2023(e)ko urtarrilaren 3(a), asteartea

Erreniega eta Arga ibilbidetik itzulia

Sarrera honetan mendi bizikletaz buruturiko ibilbide zirkular berri bat aurkeztuko dut. Donajakue bidetik abiaturik Gendulain jaurtxoaren aurriak bisitatuz eta handik Asiain herrira. Bertatik Erreniegako Ipasate mendira eta bere baselizan otordutxoa hartu, ondore berriz ere pistatik Asiain herrira jaisteko. Herritik Muru Astrain eta Paternainera errepidez eta ondoren Arga ibilbidetik itzulia eginik Iruñara. 42,2 kilometroko ibilbidea eta 700 metrotako desnibelekoa. 

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea
Ibilbidea 3 D 

Altimetrian agerikoa da Ipasaterako igoera
Donibane auzotik irten eta Iturrama auzora joko dut, Fuente del Hierro karrikan Donajakue bidea hartzeko. Amaiur ikastolatik eskuinera aldapan behera jo beharko dut.
Fuente del Hierrotik beherantz
Bideak Elortz ibairaino eramaten nau eta bertako zubi zaharrean argazki bat egingo dut
Elortz ibaia
Zubitik zuzen jarraitu eta aurrerago tren bidearen gainetik igaroko naiz.
Elortz gaineko zubia
Zizur Txikirako aldapari aurre egin ostean, herriko errotondara iritsi eta zuzen jarraitu beharko dut, hala ere marra horiak bidearen norantza erakusten dute.
Errotondatik ezkerretara, beheruntz
Herri honetako iturri monumentalarera iritsi eta eskuinetik jo beharko dut, frontoi aldera handik zuzen jarraitzeko. 
Zizur Txikitik irten eta pista jarraitu
Donajakue bidetik Galarrera doan errepidera iritsiko naiz. Errepidea zeharkatu eta pistatik zuzen igotzen jarraitu.
Galarrerako errepidea zeharkatu eta zuzen segi
Aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsi eta zuzen jarraitu.
Zuzen jarraitu
Apur bat aurrerago urmael batetara iritsiko naiz. Ezkerretik metro gutxi batzuk desbideratuko naiz argazki batzuk egiteko.
Urmaela

Urmaela
Urmaeletik oso gertu bidegurutze bat dago. Bertan utzi beharko da Donajakue bidea eta eskuinetik igotzen jarraitu. 
Ezkerretik eta hamar bat metrotara desbideratu eskuinetik
Eskuinetik gora doan pista Gendulainera eramango nau.Erne bertan Donajakue bidea utzi egiten delako.
Eskuinetik gora
Pista ez dago aurrekoa bezain ongi eta aldapatxo baten bitartez gora segi eta agudo Gendulaineko eraikinak ikusgai izango dira.
Bidea

Aurriak
Nabe batetara iritsiko gara aurrenik. Eskuin aldean aurri batzuk ikusgai izango dira. Baina jaurgoaren eraikin nagusiak apur bat gorag, zuzen izango dira.


Elizaren dorrea azpitik ikusita
Gendulaineko jauregia eta elizen aurriak bisita lasaia eskatzen dute. 

Gendulain jauregi eta elizaren inguruko informazioa ondare zerrenda gorritik jasota. 
Historia:
El palacio fue construido en el siglo XVI aunque ampliado en el XVIII.  Fue en otros tiempos, un señorío de gran importancia, no sólo en la Cendea de Cizur, si no en toda Navarra. Situado en pleno Camino de Santiago, entre Cizur Menor y Zariquiegui y muy cercano a Pamplona, la silueta del palacio recuerda el pasado glorioso de un lugar privilegiado. La colegiata de Roncesvalles tuvo posesiones durante el siglo XIII. Posteriormente estuvo, como cabo de armería, bajo la protección y dominio del señor de Ayanz y de las generaciones de su linaje que, en el siglo XVII, recibieron el título de condes de Guenduláin. En 1520 el palacio fue saqueado por las tropas franco-agramontesas porque el señor de Ayanz formaba parte de la facción beamontesa que apoyaba a la Corona de Castilla.
La iglesia de San Andrés, del siglo XVII y contigua al palacio, era la iglesia del señorío.
Descripción:
El monumento se puede definir como castillo-palacio, al tener elementos defensivos, propios de construcciones militares de final de la edad media. Es de planta rectangular,  se organiza en torno a un patio de planta rectangular y cuenta con dos torres en los ángulos y almenas como elementos defensivos.
la Iglesia de San Andrés muestra mezcla de tendencias estilísticas, algunas tardogóticas como las bóvedas, otras propias del siglo XVII como las columnas de la nave o la torre, y otras incluso del siglo XVIII como la puerta de acceso al interior del templo. Presenta en planta una amplia nave de cruz latina de tres tramos, crucero de brazos rectos y cabecera poligonal. En el interior se encuentra la capilla funeraria de la familia de los condes de Guendulain, que se adosa al brazo del crucero del lado del Evangelio. La nave se cubre con tres tramos de bóveda de terceletes. El crucero lo hace con bóveda estrellada sobre cuatro gruesas columnas. La sacristía se adosa a la cabecera por el lado del Evangelio. Al exterior, muros de buen sillar regular. La puerta de acceso, de estilo barroco del siglo XVIII, es un arco de medio punto enmarcado sobre recuadramientos sobre pilares cajeados y columnas dóricas que apoyan en pedestales. Sostienen un entablamiento con frontón curvo de volutas. La puerta queda protegida por un pórtico de piedra de tres arcadas semicirculares, sostenidas por pilares cuadrados. La torre del siglo XVII se emplaza sobre el tramo de los pies de la nave. La pila bautismal del siglo XVI se encuentra en el sotocoro.
Grado de protección legal:
BIC - El palacio esta declarado pero la iglesia carece de protección.
Estado de conservación:
El Palacio en ruinas, cubiertas hundidas, víctima de vandalismo (cubierto de graffitis y otros daños), de la acción del tiempo y de la vegetación. En 2005 sufrió el desplome de uno de sus muros N.O.
La iglesia, también abandonada, en proceso de ruina y víctima de vandalismo.
Eliza

