2023(e)ko urtarrilaren 7(a), larunbata

Orreaga Urkulu - Orbaiztako arma ola - Nabala - Orreaga

Sarrera honetan ibilbide ederra eta historiaz beterikoa aurkeztuko dut. Orreagako kolegiatatik abiatuta, Donajakue bidetik Lepoeder arte igota eta handik inguruko tontor ezberdinak bisitatuz, Urkulura iritsi arte. Tarte honetan ertaroko bidea eta eraikinaz gain, gerra garaiko bunkerrak eta lubakiak ikusiko ditugu Astobizkar inguruan. Tontor honetatik Mendittipi eta Txangoa, azkenik Urkulu mendira igotzeko. Bertan erromatar garaiko omenezko dorrearen aurriak ezagutzeko aukera izango da. Inguru honetan erromatar garaiko meatoki ezberdinak daude. Gerora Orbaizktako arma olara jaitsiko gara eraikin ezberdinak bisitatzera eta ibilbidea bukatzeko Napoleonen armada sartu zen garaiko bidetik joko dugu, hots Nabalatik Orreagara. Bide hau, erromatar garaiko galtzadaren zati bat da, Txangoako meatokietara zeramana hain zuzen ere. Ibilbidea luzetxoa da, ia 29 kilometrokoa eta desnibel ertainekoa, 1.400 metro inguruko igoerakoa.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Orreaga Urkulu Arma Ola Nabala ibilbidea

Ibilbidea 3 D formatuan

Ibilbideko altimetria
Kotxearekin Orregara gerturatuko naiz, beheko aparkaleku handian uzteko eta mendiko botak eta motxila prestatu ondoren ibilbideari hasiera emateko.
Orreagako San Agustin kapera eta aterpea
Orreagaren inguruko informazioa Wikipedian.
Done Jakueren kapera eta Izpiritu Santuaren kapera
Orreaga bisitatzeko eta argazki gehi informazio zehatza, Kolegiatako web ofizialean ikusgai: 
https://roncesvalles.es/eu/orreagako-andre-mariaren-errege-kolegiata/



Roncesvalles-Orreaga
  1. Andre Mariaren Errege Eliza
  2. San Agustinen Kapera
  3. Klaustroa
  4. Izpiritu Santuaren Kapera
  5. Done Jakueren Eliza
  1. Itzandegia
  2. Museoa
  3. Priore Etxea
  4. Kanpandorrea
  5. Beneficiodunen etxebizitzak
  1. Aterpea
  2. Errota
  3. Ostatua
  4. San Salbatoreren Ermita
Orreagaren inguru:
Orreaga da, beharbada, Donejakue bideko lekurik adierazgarriena, betiere Santiago de Compostelaren ondotik. Bortz kontinenteetako erromesak iragaten dira, beren bideari Europako karrika nagusian helduta.
Orreagak kutsu paregabeaz dago jantzirik; badu historia, elezaharra, kultura eta artea. Leku aipagarria zinez, erromes gehienek Orreaga aukeratzen baitute Espainian Donejakue Bideari lotzeko. Ospetsua da, halaber, Karlomagnoren porrot mitikoa hantxe gertatu zelakoz, hainbertzetan kantatua eta kontatua. Toki ederra da, Nafarroako Pirinioen erdian, pagadiz, hariztiz eta izeidiz inguraturik, eta horrez gain, Erdi Aroko arkitekturaren adibide bikaina. Han, Antso VII.a Azkarra datza.
Kokapen estrategikoa du Pirinioak zeharkatzeko. Ondorioz, berezko pasabidea izan da ibiltariendako behialako garaietatik. Era aunitzetako kulturen elkargunea. Ahozko tradizioaren arabera, hantxe gertatu zen Karlomagnoren armadaren porrot tragikoa, 778. urtean. Izan ere, Zaragoza hartu ezinik, atzera zihoalarik, eta Iruñeko harresiak suntsitu ondoren, Roldan zalduna eta armada frankoaren atzeguardia osoa zapaldurik gertatu ziren. Gertakaria “Chanson de Roland” ospetsuan bildu zen, hots, XI. mendearen bukaerako olerki epikoa da, frantses zaharrean idatzia, Turoldo izeneko fraide normandiar batek ondua omen.
Ez dakigu egiaz noiz hasi ziren erromesaldiak, baina Santiagorekiko gurtza IX. mendean hasi zen. Erromesen joan-etorria segurtatze aldera, 1127an, Iruñeko apezpikuak (Sancho de la Rosa) kofradia bat sortzea erabaki zuen ibiltariak artatzeko. XIII. eta XIV. mendeetan garatu eta hedatu zen gehienik.
MONUMENTU MULTZOA
Egun Orreagara iristen diren erromesek eta bisitariek historiaz eta monumentuz jantzitako gune zoragarria aurkituko dute, balio handiko eraikinak baitaude, hala nola Kolegiata, XII. mendearen akaberan eta XII.aren hasieran eraikia. Priore Etxeraino eta Museo Liburutegiraino eramanen gaituen zelaiaren ondotik, tunel txiki bat zeharkatuko dugu eraikinik adierazgarrienetan sartzeko. Santa Maria Kolegiatako eliza gotiko frantsesaren adibide eder-ederra da eta, hain zuzen, Orreagako Andre Mariaren XIV. mendeko irudi bat da buru elizako aldare nagusian.
Klaustrotik San Agustin kaperan sartuko gara, eta hantxe, Antso VII.a Azkarraren hilobia dago. Han ere mazoak eta kateak daude, hots, elezaharraren arabera, nafar erregeak Miramamolini kenduak Navas de Tolosako guduan (1212).
Multzo osoko eraikinik zaharrena Espiritu Sanduaren kapera erromanikoa da (Sancti Spiritus), XII. mendekoa, baina Karlomagnoren siloa erraten zaio. Ondoan, Done Jakueren eliza dago. Museoan, gainera, zenbait bitxi artistiko daude, oro ikusgarri. Haien artean, Karlomagnoren Xakea; egia errateko, erlikia-ontzi bat da, Erdi Aroko esmaltegintzako piezarik onenetako bat, adituen iritziz.
IInformazio ugaria baino ugariagoa duzue eskura Orreagako Kolegiataren web ofiziala, bai eta datu praktikoak ere. Baina hemen helbideak eta telefonoak utziko dizkizuegu, hona etortzea pentsatzen ari bazarete ere. Ez galdu bideo hau ikusteko aukera, Orreagan zer dagoen ikusten hasteko. Eta gogoratu gure elkarteko etxe aunitz leku zoragarri horretatik hurbil-hurbil daudela.

Arrañosin errekatxoa
Arrañosin errekatxoa gaindituko dugu zurezko zubitik eta pistatik zuzen jarraituko dugu.
Orreaga eta Arrañosin errekatxoa
Bertze ertzean informazio ohola izango dugu. 
Ataka gainditu informazio oholaren ondoren
Metro gutxi batzuk bertzerik ez ditugu egingo pista nagusitik, segituan ezkerreko bidetik jo beharko bai da, Donajakue bidea jarraitzeko. Itzulera ordez Nabalatik datorren pista nagusi honetatik egingo da.
Ezkerretik pista nagusia utzi

Basoan murgilduko gara
Basotik aldapan gora jarraituko dugu bide eder batetatik. Don Simon mendira iritsi eta aurrera jarraitu.

Don Simon mendia
Aurrerago hesi batetara iritsiko naiz. Horren aurretik zurez ate baten egitura bat dago.
Hesia gainditu
Burregietako magaletik gora jarraitzean, basoaren goiko partera iritsiko naiz eta handik Mendimotx eta Ortzanzurieta mendiak ikusgai izango dira.

Basoa
Gorago Ortzanzurietara daraman errepidera iritsi eta zuzenean gurutzatuz Lepoederrera bideratuko naiz.
Errepidea zeharkatu
Errepidea eta igoerako bidea
Lepoederrera iritsiko naiz. XX. mendearen bukaeran bertatik markatu izan zuten Donajakue bidea, nahiz eta erromatar galtzada Ibañetatik portutik beherantz Luzaide arte joan. Ez da ulergarria 1031 metrotako altuerako mendatetik ez joatea bidea eta horren truk Lepoederretik markatzea, 1400 metro ingurura. Horregatik, egun, neguan bidearen zati hau itxi egiten dute eta Donibane Garazitik Ibañetara bideratzen dute.
Lepoeder

Lepoederretik
Lepoederretik ikuspegi ederrak izango ditugu, lainorik ez topatzekotan. Ibilbide honek izan dezakeen arazo larrienetarikoa lainoa izatea da. Galtzeko aukerak izateaz gain, ikuspegi eder hauetaz gozatzeko aukerarik ez delako izango eta.
Panoramika Lepoederretik
Lepoederretik eskuinera dagoen tontortxora gerturatuko naiz. Bertan bunkerrak ikusgai izango dira.
Burregietatik Astobizkar

Orreaga Burregietatik
P lerroaren bunker bat ikusgai dugu Burregietako tontorrean, eta apur bat aurrerago historia aurreko tumulu bat ere.
Bunkerra

Bunkerreko sarrera eta bere gibelean Lepoeder eta Astobizkar


Burregietako tontorrera gerturatu eta bertan oroigarri bat aurkituko da. Ikuspegiak zabalak dira eta bertatik bisitatuko ditugun tontor ezberdinak ikusgai dira. Astobizkar, Menditxipi, Txangoa eta Urkulu.
Oroigarria eta Astobizkar
Tontor honetan, Astobizkarren bezala lubaki batzuren aztarnak ikusgai dira.
Ortzanzurieta
Berriz ere Lepoederrera jaitsi eta Donajakue gurutzatu, Astobizkarreko mendi erpinetik gora jarraitzeko.
Astobizkarrerko mendi erpinetik gora
Hesi bat gainditu beharko dugu Astobizkarrera igotzeko.
Hesia
Igoeratik Txangoako troka ikusiko da. Inguru honetan erromatar garaiko meatoki ezberdinak dira. Inguru aberatza izan zen, erromatar garaitik ertaro arte bertatik zenbait mineral atera zirelako, horien artean zilarra ere.
Txangoako troka
Luzaide aldera
Astobizkar mendira iritsiko naiz, ikuspegi zabal eta ederretaz gozatuz. Leku estrategikoa oso da, Pirinioetako zeharkatokiak kontrolatzeko. Horregatik bertan militarrek egindako lubaki batzuen aztarnak ikusgai izango dira. 
Astobizkar
Astobizkar mendiko buzoia

Panoramika Astobizkarretik

Lubakien aztarnak
Pirinioetako ikuspegia berezia dugu bertatik.
Ori mendia
Astobizkarreko bertze magaletik mendi lepora jaitsiko naiz. Bertan etxola bat berritu izan zuten, erromesek neguko ekaitzetatik babestu ahal izateko. Eta maiz erabili egiten den gunea da. Donibane Garazitik Orregarako etapa burutu duen edonork ulertuko du. Erromez askotarako aurreneko ibilbidearen etapa da, eta Doanajue bideko zailenetariko da. Donibane Garazin berrehun metrotik beheragotik abiatuta eta ia 1400 metrotara igotzean, eguraldi aldaketa bortitzak ematen dira, eta ez usteko asko sortu egiten dira erromesen artean. 
Izandorreko aterpea

Izandorreko aterpe
Aterpean atsedenalditxo bat hartu eta Donajakue bideko pista zuzen gurutzatuz, Menditxipiko magaletik goiti jarraitu beharko da.
Menditxipitik Pirinioak
Ortzanzurieta eta Txangoako troka Menditxipitik
Menditxipiko gailurretik bertze magalera igaro eta handik Iturriapurregiko mendi-lepora jaitsi beharko da.
Menditxipitik Iparralderantz

