Ibilbidea
Altimetria
Wikilocen ibilbidearen xehetasunak:
Powered by Wikiloc
Ibilbidearen bideoa
Kanpingetik atera eta herrira bideratuko naiz.
Aurreneko elementua tren zaharraren zubia izango da
Geroago turismo bulegora iristeko
Errepidearen bertze aldean zenbait ibilbideen informazio ohola dagoelarik.
Karrika honetatik hasi eta errepidearen azpiko tunelera iritsi eta zuzen karrika tren bideetara iritsi arte.
Eskuinetik abiatzen den errepidea tren bidea gainetik gainditu eta buelta ematen dio.
Bertan izango dugu pistaren hasiera eta handik iritsiko naiz autopistaren azpitik doan tunelera.
Pista jarraituz antena batean aldamenetik pasa
eta PR-a markaturik dagoen bidegurutzera iritsiko gara, pista nagusitik eskuin aldera.
Montargés gazteluaren eta harresiaren mendiak.
Handik metro gutxi batzutara ezkerretik bidexka batetara pasatuz.
Artegi edo korrale zahar baten eraikinera agudo iritsiko naizelarik. Eraikin berezia da, alde batetik artzainarentzako etxola zirkularra du eta ondoren abereentzako egoitza ezberdinak.
Bidea jarraituz Combako trokatik gora egiten dut. Paisai berezia da, landaredia esklerofiloaz jositakoa edo sasi basamortukoa.
Mendi-lepora iritsi aurretik, eskuinetik abiatzen den bidexka batetik abituko naiz, bidea apur bat laburtzeko asmoz.
Gorago monolito eta etxola baten aurriekin topatu arte.
Bertatik Aguillesen igoera errespetua ematen duelarik.
Bidexka ezberdinak gorago bat egiten dute, azken zatia estua eta arras malkartsua delako. Azken zatitxoan harri handi bat gainditzeko soka bat eskegita dagoelarik eta horren ondoren tximinia estu batetik egin behar da azken igoera.
Geroago zeharkatu beharreko mendi-ertza
Soka ikusgai.
Tximinia gainditurik, mendiaren bertze magala ikusten da eta itsasoa eta Benicassim beheko aldean ditugu. Tontorrera igotzeko oraindik trepadatxo bat dugu baina zailtasun gehiegirik ez duena, hori bai, bertigorik ez duenentzako.
Edonora begiratuta ikuspegi ederrak ditugu, azken finean Aguillez edo erpin bat dela agerikoa da eta.
Aldameneko erpinera igotzeko eskalatzeko pausoak daude.
Geroago zeharkatu beharreko mendi-ertza. Bukaeran ezkerretara ikusten den menditik irteten den haitzera igoko naiz ere.
Ikuspegietatik gozatu eta gero, gaurko abentura eta zailtasuneko zatiari ekingo diot.
Tximinia jaitsi eta eskuin aldetik dagoen harrien arteko zirrikitu batetik abiatuko da bidea. Hasteko komeriak eta bertigorik dutenentzako atzera egiteko momentua iritsi da.
Jaitsieraren hasiera.Aurretik dugun trepada zatiak ikusgai
Ezkerretik haitz handian ikusten dez arrakailutik jaitsi behar izan dut, eta amildegia ez da makala.
Mendi-ertzatik jarraitzeko gora behera asko dago eta zenbaitetan eskalada pausoak dira.
Poliki poliki eta bide logikoa jarraituz aurrera egiten dut.
Azken tontorrera zuzen igo ordez eskuin aldetik doan bidetik egitea erabaki egiten dut, handik bai dago bidea markaturik eta.
Eskuin aldean ikusten den arrakailutik igoko naiz tontor honi buelta emanik.
Haitzen gibeleko aldean soka bat dago igoera errazteko.
Sabai ikaragarria osatzen duen haitzara iristean. Haizea apur bat jotzen duenez tentuz ibili behar da puntu honetan. Asegurua egiteko hiltzeak ditu.
Aurretik gelditzen den mendi-ertzaren zatia.
Azken tontor hau ere eskuineko aldean dagoen tximinia batetik gaindituko dut.
Amildegi ederra, kontutan izanik sekulako sabaia dela.
Berriz bidera jaitsi eta azken tontorrera gerturatuko naiz.
Bertan tximinia estu bat topatuz, soka zabal bat duena eta zeinetan motxila kendu beharko dudan aurrera egin ahal izateko.
Tximinia estuaTximiniaren hasiera
Sabai tximiniatik ikusita.
Tximiniaren goiko aldea
Sabaiaren azpitik amildegi ederra dago.
Tximiniaren goiko aldera iritsita, bideak ez du zailtasunik izango eta harri multzoak jarraituz gero arazo gehiegirik gabe iritsiko naiz mendi-lepora.
PR-a jarraituz ez dago galerarik berriz ere Benicassim-era bueltatzeko.
Aurrerago topatuko dudan bidegurutze batean erabaki beharko dut ezkerretik jaistea, gaurkoan, eta honela hilerrira iristeko edo eta eskuinetik jarraituz igoeraren hasierako puntura iristeko.
Laranjaondo batzuetara iritsiAurrerago errepidera eta handik eskuinera
Autopistaren azpitik pasatzeko eta geroago
Trenbidearen azpitik, hilerrira iristeko.
Bide ederra benetan.
Zailtasunezkoa eta beraz edonorentzako gomendagarria ez dena baina paisai ederrak benetan eskaintzen dituenak. Eskalada apur bat eta abentura askokoa. Ezin gehiagorik eskatu urte berri hasiera honi.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina