Sarrera honetan Iruñatik abiatuta bertze bizikletaz buruturiko ibilbide erraza eta polita aurkeztuko dut. Arga ibilbidetik Ibero herrira gerturatu eta handik Lizasoain herrira gerturato geroago Zuastira iristeko eta handik Plazaolako bidetik Iruñara itzultzeko. Bidea pistetatik egiten denez ez du zailtasun berezirik. Ibilitakko distantzia 36,5 kilometrokoa eta desnibel urrikoa, aldapa oso gutxirekin.
|
Altimetria |
Iruñatik atera eta Mendebaldeara gerturatuko gara, bertatik eta Landabenera daraman aldapatik Argako ibai ertzeko bidea hartzeko. Hasieran baguadatik eta georago azaroaren 25eko pasealekutik liburutegira zuzentzeko.
|
Baguada |
Barain herriko mugara iritsi eta eskuinetik, aldapatik Arga ibaira jaitsiko gara.
|
Landabenerako errotondatik aldapan behera |
Arga gaineko zubia igaro eta eskuinetik dagoen Ibildea hartuko dugu. Bertatik Landabenera gerturatu eta berriz ere zurezko zubiaren bitartez ibaiaren bertze ertzera pasako gara. Bertze ertzean eskuinetik jarraitu beharko da parkera iristeko eta aldapa igo ordez, eskuinetik berriz ere bertze zubira bideratzeko.
|
Oinezkoen Landabeneko zubia |
|
Zubia igaro eta bertze ertzetik segi |
Ibaiaren bertze ertzeko bideak, autopistaren azpitik eta trenbidearen azpitik igoroz, Arazuri aldera eramango gaitu.
|
Arazuri |
Arazuriko zubi zaharrera iritsi eta bertatik ibaiaren bertze ertzera igoro beharko da.
|
Arazuriko zubia igaro |
Ibaiaren bertze ertzean, eskuinetik jarraitu beharko da.
|
Zubia igaro eta eskuinetik segi |
Bideak Arazuri herriko bertze aldera eramango gaitu. Bertan bertze zubi bat igaro beharko da eta berriz ere ibaiaren ertzetik, eskuinetik jarraitu.
|
Arazuriko bertze zubia |
Zubia igaro eta ezkerretik ibai ertzetik segi.
|
Zubia igaro eta ezkerretik |
Aurrerago zurezko bertze zubi batetara iritsiko gara. Hau gainditu eta bidetik segi.
|
Zubia |
|
Oinezkoen zubia |
|
Ororbia aurreko zubia |
Bideak Ororbia herrira gerturatuko gaitu. Kasu honetan errepidera aterako gaitu eta eskuinetik zubia gainditu bezain pronto, berriz ere eskuinetik beherantz daraman karrika hartu beharko da.
|
Ororbiako errepideko zubia |
|
Zubia igaro eta eskuinetik beherantz |
Ibaiaren bertze ertzetik jarraitu beharko da, urrengo zubira iritsi arte.
|
Argako bidea |
Oinezkoentzako bigarren zubi handira iritsi eta bertatik bertze ertzera igaro beharko dugu, bertze ertzetik jarraitzeko.
|
Zubia |
|
Zubian |
Ibero herriko zubi zaharrera iritsiko gara bertatik. Zubia igaro eta herrirantz bideratuko gara, zuzen.
|
Iberoko zubia |
|
Zubian |
|
Arga |
Ibero herriko elizaren paretik igaro eta errepidera atera beharko gara.
|
Iberoko eliza |
Errepidean kontu handiz, eskuinetik metro gutxi batzuk egin beharko dira.
|
Errepidetik eskuinera metro gutxi batzuk |
Ehun bat metro errepidetik egin ondoren, ezkerretik beherantz abiatzen den pistara pasatu beharko da. Kontuz hemen, kotxeak abiaduraz etortzen bai dira eta errepidea gurutzatu beharra bai dago.
|
Ezkerreko pistatik beherantz |
Pista zuzen jarraitu beharko da, aurreneko bidegurutze hau gaindituz.
|
Zuzen bidegurutze honetan |
Azkenean Asiain herrira daraman errepidera aterako gara. Bidegurutze honetan, ezkerretik metro gutxi batzuk egin beharko dira Lizasoain herriko bidegurutzetik desbideratzeko.
|
Errepidean ezkerretara |
|
Lizasoaingorako bidegurutzean eskuinean dago |
Lizasoain herrira errepidez iritsiko gara.
|
Eskuinetik Lizasoainera |
Lizasoain herrira iritsi eta aurreneko karrikan, eskuinetik eliza aldera bideratu beharko dugu.
|
Lizasoain |
|
Eskuinetik elizara |
|
Lizasoaineko eliza |
Lizasoain herriaren inguruko informazioa Olzako zendeako webgunetik jasota:
Lizasoain nekazaritzan produktibitate handia duen herria da eta berezikizereala da bertako laborantzetan nagusi.Jaiak irailaren 8an ospatzen ditu Legarrako Ama Birjinaren omenez.San Lorenzo eliza XIX. mendeko harrizko eraikina da eta herriaren erdiandago kokatua.Legarrako Ama Birjinaren baseliza herriaren bukaeran dago,eskuinaldean, ibaia igaro ondoren. Ama Birjina, iturri-haitzuloan agertuomen zena, XII. mendekoa da eta Oltza Zendeako kontzeju gehienakbisitan joaten zaizkio prozesioan
|
San Lorenzo eliza |
herritik atera eta eskuinean Legarrako Andra Mariren baseliza dago:
Ntra. Sra. de Legarra, históricamente Legarda. A cosa de un cuarto de hora, camino de Orderiz, luego de salvar el río. Advocación de ámbito comarcal, en la cendea de Olza.
ESTEKA HONETAn 3 D formatuan ikusgai.
Herritik ateratzean bidegurutze bat dago. Gaurkoan eskuineko pistatik jarraituko dugu.
|
Bidegurutzean eskuinetik segi |
Aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsiko gara eta oraingoan ezkerreko norantza jarraitu beharko dugu.
|
Bidegurutzean eskuineko pistatik |
|
Ezkerretik |
Aurrerago NA 7067 errepidera iritsiko gara eta oraingoan eskuinetik jarraitu beharko da metro gutxi batzutan zehar. Segituan ezkerretik errepidea utziz.
|
Errepidera iritsi eta eskuinetik jo |
Apur bat aurrerago ezkerreko norantza segi.
|
Ezkerreko pista jarraitu |
Honela Zuastira iritsiko gara. Zuastira iritsi eta ezkerreko karrikatik segi
|
Zuastin, ezkerreko karrikatik segi |
Zuastitik NA 7067 errepidetik atera beharko gara, eskuineko norantzan.
Autopistaren gaineko zubira iritsi eta handik igaro eta Zerbitzu tokira iritsiko gara. Bertan aukera bi dira, edo errepidetik segi eta N 240Aa iritsi edo eta guk egingo duguna, Zerbitzu arearen bukaeran, eskuinetik abiatzen den pistatik zuzen jarraitu.
Errepidera iritsi eta eskuinetik tarte txiki bat osatu, kontu handiz errepidea gurutzatzeko eta Plazaolako bidetik Iruñara bueltatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina