2018(e)ko azaroaren 1(a), osteguna

La Mira Gredoseko Plataformatik.

Gredoseko mendilerro zentraleko bigarren ibilbidea aurkeztuko dut sarrera honetan.
Gredoseko parkearen inguruko informazioa Almanzorrerako igoeran kontsultagai duzue.
Gaurko Txangoa joan eta etorria bide beretik burutuko dut eta ia 17 km luzerakoa izango da. Ibilbidean emandako denbora zazpi ordu baino apur bat gutxiago izan dira. Tontorrean lainoa Galayoak ezkutatu eta estali ditu, eta justu tontorreko ikuspegiak txangoaren saririk onetarikoa dira.
Ibilbidea Almanzorreko tontorrerakoa baino aunitz erosoagoa izango da, bereziki eremu gehienetan lurrezko bide erosoengatik burutuko delako.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:


Ibilbidea eta altimetria

Aurreko egunean baino apur bat beranduago hasiko naiz ibiltzen gaurkoan. Honela paisaia argituagoa daukat. Berriz ere granitozko boloak nire arreta deitzen dute.
Plataformako granitoak glaziarren higadura ere ederki erakusten dute.

Plataformaren goiko aldean informazio ohola dago eta bertan gaurko txangoan noraino joan beharra daukadan ikusgai dut.



Hasiera bera izango dut. Harrizko bidea jarraitu beharko dut aurreneko bidegurutzera arte.


Bidegurutzean zuzen jarraituko dut, bukaeran ikusten den plubiometrorantz, bide zaharra jarraituz.

Bihurgunera iritsi baino apur bat lehenago, ezkerretik maldan behera bideratu beharra dago, Prado Puertoko errekatxora hurbiltzeko. Errekatxo nagusira iritsi aurretik bertze ur bide bat gainditu beharko da.
 Goizean goiz, gaueko ihintza hormaturik ageri da.


Agudo Prado Puertoko ibaira iritsi eta zeharkatzeko tokia bilatu beharko da. Otaingoan ura gutxi jaisten denez ez ea arazorik izango.



Ibaiaren bertze aldean bidea nabari da. Beraz eskuin aldetik mendiko maldatik gora hasiko naiz Campanarios, Monedero eta La Mirako bidetik. Gorago aterpe bat dago.



Aterpetik gora, bidea jarraituz maldaren goiko aldera iritsiko gara eta gibeleko haranerako ikuspegi berriak izango ditut.

 La Mira aldera
Altuera irabazi denez, Gredoseko Zirkoa inguratzen duten mendi eta horratzak edo haitzak bere edertasunean ikuskatzeko beta izango dut.

 Riscos Moreno eta Punta Esperanza aldera.

 Hoyos de Espino eta Navajas aldera.
Campanario aldera hurbiltzean, granito boloak agerian izango ditut, horietariko batzuk oreka miresgarrian tente ageri direlarik.


Campanariora iristean bertze isurialdea bere edertasunean agertuko da.

 

 La Mira
Risco Pelucasera gerturatzen gara.



Zenbait tontorretatik pasako gara.


 La Mira eskuinaldeko tontorra da.
 Garganta Llobrega aldera


 Pelucako haitza.
Bidea polita eta erosoa da, hortaz agudo gerturatuko gara Molederas mendira.




 Peluca tontorra bertze aldetik ikusita.










Molederasetik apur bat jaitsi Gargata de los Conventos aldera gerturatuz eta handik zuzenean Los Pelaos aterperantz. Aterpearen aurriak bertzerik ez dira gelditzen, eta inguruan iturri bat dago, baina gaurkoan urik behar ez dudanez, eskuinetik La Miraren azken maldetan barneratuko gara.



Tamalez eguraldia okertzen doa eta lainoa paisaiak estaliko dizkigu. Benetan zorte txarra.

 Los Pelaosetik pasatzean Galayoak ikusgai izango ditut instan batean.

Konturatu gabe, La Mira mendiko gailurrea iritsiko gara.


Gailurrean dorre bat dago. Baina tenperatura jaitsi egin da eta ezer gutxi ikusten denez, nirekin batera igotako bikotea agudo jaistea erabakitzen du. Neronek denbora gehiago emango dut tontorrean, haizeak laino tarteko ikuspegiren bat behatzeko aukera emango didalakoan. Eta ikusiko denez ez dut aukerarik izan Galayo haitzak bere osotasun eta edertasunean ikusterik izan. Eremu granitiko hau eskalatzaileentzako paradisua da. Omen FEDMEren logotipoan ageri den tontorra El Torreón da, Galayoetako haitzetariko bat.










Azkenean tontorretik jaitsiko naiz etsitua.

Tontorrean gelditu da lainoa, hortaz beherako bidean berriz ere eguzkia ageri da.
Igoerako ibilbide beretik bueltatu egiten naiz.





 Almanzor aldeko tontorretan ere lainoa ageri da.




 Granitoko boloak egitura bereziak sortzen dituzte.










 La Mira era bat estalia ageri da.


Puerto Candeledako haranera iritsiko naiz.

Eskuineko ertzetik zatitxo bat jarraituko dut, aurrerago topatuko dudan puntuan ibaia zeharkatzeko.




Handik Laguna Granderako harrizko bidera ateraz.


Eta Azkenean Plataformara iritsiko naiz.

Txango ederra. Pena izan da tontorrean lainoa dena estaltzea eta bereziki Galayoak ikusteko aukerarik ez izatea. Bidea erosoa da, Almanzorrekoarekin alderatuz. Hainbat tontor igotzen dira ibilbide honetan, guztiak bi mila metrotik gorakoak.
https://mendikosterak.blogspot.com/2018/11/la-mira-gredoseko-plataformatik.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina