraingoan zuzen pistatik segi.
Zuzen bidegurutzean

Las Pilas trokatxora iritsiko naiz eta hau gaindituta, ezkerretik metro batzuk egingo dira bere paretik.
Las Pilas troka
Segituan eguzki baratza ikusgai izango da, hau inguratu beharko da.
Eguzki plaken baratza
Hesitik gertu hezeguneak ageriko dira. Aurrenekoak txikiak izanda udan idortuko dira.
Hezeguneak

Hesirantz jo eta honen paretik pista batetara atera

Hezegune txikia eta pista

Hezegunearen ertzak idortutak

Hezegunea

Hezegunea

Hezegunea

Hezegunea

Hezegunea
Pistara iritsi eta ezkerretik jarraitu beharko da. Metro gutxi batzutara El Salobre topatuko dugularik.
Pista

Metro gutxi batzuk egin eta El Salobreko urmaeltxoa edo hezegunea topatuko dugu. Behatokia eta informazio guneak dira. Azken hauek nahiko gaizki daudenez informazio gutxi irakurgai izango da.
El Salobre
Sesmako salobrea beste zona batzuekin egituran lotutako hezegune txiki bat da heze hurbilak (Zabaleta, Lazagurria edo Sakana Gazia), klimatologia mediterraneoko eremu batean kokatuta dago, eta uholdeen eta ur gaziekin lehortzearen izaera du.
Iberiar Penintsulan landaredi halofiloko hainbat habitat daude, baina litekeena da Bereizgarrienak eta ingurumen-balio handienekoak, mendebaldeko Europan duten berezitasunagatik. barrualdeko gazitze kontinentalak edo jatorri endorreikoko hezeguneak Ebro, Mantxa eta Guadalquivirreko sakonuneetan kokatzen dira.
Lehentasunezko intereseko habitata dira, egoera larriaren ondorioz mehatxutan daudelako. Prozesu hidrogeokimikoen eta bertan gertatzen diren geomorfologikoak edo komunitate biologiko egokitu bereziak baldintza hain muturrekoak izanik, horiek errotik babesteko beharra bermatzen dute, hezegune haueak, berezitasun funtzionala dute.
Aurreko mendeko laurogehi hamarkadan idortu zedin lana ezberdinak burutu ziren, ingurua nekazaritzarako eremuan bilakatzeko. Urte gutxiren ondoren jabetu egin ziren lurren emankortasuna urria zela eta horregatik baztertu izan ziren, baina buruturiko obrak kalte handiak suposatu zuten uraren emariarako, bain lur gainekoak baita akuiferokoak ere.
Hamarkada bat geroago hainbat lan burutu izan ziren udalaren eskutik hezegunea berriz betetzeko. Urmael txikitxo bat osatu landa eremu ohietan, lurrarekin inguruatu ur maila sakonagoa lortzeko, aziendarako lurrak ertsi eta landareak berriz paratzea.

El Salobre

El Salobre

Sesma herria El Salobretik

El Salobreko panoramika
Hezegune honetako informazioa eta bereziki faunarena jakin edo ikusi nahi bada, bloge honetan topatuko duzuen. https://avesdelsalobredesesma.blogspot.com/ 
Erpin geodesikoa

El Salobre

El Salobre

El Salobre

El Salobre

Txoria

El Salobre ingurua




Hezegunea bisitatu ondoren pistatik jarraituko dut. Metalezko eraikina gainditu.
Bidean zikoinak ikusgai izango ditut.
Zikoinak

Zikoinak

Zikoinak

Zezena


Hezegunea

Hegaztiak

Hegaztiak

Hegaztiak
Bidegurutzean ezkerreko pistatik segi.
Ezkerreko pistatik

Las Pilas trokara iritsi eta hau gainditu eta segituan bertze hezegunetxo bat edo aintziratxo bat ikusgai dut.
Barranco las Pilas

Apurtxo bar aurrerago ura ere topatuko dut eta han ere hegaztiak ikusgai izango dira.
Hegazia

Hegaztiak

Aintziratxoa
Aurrerago bertze bidegurutze bat dago. Oraingoan zuzen herrirantz zuzendu.
Zuzen herrirantz

Samarrollo balsa
Valmayor trokatxoaren ertzetik pista honek, herrirantz eramango gaitu.



Herrira iristean kapana edo etxola zahar eder bat ikusgai dago. Aintzinako eraikina dugu hau.
Etxola zaharra

Etxola







Azkenean Las Eras edo Larrainen karrikara iritsiko gara eta bertatik herriko goiko partera joko dut.
Larrainen karrika

Plazara itzuli eta goiko karrikatik jaitsiko naiz, futbol zelaiaren aldameneko eraikinetara jotzeko. Eraikin honen gibelean egoten zen majatzeko harria. Espartzua lantzeko eta mailuarekin hausteko harri handia bertan gordetzen da.
Karrikatik jarraituko dut Sindikato Esparteroren eraikinera gerturatzeko.
Gero eskailera hauetatik igo

Itzultzean eskailera hauetatik herriko goiko aldera itzuliko naiz kotxera iristeko eta ibilbidea amaitzeko.
Eskailerak

Sindikato Esparteroren egoitza zaharra

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina