Lizarrustira gerturatu eta bertan kotxea utzita, motxila eta botak prestatu eta ibilbideari abia emango diot. Gaurkoan paisai elurtua izango dut eta horrek xarma berezia eskaintzen dio eremu honetatik ibiltzeari.
Lizarrustin Nafarroa eta Gipuzkoa arteko muga dago eta Ataun herriko bizilagun ospetsuenetarikoaren irudia ageri da bertan dagoen kartelean. Joxemiel Barandiaran etnologoa eta arkeologoa hain zuzen ere.
Ataunen Sara etxea eta Barandiaran museoa kokatzen dira. Sara etxea Barandiaranen azken urteetako bizilekua izan zen.
Barandiaran erbestean 17 urte igarota itzuli zen Ataunera 1953an eta geroztik bizi izan zen Murkondo auzoko etxean Pilar Barandiaran ondoan zuela, harik eta 1991n hil zen arte. Toki esanguratsua euskal antropologo, etnologo eta euskaltzalearentzat: egongelan -lantoki zuena- forma eman zien lan ugariri; gogoetarako toki kuttun zuen Agauntza errekara arteko bidexka; eta atseden hartzeko lekua izateaz gain ehunka eta ehunka pertsonei egin zien harrera Sara Etxean.
|
Sara etxeko kutxa eta zenbait zeramika |
|
Barandiaranen logela |
Mikeleteen etxearen goiko aldean abiatuko da pista. Bertatik bide erosoan eta basoan barna izango da ibilbidearen abia.
|
Pistaren hasiera |
Bideak Goroskarasta, Malkobizkar eta Sukaldezar mendien magaletik doa, Maizegierrekaren haranean barneratzeko.
|
Malkobizkar mendiko haitzak |
|
Haitzen arteko bide landua polita da |
Puntu batean bidegurutze bat aurkituko da, baina Lareorako bidea zuzen eta bide erosoenetik da.
|
Bidegurutzeko zutoina |
Apur bat aurrerago langa eta eskala bat topatuko da.
|
Eskala eta ataka |
Haranean barneratzean bidea amildegitik aurrera doa. Ez du inolako zailtasunik erabat izoztuta topatzen ez den bitartean.
|
Bidea haitzen artetik |
|
Bidean iturritxo bat eta urjauzi bat ageri da gaurkoan |
Aurrerago tunela dagoen tokira iritsiko gara. Hau zeharkatu eta igotzen jarraitu.
|
Tunela |
|
Tunela |
|
Tunela |
|
Tunela |
Tenperatura baxuek izotza agerian utzi egiten dute.
Harana estutzen den puntua, haitzak gertuago dauden puntuan igoeratxo bat izango da.
Maizegierreka zeharkatzeko zubitxora iritsiko naiz. Hau gainditu eta pistatik gora segi.
|
Maizegierreka |
|
Zubia |
Aurrerago errepidetxo batetara iritsiko gara. Hau zeharkatu eta zuzen jarraitu edo eta ezker aldetik gora jarraitu beharko da Lareoko presara iristeko.
|
Zuzen bidexkatik edo errepide pistatik gora |
Azkenik Laro urtegiaren presaren goiko aldera iritsiko naiz.
|
Presatik panoramika. Gibelean Sorrostarri |
|
Lareoko presa |
|
Zuzen pistatik segi |
|
Lareo |
Pistatik Lareo inguratzen jarraitu beharko da.
|
Lareo |
|
Lareo |
|
Lareoko panoramika |
Bukaeran eta eraikin baten aldamenean metalezko atea izango da. Hau gainditu eta metro batzuk eskuinetik, urtegia inguratuz jarraitu baharko da.
|
Metalezko atea |
|
Lareo |
Pista ezkerretik utzi beharko da. Zutoin batek norantza adierazten digu. Basoan barneratuko gara eta Sorrostarri mendiko magaletan barneratuko naiz.
|
Zutoina |
Magaletik bide eroso batetatik altuera irabaziz noa. Puntu batean bide nagusia utzi eta eskuinetik, metro batzuk igo beharko dira, Sarastarri kobara iristeko.
|
Igoerako bidean ezkia |
|
Sarastarrira desbideratu |
|
Sarastarri kobako sarrera |
|
Sarastarriko sarbidea |
|
Sarrera barrutik ikusita |
Sastarri haitzuloa Gipuzkoako eta Aralar mendilerro osoko zulo ospetsu eta klasikoenetako bat da. Iturri batzuek diote 220 metro inguruko garapena izan duela. Bere sarrera aldapatsuan, perpendikularrean lurreratzen da galeria nagusian. Bertan, ibiliz gero eta ezkerrerantz eginez gero, edertasun handiko gelatxo eta bihurgune batzuk ikus daitezke, 1915eko Jose Migel Barandiaran Ataungo herri hurbileko etnografo ospetsuaren zirriborro bati buruz ez hitz egiteagatik.
|
Sarastarri |
|
Sarastarri |
|
Barruko aintzira |
Aintzira hau zeharkatu zuen estreinekoz, tradizioak dioenaren arabera Joxemiel Barandiaran.
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
Felipe de Aguirrek, Ataunen dagoen Mendiurkullu baserrikoak, honako kondaira hau kontatu zion Jose Migel Barandiarani:
"Ikazkin gazte bat ur bila joan zen Sastarriko kobazulora, baina izututa eta urik gabe itzuli zen bere etxolara. Orduan, ikazkinen taldeko buruetako bat hara joan zen, baina bera ere izututa eta urik gabe itzuli zen. Biek esan zuten neska gazte bat ikusi zutela kobazuloaren sarreran, gorputz xarmanteko emakume eder bat, ilea orrazten, eta ihes egin zutela pentsatuz han, leku hartan, halako ikuskari bat ez zela batere egokia. Neska hura Marimunduko, Mari jainkosa izango zela esaten zuen, edo bestela, garai batean haitzuloetan bizi izan ziren jentilen familiako alaba, eta kristautasuna iristean, antroetako gela sakonenetara erretiratu zirela ".
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
|
Sarastarri koba |
Koban bisita ederra egin ostean, bakarrik, ixiltasunean eta bazter ezberdinetan ageri diren egitura anitzetaz gozatu ostean, kanporako bidea hartuko dut, oraindik tontorrera igo behar dut eta.
Kobatik berriz ere bide nagusira atera eta magaletik igotzen segi.
Leze batzuk topatuko ditut gorago. Bertatik desbideratuko naiz, eskuinetik Sarastarri mendiko tontorrera hurbiltzeko.
|
Lezeak |
|
Lezearen sarbidea |
Sorostarri mendiko magaletatik gora egitean, basoaren arteko ikuspegiak zabalduz doaz.
Azkenean mendi lepotxo batetara iritsiko naiz. Bertze magala amildegiz osaturik dago.
|
Mendi lepoan |
|
Txindoki mendi lepotik |
|
Txindoki |
|
Sarastarriko mendilepotik |
|
Sarastarri |
Mendi lepotik, ezker aldetik tontorrera igoko naiz.
|
Sarastarri mendiko azken aldapak |
|
Sarastarri |
|
Sarastarritik |
|
Panoramika Sarastarritik |
|
Sarastarritik |
|
Sarastarri |
|
Buzoia |
|
Sarastarri |
|
Sarastarritik |
|
Sarastarritik |
|
Sarastarritik |
|
Txindoki |
|
Aralar |
|
Sarastarritik |
|
Sarastarritik |
Tontorrean hotza egin arren, ikuspegi zabal eta ederrak ditut gaurkoan, neguko paisai elurtu honek eskeiniak.
|
Berian mendia |
|
Beriain zoomarekin |
Zerbait jan eta edan ostean, atzera jo eta bide beretik Lareora jaitsi beharko dut.
|
Lareo |
Urtegira iristean, ezkerreko pistatik jarraituko dut, Lareori itzulia osatzeko asmoz.
Aurrerago zutoin batek pista nagusia utzi eta eskuinetik jo beharra dagoela adierazten du.
Egurrezko zubi moderno batetara iritsi eta gainditu beharko da. Apur bat lehenago trikuharri bat dago.
|
Zubia |
|
Lareo |
Presara iritsi eta hau gainditurik, ezkerretik Lizarrustirantz.
|
Zubia |
Ibilbide berezia eta gaurkoan oraindik gehiago elurrak xarma berezia eskaintzen bai dio.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina