Aitzkibel mendira igoko gara eta ondoren Erreniegako baselizara eta tontorrera igo. Jaitsiera Frankoandiaren magaletik edo Erreniegako Hego magaletik izango da.
Ibilbidea 12 kilometro baino gehiago eta 600 bat metro desnibelekoa, baina zailtasunik gabekoa, zenbait bidegurutzetan erne ibiliz gero.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:
Ibilbidea eta altimetria
Ondarra Fundazioko aurrietan kotxea aparkatuko dugu. Fundazio honen inguruko informazioa:
"Fundación creada el 15 de mayo de 1941 por Jesús Francisco Fuentes Soria y Juan Sagüés Apesteguía, herederos fiduciarios de D. Santiago Ondarra Goicoechea, con el objetivo de alcanzar fines benéfico-sociales.
Con este fin fue construido en el municipio de Biurrun-Olcoz, el edificio del que sería denominado "Sanatorio Ondarra". El edificio fue proyectado por Víctor Eusa. Se inauguró el 26 de julio de 1944.
Los pacientes que acogieron eran principalmente niños tuberculosos o pacientes con enfermedades infecciosas.
En 1958 se acordó destinar el edificio del sanatorio a colonias escolares para niños débiles, anémicos, convalecientes de enfermedades, etc., y carentes de recursos económicos.
A partir del verano de 1961, con la Caja de Ahorros de Navarra al frente, el proyecto pasó a denominarse Colonia Escolar "Fundación Ondarra".
En torno al año 1975 se firma convenio con Fundación "El Patriarca" y se destina al cuidado de toxicómanos.
A los pocos años el edificio fue abandonado y quedó en estado de ruina."
Bertatik abiatuko gara.
Atea garaitu eta errepidetik metro gutxi batzuk jaitsi beharko ditugu, ezkerretik abiatzen den pistara pasatzeko.
Hirurehun bat metro aurrerago ezkerreko pistatik jarraituko dugu gure ibilbidea.
Bihurgune batetara iritsi eta eskuinetik igotzen segitu beharko dugu pista zabalagoenetik.
Zubiko bidetik gora jarraituz mendatetxo batetara iritsiko gara, bertan bidegurutze bat dugu. Ezkerreko pistatik hogei bat metro gora segi. Eskuinetik camino del puente segituz, Subiza herrira iritsiko bai ginen.
Segituan ezkerretik pista estuago batetara igaroko gara.
Pista hau jarraituz ataka edo metalezko ate batetara iritsiko gara. Eskuinetik abiatzen den bidetik gora jarraitzerik dago, guk aldiz ataka gainditu eta segituan eskuinetik jarraitu dugu. Aurrerago bide berera aterako garelarik. Akaso ataka gainditu gabe eskuineko bidetik igotzea gomendagarriagoa da.
Gorago hesia gainditzeko atakatxo bat topatuko dugu. Hau garaitu eta aurreko bidearekin bat egingo dugu, ezkerretik igotzen jarraitzeko.
Aldapatxo baten bukaeran pista batekin bat egingo dugu. Igoera eskuinetik egingo dugu eta itzulera hesira iritsiko gara, bertatik jaitsiera egiteko eta ibilbide zirkularrari amaiera emateko.
Igoerako aldapa malakartsuenak bertan izango ditugu. Goiko aldean antena eta haize-errotak topatuko ditugu eta horien azpitik doan errepidea jarraituko dugu.
Errepidetik Aitzkibel mendiko tontorrera iritsiko gara.
Ibilbidea zuzen abiatzen den pistatik jarraituko dugu, errepidearen bihurgune batzuk saihestuz.
Bordatxar eta Aizkibel mendien arteko mendi-lepora jaitsi eta bertan errepidea utziko dugu. Errepidez ez jarraitzearren, ezkerretik dugun pista bat hartuko dugu, bidea apur bat laburtuz.
Pistaren hasieran langa bat izango dugu.
Aurrerago errepidearekin bat egingo dugu eta ezkerretik segitu ere.
Iruñerriaren ikuspegi zabalak eta pribilegiatuak izango ditugu.
Done Gurutzeko baselizara iritsiko gara eta bertan hamaiketakoa hartzeko beta izango dugu.
Indarrak berritu ostean, errepidetik jarraituko dugu Erreniega mendiko tontorrera iritsi arte.
Gailurrean talde argazkia.
Pista batetik, errepidea ekiditeko, errotak eta antenak dauden aldera jaitsiko gara.
Antena nagusira iritsiko gara.
Eta bertatik bostgarren errotara hurbilduko gara aldapan behera.
Errota honetara iritsi aurretik ezkerretik beherat errepidera jaitsiko gara eta bertze aldean abiatzen den pista hartu beharko dugu.
Metalezko langa bat topatuko dugu metro gutxi aurrerago.
Pista honetatik beherat egingo dugu kilometro baten inguruan. Bidean eskuin eta ezker aldean maiz erlaitzak topatuko ditugu. Gehienak suntsitutak egia erranda.
Aurrerago bidegurutze bat izango dugu. Guk ezkerreko aldetik jaitsi beharko dugu. Eskuinekoa Zarikiegirako bidea da eta.
Bertatik Atomakurrako trokara iritsiko gara edo eta Lautadatxoaren edo Llanoko errekatxora.
Erlaitz batzuk ditugun tokian eskuinetik pista nagusira laburbidetxoa egingo dugularik.
Frnakoandiako pistatik metro batzuk egingo ditugu, baina ezkerretik abiatzen den pistatik segituan utzi ere. Aukeran da aurrerago jarraitzea eta urmael baten parean ezkerreko pista segi eta honek ere ibilbidea zirkularra egiteko beta eskainiko digu. Aldapa gutxiago izango du bigarren aukera hau.
Hala ere guk ezkerreko pista hartu eta igotzen hasi gara.
Aurrerago, bihurgune batean eskuineko norantza jarraitu dugu igoerarekin segituz.
Pistak igoera nahikoa du. Aurrerago bidegurutze batean eskuinetik jarraitu dugu, ez bai genuen berriz ere Aitzkibel mendiko antenara edo aurren errotetara igo nahi.
Pista hau jarraituz goizeko bidegurutzera aterako gara. Topatuko dugun hesia gainditu eta eskuineko bidetik beherat, goizeko igotako bidetik itzultzea bertzerik ez dugu izango.