2023(e)ko urtarrilaren 10(a), asteartea

Jaitzetik Esparatz eta Peña Txiki zirkularra

Sarrera honetan Jaitzetik edo Salinas de Oro herritik abiatuta Esparatz eta Peña Txikita tontorrak garaitzeko ibilbide zirkularra. Jaitz herria ezaguna da bere gatzagengatik eta gaurko ibilibidearen hasieran ibaira jaitsi eta sortutako ur-jauzi artifizial ederra bisitatutuko da. Bertan errota baten aurriak ikusgai dira. Ondoren igotzen hasi eta San Jeronimo baseliza bisitatuko da. Baselizaren buru aldea erromanikoa da baina bereziena handik gertu dagoen koba-santutegi txikia da. Ibilbidearen bigarren partean Esparatz mendiko tontorra eta ondoren GR 220tik zatitxo bat burutu ostean, Peña Txikitarako igoera dago. Azken tontor honetarako igoera ez dago gomendaturik bertigoa duten pertsonentzako. Igoera malkartsu eta amildegi handiko tontorra bai da. Azkenik ibilbide zirkularra burutuz, berriz ere herrira jaitsiko gara.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria.

Jaitz herritik abiaturiko ibilbide zirkularra
Ibilbidea 3 D formatuan ikusteko

Altimetria

Jaitz herrira iritsi eta harraskaren aldamenean, errepidearen aldamenean kotxea utzi eta mendiko botak paratu eta motxila prestatu ondoren ibilbideari hasiera emango diot. 

Jaitzeko harraska

Jaitz herriko iturri handia
Kotxetik beretik Esparatz eta Pela Grande eta Peña Txikita ikusgai dira. Ibilbideko aurreneko zatia izango da deskubritu beharko duguna. Bidean gatzagak ikusi eta bisitatzerik dago. Bertan modu tradizionalean biltza da gatza egun ere. Gatzagak oso zaharrak dira, izendatzen dituen lehen dokumentu idatzia 1492koa da, nahiz eta uste den garai hori baino lehenagokoak direla. Garai hartan gatzak berebiziko garrantzia zuen elikagaien kontserbazioan. Gaur egun gatza produktu ekonomikoa da, baina antzinatean ez zen horrela izan. Erabilera horien artean, kanbio-txanpon gisa azpimarra dezakegu, eta hortik "soldata" hitza, erabilera terapeutiko edo sendagarri gisa edo elikagaiak kontserbatzeko erabilera gisa. Gatzaren erabilgarritasun ezagunena janaria pilatzeko da, elikagaien zaporeak orekatuz eta areagotuz.
Peña Txikita, Esparatz eta Peña Grande
Jaitz herriaren inguruko historia, udaleko webetik bilduta:
Gaur egungo udalerria, Salinas de Oro, antzina Yaniz izena zuen eta bertan Erdi Aroko bi udalerriak hartzen ditu, Zuazu eta Oro hain zuzen ere.
Yaniz herria muino batean sortu zen, iparraldeko haizeetatik babesteko eta inguruan dituen mendien babespean, azken hauek Gesalatzetik banatu eta Salinas de Oroko diapiroa osatzen dute. Herriaren ondoan eta zonalde altuenean, bere babeserako gaztelu-eliza eraiki zen, bertatik, Estellerriko eskualde zabal bat ikusten da, Jurramendi eta Deioko gainak barne. Herria, Oroko gazteluaren babesean zegoen, dirudienez, Haitz handia edo S. Jeronimoren haitzaren gainean eraikia. Inguru hauetan, tradizioak dioenez, Nafarroako eta Leongo erregeak indartsu egin ziren, bertan Abd Al Raham garaitu zuten, Valdejunquerako bataila lazgarrain, Muetz eta Jaitz artean, 920. urtean gertatutakoa.
1135ean, erregeak Iruñako apezpikuari doaina egingo dio “la villa que se dice Ianiz, et la villa de Zuazu con el castillo que se llama Oro”. Urte horretatik aurrera, Yaniz herria, apezpikuaren ondasunen barne geldituko da, baina 1291ean gaztelua, koroaren esku geldituko da.
1165ean, dokumentu bat agertuko da, zeinean, herriari “Yaiz edo Salinas” deitura ematen zaion eta 1225etik aurrera, dokumentuetan izen berria agertuko da, Salinas de Oro hain zuzen ere.
XIV. mendean, Goñi noble-familia, kondairako Goñiko Teodosio jauna familia honetakoa omen zen, Jaitzen bere bizitokia ezarri zuten eta Ekizaren magalean jauregi harresitu bat eraiki zuten. Ondorioz, herria jauregiaren ingurura zabaldu zen eta antzinako gune originala hedatu zen eta gaur egungo Garrabea auzoa sortu zen. Jauregia 1513an bota egin zuten, gaztelakoak sartu zirenean eta beranduago berreraiki zen nahiz eta azkenik 1947an bota egin zen berriro ere honen harria saltzeko.
XVI. mendean herriak 60 etxe zituen eta apurka-apurka handituz joan zen. Hazkunde honen ondorioz, XVIII mende erdialdean populazio hazkundea nabaria izan zuen, 1786an 473 biztanle izatera iritsiz; ondorioz nobletasun-agiri ugari lortuko ditu eta 1799an eliz parrokiaren berreraikitzeari ekin zioten, herriaren erdigunean.
Frantsesen eta karlisten tropen igarotzeak eta ezarritako tasa eta zerga altuek, gutxinaka gutxinaka herria pobretu zuten. 1857an, 578 biztanle izatera iritsi zen eta Gesalatz ibarretik banandu zen, udal independentea izatera pasatuz. 1778ko dokumentu batean herriak “un vascuence tan comprensivo como el de Pamplona” zuela esaten zen, baina XIX mende erdialdean bere erabilera galdu egin zen.
Ezkerreko pistatik utzi errepidea
Errepidetik metro gutxi batzuk egin eta ezkerretik beherantz ateratzen den pistatik jo beharko da.
Pista honetatik Salado errekara iritsiko gara. Bertan dagoen zubia gainditu eta eskuineko pistatik jarraitu.
Zubia garaitu eta eskuineko pistatik

Zubi Erromanikoa, begi bakarra duena, Salado ibaiaren gainaldean altxatzen da, bertatik, Oroko San Jeronimo bidera igarotzen da. Hemendik hurbil 1849an errota berria eraiki zen.
Inguruko zuhaitza
Ibaiaren goiko aldetik doan pistatik jarraitu beharko da eta bertatik Salado ibaia eta inguruko egitura berezi batzuk ikusteko aukera izango dira. 
Salado ibaia
Pistan bidegurutze bat izango dugu. Oraingoan ibairen norantza jarraitu eta ondoren bertze bidetik bueltatuko gara.
Zuzen segi

Tarteko gunea, ibaiak ireki duen sakonunea da, egitura konplexua duena, buztin, ofita, igeltsu eta gatzez osatua, bertan gatz guneak daude.
Saiak tontorraren goiko aldean

Saiak
Apur bat aurrerago, bihurgune batean harri multzo batek adieraziko digu ibaiarako jeitsierako bidexka. Pista utzi eta bertatik ibaira jaitsi, inguruan errota zaharraren aurriak eta ur-jauzia eta zubia ikusiko ditugu eta.
Eskuinetik ibaira jaitsi
Saiak euren behatokian

Loreak
Lorea
Jaisten hasterakoan presa berritua ikusterik dago eta bere azpian sorturiko ur-jauzia. Altuera hau erabili izanten zen errotarako.
Ur-jauzia eta presa

Presaren eremua
Antzinako presa errota, Salado ibaian aurkitzen da eta antzinako Miniavia errotak zuen honen jabetza, 1141ean Gartzia Berriztatzaileak doaina egin zion Iruñeko apezpikuari. Bertako errastoak metro gutxitara ikus daitezke. Presa 1813an berreraikia izan zen, uholde baten ondorioz, aurrekoa desagertu zelako.
Salado eta ur-jauzia


Salado eta errota zaharraren ubidea

Ur-jauzia

Presaren xehetasuna

Presa eta inguruko igeltxoak
Errotarako ubidea

Bisita burut ondoren berriz ere pistara igo eta bertatik tartetxo bat oraindik jarraitu beharko da. Aurrerago pista utzi beharko da eta ezkerretik gorantz doan pistatik jarraitu.
Ezkerreko pistatik gora ataka gainditu gabe
Gorago hesi baten aldamenera iritsiko gara. Bertan itxidura bat osatu dute. Ezkerreko aldetik maldan gora jarraitu.
Ezkerretik maldan gorako bidexkatik segi
Bertatik pista batetara iritsiko gara eta eskuin aldetik, hesia gaindituz jarraitu beharko da.
Pistara atera eta eskuinetik hesia gaindituz segi
Pista honetatik Oroko San Jeronimo baselizara iritsiko gara.
Oroko San Jeronimo baseliza

Baselizako sarrera
Oroko San Jeronimo baseliza, XI. mendeko eraikuntza erromanikoa, Oro herriko antzinako parrokia izan zena. Baseliza, eskualdeko debozio gunea da eta famatua izan zen barnealdean, santua desertuan zegoenean bere bularra zauritu zuen harria kontserbatzen delako eta harria garai batean, Nafarroako herrietatik eskean eraman zen. Elizak, sakristia, ermitauaren etxea eta atari harriztatua kontserbatzen ditu eta gainera iturriaren ondoan harizti ederra dago.
Burualde erromanikoa
San Isidro egunetik hurbilen dagoen larunbatean, San Isidro laborariaren erromeria ospatzen da. Santuaren irudia, Oroko San Jeronimo baselizara eramaten dute herritarrek, bertan meza ospatu eta tenpluaren inguruan bazkari herrikoia egiten da, batik bat, arkume sahieskiak jaten dira. Herriak egun hauetan jai txikiak ospatzen ditu.
Santiago Egunaren ondoan dagoen larunbatean, Oroko San Jeronimoko kofradeak , Hermandadearen eguna ospatzen dute, meza nagusia egiten dute eta gero herriko frontoian bazkari herrikoia egiten dute zeinean jende asko biltzen den.
Burualdearen xehetasuna
Baselizaren barruko aldea
Baselizaren inguruan hilarri diskoideo bat dago.
Hilarria
Baselizatik, ezkerrerantz bide bat abiatzen da. Bertatik joko dut haitzuloan eraikitako santutegira bisitatzeko
Bideko lorea
Lourdeseko amabirjinaren baseliza
Oroko San Jeronimo baselizaren ondoan eta Peña Grandetik gertu, haitzulo txiki bat aurkitzen da, ermitauen antzinako bizilekua zena, aurreko mende hasieran Lourdeseko amabirjinaren baseliza modura eraiki zena. Biztanleengatik ezaguna barnealdean dagoen freskotasunarengatik
Baselizaren sarrera

Kobako aldarea

Santutegiaren sarrera barrutik ikusita
Berriz ere Baselizara jaitsi eta Ezkerretik igotzen jarraitu beharko da, Peña Granderen haitzak inguratuz
Peña Granderen haitzak
Peña Grande eta Esparantz mendien arteko mendi-lepora iritsiko naiz. Bertan pista bat dago eta metalezko atea. Gaurkoan ez dut pista bertan hartuko, hesiaren aldamenetik doan bidetik gora jarraitu beharko da eta.
Hesiaren aldameneko bidetik gora
Bidea altuera irabaziz doa eta puntu batean hesi bat topatuko da. Hesia gainditu eta pinadirantz, gorantz jarraitu beharko da
Hesia gainditu eta igotzen segi
Pinaditik atera eta Esparatz mendiko tontorretik gertura aterako gara, azken metroak mendi-erpinetik burutzeko.
Esparatz mendiko tontorrera iristean

Peña Grande Esparatzetik

Buzoia

Panoramika Esparatzetik

Erpin geodesikoa eta buzoia

Esparatz mendian ogitartekoa jan eta atsedena hartu eta paisaietaz gozatu ondoren bertze magaletik abaitzen den bidetik jaisten hasiko naiz.
Pirinioak Esparatzetik
Pitan bidegurutze bat izango da. Hesiaren aldamenetik, hots, ezkerretik jaisten jarraitu.
Ezkerreko bidetik segi
Bideak Esparatz eta Ollakarizketa mendien arteko mendi-lepora eramango gaitu. Bertan pista ezberdinak izango direlarik. 
Mendi-lepoa
Mendi-lepotik ezkerreko norantzan jarraitu beharko da pista metro gutxi batzuetan, Peña Txiki ingurura gerturatzeko.
Peña Txiki

Peña Txikiren xehetasuna
Pistan bidegurutze bat izango da, eskuinetik jarraitzeko eta Peña Txikiren mendi-lepora iristeko.
Eskuinetik Peña Txiki mendi-lepora gerturatzeko

Peña Txiki

Peña Txikita eta Peña Grande
Mendi-lepora iritsi eta ezpelen artean bidexka bat jarraitu beharko da, ekialdeko mendi-erpinera gerturatzeko. Bidea hasieran ezpelen artean malda irabazten doa, baina apur bat aurrerago haitzera gerturatu eta erpinetik igotzen jarraitu beharko da. Bidea estua eta amildegiz inguraturiko da beraz bertigorik izatekotan ez da oso gomendagarria.
Peña Txikitaren erpinetik gora igo beharko da

Peña Txikitaren tontorrera iristean

Tontorretik Peña Grande

Tontorretik erpina eta mendi-lepoa

Jaitz tontorretik

Amildegiak edo paretak handiak dira

Erpinerako igoerako pasua
Igoeran baino tentu handiz ibili jaisterakoan eta honela mendi-lepoko sorora iritsiko gara.
Peña Txikita
Oraingoan sorotik bidea beherantz jarraitu, haitza edo Peña Txikitaren hormak ikusgai ditugularik.
Bideak bi Peñen arteko pasalekura jaitsiko gaitu. Beherantz eta itzulia ematen zaiolarik, Peña Txikitaren amildegiak nolakoak diren benetan ikusterik izango ditugu. Beraz tontorrean ikusterik izan ez diren amildegiak, benetan galantak direla ageriko da.

Bi Peñen arteko tokian aska bat topatuko dugu eta bertatik pista bat abiatuko da.
Aska
Pista Peña Granderen magaletik beherantz eramango gaitu.

Hesi baten aldamenean bidegurutze bat izango da. Gaurkoan ezkerreko pistatik jarraituko dugu.
Ezkerreko pistatik jaisten jarraitu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina