Ibilbidea espartzuaren kulturaren babesaren barruan dago.
Bidearen bazterretan, bertze landareak ateratzen ez diren edo ereindu ez den tokietan espartzua ageriko da.
.
Espartzua zuntz bat da, estepa iberikoetako bi landare bereizgarrietatik ateratzen dena: atotxa eta albardinetik. Erregistro arkeologikoak adierazten du gizakiak gutxienez 30.000 urtez erabili duela.
Espainiako arkeologia-erregistroak Paleolito garaiko espartzuaren artisau-eraldaketaren lekukotzak ditu. Zenbait autore klasikok, batzuetan, erreferentzia egin zioten, baina XVI. mendetik aurrera gero eta ohikoagoak izan ziren haren erreferentziak. XVIII. mendearen amaieran, Estatua bere garrantzi ekonomikoaz jabetzen hasi zen. Garai horretatik aurrera, manufakturen instalazioa handitu egingo da. XIX. mendean Britainia Handiak jasan zuen paperaren krisiak, inoiz ez bezalako hazkundea eragin zuen zelulosa-orea fabrikatzeko espartzuaren esportazioan. XX. mendearen erdialdera, zegoen eskaintzarekiko genero-eskaera handiak ekonomia nazionalerako funtsezkoak ziren sektoreen hornidura-gabezia eragin zuen, eta Estatua ekoizpena berrantolatzeko esku hartzera eraman zuen. 60ko hamarkadaren hasieran, nekazaritza-lanen mekanizazioak eta merkatuan materia plastikoak agertzeak haien erabilera bertan behera uztea eragin zuten, eta haien garrantzi sozioekonomikoa amaitu zen.
Espartzuaren berezitasunen artean, higaduraren kontrako kontrolarena hanpatu genezake. Lurrak gehiago ez igatzen eta bere baitan haizeak eramaten duen lurra biltzeko ahalmena du. Eta landare sortan hezetasuna gordetzekoa ere.
|
Sobrepeña eta Peña Rasa |
Plan Nazionalaren ezaugarriak:
Espartzuaren Kultura babesteko interesa sortzen duen ondarea babesteko beharrak justifikatzen du, hura desagertzeko berehalako arriskuaren aurrean. Aurrekaririk gabeko globalizazio teknologiko eta ekonomikoaren testuinguruan, ondare hori, oraindik bizirik dagoena, azkar hondatzen da. Premiazkoa da plan honetako estrategiarik nabarmenenak abian jartzea, oraindik ezagutzak transmiti ditzaketen pertsonen adina dela-eta.
|
Bidetik paisai geologikoa behatzen |
|
Espartzu bertze landare bat toki berezian |
|
Higaduraren kontrako babes landarea dela argi da argazki honetan |
Pistak gora egingo du eta ahalegin gutxiren ostean tontorreko eremuetara iritsiko gara. Terraza edo plana den honetara iristean, eskuineko pistatik jarraitu beharko da.
|
Eskuineko pistatik segi |
Inguru honetan ere zenbait espartzu landare sorta topatuko ditugu.
|
Eskuinetik planaren ertzerantz |
Pista honetatik mendiaren amildegirantz bideratuko gara. Apur bat aurrerago pista utzi eta bidexka batetatik terrazaren ertzera gerturatu beharko dugu, handik aurrera jarraitzeko.
|
Pistatik aurrera egiten |
Puntu honetan pista utzi eta eskuinetik, ereindutako eremuen bazterretik aurrera jarraitu beharko da. Ikuspegiak ederrak izango ditugu Sesma eta Lerin herrien haranetara.
|
Eskuinetik jarraitu, pista utziz |
Bide zahar eta batzutan landa eremuen bazterretik beretik jaraitu beharko da.
|
Amildegiaren eredua |
Alde batetik taula edo terrazaren ertzetik ikuspegi zabala izango da eta bertzetik ereindutako lurrak mugakide izango dira bidean zehar. Paisai antropizatu honetan naturaren eremu ederra dugu.
|
Sesma herria bertatik ikusgai |
Las Pilaseko trokaren goiko partetik jarraitu beharko da, bertetik eskaintzen zaizkigun paisaietaz gozatuz.
Terrazaren puntu batetik aurrera Sobre Peña ikusteko aukera izango da. Taula honetatik ibiltzean, aldiro landa eremua eta higadurak sortutako amildegien artean izango gara.
|
Sobre Peña |
|
Sobre Peña |
Eta azkenik Sobre Peña mendiko tontorrera iritsiko gara. Bertze batzuetan ez bezala, kasu honetan mendi tontorrera aldaparik gabe iritsiko gara. Tontorrean erpin geodesiko bat dago, puntu estrategikoa denaren isla.
|
Sobre Peña |
|
Peña Rasa Sobre Peñatik. Bere gibelean Jurramendi |
|
Ikasleen talde argazkia |
Sobre Peñatik aurrera jarraituko dugu, amildegitik oso gertu, bertze tontortxo batera bisitatzeko.
Urtaro honetan uzta bilduta dagoenez, zatitxo batzuk landa lurretatik zuzen egiteko aukera izango dugu. Bertzelakoan bazterreko bidexkatik jarraitu beharko da.
|
Zuhaitzen artean ere ibiltzeko aukera izango da |
Aurrerago bertze gune estrategiko batetara iritsiko gara. Las Veguerías gaineko taulan. Bertatik Peña Rasa eta ondoren jaitsiko garen trokaren azken zatia ikusgai da.
|
Peña Rasa |
Tontorretik eta Trokaren goiko partetik zuzen jarraitu beharko dugu, oraingoan altuera apur bat galduz.
|
Peña Rasaren amildegia |
Zatitxo honetan bidexka batetatik jarraitu beharko da eta ez dago horren markaturik. Landaredia oparoa da eta sastrakak aurkituko ditugu.
Landa lur batuetara jaitsi beharko dugu eta hauetara iritsi aurretik hesi bat gainditu beharko da. Bere ondoren pista bat topatuko dugularik.
|
Hesia gainditu |
Pistak harantxo batetara eramango gaitu eta, nekazariaren aburuz, maiz eremu osoa lantzen duenez, pista puntu batean desagertu egiten da eta zuzenean bertze aldera igaro beharko da.
|
Harantxoaren bertze aldera igaro |
Bertze aldean pistaren jarraipena dago eta bidegurutze batetara iristean, eskuineko norantza jarraitu beharra dago, trokarantz.
|
Pistatik eskuinerantz edo hegorantz jarraitu |
Hesitik gertu jarraitu beharko da, pista puntu batean utziz.
|
Hesiaren aldamenetik jarraitu |
Pista edo bere errodadak ezkerretik Peña Rasarantz igotzen den arren, gure ibilbidea hesiaren paretik doa.
|
Pista utzi eta zuzen lautadatik segi |
Bidetxoa estutzen doa eta amildegira gerturatzean, zati baten batean nahiko ertsita dago, sasiak eta pinuek bidea bere gain hartu bai dute.
|
Ereindutako eremuaren bukaerara iristean amildegia eta troka ikusiko da |
|
Inguratu bugun landutako eremua |
Trokaren gainean eta amildegiz inguraturik, beherantzko bideari ekin beharko zaio mendi-lepoaren ostean. Arriskutsua ez den arren, tentuz ibili beharko da toki batean, bereziki aurreko egunetan euria egin badu, lokatsa aurki daitekelako. Lurra igeltsuz eta buztinez osaturik bai dago. Baina bertze mundu edo paisarako atea da puntu hau. Berezia izango da benetan.
|
Mendi-lepoan, talde argazkia |
|
Buztinak eta igeltsuak |
Trokarako aurren aldapak malkartsuegiak ez diren arren, aurrerago zatitxo batean desnibel nahikoa galdu beharko da bat batean.
|
Trokaren aurreneko zatia |
|
Bidearen hasiera |
|
Peña Rasa |
Bide estu eta polit honetatik trokaren beheko partera agudo iritsiko gara. Hala ere paisai higatu honetako xarmaz gozatzeko gure denbora ematea gomendatzen da.
|
Trokako amildegietako hormak |
|
Igeltsu eta buztinen estratuen arteko aldea |
Igeltsuzko estrato honetatik jaisteko izango da bideko pasaleku zailena.
|
Igeltsuzko estratoak material ezberdinen higaduraren lekuko |
|
Igeltsuzko estratoaren gogortasuna argi dago |
|
Trokaren beheko eremuan berriz ere espartzu landarean aurkituko dira |
|
Espartzu landareak |
|
Espartzua |
|
Peña Rasako hormak |
|
Talde argazkia Peña Rasa azpian |
|
Panoramika trokatik ateratzean |
|
Peña Rasa |
Trokatik ateratzeko amildegia eskuinetik inguratu beharko da, hots, lehen ibilitako bidearen kontrako norantzan baina oraingoan beheko partetik.
|
Urak troka sakontzen jarraitzen du |
|
Uraren higaduraren lekuko |
Eskuineko aldetik bide bat topatuko dugu eta zuhaitzen aldamenetik aurrera jotzeko aukera eskainiko digu.
Bidea ereindutako eremuen bazterretik pista batetara bideratuko gaitu El Pontarrónetik.
|
Pista batetara aterako gara |
Pistak Las Vegerías eremutik aurrera eramango gaitu. Amildegira begiratutik, arestian zeharkaturiko goiko ibilbidea erakutsiko digu.
|
Sobre Peña ingurua |
|
Sobre Peña eta Peña Rasa |
|
Panoramika Las Vegueriasetik |
Eta pista jarraituz hilerrira iritsiko gara ibilbideari bukaera emanik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina