2020(e)ko martxoaren 9(a), astelehena

Apordoki, Urdanatz, Urbelarreta, Gurbaitz, Burdindogi eta Gerezain Aritzutik

Ibilbide zirkular eder bat aurkeztuko dut sarrera honetan. Iruñeatik gertu baina oso esaguna ez den toki batetatik. Aritzu herrira gerturatuko gara, bertatiklLau bat tontorretara igotzeko 16 kilometroetan zehar, 800 metrotik gorako desnibela bete beharko ditugularik.  Apordoki, Urdantz, Burdindogi eta Gerezain mendiak ezagutzeko aukera izango dugu egun honetan.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria.

Ibilbidea ikusteko esteka HONETAN.

Aritzu herrira iritsi eta kotxea aparkatu ondoren traste guztiak paratu eta egun eder honetako ibilbideari hasiera emango diot.
 Etrxe ederrak ikusgai dira herrian, eta goizeko hodeiek argi eta forma bereziak eskaintzen dizkidate.
 Harritik irteteko pista zabal honetatik egingo dut.




 Aurrerago bidegurutze batetara iritsiko naiz eta eskuinetik beherantz bideratuko naiz, pista nagusia utziz. Itzulera aldiz pista nagusitik egingo dut.




 Urgarane errekatxora hurbilduko nau pista honek, eta ezker aldetik zubi bat dudanez erraz igatzerik izango dut bertze ertzera, baserrira gerturatzeko.

 Baserriak kanpoko aldeko labe zaharra du oraindik. Tamalez gero eta guttiago kontserbatu egiten diren eredu polit honetakoa. Nafarroako eremu honetan oso ohikoak zirenak.
 Zuzen jarraitu eta bidegurutze bat izango dut. Gora zuzenean jarraitu beharko da.

 Gorago eta basoaren erdian, bertze bidegurutze bat dago. Oraingoan ere zuzen gorantz jarraitu.
 Soroizarko mendi-lepora iritsiko naiz. Bertan hainbat pista elkartu egiten dira. Ibilbidea zuzeneko pistatik, gorantz, jarraituko dut.
 Baina apur bat lehenago, soro eder honetan dagoen baserria ikustera gerturatuko naiz.

Pistatik gora segi eta bertze bidegurutze batetara iritsiko naiz. Oraingoan zuzen gorantz doanetik jarraituko dut, pista zabalagoa da eta.


 Apur bat aurrerago zuzen eta gorantz basorantz daraman pista jarraitu.
 Eta metro gutxi batzuetan bi bidegurutze izango ditugu, zura ateratzeko pistak dira, beraz erne ibili, bietan zuzenean gorantz jo beharra dagoelako
 Bigarrena.

 Basotik igotzen jarraitu eta toki bereziak ikusteko aukera izango dugu.

 Tarte batean basoa zabaldu egingo da eta bere ondoren azken aldapak izango ditugu.
 Ikaztegi handi bat izango dut bidearen aldamenean.


 Azkenik Apordoki mendiko tontorretik gertu berriz ere paisai ikusterik izango dut. Bertatik Gerezain mendia ikusten dudalarik.

 Apordoki mendiko tontorretik panoramika.
 Tontorra, harri multzo batez adierazita dago,.




 Bertze magaletik zuzen jaisten hasiko naiz, berriz ere basora iristeko.


 Borda baten aurriak ikusgai dira mendi lepo batean.

 Bide zabalak, eskuin alderantz Urdantz mendiko magaletik eramaten gaitu. Baian basoa utzi aurretik, ezkerretik, basoaren ertzetik igotzen jarraitu beharko da.

 Bertze borda baten aurrietatik igaroko naiz.

 Eta azkenik Urdanatz mendiko tontorra, zuhaitzen artetik ikusgai izango dut.
 Urdantz mendiak, buzoi bat dauka.



 Mendi-ertz zabaletik Urbelarreta mendiko tontortxora gerturatuko naiz. Tarte batez soroak nagusitu egiten dira eta beraz paisaia ikusterik izango dut.
Beheko mendia Apordoki da.


 Urbelarreta mendiko tontorra, bertze harri multzo batekin adierazita dago.


 Norantza bera mantenduz, pista batetara iritsiko gara.
 Pista hau metro gutxi batzuk jarraitu, segituan eskuin alderantz desbideratzeko.
 Hagin batzuk ikusgai izango dira beheko aldean. Hori izango da jarraitu beharreko norantza. Bidexkan zenbait kahirn ditugu.



 Bidea zabalagoa egingo da eta beherago pista batetara eramango gaitu.
 Pistara irten eta eskuinetik mendi-lepo batetara iritsiko gara. Bertan pista ezberdinak bat egiten dute.
 Burdindogi aldera gerturatzeko, eskuinetik abiatzen dena jarraitu beharko dugu, baina ez beherantz eramaten duena, magaletik gora abiatzen dena.


 Pista zabal honetatik Burdindogi mendian dagoen baselizara iritsiko gara.

 Eskuineko eraikina aterpetxo bat da.
 Baselizaren barneko aldea.

 Oroigarri bat ikusgai dago inguruan.


 Burdindogi mendiko tontorrerantz bideratuko naiz.


 Tontor honetan buzoitxo bat dago.




 Otsaila izan arren koartzak kontrapasa egiten ari dira. Aurtengo negua arras arraroa izan delaren lekuko argia.



 Tontorretik eskuin aldeko bidea jarraituz, urmaletxo batetara iritsiko naiz.



 Eta mendi-ertzetik jarraituz bertze tontortxo batetara iritsiko naiz.


Tontorraren ostean, eskuinetik magalan beherat egingo dut, bidexkatxo batetatik.
 Bidexkatik eta apur bat ezkerreko aldetik jaitsita,
 Pista batetara iritsiko gara. Bere inguruan borda bat ikusiko dugu.
 Pista eskuinetik jarraitu
 eta mendi-lepo batetara iristean pista zabalago batekin bat egingo dugu. Oraingoan ezkerretik maldan behera egingo dugu.

 Eride eta Gerezain mendien arteko mendi-lepora iritsiko gara. Bertan pista utziko dugu, basotik zuzenean Gerezain mendiko tontorrera iristeko.

 Gerezain mendiko tontorra basoan dago eta ez du ikuspegi berezirik, gainera ez du buzoirik.
 Tontorretik bidexka bat ikusgai da, bertatik jarraituko dugu. Pista batetara iritsiko gara. Baina zura ateratzeko pistak direnez, zuzenean, bidexkatik jarraituko dugu.

 Beherago borda baten aurrien aldamenetik igaroko gara.

 Bidexka jarraitu eta pista zabal batetara iritsiko gara, bidegurutze baten aldamenean. Hara zuzendu beharra dago.
 Bidegurutzean ezkerretik beherantz daraman pista handienera pasako gara.



 Urgaranera iristerakoan, elektrizitatea sortzeko zentralera gerturatuko naiz. Udalak duen saltoa da.


 Pistara itzuli eta Aritzurako bidea segituko dugu.Beltrareneko bordaren azpitik igaroz.


 Herrira iritsiko naiz eta eliza bisitatzera hurbiltzea erabaki dut.
 Frontoiko paretaren gibelean iturri hau topatu dut.
 Elizara igo eta bisita egin ostean kotxera itzuliko naiz.


Ibilbide ederra benetan, naiz eta jaitsieran zenbait kilometro pistetatik egin behar izatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina