Eguna era bat lainotuta agertu zen baina bertan egonda, Plataformaraino kotxez igotzea erabakitzen dut. Igoeran lainoa beheko aldean utziko dut eta naiz eta Gredoseko mendiak lainoz estalitak izan, ibilbidea burutzea erabakitzen dut. Iragarpenak ez dira onak baina ibilbidea laburragoa da eta bertan egonda, animatuko naiz.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideotxoa
Ibilbidea eta altimetria.
Berriz ere Gredoseko Plataformara gerturatuko naiz eta aurreko egunetan aparkatutako leku berean utziko dut autokarabana. Mendatea igotzen, lainoa haranean utzi dut eta Plataforman, eguzkia ere ikusteko aukera izango dut. Hori bai motxila prestatzen dudan bitartean.
Baina Gredoseko mendi aldea, goibel oso ageri da.
Hala ere eta etxetik urrun egonda eta gps-a izanda, mendi aldera abiatzea erabakitzen dut. Egia erran, etxetik gertu izatekotan, seguruenik erabaki hoberena bueltatzea litzatekela baina Gredosen nago, etxetik 500 kilometro baino urrutiago.
Harrizko bidetik ibiltzen hasi eta arrabio edo salamandra eder bat ikusiko dut.
Aurreneko bidegurutzera eta Prado Puertoko haranera gerturatzean, oraindik zerbait ikusten da, nahiz eta lainoa mendi guztiak estaltzen dituen.
Reguero Llano aterperako bidegurutzea gurutzatu eta zuzen jarraitu, lautadatxora igo arte. Bertan harrizko bidea ezkerretik utzi baharko da, Morezón mendi aldera bideratzeko. Lurrezko bidea nabaria da eta Gredoseko eremu honetako gainontzeko bideetan bezala, harrizko kahirnekin arras ongi markaturik. Hemen oraindik mendiaren beheko magalak ikusgai dira eta norantz abiatu beharra dudan argi ikusten da.
Bidea utzi eta eskuinetik Morezón mendi magaletan barneratu.
Morezón Bajero eta Cuento Alto mendi aldea ikusteko aukera laburra izango dut.
Reguero Llano aterpe aldea
Eskerrak bidea ongi markaturik dagoela, nahiko ibilia eta harri multzoak distantzia txikietara paraturik dituztela. Gaurkoan honek nahiko lagungarria izango da. Eta noski Gpsa, bereziki goiko aldean.
Morezón Bajero aldera.
Plataforma aldera.
Eta magalean igotzen hasi bezain pronto, altuera irabazi eta lainoak dena inguratuko du. Hemendik aurrera, ezer gutxi izango da ikusterik izango dudana. Tenperatura ere baxua da eta hezetasunak blai utziko nau segituan. Bertzalde baldintza hauetan, igoera azkarragoa egingo dut.
Gorago Refugio del Rey eta Trochako mendi-lepoa elkartzen duen bidearekin topo egingo dut. Hasiera batean ez nuen oso argi nondik izango zen. Laino honekin aterpera gerturatzea ere ez du merezi, beraz zuzenean jarraituko dut, eta segituan harri multzoak ikusgai izango ditut berriz ere.
Bidetik gora jarraitu eta harantxo batetara iritsiko naiz. urmael txikitxo baten arrastoak ikusgai dira. Bertan eskuin aldetik jarraitzea erabakitzen dut. Gpsari jarraituz.
Metro batzuk aurrerago, eta lainoak babesten nauelarik, ahuntz Hispanikoen ar talde batekin topo egingo dut. Animaliak lasai daude eta lainoari esker nahiko hurbiltzeko aukera izango dut. Hona hemen argazki batzuk.
Azken aldapei aurre egingo diet. Egia erranda ez dela ezer ere ikusten baina bidea argia da. Bapatean mendi-lepo batetara iritsiko naiz eta gpsak ezker aldera joatea agintzen dit.
Tontor batzuetara igoko naiz, ezer ikusi gabe eta Morezón mendiko gailur garaiena zein den jakin gabe, aurrera jarraituko dut.
Halako batean estazio bilogiko bate ikusgai izango dut.
Aurrerago bertze tontor batera igoko naiz. Baina ez da ezer ere ikusten, eta benetan pena dela, omen Laguna Granderen goiko partean bai nago eta bertatik ikuspegiak ederrak oso behar dutelako izan.
Aurrera jarraitu eta bertze tontor batera gerturatuko naiz.
Eta azkenean Morezónera iritsiko naiz. Bertan metalezko makil bat dago, buzoia bailitzan.
Hala ere ez dago ezer ikusterik. Gredoseko Zirkoaan nago, aurrez aurrez Almanzor eta haitzak ditut, baina ezin hamar metro baino haratago ezer ikusi.
Beraz zerbait edan eta jan eta ziztu bizian, beharako bidea hartuko dut. Hasieran zuzenean jaisten hasiko naiz eta handik gutxira igoerako azken bidegurutzera iritsi ere. Tenperatura baxua da, hezetasunak blai nauka eta bidea nahiko ona denez, agudo jaitsiko naiz.
Reguero Llano aterpearen aldera iritsiko naiz, oharkabean.
Eta handik Plataformara. Hemen tenperatura estiagoa da baina nahikoa izan da eguraldi kaskar honekin.
Hiru ordu eta erdi inguru eman dut ibilbidea burutzeko. Honekin agurra emango diot Gredoseko paisai eder hauei. Benetan merezi duela bertaraino etortzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina