2018(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena

Sarbil Ziriza herritik zirkularra, eskaileretatik igota

Gaurko ibilbidea Iruñerritik osatutako klasikoetako bat dugu. Ziriza herritik abiatuz eta eskaileretatik Etxauriko haitzen barna igaroz, Sarbil mendira igo eta ondoren Muniain aldetik jaitsi eta berriz San Luzia baselizatik herrirako jaitsiera.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:


Ibilbidea eta altimetria

Ziriza herrira gerturatu eta San Miguel elizaren parean kotxeak utziko ditugu.
Ibilbidearekin hasi aurretik eta jende guztia prestatu arte, San Miguel elizaren kanpoko aldea bisitatzeko tartetxo bat izango dut. XIII. mendeko hasieran eraikitako nabe bakarreko eliza da, nahiz eta XVI. mendean zahar berritua izan. Atari nagusia, barroko estiloko estalpe batez babestua, bere baitan puntadun bi arkiboltetako protogotikoekin ageri da.



Aldameneko lorategian erdi aroko estela bat ikusgai dago.
Taldea prest dagoenean eta ibiltzen hasi aurretik argazki batzuk egingo ditugu.








Herritik ateratzeko frontoiaren aldamenetik abiatzen den pista jarraituko dugu.

Landa eremuen artean basora eta haitzen aldera gerturatuko gara.


 Zirizako eskailerak, haitzen arteko bidea.


Aurrerago pistak bidegurutze bat du, gure kasuan eskuinetik gora ekingo diogu.



Eta bihurgune batean zuzen jarraitu ere, bidexka estuago batetik, 
errepidera atera arte.



Errepidea zeharkatu eta zuzenan abiatzen den bidexkatik mendi magaletan gora egingo dugu, harrizko hormetara gerturatzeko.


Konturatu orduko Zirizako aurren eskaileren zatira iritsiko gara. Izatez ez dira eskailera ohikoak, pasaleku estua eta amildegiaren aldameneko pasarte bat baizik. 












Eskailera zati bat eta hurrengoaren artean tarte bat dago, bidexka batetik lasaigo egiterik dagoena. Bertatik Etxauriko haitzak ikusgai dira. Haranaren ikuspegia ederra aurkezten zaigu gora egitean.



Bigarren eskaileren eremura iritsiko gara.





Hauek gainditurik, bertze tartetxo batean aldapadun bidexka jarraitu eta azken zatira edo tximiniara gerturatuko gara.


Azken eskailerak edo tximiniaren zatia ez du aurrekoak bezalako amildegirik eta haitzen artean egiten denez arrisku gutxiagokoa da.



Etxauriko haitzen goiko aldera iritsiko gara. Bertatik ikuspegi ederrak ditugularik. Hala ere gaurkoan hodeitsua dago eta ez dago paisaietaz gehiegi gozatzerik.


Oraingoan bidea ezkerretik segituko dugu, amildegitik gertu, Sarbileko gailurrera gerturatzeko.




Azkenean gailurrerako azken aldapari aurre egin beharko diogu baselizara iritsi aurretik.






Etxauriko Haitzak edo eta Sarbil mendiko gailurrera iritsi eta bertatik ikuspegietaz gozatzeko denbora izango dugu, nahiz eta tenperatura jaitsi izan eta zerua hodeitsua egon.
Talde osoa bildu arte, hamaiketakoa ere bertan egingo dugu. Baselizaren aldamenean aterpetxo bat dago eta bertzela haizebean izango gara denbora egiten.














Gailurra bertze aldetik utzi eta basoa aldera abiatuko gara.
Basoan sartzean hesi bat gainditu beharko dugu.
Eta ondoren udazkeneko koloreetaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu. 



Bidetik pista batetara iritsiko gara. Bertan zutoin bat dago eta gure gaurko txangoa zuzenean Etxauriko mendatera egingo ez dugunez, eskuinetik beherat ekingo diogu.

Itxesorde mendi-lepora iritsiko gara eta ezkerretik pistatik jarraituko dugu. 


Berriz ere baso zati eder batean murgiltzeko.







Gutxinaka Munian herri aldera hurbilduz.



Muniain herriko hilerrian bertze zutoin bat dago, hara iritsi eta ezkerretik gorat abiatzen den pista hartuko dugu.










Seirehun bat metro geroago bat batean pista desagertu egiten da. Eta ez du konponbide onik, beraz atzera itzuli beharko dugu, azpiko landa eremuetara jaisteko eragozpen lats hau gainditu ahal izateko.

Hortaz pistaren hasieran, heiza-barruti baten kartela dagoen tokitik beheko landa eremuetarantz abiatuko gara.

Landa eremuetara iristeko hesi bat gainditu beharko dugu eta soroen artean pista batetara aterako gara.

Pista ezkerretik jarraituz, mendi aldera bideratuko gara.
Pista honen amaieran, ezker aldean bidetxo bat abiatuko da eta hesi bat gainditu ostean basotik jarraitzerik izango dugu.

Metro gutxi barru bertze hesi bat gaindituko dugu.
Aldapatsua izango da hurrengo zatia, ur biltegi batzuetara iritsi arte.
Apur bat gorago, pistara irtengo garelarik. Itzuli ederra eman behar izan duguna honera iristeko.


Eskuinetik gora, eta baselizara iritsi aurretik ataka bat izango dugu.


Santa Lucia baselizara iritsi, mendi-erpinean dagoena eta Etxauriko Haitzetarako bidearekin bat eginten duen gunea da hau.



Bertze baseliza bisitatzea pentsatua genuen, baina berandutu zaigunez, zuzenean zutoinaren bertze aldetik beherantz doan bidea jarraituko dugu.


Berriz ere Iruñerriko arroan sarturik, Etxauriko haitzak ikusgai izango ditugu.
Jaitsierak duen arazo bakarra, errepidean hainbatetan zeharkatu beharko dugula izango da.





Aurreneko honetan aparkaleku zabala egonda, ez dago eragozpen gehiegirik. Bidea errepidearen parean hartu beharko da.



Bigarrenez errepidea gurutzatu beharko dugu.

Aurrerago kobatxo txiki bat topatuko dugu bide berean.


Jaisten jarraitu
eta berriz ere errepidera aterako gara.

Eta apur bat beherago goizeko bidegurutze batetara iritsiko gara.
Herrira iristeko goizeko bide bera burutzea bertzerik gelditzen zaigu soilik.