Jauregia

Elizaren dorrea

Eliza

Eliza

Gendulainetik Erreniega

Panoramika Elizaren aurreko aldetik

Eliza jauregiaren atetik

Jauregiko eraikinaren barruan

Jauregiaren barruko aldea




Ur putsua





Jauregiko atari nagusia

Jauregia
Eremu berezia bisitatu ostean, sentimendu kontrakoekin aurrera jarraitu beharra. Gune honek bere xarma du baina egia erranda, egun itxura tamalgarria duela.
Pistatik aurrera segi, baina kontuz aldapatxo bat beherantz dagoela eta bat batean pistaren erdian kate bat dago, jendeak kotxeekin jauregira iritsi ez dadin eta abiadura hartzekotan arazoak izan daitezke ez bai da ikusten, gainean duzunera arte.
Pistaren erdian dagoen katearekin kontuz
Aurrerago errepidera iritsiko naiz. Zarikiegitik jaisten den errepidea da eta bertatik autobidea gainditzeko dagoen zubira bideratuko naiz, ezkerretik beherantz.
Zarikiegiko errepidetik ezkerretara
Errepidetik Astrain herrira iritsi eta mendaterako bidea segi.
Astrainerako bidea
Astraineko bidegurutzean zuzen segi mendateari aurre egiteko.
Astrain
Errepide zaharretik mendatea igo eta goiko partean, eskuinetik desbideratu Erreniegako parkera daraman errepidetik.
Eskuinetik Erreniega aldera
Mendatean errepidea utzi beharko da eta eskuinetik abiatzen den pistatik aurrera egin.
Eskuinetik errepidea utzi

Eskuineko pistatik igotzen segi
Pista honetatik gora jarraitu beharko da.
Aurreneko bidegurutzean eskuinetik igotzen jarraitu.
Pistatik Ipasate mendia ikusgai
Aurrera segi eta Ipasate mendiaren aldamenean bertze bidegurutze bat topatuko dugu. Bertan pista nagusiak utzi beharko dira eta ezkerretik lurrezko pistatxotik gora ekin beharko diogu baselizara iristeko.
Ipasate azpiko bidegurutzea

Eskuinetik gora Ipasatera iristeko
Aldapa malkartsu baten ostean baselizara iritsiko naiz. Bertara iritsi eta bateriadun bizikletaz igotako taldetxo batekin bat egingo dut. 
Santa Agueda baseliza

Ipasatetik ikuspegia
Baselizan atsedenalditxo bat hartu eta zerbait jateko unea da. Ikuspegi zabalak dira Ipasate menditik.
Ipasatetik

Sarbil Ipasatetik
Baselizatik berriz bidegurutze edo mendi-lepora jaitsi eta eskuinetik abiatzen den harrizko pistatik jarraitu.
Panoramika ipasatetik jaisten hasterakoan
Pista honek Altxuriarantz eramango nau eta bertatik Ipasate mendiari buelta emanik beherantz.
Ipasate behetik ikusita
Pista batetara iritsiko gara eta zuzen gurutzatuz bidetxotik aurrera beherantz jarraitu beharko da.

Bidexkatik zuzen jaisten segi
Pista hau Undianora eramaten du baina zuzen jarraituz laburbidetxo bat da.
Ezkerretik Undiano

Bideak bertze pista batetara aterako gaitu. Oraingoan pista nagusia eskuinetik jarraituz Astrainerantz bideratuko gara.
Ezkerretik Undiano
Eskuinetik jarraituz Astrain herrira iritsiko naiz eta errepidean ezkerretik beherantz jo beharko da.
Errepidetik Muru Astrain herritik igaro eta aurrerago Paternainera iritsiko naiz. Herrira iristerakoan ezkerretik hartuko dut errepidea eliza aldera iristeko.
Paternain herrirantz sartu

Paternaingo eliza
Larrayara daraman errepidea zeharkatu eta zuzen herriko beheko partera bideratu.
Errepidea zeharkatu eta zuzen beherantz
Herriaren beheko partean pista zuzen jarraitu beharko da. Pista honetatik  tarte bat egin ondoren, bidegurutze batetara iritsiko naiz. Ezkerretik Arga ibaitik bideratu.
Bidegurutzean ezkerretik segi

Iberoko zubira iristean eskuinetara
Argara iritsiko gara, Iberoko zubi zaharra dagoen tokira. Oraingoan zubia zeharkatu gabe, eskuinetik Arga bidea jarraitu beharko da Iruñarantz.
Eskuinetik zubia zeharkatu gabe
Argako ibilbidetik jarraituz eraikitako zubi berrietariko batetara iritsiko naiz.
Eskuinetik Arga ibilbidetik
Zubia

Arga
Zubia igaro eta bide nagusia utziko dut, eskuinetik ibai ertzetik atzerantz doan bidetik jarraitzeko. Bide honek Hiru gurutzetako memoriaren tokira darama. Monumentu honen bisita egiteko aukera izango da.
Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko hilobiaren memoriagunea
Nafarroako Memoria Historikoaren toki bezala deklarazioa eta inskripzioa: “Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko hilobiaren memoriagunea” 
Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien 29/2018 Foru Legean, abenduaren 26koa, ezarritakoaren arabera, Memoria Historikoaren Toki bezala deklaratzeko eta hala inskribatzeko prozedura abiatzen duen ebazpena jendaurrean jartzen da.ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko maiatzaren 18an hartua, Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko hilobiaren memoriagunea Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratu, eta Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan inskribatzen duena. 
Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko hilobiaren memoriagunea
Hau fusilamenduen ohiko tokia izan zen, baina lurperatze posibleen erreferentziak ere ematen dira. Zehazki, badakigu gurutzearen azpian (hiru gurutze), Larragako bizilagun batek jarrarazita, bere herriko 10 pertsona lurperatu zituztela, 1936ko urriaren 26an erailak, goizeko 5-6en artean. Muinoaren azpian beste 10 lurperatu zituzten, hauek ere Larragakoak. Gaur egun badakigu Obanosko sei bizilagun ere fusilatu zituztela leku horretan. Uste da lurperatuta daudela Iruñeko hamaika bizilagun, Garesko sei, Obanosko beste sei, Uharte Arakilgo hiru, horien artean Silverio Astiz Lakunza alkatea eta haren seme Silverio Astiz Ezkurdia, Berbintzanako bi eta Ondarroako bat. Errepublika garaian Nafarroako PSOEko presidente eta Iruñeko Udaleko zinegotzi izan zena, Gregorio Angulo, Nafarroako UGTko sortzaile eta lehen presidentea, fusilatu zutela uste da, 1937ko ekainaren 2ko gaueko 10etan. Era berean, ¡Trabajadores! egunkari sindikaleko zuzendari Tiburcio Osácar eta Iruñeko etxe merkeen kooperatibako zinegotzi eta kudeatzaile Jose Roa fusilatu zituzten.

Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko hilobiaren memoriagunea
Ahozko azalpena. BERTAN 
Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko hilobiaren memoriagunea
Memorialaren bisita egin ondoren, berriz ere Arga ibaiko ertzeko bidetik itzuli ibilbide nagusira eta zuzen jarraitu.
Bidetik segi eta Ororbia herrira iritsi, handik zubiaren bitartez bertze ibai ertzera igaro eta berriz Arga bidetik segi. 
Aurrerago bigarren zubi berrira iritsiko naiz. Zubiaren bertze aldera igaro eta aurrera segi.
Bertze zubia


Arga

Bidetik segi Arazuri herrira gerturatzeko eta han bertze zubi batetatik Argaren bertze ertzera igaro.
Arga

Arazuri
Aurrerago Arazuriko zubi zaharrera iritsiko naiz. Berriz ere ibaiaren bertze ertzera igaro.
Arga

Arazuriko zubi zaharra

Landaben  ingurura iritsi eta oinezkoen zubitik berriz ere bertze ibai ertzera igaro. 
Oinezkoen zubia

Zubia
Barañain azpiko parkera iritsi eta bidetik Lagunak poligonora iristerakoan, berriz ere ibaiaren bertze ertzera igaroko naiz, bidetik jarraitzeko.

Bertze zubia

Azkenik Landabeneko aldapatik Ermitagainara igo eta Liburutegi orokorretik Donibanera itzuliko naiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina