2023(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena

Goñiburu Txiki eta Goñiburu Taplatik

Taplako mendatetik abiatuta ibilbide laburra baina ikuspegi ederrak eskaintzen dituena aurkeztuko dut. Goñiburu Txiki eta Goñiburu mendietara igota, Irati oihanaren ikuspegi zabalak ezagutzeko aukera izango dira, baita Irabiako uharkarenak ere. Tontorretatik Pirinioetako zenbait gailur ikusterik izango badira, bereziki Orhirena hanpatu beharko dugu. 

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Goñibururako ibilbidea
Ibilbidea 3 D formatuan ikusteko

Altimetria
Taplako mendatean kotxea utziko dugu eta bertatik Pirinioetako ikuspegi ederrak dira. Motxila txikia prestatu eta bertatik abiatzen den pistatik abiatuko naiz.
Taplako mendatetik

Taplatik Goñiburu Txiki eta Goñiburu

Taplatik Idorrokia
Pistatik ibiltzen hasi eta gutxira izango dugu langa bat. Ezkerretara azienda bereizteko gunea dagoelarik. Gogoratu bertatik artalde asko izaten direla uda partean bereziki.
Langa

Langa eta Taplako mendatea Idorrokia gibelean delarik
Puntu honetan pista utzi eta eskuinetik animaliek osaturiko bidexketatik aurrera jarraituko dut, iturri eta ur biltegi edo urmaeltxo batetara iristeko.
Goñiburu Txiki eta Goñiburu
Ur biltegi honetatik Goñiburu Txiki mendiko tontorra ikusgai da. Aurrenekoz harantz bideratuko naiz.
Baltsa
Magalaren erdi aldera, eskuinetik beherantz desbideratu beharko dut Goñiburu Txiki tontorrera gerturatzeko.
Goñiburu

Goñiburu Txiki
Zuzen jaitsi eta azkenik muinorako igoera bertzerik ez dut egin beharko tontorrera iristeko.
Goñiburu Txikiko muinoa
Goñiburu Txiki mendiko goraino iristen de Iratiko oihana, beraz tontorreko toki guztietatik ez dira ikuspegi onak izango baina apur bat eskuin edo ezkerrera eginik hobetuko dira.
Goñiburu Txiki

Goñiburu Txikitik Idorrokia
Tontorreko ekialderantz gerturatzean Idorrokia ikusgai izango da. Bi mendien artetik jaisten da errepidea Iratira.
Idorrokia eta errepidea

Orhi eta Idorrokia eta Abodi
Berriz ere Mendebalderantz tontorretik segi eta honela Goñiburu Txiki eta Goñiburu mendien arteko leporantz bideratuko naiz.
Mendebalderantz joatean Goñiburu mendia ikusiko da. Bi mendien artean dagoen mendi-lepora jaitsiko naiz, ibilbidea zirkularra osatzeko. Jaitsi eta horren bertze igotzerik nahi ez duenak, bide beretik itzuli eta bertze magaletik aldapa lauxoago batetatik garaitu dezake tontorra.
Goñiburu

Irati

Irati eta Irabiako uharkaren azken zatia
Mendi-lepora jaitsi eta aldapa malkartsua izango da aurretik. Beraz lasaitasunez hartu eta erpinetik gora egin.
Goñiburu mendiko erpinetik gora

Mendi-lepoa

Goñiburu Txikia mendi-lepotik
Poliki poliki altuera irabaziko da eta segituan Goñiburu Txiki mendiaren goiko aldetik ikusterik izango da. Gibelean Orhi mendia ikusgai dugularik
Goñiburu Txikia

Idorrokia eta Goñiburu Txikia

Iratiko oihana

Azkenik hesi batetara iritsiko naiz eta behin hau gainditurik Goñiburuko tontor zabalean izango naiz. Baina bertatik ikuspegi ederrak oso direnez paisaiaz gozatzeko aukera izango da.
Iratiko oihana eta Orhi

Elurretako Am Birjinaren baseliza eta Irati
Iratiko oihanaren erdian, basoz inguraturik Iratiko etxe eta bereziki Elurretako Ama Birjinaren baseliza ikusgai da. Gaurko egunean teilatua zurezko oholez estaltzen hasi gara. Horretarako aurreko urtean hasita ia 6.500 pago ohol prestatu genituen, urte bete oihanean lehortzen egon direnak.
Dokumental osoa ikusi nahi bada Eugenio Monesmaren kanalean edo eta BERTAN duzue.
Bertze bideotxo honetan Ondare Immaterialaren inguruan landutako bi praktika onen artean, bigarren zatian oholen prestaketa eta teilatuan paratzearen prozesua labur ikusterik dago. 

Hesia gaib¡nditu
Hesiaren bertze aldera igaro eta tontorrera iritsiko naiz
Irati eta Irabia

Panoramika hesitik

Eta azkenik Goñiburura iritsi eta otartekoa hartzeko momentua iritzi da.
Iratiko oihana

Irabiako uharka 

Goñiburu

Goñiburutik Zaratitzu aldera

Orhi, Idorrokia eta Goñiburu Txikia

Tontorreko antentxoa

Panoramika tontorretik

Buzoia
Behiak bertatik daudenez normala da altuera honetako buzoia bota izana.

Orhi

Orhi

Abodi eta Pirinioak
Tontorrean lasai oso egon ostean hesiaren aldetik jaisten hasiko naiz. Oraingoan Hego alderantz.


Ohikoa izaten den moduan, udan Iparraldetik lainoak sartu egiten dira arratsalde partean.




Estrato ederra ikusgai

Estratoaren xehetasuna
Magaletik jaisterakoan borda zahar baten aurriak ikusgai izango dira.
Borda baten aurriak
Hesia gainditzeko atakatxo honetatik bertze aldera igaro eta magal horretatik beherantz joa beharko da, igoerako bidearekin bat egin arte.
Hesia gainditu
Magaletik beherantz bide erosotik segi.

Aintzira artifizialera iritsi aurretik iturburua babezteko metalezko kutxa bat ikus daiteke
Iturburua

Aintzira artifiziala


Apur bat beherago iturri eta aska bat dago animaliek bertatik edateko.
Iturri eta aska

Aska

Aska

Aska
Bertatik pistara atera eta azkenengo zatia pistatik burutu beharko da kotxera eta Taplako mendatera iristeko.
Goñiburu eta Goñiburu Txiki

Ibilbide laburra baina ikuspegi oparoak eskaintzen duena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina