2018(e)ko urriaren 28(a), igandea

Almanzor tontorra Gredoseko Plataformatik

Gredosera egindako osteraren aurreneko txangoa aurkeztuko dizuet sarrera honetan. Gredoseko mendilerroa, Iberiar Penintsula Erdialdeko mendizerraren eremu granitikoa da. Duero eta Tajo ibaiak bereizten dituen mendilerroa. Bertan hispaniar ahuntzaren bizitokia aurkituko dugu. Sistema Zentraleko altuerarik garaiena bertan aurkitzen da, Almanzor tontorra, eta aldi berean paisai glaziarreko arrasto nagusienak ere.
BERTAN Gaztela Leoneko Juntaren informazio ofizila ikusgai duzue. Bertze HONETAN Gredoseko Parke Naturalaren ingurukoak.

Gredoseko Plataforman abia izanda eta Almanzorreraino eta itzulera, 19 kilometro baino gehiagoko ibilbidea da. Igotako metroak ikusita, 1300etik gora eta Tontorrera iristeko azken zatian dauden pausu batzuk kontutan izanda eta erabilitako denboragatik, esperientzia urria dutenentzako ez da txango gomendagarriegia.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen:
Powered by Wikiloc

Egun horretan egindako txangoaren bideoa:


Ibilbidea eta altimetria


Goizean goiz hasiko naiz ibiltzen, eguneko aurreneko argiak paisaia kolorez aldatu aurretik ere. Gredoseko Plataformara iristeko Hoyos del Espinotik 12 kilometrotako errepidea bete behar dugu. Aparkaleku handia dago bertan, baina Gredosen ospea kontutan izanda, asteburuetan eta udan betetzeko joera du. Gaurkoan aldiz urrian egonda eta astelehena izanik, ez dut arazorik izango autokarabana beharago uzteko.
Gredosera natorren aurreneko aldia izanik, ez ditut azpiegiturak menperatzen eta bada ez bada ura nahikoa eta arropa motxilan sarturik abiatuko naiz.
Aparkalekuaren goiko aldean etxola batzuk dira eta informazio oholak ere.

Paisai hau arotza dugunentzako harridura edo gutxienez deigarria suertatuko zaigun aurreneko gauza, bidea bera izango da. Gutxitan ikusi egiten dira halako bide landuak. Erdiaroko bide bat bailitzan, granitozko harriz osaturiko bidea dugu, eta luze izango da gainera Laguna Grandera iristen bai da.

Aurreneko aldapak Garganta de Prado Puertoko errekatxoaren aldamenetik egingo ditugu, baina harantxoa zabaltzen hasten denean eskuinetik laburbidetxo bat hartuko dugu.

Gorago berriz ere bide zaharra zeharkatuko dugu eta zuzen jarraitu. Eskuinetik aldiz Reguero Llano aterpera gerturatzerik dugu.

Aldapa apur bat gehiago eta altuera irabaziz ikuspegi ederra izango dugu Morezon mendirantz.

 Morezon mendian eguneko eguzki aurren izpiak.
Garganta de las Pozas aldera jaitsi eta errekatxo hau gainditzeko portlandezko zubi bat topatuko dugu.
 Zubia
 Garganta de las Pozas.
 Garganta de las Pozasen higadura glaziarraren aztarnak ikusgai dira.
 Aterpearen aldera
Piedras del Beso mendiak eguzkia ateratzen den momentuan.
Errekatxoa gainditu eta berriz ere igoerari aurre egin behar zaio. Bidea erosoa eta granitozko harriz osaturik dugu oraindik ere.

Eta ura egon daitekeen tokietan arras ongi prestatua dute, halako oholekin errate baterako. Hala ere goizeko ordu hauetan inoiz baino arriskutsuago daude, udazkeneko aurreneko izotzak eman bai dira eta arras irristakor daude eta.
Bidea jarraituz Barreronez mendatea baina apur bat lehenago iturri bat aurkituko dugu. Ura tratarurik ez egon arren edangarria da, eta leku aproposa atsedenalditxo bat hartzeko.

Handik mendatera tarte txikia dugu. Baina honera iristean Gredoseko Zirkoaren inguruko aurreneko ikuspegiak gure aurrean izango ditugu.


Egunsentiko argiak mendi eta tontorren profilak hanpatzen dituzte.
Granitoak ohituta ez gauden profil bereziak erakusten ditu.





Bideak beherako norantza hartuko du hemendik aurrera.
Segituan behatoki batetara iritsiko naiz. Bertan informazio ohola dago non elurrez beteriko paisai baten gainean mendi ezberdinen izenak irakurtzeko beta dut.
 Gredoseko Zirkoaren inguruko informazioa
 Zirko glaziarra. Beheko aldean Laguna Grande ukusgai.

Hemendik aurrerako beheko bidea malda apur bat gehiago izango du. Eta uharkarako jaitsierarten hasieran bertze iturri bat izango dugu. Hauxe da azkena tontorreraino. Iturriaren izena Barreronez da.


Bertatik ere zirkoaren ikuspegiak ederrak dira.
 Almanzor tontorra (erdian dagoena da) urrun dago oraindik baina somatzerik dut nondik igo ahal izango den.
Laguna Granderako jaitsieran ospetsuak diren ahuntza hispanikoak ikusgai izango ditut. Egunean zehar ikusiko ditudan gehienak emeak euren kumeekin izango dira. Aker edo ar gutxi ikusiko ditut, eta beti ere emeetatik at.



Bidea jarraitu eta harritza baten bat zeharkatuko dut, baina Pirinioetakoak ez bezala, bertan higadurak ez du eragin bera granitoekiko eta ondorioz harri handiz osatutakoak izango dira.



Laguna Granderat hurbildu eta animaliak ikusteaz gain,




goizeko ordu hauetan uraren gainean islatu egiten diren paisai eta forma bereziak ikusteko beta izango dut. Edonora begiraturik ere aukera paregabea argazki batzuk egiteko, ikusgai den moduan.



 Eskuineko tontorra Almanzor mairuaren tontorra da.










 Almanzor tontorra.

Laguna Grande inguratuz Elola aterpera iritsiko naiz.

Baina hara iritsi aurretik, egunean ikusgai izango ditudan ar bakarrak agertuko dira.
Egurrezko zubia gainditu eta aterpera iritsi. Handik bidea ezkerretik gorat jarraitzen du. Ongi markaturik dagoen arren, jada ez da izango granitozko harriz osatutakoa.

Igoerak bertze paisai eta eremu ederrak erakusten dizkit.





Izotzaren poderioz granitoaren gaineko higaduraren arrastoak nonahi erakutsiz. Zirko glaziarretik ari naizela ez dago zalantzan jartzerik.
Poliki poliki zirkoaren hondora hurbiduko naiz. Oraindik aldapak oso malkartsuak izan ez badiren arren, altuera nahikoa irabazi dut.
 Los Hermanitos eta el Casquerazoko profil itzelak dira.

Garai bateko goiko glaziarreko plataformara hurbilduko naiz eta bertan urria izan arren, oraindik elur apur bat dago.
Hemendik aurrera bidea malkartsuagoa da eta ondorioz altuera agudo irabazten denez, paisaien inguruko perspektiba nahiko aldatzen da.



 Gibeleko mendia La Mira.

Eta azkenean Crampoietako korridorean sartuko naiz. Bertatik erraldoi ikusten da.



Eta korridoraren goiko aldean ahuntzak gurutzatuko zaizkit.






Korridorearen goiko partean bikote batekin elkartuko naiz.



Portilla Cranpón-era iritsiko naiz. Bertze aldean ikusgai dena arras polita izango da ere.



 Almanzor tontorra aldea


Portilla edo mendatetik atera eta eskuin aldera jo beharra dago. Egutera da, eta honi esker neguan elur guttiago biltzen omen duen zatia da. Hala ere aurreneko zatiaren ondoren bertze korridore estu batetik gora egin behar da eta zati hau zailtasun handiagokoa da. Jende gehiena soka erabiltzen du, ensanblen joateko bada ere. Gaurkoan pare bat gauza estimatu egiten dira, batetik harri granitikoa ez dela kareharria bezain biguna eta ez dela errez disolbatzen, honen ondorioz euskarriak hobeagoak dira eta bereziki jendearekin ez direla leuntzen edo borobiltzen; bertzetik astelehen bat dela eta soilik jada jaisten ari diren kordada birekin eta nire aurretik igotzen den bikotea bertzerik ez gaudela. Puntu honetan asteburuetan edo eta udan, txanda eskatu beharko da eta denbora franko beharko da igo ahal izateko. Kontutan izan, gero ikusiko den moduan, gailurra ere oso estua eta deserosoa dela egoteko, beraz ez dago ia tokirik elkarrekin gurutzatu edo itxoiteko.

Azken zati estuan sartu aurretik Gaztela Mantxarako ikuspegia. Hau ere harridura sortzen dit, mendi hau haranera iritsi egiten delako eta ondoren meseta laua zabaldu egiten delako. Ez dugu aurreko  mendizerrarik.
Korridorean sartu eta tentuz ibili beharko dugu bi edo hiru pausoetan bereziki, hala ere ohitura apur bat izatekotan errez gainditu daitezke. Nik bakarrik noanez ez dut sokarik erabiliko, noski.


Kontuz goiko aldean, ezkerreko hormatxoetatik Almanzorreko tontor baxura joaten delako, baina tontor garaierena igotzeko eskuin aldetik igo beharra dago.
Almanzorreko gailur txikia da hau.
Eskuinetik tximinia alde honetara bideratu, handik pasabide bat bai dago eta ondoren bertze magaletik tontorrera iristeko bidea bai da.

Mendi ertza edo aristara irten eta handik tontorrera metro gutxi batzuk bertzerik ez dira. Baina kontuz izan gailurrean oso jende guttirendako tokia bai dago.

Magalaren bertze aldeko harri batzuk gainditu eta erpin geodesikoa ikusgai da.
Bikotearekin txandakatu egiten naiz erpinera igotzeko, eta bertatik argazki sortatxo bat egiteko aukera izango dut.














Denbora gehiegi galdu gabe, bikotea aurreratuko dut, azkarrago jaisteko aukera izango dudalako.




Zatirik arriskutsuena gainditu eta berriz bide erosoagora iritsiko naiz. Bertan, bertze ahuntza ikusgai izango dut. Argi da trebeak direla harri eta horma hauetatik ibiltzeko.


Crampoietako Portillora iritsi aurretik isurialde honetako azken argazkiak eta Almazorreko harriei agurra emango diet.




Cranpoietako korridorea beherat egitean, Pirinioetako harri-koskorrak faltan botatzen dira. Baina aldi berean ere, harri granitikoak gogorragoak izatean, aunitz gehiago lurrean finkaturik egongo dira jaitsiera erraztuz.




Igotako aldapa malkartsuak nahiko agudo jaitsiko ditut.




Beherago eta aterpetik gertu, bertze bidetxo bat jarraituko dut belardietatik jaisten dena.






Elola aterpera iritsi eta bertan jende nahikorekin topo egingo dut. Jende askoko aterperainoko ibilbidea egiten du eta.

Berriz ere harrizko bidera pasa eta Laguna Grande inguratu beharko dut. Egunak aurrera joan ala, argia guztiz ezberdina dudanez, bertze argazki batzuk egiteko denbora emango dut.





Laguna utzi eta igotzen hasiko naiz. Gorago Gredoseko zintzurraren ikuspegi ederragoa izango dut, igoeran oraindik itzalean zegoenez ez zen bere edertasunean ikusterik.
Barrerones aldera igotzean hodeiak agertzen hasi dira eta honek zirkoaren bertze ikuspegia eskaini didate.

 Almanzor gibelean, eskuin aldeko tontorra. Behekoan aldiz zoomarekin.






Barreronestik jaitsiera izango dut, eta jada Plataformara iritsi arte.



Las Pozasera iritsi eta hodeiak nagusitzen hasi dira.
 Garganta Campanarios aldera
Azken aldapak eta Plataformara iritsiko naiz.


Altuera galdu dut eta bertan eguzkia nagusi da.
Eta egunaren azken oparia ibilgailura iristean izango dut. Bertan ahutz hispanikoak ibaian eta errepidean ikusgai izango ditudalako.





Txango ederra. Gogorra egun batean egiteko baina egingarria. 19 kilometrotik gora eta bederatzi ordu inguru eman ditut, hori bai paisaietaz gozatuz eta azkarregi joan gabe.