Iturriapurregiko mendi-leporako jaitsiera
Iturriapurregiko mendi-lepora iritsi eta Txangoa mendiko magaletik gora segi.
Iturriapurregiko mendi-lepoan
Magaletik gora jarraituz Txangoako mendiko tontorrera iritsiko naiz.
Txangoa mendiko tontorra

Txangoako basoaren xehetasuna

Astobizkar eta Menditxipi Txangoatik

Ori eta Pirinioak Txangoatik

Bideko laguna

Ortzanzuriera Txangoatik

Buzoi berezia

Panoramika Txangoatik
Bertze mendi erpinetik beherantz jo beharko da Bentarteko mendi-lepora iristeko.
Bentarteko lepoan dagoen aintziratxoa
Bentarteko lepora iritsi, bertan aintziratxo bat dago. Ataka gainditu eta eskuinerantz jarraitu beharko da pistatik. 
Bentarteko mendi-lepoan hesia gainditu eta eskuinerantz segi
Aintzira eta pista

200. mugarria
Pistatik Arnoztegiko mendi-lepora iritsiko gara. Bertatik Urkulu mendia ikusgai da. 
Urkulu eta Arnoztegiko lepoa

Arnoztegiko mendi-lepoa
Arnoztegiko mendi-lepoan bertze mugarri bat ikusgai da. Eta inguruan historio aurreko tumuluak badira. Bertatik Urkuluko magalei aurre egin tontorrera gerturatzeko
Urkulu
Tontorreko xehetasuna
Tontor aurretik zelaitxo batetara aterako gara eta bertatik Pirinioak berriz ere ikusgai izango dira.
Pirinioak
Tontorraren azpira iritsi eta bertatik erromatar garaiko omenezko dorrearen egitura ongi ikusiko da.
Urkulu mendia erromatar dorrearen aurriekin

Urkuluko dorrea
Urkuluko dorrearen inguruko informazioa Aezkoako webetik bilduta:
Julio Cesarren garaian altxaturiko dorre harrigarri honen aurriek Pirinioetako pasabide honek Erromako inperioarentzat izan zuen garrantziaren erakusgarri dira.
Urkuluko larre berdeen artean, Arnoztegiko lepoaren gainean, mendiko gailurrean, paraje horiek duten xarmaz blai, altxatzen da dorre harrigarri eta enigmatiko hau. 1976.enean, Jean-Luc Tobie arkeologo frantziarrak K.a. I. mendean altxaturiko dorre-trofeo erromatartzat hartu zuen, Akitaniako konkistaren oroigarri. Konkistatutako lurralde berrietako hegoaldeko muga markatzeko egin omen zen eraikina.
Dorrea eraikitzeko lekutik bertatik hartutako kareharrizko harlanduak haren perimetroaren barnean amildurik daude. Bloke itzel horiek agerian uzten dute obraren tamaina: hogei metroko diametroa eta lauko altuera dauka.

Dorrearen goitik Ortzanzurieta Astobizkar eta Txangoa

Buzoia

Urkuluko dorretik
Artikulu batetik itzulitako informazioa Urkuluko dorrearen jatorria, ezaugarria eta euren inguruko legendena:
Urkuluko dorre zirkularrak harrizko paramentu bikoitza du eta, barrualdea, kareharrizko txintxorrez beteta dago. Dorreak % 9ko inklinazioa du, eta hortik dator kono-enborreko forma. Neurriak hauek dira: 19,5 metroko diametroa, 2,60 metroko lodiera duen horma bikoitza eta 2 eta 4 metro arteko altuera. Bere inguruan aurkitzen ditugun harlanduzko hondar kopuruagatik, jatorrian dorreak 5 metro edo gehiago har zitzakeela esan daiteke. Erabilitako harlanduak, ondo jarrita badaude ere, ez daude oso zizelkatuta eta tamaina desberdinetakoak dira (100-20 zentimetro luze eta 20-5 zentimetro zabal). Material guztia ezproi harritsutik atera zuten, eta oraindik igar daiteke non egon zitekeen harrobi nagusia. Dorreak eskema oso landua izan zuen, eta lekua lautu egin zen sostengu-banku bat sortzeko. Hala ere, eraikuntza azkarra izan zen, harlanduen tamaina eta tamaina ezberdinak ikusita. Hori horrela izanik, are arraroagoa da haren 2.000 urteko iraupena, nahiz eta egia den egoera delikatua dela eta arreta eta jarduera handia beharko lukeela hobeto kontserbatzeko. Gure lurraldeko harribitxi honek oso agerian du bere koroa.
1989an eta 1990ean egin ziren Urkuluko indusketa arkeologikoak. Horiek egin zituen talde hispano-frantsesa María Ángeles Mezquíriz eta J. L. Tobie izan ziren zuzendariak. Halaber, dorretik oso gertu, bere sagaratzearen aldarearen aztarnak aurkitu ziren. Gainera, gailurraren ekialdetik gertu dagoen dolina batean 19x8x1 metroko eraikin laukizuzen laua katalogatu zen, XVIII. mendearen amaierako Frantziaren eta Espainiaren arteko gerraren mendebaldeko fronteari lotutako gotorleku-etxe frantses bati dagokiona.
Mezkerizek, Tobiek eta haien taldeek ez zuten zalantzarik izan Urkulu erromatar garaiko eraikin gisa katalogatzen egindako lanaren ondoren. Eta K.a. 75ean Ponpeiok altxatzea agindu ahal izan zuela zehazten dute, erromatar zibilizatuaren eta oraindik erromanizatu gabe zeuden galiarren arteko muga markatzeko. Augusto izendatzen duen beste argumentuak pisu handiagoa duen arren, eta Akitaniako eta inguruko konkista edo baketzearen esanahia ere bai.
Herkules Pirinioekin lotzen duen legenda ikusgarria da. Urkulu Pirene ninfaren hilobia dela dio. Pirene Pirinioetako baso eta mendietan bizi zen, eta han ezagutu zuen Herkules. Biak maitemindu ziren, baina Herkulesek bidaia egin behar izan zuen misio bitxi bat betetzeko. Itzuli zenean, tristuraz hil zen Pirene aurkitu zuen. Herkulesek oihu egin zuen orduan: Pirene, Pirene! Horrela geratu zen mendilerro honen izena. Herkulesek hilobi edo monumentu batean lurperatu zuen Pirene, mendi baten tontorrean harri handiak zituela. Ordutik aurrera, leku horrek Herkules izena hartzen du, Urkulu, denboraren poderioz aldatua eta inguru horietako biztanleen hizkuntza.
Buzoia

Dorrearen xehetasunak
Urkulun lagun talde batetik topo egingo dut.
Lagun taldea
Dorrea bisitatu ostean berriz ere bidea jarraituko dut. Horretarako mendi erpinerantz bideratuko naiz Soraluze aldera jaisteko.
Dorrea
Frantsez eraikinaren aurritik igaro eta Ekialderantz joko dut mendi erpina jarraitzeko.
Urkuluko dorrea


Mendi erpinetik beherantz
Soraluzeko mendilepora iritsiko naiz. Bertan Arnoztegitik jaisten den bideko pista zeharkatuko dut Soraluzeko estazio dolmenikoa bisitatzeko. Inguru honetan trikuharri eta harrespil ezberdinak daude.
Soraluzeko harrespila bat

Soraluzeko trikuharria

Soraluzeko trikuharria

Soraluzeko trikuharria
Soraluzeko trikuharritik Urkulu

Soraluzeko bertze harrespila
Berriz pistara itzuli eta eskuinetik Etzangio aldera jaisten jarraitu beharko da.
Etzangio inguruko errekatxoa
Trokatik jaitsi ordez mendi magaletik aurrera jarraituko dut Azpegiko harrespil ederrak bisitatzeko. Bertan pista zeharkatu eta hilobiak bisitatzeko aukera izango da.
Azpegiko mendi-lepoa

Azpegiko harrespilak

Azpegiko harrespila
Harrespilak bisitatu ondoren pista edo errepiderantz jaitsi eta handik arma olarantz bideratu.
Errepidetik beherantza
Errepidea Legartza errekatxora eramaten nau. Eta puntu batean errekatxora gerturatuko naiz freskatu eta argazki batzuk ateratzeko.
Legartza errekatxoa


Legartza
Errepidea jarraituz Txangoa trokarekin bat egingo dut, eta zuzen jarraituz Orbaizetako arma olara iritsiko naiz, 18 kilometroren ondoren.
Orbaizetako arma ola.
Arma Olako etxebizitzak

Elizaren ate nagusia

Jauregiaren atea Kulturola

Iturria

Arma ola goiko aldetik ikusita

Labeetarako jaitsiera

Informazio ohola
Orbaizetako arma olaren inguruko informazioa Orbaizetako udaletik bilduta:
Aezkoako Olaz dauden lehenengo datuak, 1432koak dira. Orduan, Nafarroako Erreginak zenbait lekutan burdin-olak egiteko baimena eman zuen, eta horien artean Legartzan (Olatik gorago) ere.
1781.enean, Eugiko olaren errekurtsoak bukatzen ari baitziren, Aezkoako burdin-olan handitzea aztertzea erabaki zuten. Dokumentu faltsuak erabiliz, eta bertakoek gaztelania menperatzen ez zutela probestuz, alkoholik falta ez zen bazkari baten ondoren eta aetz interesatu baten laguntzarekin, erregearen ordezkariak burdin-ola eta inguruko mendien zesioa lortu zuen. Aipatu zesioak 200 urte iraundu zuen, eta olak 100 bakarrik.
Arma Ola, urte luzetan zehar, inguruko eraikuntza bakarra izan zen, zuzendariek debekatzen baitzuten ondoan etxeak zein bordak egitea.
Olak entziklopedismo frantziarraren ereduari jarraiki zion eraikuntzan, eta penintsulako XVIII. mendearen bukaerako arkitektura industrialaren ereduetako bat da.
Lau labe baldin bazituen ere, produkzioa urria zuen, gerra desberdinak eta ezusteko suteak zirela kausa maiz produziorik gabe egoten baitzen.

Labe garaia

Arma olaz
Los restos de la Fábrica de Armas de Orbaizeta nos recuerdan que en este punto se asentó el principal centro industrial militar del norte de España. Se encuentra ubicada en un frondoso y escondido rincón de la Selva de Irati.
La explotación surgió allá por el siglo XVIII, cuando la existente en Eugi agotó los bosques de su entorno. Carlos III decidió entonces levantar una nueva que les proveyera de munición y armamento para las sucesivas guerras en las que tomaba parte la Corona en la época.
La cercanía de yacimientos de hierro, la abundancia de agua en los arroyos cercanos y la madera favorecieron su establecimiento en Aezkoa.
El antiguo complejo fabril se articulaba en tres niveles integrando la fábrica, un poblado, la iglesia, las viviendas de los obreros y un ingenioso sistema que conectaba las carboneras y los almacenes minerales con la propia boca de los hornos a través de unas plataformas aéreas.
Más de 150 trabajadores y sus familias, junto a tropas de vigilancia vivieron durante años en este frondoso y perdido rincón de la Selva de Irati. En él se llegaron a fabricar hasta 3.600 bombas anuales.
Su aislamiento, que encarecía la materia prima, los grandes gastos de mantenimiento así como los continuos asaltos y saqueos hicieron que el complejo cerrara sus puertas definitivamente a finales el siglo XIX.
El posterior abandono fue devastando las moles edificadas hasta convertirse en ruinas que la maleza ha ido escondiendo con el paso del tiempo. Aún hoy distinguimos los hornos y la canalización del río Legartza, pero el estado del recinto requiere de una importante restauración.

Labe garaia

Beheko aparkalekua

Arkuak

Arma ola

Orbaizetako arma ola
Arma olako beheko aldeko bisita egin eta gero, errepidetik beherantz metro gutxi batzuk egin eta eskuinetik abiatzen den pista hartuko dut, labe garaiaren goiko aldera gerturatzeko. Jendeak ez ohi da alde honetara gerturatzen, baina eremu hau ere badu bere xarma.
Eskuineko pistatik
Arma olak ibaiaren bi ertzeetatik zabaltzen da. Bertze aldea ez da horren bisitatua. Horregatik gaurko ibilbidean bertatik hasiko da itzulia.
Arma olaren eraikinak ibaiaren bertze ertzean

Ikatz biltegi eta bertze eraikinak

Arkuak goitik ikusita

Pistatik jarrituz arma olaren hasierara iritsiko naiz.

Aziendarako eraikina gainditu eta zuzen pistatik jarraitu beharko da ibaiaren ertzetik. Soro batetara iristean, hesia eta ataka bat topatuko da. Bertatik pista nagusia utzi eta sorotik gora igotzen jarraitu.
Hesia gainditu ibilbidearekin jarraitzeko
Soro honetan bertze bunker bat dago. Bertara gerturatu eta ondoren basorantz, bideratuko naiz.
Bunkerra

Arma ola bunkerretik ikusita
Soroaren goiko aldean bertze hesi bat gainditu beharko da bidetik aurrera jarraitzeko.
Hesia gainditu eta zuzen bidetik gora segi

Bidea aurrera jarraituz zutoin bat topatuko dugu. Bertan Lutoko haitzulorako norantza adierazita dago. Gaurko txangoa osatzeko haitzulorako bisita interesgarria da.
Zutoina

Lutoko haitzuloa
Lutoa tamaina txikiko baina balio estetiko handiko bi barrunbe txikik osatzen dute. Bi barrunbeek garapen horizontala dute gailurreko kareharri santoniarren barreraren oinarrian, eta hondarrak lurpeko sare zahar garrantzitsuena dira. Horietako baten ahoa apur bat okertuta dago eta 50 metro luze den galeria batera eramaten du, kanpoaldera ematen duen leihoarekin. Beste ahoa ikusteko moduan dago, eta 18 metroko galeria batera ematen du. Betegarri bat du, eta ebakitako zoru batez estalita dago. Bi haitzuloak espeleologo frantsesek aztertu zituzten 1987an, eta espeleologo nafarrek 2006an.
Lutoa

Lutoa

Lutoa
Haitzuloak bisitatu eta gero, berriz bidera jaitsi eta ezkerretik igotzen jarraitu beharko da. Arlagain mendia inguratuko da eta goiko partean hesi bat aurkituko dugu. Hau gainditu eta zuzen jarraitu.
Hesia gainditu eta zuzen
Bideak basotik aterako nau eta soro batzuen artetik bertze magalean, ikuspegi zabalagoak izango dira. Aurrerago bidegurutze batetara iritsiko naiz eta eskuineko pistatik jarraitu beharko da.

Pirinioak
Aurrerago bertze bidegurutze bat topatuko dugu, oraingoan eskuin aldera ere jo.


Eskuinetik Nabala aldera
Azkenean Nabalako mendi-lepora iritsiko naiz. Bertatik erromatar galtzadaren adar bat igarotzen zen Txangoako mehatokietara. Eta Napoleonen tropek ere independentzia gerran bertatik igaro omen ziren, arma ola suntsitu eta gero.
Nabala
Nabalara iritsi eta zuzeneko pistatik jarraitu. Eskuinekoa beherantz doa eta arma olara darama, erromatar galtzada jarraituz.
Zuzeneko psitatik segi

Zutoina
Pista honetatik bi kilometro eta erdi ibili ondoren, bidegurutze batetara iritsiko gara. Oraingoan eskuinetik metalezko langa aldera jo, hau gainditu eta jaisten jarraitu Orreaga alderantz.
Langa gainditu eta zuzen segi

Aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsiko naiz eta oraingoan eskuineko pistatik edo zuzen segi.
Eskuinetik edo zuzen segi
Azkenik Orreagara iritsiko naiz.
Orreaga

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina